Flensburg Flensburg |
---|
Alemaniako hiri-udalerria |
 |
|
Administrazioa |
---|
|
|
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Schleswig-Holstein |
Alkatea | Simone Lange |
---|
Izen ofiziala | Flensburg |
---|
Jatorrizko izena | Flensburg |
---|
Posta kodea | 24937, 24939, 24941, 24943 eta 24944 |
---|
Udalerri kodea | 01001000 |
---|
Geografia |
---|
Koordenatuak | 54°46′55″N9°26′12″E / 54.7819°N 9.4367°E /54.7819; 9.4367 |
---|
 |
 |
Azalera | 56,74 km² |
---|
Altuera | 12 m |
---|
Mugakideak | Schleswig-Flensburg barrutia |
---|
Demografia |
---|
Biztanleria | 92.667(2023koabenduaren 31)
117 (2022) |
---|
 | 46.762 (%50,5) | | (%49,5) 45.905 |  | |
 | 44.905 (%48,5) | | (%48,1) 44.599 |  | |
|
Dentsitatea | 1.633 bizt/km² |
---|
Informazio gehigarria |
---|
Telefono aurrizkia | 0461 |
---|
Ordu eremua | UTC+01:00 etaUTC+02:00 |
---|
Hiri senidetuak | Neubrandenburg,Słupsk etaCarlisle |
---|
Matrikula | FL |
---|
flensburg.de,flensburg-tourismus.de etastadtgeschichte-flensburg.de |
FlensburgAlemaniakoSchleswig-Holsteinestatu federaleko hirugarren hiri handiena da,Danimarkarekin muga egiten duena.
Flensburg fiordoaren barrenean kokaturik dago hiria. Danimarkarekin muga egiten du etaSylt uharteko Westerland hiriaren ondoren Alemanian iparralderen dagoen herria da Flensburg.Kiel, 86 km hegoaldera, etaOdense (Danimarkan), 92 km ipar-ekialdera, dira inguruan dituen hiri handienak.
Daniarrek sortu zuten Flensburg 1200 inguruan, izen bereko fiordoaren barrenean. 1284an hiri eskubidea lortu eta berehala bihurtu zenSchleswigeko Dukerriko hiri garrantzitsua.Hansa Ligan izan ez arren, bertan zeuden hiriekin harreman komertzialak eratu zituen.
XV mendea gogorra izan zen. Hainbatizurrite (pneumonikoa,disenteria,legenarra etasifilia) jasan zituen, bai eta sute izugarri bat 1485ean ere. Hala ere XVI mendean Hansa Liga erortzean FlensburgEskandinaviako merkatal hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.Sardinzarra,azukrea eta balearen olioaz komertziatzen zuten, eta Groenlandianbale ehizan ere aritu ziren.Hogeita Hamar Urteko Gerrak eman zion amaiera aldi oparo honi. XVIII mendean Danimarkako Mendebaldeko Indiak (gaur egunBirjina uharte amerikarrak) koloniakoronarekin komertziatu zuen eta berriro oparoaldi bat ezagutu zuen.
Hiria protestantea zen eta hizkuntza aldetik ere Danimarkakoa baino Alemaniako hiri baten antza hartuz joan zen. Azken lau mendeetan Danimarkako bigarren kai handiena izan zena 1864eanPrusiak eskuratu zuenBigarren Schleswigeko Gerran eta 1889an hiri askea bihurtu zen.Nazioen Ligak 1920an erabaki zuen Alemania eta Danimarka arteko muga Schlewigeko Dukerriko biztanleek erabaki behar zutela erreferendum bidez. Flensburgetik gora zeuden herriek Danimarka izatea erabaki zuten eta hegoaldera zeudenek aldiz Alemania. Flensburg bera Alemanian gelditu zen.
Bigarren Mundu Gerra bukatzear zela, 1945eko maiatzean,Alemania Naziaren gobernuaren egoitza bihurtu zen Flensburg,Adolf Hitler hil etaKarl Donitz almirantea nagusi jartzean. 23 egunen buruan errenditu zen. Gerra ostean daniarren aldeko mugimendua sortu zen, Schlewig Dukerria zena elkartze aldera.
- Kaufmanshöfe: XVIII mendeko merkatarien patioak. Adibidez Westindienspeicher eta Borgerforeningen Hof.
- San Joan eliza (Johanneskirche): XII mendeko eliza, Flensburgeko zaharrena.
- Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Eliza gotikoa, gehigarri barrokoak dituena. Dorrea 1885ean jaso zen.
- Flensburgeko museoa (Museumsberg Flensburg)
Nordertor
Marineschule Mürwik
Mürwiker Wasserturm
Alexandra
KBA
Flensburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikusjatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.