Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Foinse

Wikipedia, Entziklopedia askea

Foinse (euskarazIturri/Sarrera)Irlandan argitaratzen zenirlanderazkoegunkari garrantzitsu eta handiena zen.

1996kourritik aurrera astero argitaratu ohi zen astekaria zen.Galway konderrian dagoenCarraroe udalerrian idatzi etaKerry konderrian dagoenTralee udalerrian inprimatzen zen.

2009koekainean aldi batetarako itxi zen, Pádraig Ó Céidigh bere jabeak zioenez, arrazoia argitalpena etaForas na Gaeilge erakundearen artean kontratu berri bat burutzeko desadostasuna izan zen.

Azkenik,2009. urte amaieraldera, jada Foras na Gaeilge erakundetik independientea zelarik,Irish Independent egunkarian asteazkenetako gehigarri gisa berriz ere salgai jarri zen.2011kootsailean astekari honekIrlandako Errepublika osoan 195.000 ale saldu ohi zituen.

Egunkari moduan saltzeaz gainera,interneten ere bazegoen baina 2013ko irailean, Móinéar Teo publikatzaileak hilabete hori eta gero paperean egongo ez zela adierazi zuen.[1]

Nahiz eta paperezkoa desagertu,sarean mantenduko zela ziurtatu zuten arduradunek. Azkenik 2015ean bereweb orria bertan behera geratu zen.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
  1. .[Betiko hautsitako esteka]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Foinse&oldid=8372232"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp