Flor Pellerin Seulen (Hego Korea) jaio zen 1973ko abuztuaren 29an.[1] Jaiotzean, bere izena Kim Jong-sook (김종숙) zen. Jaio eta hiruzpalau egunera Seulgo kaleetan abandonatua izan zen.[4][5] Umezurztegi batean hartu zuten[6], eta, 1974ko otsailean, sei hilabete zituela, familia frantses batek adoptatu zuen. Adopzio-familiak Flor Pellerin izena eman zion.[7]
YvelinesekoBuc herriko Lizeo franko-alemaniarreko ikaslea izan zen, Versailleseko hezkuntza-barrutian. Hamasei urterekin Frantziako zientzia-batxilergoko titulua lortu zuen,[10] eta baita,Abitur izeneko azterketa eginda, Alemaniako titulu baliokidea.[11] Horren ostean,Institut privé de préparation aux études supérieures (Ipesup) ikastetxean sartu zen merkataritzako prestatze-eskolak jasotzeko.[12]
Flor Pellerinek ingelesa eta alemana menperatzen ditu, eta japonieraz zertxobait daki.[16] Gaur egun,koreera ikasten ari da; “gogotsu”, bere hitzetan.[17]
Fleur PellerinMontreuilen bizi da eta Laurent Olléonekin ezkonduta dago.[18] Laurent OlléonEstatuko Kontseiluko txostengile publikoa izan da,[19] eta gero,Marylise Lebranchu Administrazio Publikoko, Deszentralizazioko eta Erreformako ministroaren kabineteko zuzendari laguntzaile.[20][21] Fleur Pellerinek aurreko harreman batean seme bat izan zuen, 2004an jaioa.[22]
Flor Pellerin, 2007an, Frantziako Club XXIe siècle elkartean sartu zen, eta Entretiens de l'excellence etaFondation Royaumont elkarteetako administratzaile ere izan zen.[23] Club XXIe siècle-ko lehendakaria izan zen 2010etik 2012ra arte, urte horretan, bere kargua utzi eta François Hollanderen lehendakaritza-kanpainan lanean hasi baitzen.[24] 2010etik aurrera, Unis-Cité eta Solidarité Sida elkarteetako administratzaile nazionala izan da .
ENAn lorturiko espediente akademikoari esker, Fleur Pellerin, 2000.ean, hogeita sei urte zituela,Kontuen Auzitegiko magistratu bihurtu zen, eta bigarren mailako auditore gisa hasi zen lanean.[25] 2001ean, lehen mailako auditore[26] etaAurrekontu eta Finantza Diziplinako Auzitegiko txostengile izendatu zuten[27]. Kontu auzitegikokontseilari berreslea izan zen[28] 2003tik 2016ra, urte horretan dimisioa aurkeztu baitzuen.[29]
Auzitegian hirugarren ganberara destinatu zuten, hezkuntza, kultura eta ikerketaz eta ikus-entzunezko sektoreaz arduratzen dena.[30] Ganbera horretan, 2001 eta 2005 bitartean, txostengilea izan zen Egile Eskubideak eta Lotutako Eskubideak Kobratzeko Sozietateak Kontrolatzeko Batzordean (Societé de gestion des droits d'auteur - SPRD).
Aldi berean, 2001etik 2006ra,NBEko kanpo-auditore gisa lan egin zuenIraken,New Yorken etaGenevan. Halaber, 2007an Funtzio Publikoaren Etika Batzordeko kontalari izendatu zuten.[31]
Fleur Pellerin hizlaria izan zen ENAn (École nationale d'administration). 2006an, Paul Dupont-ek argitaratutakoBulletin annoté des Lois et Décrets hilabetekariaren argitaratzailekide izan zen. Sektore pribatuan ere egon zen: 2008tik 2009ra, Tilder enpresako zuzendari elkartua izan zen, komunikazioetan, komunikabideekiko harremanetan eta krisi-komunikazioetan aholkularitza-enpresa bat.[32]Club XXIe siècle-ko presidente gisa,France Télévisions taldeko Aniztasunaren Batzorde Iraunkorreko kide bihurtu zen.[33]
2011n,Public Senat Frantziako Senatuaren telebista kateko administratzaile[34] eta Autorité de régulation des jeux en ligne-ko (ARJEL)[35] zigor batzordeko kide izendatu zuten.
Fleur Pellerin 2002anLionel Jospinen kanpaina-taldean parte hartu zuen, Pierre Moscovici-ren zuzendaritzapean, erredaktore- eta aditu-talde batean.[36] 2007an,Ségolène Royal-ek prentsa espezializatuarekiko harremanez arduratzen zen taldearen buru izendatu zuen.[36] 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan,François Hollande-ren aldeko kanpainan, Gizarte eta Ekonomia Digitalen Zentruaren arduraduna izan zen.[37]
French-American Foundation erakundeko «Young Leaders-en» 2012ko promozioko kidea izan zen.[38]
Eginkizunak François Hollande presidentearen agintaldian
2012ko maiatzaren 16an,Jean-Marc Ayrault-ek Fleur Pellerin bere gobernukoEnpresa txiki eta ertainetako (ETE),Berrikuntzako etaEkonomia Digitaleko ministro delegatu izendatu zuen, Produkzioa Berregituratzeko Ministerioaren barruan. Urte bereko ekainean, Ayrault-ek berriro aukeratu zuen bere bigarren gobernuko ministro. 2012ko uztailean, publikoki iragarri zuen zaintza masiboko teknologien salmentaren aurka zegoela, eta zalaparta handia sortu zuen Frantziako zirkulu politikoetan, Frantzia teknologia horren saltzaile handienetako bat baita.[39] Horrez gain, Interneteko enpresaburuen mobilizazioari —Le mouvement desPigeons— egin behar izan zion aurre; enpresariak kexu ziren beren enpresak saltzeko ordaindu beharrekozergetan izan ziren igoerengatik. Arazoari erantzuteko,ekintzailetzaren sustapena xedea zuten neurriak ezarri zituen, partaidetzazko finantzazioa eta enpresen berrikuntza errazteko, eta ekintzaileen zerga-ordainketa arautzeko.[40] Halaber, saiatu zen sektore digital frantsesa atzerrian sustatzen; horretarako, 2013ko azaroaren 27an “French Tech” etiketa plazaratu zituen, teknologia digitalean inbertitzen zuten hiri frantsesei ikusgarritasuna emateko.[40] Ekimena 215 milioi euroko aurrekontuarekin osatu zuen etiketa berria bultzatzeko eta gazte ekintzaileei laguntzeko.[41]
Fleur Pellerinek sarritan desadostasunak izan zituen bere ministro nagusiArnaud Montebourg-ekin, adibidez,Yahoo! -kDailymotion erosi zuenean,Free-k4G eskaintza kaleratu zuenean etaVivendikSFR saldu zuenean. 2014ko apirilaren 2an kargutik kendu zuten.Axelle Lemaire haren ondorengoak hartu zuen ministerio delegatuak, ordea, ekonomia, ekoizpenaren susperraldia eta sektore digitala uztartzen zituen[40][42], eta interneteko enpresari asko ez ziren ados egon antolamendu berriarekin[43].
Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatu Idazkaria
2014ko apirilaren 9an,Manuel Valls-en lehen gobernuan, Fleur Pellerin Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatuko idazkari izendatu zuten.[44]
2014ko abuztuaren 26an,Manuel Vallsen bigarren gobernuan, Fleur Pellerin Kultura eta Komunikazio ministro izendatu zuten.[45]
2015eko maiatzaren 15ean,Kultura eta Komunikazio Ministerioak sorkuntza-askatasunari, arkitekturari eta ondareari buruzko lege-proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak honako hauek jasotzen zituen: interpretatzaile artistikoen etadisko-etxeen arteko eskubideen banaketa egokiagoa, zinema-sektoreko diru-sarreren gardentasuna,txotxongilolarien etazirkuko artisten estatutuaren onarpena, zaleen jardunbide artistikoei buruzko zenbait xedapen, bekadun ikasleen sarbidea arte-eskoletan eta, azkenik, arkitekturari buruzko atala.[46] Gobernuak lege-proiektua Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluari igorri zion, irizpena eman zezan.[47] Pellerinen aurreko Kultura ministroak,Aurélie Filippettik, ondare artistikoak behar bezala zaintzeko, Sorkuntzari buruzko lege honetanjabari publikoaren kontzeptua zehaztu nahi zuen, ordura arte definiturik ez baitzegoen. Fleur Pellerinen proiektuan, ordea, ez zen jabari publikoaren definizio positiborik agertu.[48]
2015eko azaroan, Kultura Ministerioaren mendeko establezimendu publikoen estatutuak harmonizatzeko dekretu bat sinatu zuen. Arau berriak establezimendu horietako zuzendari kargurako hiru urteko agintaldia ezarri zuen, bi aldiz berritu ahal zena. Hala ere, establezimendurik handienetan (Louvre,Orsayko Museoa,Pompidou Zentroa,Versailleseko Jauregia etaGrand Palais) gehienik ere hamaika urteko epea ezarri zen (lehen agintaldia, bost urtekoa; eta ondoren, bi agintaldi, gehienez hiruna urtekoak).[49]
2015eko azaroko dekretu batean prentsari zuzendutako laguntza ekonomikoa handitu zuen, dirulaguntzak 50 bat argitalpeni zabalduz.[50] Dekretuak ezarritako baldintza bat zen argitalpena aurreko bost urteetan arrazakeriagatik, antisemitismoagatik edota gorrotora edo indarkeriara bultzatzeagatik kondenatua ez izana. Baldintza horrek bazter uzten zituen zenbait hedabide, hala nolaValeurs actuelles,Minute edoRivarol.Yves de KerdrelValeurs actuelles zuzendariaren aburuz, «V. Errepublikaren historia osoan, gobernu batek inoiz ez dio prentsari halako aurrez aurreko erasorik egin».[51][52] Minute egunkariak argudiatu zuen dekretua prentsa-legea kontuan hartu gabe idatzita zegoela eta zenbait «forma-akats» zituela.[53]
2016ko otsailaren 11ko ministroen berrantolaketan, ez zuten berretsi Fleur Pellerin bere karguan[54], Manuel Vallsen aholkua —zeinekin harreman estua baitzuen— kontuan hartu gabe.[55][56]Audrey Azoulay ministro berriarekin kargua eskualdatzean, lehen ministroarekiko bere “esker ona eta fideltasuna” adierazi zuen.[57]
Kargua utzi eta egun batzuk geroago,Printemps républicain mugimenduaren manifestuaren lehen sinatzaileetako bat izan zen.[58] Manifestuan, Printemps républicainek adierazten zuen "eskuin muturraren eta islamismo politikoaren" aurka borrokatu nahi zuela, eta "alde guztietatik zalantzan dagoen" laikotasuna defendatu, "batzuek helburu politikoekin manipulatu, besteek sinesmen erlijiosoak aitzaki eraso, eta askok axolagabekeriagatik entzungor egiten baitiote".[58]
2016an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Agintaritza Gorenaren aldeko irizpena jaso ostean, Fleur Pellerinekinbertsio-funts bat sortu zuen:Korelya Capital.[59] Funtsak bi helburu zituen: batetik, Koreak Frantzian teknologia berrien arloan egiten dituen inbertsioak babestea, eta, bestetik, Frantziako enpresa berriak finantzatzea, Asiako merkatuetarako sarbidea errazteko. Uztailaren 25ean Kontuen Auzitegian dimisioa eman zuen, eta, horrela, goi-funtzio publikoa utzi zuen.[60][61] «Kezka etikoengatik» dimititzen zuela eta komunitateari ez ziola «bere lasaitasunaren prezioa» ordainarazi nahi argudiatu zuen.[62][63][64]
2018an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Goi Agintaritzak Pellerinekprise illégale d'intérèts[oh 2] (interesak legez kontra jabetzea) delitua egin ote zuen susmoa izan zituen.[65] Hori zela eta, 2018ko abenduaren 19an txosten berezi bat argitaratu zen,[66] baina 2021eko uztailaren 1ean, Finantza Fiskaltza Nazionalak (PNF) prozesua artxibatzea erabaki zuen[67][68]
2016ko irailean, "Naver" taldean, Hego Koreako enpresa informatiko batean, 100 milioi euroko funtsak biltzea lortu zuen Korelya Capital enpresaren jarduerak finantzatzeko.[64][69] 2016ko azaroan,France digitale-ko zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu zen. Hilabete horretan bertan, Korelya Capital funtsak inbertsio bat egin zuenDevialet-en, eta horrela, Fleur Pellerin enpresa horretako administrazio-kontseiluan ere sartu zen.[70] Korelya funtsaren helburua "adimen artifiziala, big data, ikaskuntza automatikoa, sakoneko ikaskuntza [eta] gauzen Interneta" bezalako sektoreetan inbertitzea da. Fleur PellerinKissKissBankBank-eko Administrazio Kontseiluko kide ere bihurtu zen.[71]
2017ko martxoan, CANNESERIES - Canneseko Nazioarteko Serien Jaialdiko lehendakari izendatu zuten.[72]
2019ko urrian,Reworld Media taldeak administrazio-kontseiluan onartu zuen Fleur Pellerin. Reworld MediakAuto plus edoTélé Star bezalako zenbait hedabide idatziren jabe da. Beste enpresa batzuetako administrazio-kontseiluetako kide ere bada; besteak beste,Schneider Electric etaKLMko kontseiluetakoa.[74].
2022ko urtarrilean,Crédit Mutuel Alliance Fédérale banku-taldearen xede-batzordeko lehendakari izendatu zuten.[75] Pellerinek, lehendakari gisa, banku taldeak —2020ko amaieranentreprise à mission[oh 3] bilakatua— bere misioan zedarrituriko konpromiso sozialak betetzen zituen gainbegiratzeko ardura izan zuen.
2015. urtean, Fleur Pellerinek ahotsa eman zionLémurienne Grimaud pertsonaiari Jul komikilariarenSilex and the City animazio-seriean.[76]
Urte berean,Thibaud Croisy zuzendariak4 rêves non-censurés en présence de Fleur Pellerin antzezlana sortu zuen. Obra oinarrituta zegoen egileak izandako amets erotikoetan, zeinetan Pellerin bera agertzen zen. Obrak Thibaud Croisyk bere "ministro ikuskatzaile anderearekin" izandako "eldarnio lizunak" irudikatzen ditu.[77] Ikuskizuna,Gennevilliers-eko antzokian lehen aldiz antzeztu ondoren,Bordelen, Paris-Villette Antzokian etaVanves-eko udaletxean aurkeztu zen. Azken antzezpenetan, ordurako Fleur Pellerinek ministro izateari utzi zionez, obra hasi aurretik'Une Tombe, une Fleur' izeneko hileta-otoitza errezitatzen zen.[78]
Anticor ustelkeriaren kontrako elkarte frantsesarenPantoufle saria (Paris, 2019ko urtarrilaren 11).[84] "Pantouflage" terminoak, lagunartean, goi-funtzionario batek bere kargua uztean enpresa pribatu batean lan egingo duela adierazten du.[85]
↑Margie Sudre-ek ama vietnamdarra eta aita frantziarra zituen eta gobernuko kidea izan zen 1995 eta 1997 artean, baina Estatu idazkari kargua izan zuen.
↑Frantzian, Zigor Kodearen 432-12 artikuluan definitzen da interesak legez kontra eskuratzearen delitua: «Agintaritza publiko bat duen pertsona batek edo zerbitzu publikoko misio bat agindu zaion pertsona batek edo hautapenezko mandatu publiko bat duen pertsona batek, zuzenean edo zeharka, edozein interes eskuratu, jaso edo kontserbatzea enpresa batean edo eragiketa batean, baldin eta, egintza gauzatzen den unean, haren gainbegiratze, administrazio, likidazio edo ordainketaren erantzukizun osoa edo partziala badu».
↑Frantzian, "entreprise à mission" (misioa duen enpresa) edo "société à mission" (misioa duen elkartea) terminoek etekinak lortzeaz gain beren buruari gizarte- edo ingurumen-helburu bat ematen dioten enpresa-moduak izendatzen dituzte.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean,frantsesezko wikipediako «Fleur Pellerin» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-10 data duen210412581 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
↑(Frantsesez)«Biographie de Fleur Pellerin»TF1 INFO - Actualités du jour en direct : Actualité en France et à l'International 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
↑(Frantsesez)Ferran, Benjamin. (2013-11-28). «Économie» «La France consacre 215 millions d'euros à soutenir ses start-up» Le Figaro: 20.(Noiz kontsultatua: 2024-01-29).