Tolkienenlegendarium ospetsuan eta honen hil ondorengo lana denSilmarillionen,Finrod Felagund,Noldor printze bat zen,Finarfin eta Earwënen seme nagusia.Valinorren jaioa Zuhaitzen Aroetan, Noldorrekin joan zen (berarekin altxor ugari ere eramanez)Erdialdeko Lurraldera, lur zabalagoen bila, baina ezSilmarilen bila (baina baiMandosen Maldiziopean).
Finrod,harpa maite zuenelfo jakintsu bat zen. Bera izan zen gizakiakBeleriandera iristen ikusi zituena,Edainen lehen Etxea bezala ezagutua izango zeneko gizakiak, Beleriandere,Bëorren buruzagitzapean iritsi zirenean. Hauek, Finroden edertasuna eta ezagutzengatik, hau, Nom deitu zuten "Jakintsua" esan nahi duena.
Finrod Beleriandera iritsi zenean, bere osaba-aitonaThingolekin geratu zenMinas Tiritheko dorrea sortu zuen arte,Tol Sirion uhartean,Sirion ibaiaren Belerianderanzko igaroera zaintzen zuena.
Handik gutxira, Finrodek, aholkua eskatu zion Thingoli, denbora bat lehenago,Ulmovalarrak berarekin hitz egin baitzuen, eta bere erresuma sortzeko toki sekreturen bat bilatzeko esan zion, bere lehengusuTurgonekin gertatu zen lez (ondoren,Gondolin ezkutatutako hiria sortu zuena). Thingolek, orduan,Narog ibaiko leizeei buruz hitz egin zion, toki horretan,Nargothrond zitadela boteretsua eta izen bereko hiria sortu zituelarik, non Noldorretako asko berarekin bizi ziren eta euren erregea bezala gurtzen zuten.Nanoak, Finrodek deitu zituen euren mantsioak leizeetan eraikitzen laguntzeko, eta, horregatik, Felagund deitu zuten (Felak-gûndukhuzdûlez), "leize zulatzailea" esan nahi duena).
Noldorren printze guztietatik,Tirionetik altxor gehien ekarri zituena, Finrod izan zen, eurekin,Nogrod etaBelegosteko nanoentzako bitxigintza objektu ugari egitea agindu zuena, horien artean,Nauglamir nabarmentzen delarik, nanoen lepokoa, ondoren, Mandosen Maldizioan nahastuko zena,Doriath erresumaren suntsipena eraginez.
Gizakiak jada elfoekin aliatu zirenean, Bëorren herriko jaunak,Barahirrek, Finroden ondoan borrokatu zuenDagor Bragollachen (Beleriandeko Guduetako laugarren gudua) eta Finroden bizitza salbatu zuen. Honek, esker on bezala, bere errege eraztuna eman zion (ordurarte "Finarfinen eraztuna" bezala ezaguna), beranduago,Barahirren eraztuna bezala ezagutuko zena, Barahirrek, edo honen edozein ondorengok laguntzarik behar bazuen, lagunduko ziola zin eginez.