Finitismo
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Matematikaren filosofian, finitismoa konstruktibismoaren muturreko forma da, horren arabera, objektu matematiko bat ez da existitzen, non etazenbaki arruntetatik abiatuta urratsfinituen kopuru batean eraikia ez den. Kontrastean, konstruktibista gehienek onartzen dute urrats multzoinfinitu zenbakigarri bat.
Finitismoaren defendatzailerik ezagunenaLeopold Kronecker izan zen, zeinak esan baitzuen: «Jainkoak sortu ditu zenbaki arruntak, eta gainerakoa gizakiaren lana da»[1]. Konstruktibista moderno gehienek ikuspuntu laxoagoa duten arren, konstruktibismoaren jatorria Kroneckerrek finitismoari buruz egindako lanean bila daiteke.