Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Firoza Begum (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau abeslariari buruzkoa da; aktorea gaitzat duena beste hau da: «Firoza Begum (aktorea)»
Firoza Begum (abeslaria)

Bizitza
JaiotzaFaridpur District(en)Itzuli1930ekouztailaren 28a
Herrialdea Bangladesh
 Britainiar Raj
 Pakistan
Lehen hizkuntzabengalera
HeriotzaDhaka2014koirailaren 9a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza:bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Kamal Dasgupta(en)Itzuli (1955 -  1974)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Youtube: UCfYbkj3oVT_6d4r_lo-RVBAMusicbrainz: 8fbc5070-7e26-423f-a2dd-535c73960b8fDiscogs: 5214554Edit the value on Wikidata

Firoza Begum (bengaleraz:ফিরোজা বেগম; Faridpur,1930ekouztailaren 28a[1]Dhaka,2014koirailaren 9a)bangladeshtarabeslaria izan zen,Nazrul Geeti (Kazi Nazrul Islamen abestiak) kantatzeagatik ezaguna[2].

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mohammad Ismail eta Begum Kowkabunnesaren alaba[2] eta Mohammad Asafuddowla musikagilearen arreba[3], Firoza Begum 1930eko uztailaren 28an jaio zen Gopalganj barrutian[4]. Umetan musikarekiko interesa piztu zitzaion[2], eta 1940ko hamarkadan abeslari ibilbidea hasi zuen[5].

Seigarren mailan ikasten ari zela, All India irratian abestu zuen. 10 urterekin Kazi Nazrul Islam poeta nazionala ezagutu zuen. 1942an, lehen abesti islamiarra grabatu zuen HMV diskoetxearentzat. Harrezkero, 20 disko baino gehiago kaleratu zituen. 1954tikKalkutan bizi izan zen, 1967an Dhakara joan zen arte[2].

1956an, Kamal Dasgupta (1911-1974) musika zuzendari, musikagile eta artistarekin ezkondu zen. Haien hiru semeetatik bi, Hamin Ahmed eta Shafin Ahmed, musikariak bihurtu ziren baita ere[2].

Firoza Begum 2014ko irailaren 9an hil zen Dhakako Apollo ospitalean, bihotzeko eta giltzurrunetako arazoen ondorioz[2].

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Independentziaren Egunaren Saria (1979)
  • Netaji Subhash Chandra saria
  • Satyajit Ray saria
  • Nasiruddin urrezko domina
  • Bangladeshko Shilpakala Akademiaren Urrezko Domina
  • Nazrul Sangeet abeslari onenaren saria
  • Nazrul Akademiaren Saria
  • Churulia Urrezko Domina
  • CBS, Japan-en Urrezko Diskoa
  • Sheltech saria (2000)[6]
  • Meril-Prothom Alo Lifetime saria (2011)[7]

Ondarea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2016an, Dhakako Unibertsitateak Feroza Begum urrezko domina aurkeztu zuen[8].
  • 2018ko uztailaren 28an, Googlek doodle bat eskaini zion[9].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«Feroza Begum. A Short Biography» Feroza Begum Archive (kontsulta data: 2024-09-03).
  2. abcdef (Ingelesez)«Legendary Nazrul singer Feroza Begum passes away» The Daily Star 2014-09-09 (kontsulta data: 2024-09-03).
  3. (Ingelesez)«Special programme on the legendary Feroza Begum» The Daily Star 2015-02-06 (kontsulta data: 2024-09-03).
  4. (Ingelesez)Hossain, Ashik. «Firoza Begum passes away» bdnews24.com 2014-09-09 (kontsulta data: 2024-09-03).
  5. (Bengaleraz)Kamol, Ershad. «Firoza Begum talks about her life - part1 of 4» তন্ময় 2009-05-09 (kontsulta data: 2024-09-03).
  6. (Ingelesez)«Runa, Sabina nominated for Sheltech Award» The Financial Expert jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-02) (kontsulta data: 2024-09-03).
  7. (Bengaleraz)«ফিরোজা বেগম: জীবনকথা» Prothom Alo 2014-09-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (kontsulta data: 2024-09-03).
  8. (Ingelesez)«'Feroza Begum Memorial Gold Medal 2018' awarded to Runa Laila» The Daily Star 2018-07-31 (kontsulta data: 2024-09-03).
  9. (Ingelesez)«Feroza Begum’s 88th Birthday» Google 2018-07-28 (kontsulta data: 2024-09-03).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Firoza_Begum_(abeslaria)&oldid=10463313"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp