Suediaren barnean egon zen1809 arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren mende egon zen, baina independentzia osoa zeukanDukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena.Errusiako Iraultzaren ondoren,sobietarren esku geratu baino lehen, independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian,Alemaniarekin bat egin zuten.Bigarren Mundu GerranSESBen kontra borrokatu zen, independentziari eusteko. Alemaniak gerra galdu ostean,aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin zuen.
Ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko herrialderik garatuenetan 11.a izan arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeriarik eza eta eskubide politikoengatik. Haren jarrera neutralak, halaber, munduko herrialderik zoriontsuenetarikoa bilakatu du.
Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik,Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina haien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutakoa, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.
Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuenaLaponia iparraldean dago etaHaltitunturi mendia da (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoalakuen etauharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru eta 98.000 uharte zenbatuta daude. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoabaso borealez inguratuta daude: lur horiek ez dira nekazaritzarako oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik,Turku artxipelago etaÅland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzeanFinlandiako golkoan daude.
Klima epela eta hotza tartekoa da, batzuetan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat (Laponia)Zirkulu Polar Artikoaren barruan dagoenez, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan, 51 egunean ez da irteten.
Neanderthalgo gizakia lehen finlandiarra izan zela uste da, duela 150.000 urte.Gizaki modernoa duela 9.000 urte inguru iritsi zen, azkenIzotz Aroa bukatu ondoren. Ehiztari-biltzaileak ziren, eta beren kultura primitiboan segitu zuten, hizkuntza urteetan zehar mantenduta,kristautasunaXII. mendean sartu zen arte, suediarren konkistarekin batera.
Finlandia ez zen herrialdebikingoa izan, baina Suediak menperatu baino lehen, haien kultur inbasioetatik at bizi izan zen, bikingoen babesagatik. Bi taldeek (finn herriak eta bikingoak) harreman oso onak izan zituzten, eta baliteke Finlandia haien lehenengo kolonia izatea.
1249an Finlandia suediarren esku geratu zen, suediarren Bigarren Gurutzada delakoan, eta hortikkristautasuna iritsi zen.Novgorodarrek aldiz,Karelia eskualdea menperatzea lortu zuten, eta horrela, herrialdea bitan zatitu zuten, bi kultura berdin banatzeaz aparte.
FinlandiaErdi Aroan aurkitu zen bat-batean, eta suediarrekin izandako harreman onak izugarrizko opresioan bukatu ziren. Gutxinaka, suediarrek herrialde osoaren kontrola hartzea lortu zuten, bertako kultura mespretxatuz, finlandiar hizkuntza eta kultura txiroen mailan utzi arte.
Oparotasun urteak bizi izan zituen FinlandiakXVI. etaXVII. mende bitartean, SuediaEuropako potentzia nagusienetakoa bilakatu zenean etaEspainia etaPortugalgo koroak erori zirenean. Mende horietan, apaizkristauak finlandiar kulturari buruz hitz egiten hasi ziren, etaMikael Agricola abadeak lehen esku-izkribuak argitaratu zituen:XVIII. mende bukaeran iritsi zen finlandiarnazionalismo sentimendu sendoaren aitzindaria izan zen.
Hala ere, Suedia gerra askotan parte hartzen hasi izanak finlandiar herria gosetu zuen etaTurku etaViipuri merkatalgune krisian sartu ziren.
Finlandia,kristautasuna iritsi baino lehen,Europako zibilizaziotik at bizi izan zen,Eskandinaviako herrialde guztiak bezalaxe. Hala ere, Finlandia ez zen herrialde bikingoa, bainafinn herriarekin aliatuak zirela esan daiteke. Horren ondorioz,Delaware etaPensilvaniara (SuediakMundu berrian zituen koloniak) joaten ziren immigratzaileen erdia baino gehiago finlandiarrak ziren.
Suediak superpotentzia izateari utzi zion, haren lekuaErrusiak hartuta. Horrek bi koroen arteko tira-bira asko ekarri zituenXVIII. mendean. Finlandiarnazionalismoa sortu zen orduan, finlandiarrak jasaten zituzten zapalkuntzak kontuan hartzea ekarri zuena. Errusiak independentzia agindu zien finlandiarrei, haien laguntzaren truke. Horrela,1809an Suedian gertatu zen matxinada bat aprobetxatuz, errusiarrak eta finlandiarrak altxatu eta Finlandia Errusiaren esku geratu zen.
Errusiak muga sendoa behar zuen Suedia haren lurretan sar ez zedin; beraz, finlandiarrei agindutakoa eman zien gutxi gorabehera: Finlandia errusiarren eskukodukerri bihurtu zen. Hala ere, izugarrizko hazkuntza gertatu zen garai hartan, bere autonomia osoaren jabe zelako potentzia nagusiaren babespean.XIX. mendean industrializazioa iritsi zen dukerrira eta basogintzako industria pisu hartzen hasi zen, bertako basoei esker. Gainera, zapalkuntzarik ezak finlandiar kulturaren berpizkundea ekarri zuen.
LehenErrusiar Iraultzaren ondoren, bitan desberdindu zen finlandiar gizartea: Dirudunak, errusiarren alde zeudenak, eta herria, independentzia lortu nahi zutenak. Bakoitzak bere polizia pertsonala ezarri eta dirudunek munduko lehenengo parlamentua guztiz demokratikoa ez izatea lortu zuten. Izan ere, haien esku-hartzeeksozialisten gorakadak deuseztatu zituzten.
Finlandiak, gertutik ikusten zituenSESBen egiten ziren jazarpenak, eta beraien eskutan erortzearen beldur zirenez, hauen aurkako defentsa bat osatu zuten,Alemanianaziaren laguntzaz. Esan daiteke, Finlandiak, zuzenki ez zuelaII. Mundu Gerran parte hartu, nahiz eta Alemania naziaren helburu bakarra,SESB menperatzea zen, Finlandiaren helburua defentsiboa baino ez zen. Alemania, Finlandiaren boterea eskuratzen ari zela ikusi zuenean, hauek bota egin zituen bitan pentsatu gabe. Hala ere, Alemania naziak gerra galdu ostean,herrialde aliatuek, ez zuten begi honez ikusi Finlandiaren jarrera eta hauen aurkako zigorrak, beste herrialde batzuetan baino gogorragoak izan ziren.Gerra amaitu ostean, ehunka hildakoz, pobreziaz eta herrialdeko suntsiketaz aparte, herrialdeak, bere bigarren hiri garrantzitsuena,Viipuri galdu zuen, SESBen esku gelditu zena, beste hainbat eskualde bezalaxe.
Ordudanik, Finlandiak, jarrera hotza hartuko zuen beste herrialdeekiko harremanetan,herrialde aliatuen zigorra, hauek nahi baino sakonago odoleratuz.
Azkenengo urteetan SESBen itzalpean bizi izan zen Finlandia, eta honek, nazioarteko erakundeetan parte hartzeko debekua jarri zion. Izan ere, Finlandiak ez zuen potentziarekin arazorik nahi eta bere baldintzak onartu zituen muga lasaiaren truke. GutxikaIpar-Kontseilua bezalako erakunde lasaietan sartzea lortu zuen Finlandiak, eta SESBen gainbehera etorri zenetik, herrialdea munduko garatuenetako bihurtu da, bizi-maila onenari esker.
2000ko konstituzioaren arabera,errepublikaparlamentarioa da Finlandia. Errepublikako presidentea (finlandieraz:Suomen tasavallan presidentti;suedieraz:Republiken Finlands president) estatuburua da, lehen ministroa (finlandieraz:Suomen pääministeri;suedieraz:Finlands statsminister) gobernuburua.Parlamentua (finlandieraz:Eduskunta;suedieraz:Riksdag) ganbera bakarrekoa da, eta 200 kidez osaturik dago,[3]2006. urtean, ustelkeria txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.
2005eko urtarrilaren 1ean onartu zen gaur egun Finlandiak duen banaketa administratiboa, eta estatua 20eskualde (fi:maakunta), 74azpieskualde (fi:seutukunta) eta 342udalerritan (fi:kunta) banatua izan zen.
Finlandiako aginteak bi elementu ditu, estatua eta udalerriak. Beraz, ez eskualdeek, ezprobintziek, eztabarrutiek ere ez dute zeresanik agintzeko orduan. Legeak eta arauak estatuak ezartzen ditu, eta udalerri guztietan berdin aplikatuak izan ohi dira. Hala ere, eskualdeek, probintziek eta barrutiek legeak aplikatzen direla gertutik ikusteko balio dute.
Åland uharteek etaSami herriak harreman ezberdina dute estatuarekin. Lehenbiziko kasuan, autonomia maila altuagoa dutenez, beren legeak eta arauak onartzen dituzte, eta estatuak defentsa, ekonomia eta antzeko zereginetan baino ez du esku hartzen.Laponian aldiz, Sami etniaren hizkuntza eta kultura babesteko lege eta arau asko izenpetu dira.
2020an, 5,5 milioi biztanle zituen,[2] eta kilometro koadroko 15 biztanleko dentsitatea; beraz, Europa osoko biztanleriaren dentsitate txikieneko herrialdea da,Islandia etaNorvegia ondoren. Biztanleria hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da, batez ere.Laponian, iparraldean, kilometro koadroko 2 biztanleko dentsitatea dute.
Adinari dagokionez, biztanleria honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 16,4; 15-24 urte bitartekoak, % 10,9; 25-54 urte bitartekoak, % 37,4; 55-64 urte bitartekoak, % 13; eta 65 urtetik gorakoak, % 22,2.[3]. Bizi itxaropena 81,3 urtekoa da: 78,4 urtekoa gizonezkoena eta 84,4 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[3]
Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi zirenEskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungosamiak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehienak inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiak,Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.
Europan etorkin gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak % 97,6 dira, eta besteak, gehienbat, inguruko herrialdeetako immigranteak (errusiarrak,estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak.
Hizkuntza nagusiakfinlandiera etasuediera dira, nahiz eta azkenengoa % 5ek baino ez duten hitz egiten.Suediak garrantzi handia izan duFinlandiako historian etaXIII. etaXIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere,SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu etaXIX. mende erdikonazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.
Suedieraz hitz egiten dutenak,Åland uharteetan etaPohjanmaako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren % 5a baino ez dira.
Finlandieraren erabilera gutxika haziz doa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkeneko urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel doa, kanpotik iritsitako immigrazioa etaerrusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko immigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.
Iparraldeansamiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino % 0,1era iristen.
Eliza nagusiakluteranoa etaortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, ehunekotan aurkezten dena baino txikiagoa da, % 13 bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze errituetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.
Finlandiar hezkuntza iparraldeko hezkuntza nordikoen antzekoa da, hau da, derrigorrezko hezkuntza zazpi urtetik hamasei urte bitartean gauzatzen da (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza). Urte ezinbestekoak dira eta ikasleak auzoko edo herriko eskoletara joaten dira ikastera. Ondoren ikasleek bi bideotako bat aukeratzeko dituzte: unibertsitatea ala Goi-mailako Lanbide Heziketako Zikloak.
KHEE erakundeak2006. urteanargitaratu zuenaren arabera, Finlandiako hezkuntza, munduko onena zen eta hamabist urteko ikasleenirakurtze,zientzia etamatematika mailak munduko aurreratuenak ziren. Lau proba egin behar zituzten ikasleek eta hiru lehen postu eta bigarren postu bat lortu zituztenkonpetentzietan oinarritutako problemak ebazteko orduan.
PISA txostenetan, Finlandiako emaitzak behin eta berriro izan dira Europako onenak edo onenetarikoak.[8]
Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren % 76,6 publikoa da,Europar Batasuneko ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude.
1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirolari esker eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzei esker herrialdea munduko osasuntsuenetariko bat da.