Floridako penintsularen argazki bat, espaziotik egina.
Florida[1]Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dagoen estatua da. IparraldeanAlabama etaGeorgiako estatuak ditu mugakide eta beste leku guztietatik urak mugatzen du estatuapenintsula batean baitago.2008. urtean 18.328.340 biztanle zituen eta horrekAEBetako biztanleria gehien duen 4. estatua bihurtu du.
HiriburuaTallahassee da, bainaJacksonville da hiririk handiena. Estatuko metropoliar gunerik handienaMiami da 5 milioi eta erdi biztanle inguru dituena.
FloridaMexikoko Golkoaren iparraldetik hedatzen den lautada batez osatzen da. Estatuapenintsula bat da eta bere formarengatik ezaguna da. Natura parkeen arteanEverglades etaBiscayneko parke nazionalak ditugu.
Floridako punturik altuenaBritton Hill da (105metro).
Latino/hispaniar motako biztanleak dira kopurua handienean hazten ari direnak,Amerika Latina etaKaribetik etortzen diren atzerritar kopuru handiarengatik.
Floridako Estatuarteko Autobide Sareak 2.371kilometro ditu eta bestelako errepideek 15.978kilometro. Hauek dira estatuak zeharkatzen dituen Autobideak: