Fingolfin | |
---|---|
Legendarium | |
![]() | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi |
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | Nolofinwë etaAracáno |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Finwë |
Ama | Indis |
Ezkontidea(k) | Anairë(en)![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | House of Finwë(en)![]() |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Melkor |
FingolfinTolkienenlegendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da.Silmarillion eleberrian agertzen da. FingolfinNoldor leinukoelfo bat zen,Finwë erregearen eta honen emazteIndisen semea, baitaFindis,Lalwen etaFinarfinen anaia etaFëanorren anaiordea ere. Fëanorren ondoren,Noldorren bigarren errege gorena bihurtu zenBeleriandeko erbestean.
Bere izena,quenyazkoNolofinwë izenarensindarinerako itzulpen bat da, eta izen honek "Finwë Jakintsua" esan nahi du. Bere jatorrizko izenaArakáno izango zen Tolkienen arabera, quenyaz "Erregearen Komandantea" esan nahi duena.
Fingolfin, Finwëren semeen artean indartsuena, ausartena eta irmoena zen, eta Fëanor bezala, NoldorrekAmanen gehien ohoratu zutenEldarretako bat izan zen. Melkorren azpijokoek Fëanor eta Fingolfin elkarrengandik urruntzea eta ondoren elkarren arteko borroka eragin zuten, jarraian FëanorTirionetik erbesteratzea eraginez.
BainaValinorreko loratze jaian Fëanorrekin bakeak egin zituen, hartzen zuen edozein bidetik berarekin batera joango zela zin eginez. Zin egite honen ondorioz, Fëanorrekin batera joan zenErdialdeko Lurraldera ihesi, bere gudarosteekAlqualondëko Sarraskian parte hartu zuten, bainaAramanen bertan behera utziak izan ziren, Fëanorren gudalosteekTeleriei lapurtutako itsasontziak hartu eta Ekialdera abiatu zirenean. Honela, Fingolfin, bere seme-alabak eta Finarfinen seme-alabak oinez abiatu ziren Erdialdeko Lurraldera,Helcaraxë deritzona zeharkatuz, "Izotz kraskagarriaren lurraldea". Bidaia zail honetan Noldorretako asko hil egin ziren, horien arteanElenwë, Fingolfinen semeTurgonen emaztea.
Fingolfin eta oso murriztuak geratu ziren bere gudarosteak azkenean Erdialdeko Lurraldera iritsi ziren, etaMithrimera iritsi zirenean eguzkia lehen aldiz altxatu zen mendebaldetik, Melkorren zerbitzariekAngbandera ihes egin zuten, bidea libre utziz eta Fingolfinek lasai jarraitu ahal izan zuen, honela Angbandeko ateetara iritsiz, baina Melkorren lurrek zuten botere handiaz ohartuta, berriz Mithrimera itzuli zen, bertan ezarriz.
Noldorrak orain banatuta zeuden Fëanorren traizioaren ondorioz, baina kontu hauFingonekMaedhros erreskatatu zuenean amaitu zen. Fëanor hil ondoren, Maedhrosek Noldorren errege izateari uko egin eta Fingolfini utzi zion, Finwëren semeen artean nagusiena izateagatik.
Fingolfinek eta Fëanorren semeek propio bezala hartu zituzten Beleriandeko lur askeak, eta beti mantendu zuten Melkorren lurren zaintza, nork noldor printzeen indarra noraino iristen zen jakiteko alde ezberdinetatik eraso zuen. Baina Melkorren gudalosteakDagor Aglareb edo Gudu Loriatsua izeneko guduan garaituak izan ziren.
Jada arriskuaren jabe ziren Noldorrek euren aliantza sendotu zuten etaAngbandeko setioa hasi zuten, 400 urte iraun zuena, horietan zehar Erdialdeko Lurraldeko gainontzeko herri askeen defendatzaileak eta Melkorren etsairik garrantzitsuenak izan zirelarik. SetioaDagor Bragollach deritzon guduarekin amaitu zen, "Bapateko Garraren Gudua"rekin, nonAngrod etaAegnor hil ziren,Finarfinen semeak zirenak. Gainera, Fëanorren semeak euren lurretatik erbesteratuak izan ziren.
Fingolfin bakarrik joan zen Angbandeko ateetaraino eta Melkor borrokatzera desafiatu zuen, azkenik hilda amaituz (ez aurretik valarra zenbait aldiz zauritu gabe, horien artean aurpegia desitxuratuz eta oin bat moztuz, honen odol isuriak Fingolfin ito zuelarik, borrokan zegoen elforik boteretsuena zergatik zen frogatuz, ez bakarrik jainko bati aurre egin eta hau zauritzeko haina trebeziarekin, baizik eta baita beldurra sentiarazteko ere).Arranoen erregea zenThorondorrek erregearen gorpua erreskatatu zuen.
Honela, bere seme Fingon Noldorren Errege Goren berri bihurtu zen. Baina Thorondorrek erregearen gorpuaGondolinera eraman zuen, non Turgonek Mendi Inguratzaileetan bereziki eraikitakomausoleo batean lurperatu zuen.
Fëanor ez bezala, bertan Amaierara arte geratu zena, etaFinrod Felagund ez bezala, utzi egin zituena, Mandosen Geletan Fingolfin Gaueko Harresietatik desagertuko daIluvatar beraren egoitzaraino,EäraDagor Dagorathean itzultzeko.
Amaieran, Fingolfin erregea berriz agertuko da Azken Guduan, Eönwëren lagun bezala, non berriz Melkorren aurka borrokatuko duen, baina, hala ere,Turin Turanbar izango da azken kolpea emango diona bere ezpataGurthangekin, Valarrak bere familiari egin zizkion gauza txar guztiengatik mendeku bezala.