FinarfinTolkienenlegendarium ospetsuko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lanetako bat denSilmarillionen agertzen dena.Noldor leinukoelfo bat da,Finwë erregearen etaIndisen semea,Fingolfin,Findis etaIrimëren anaia etaFëanorren anaiordea.Amanen jaio zen Arafinwë izenarekin, "Finwë noblea" esan nahi duenaquenya hizkuntzan. Finarfin Arafinwë izenarensindarinezko itzulpen bat da.
Finarfin Finwëren seme-alaben artean ederrena eta bihotzez jakintsuena zen, ondorenOlwëren seme-alaben laguna izan zen etaEärwenekin ezkondu zen,Alqualondëko dontzeilabeltxarga, Olwëren alaba, eta Eärwenekin izan zituen seme-alabakFinrod,Orodreth (istorioaren beste bertsio batzuetan Orodreth Angroden semea da),Angrod,Aegnor etaGaladriel izan ziren.
Bere semeekin batera Fëanor jarraitu zuenErdialdeko Lurralderantz, bainaAlqualondëko sarraskia etaMandosen madarikazioaren ondoren, FinarfinekValinorrera itzultzea erabaki zuen etaValarrei barkamena eskatzea, barkatua izan zelarik. Honela Amanen geratu zirenNoldorrak hauen Errege Goren bezala gobernatzera pasa zen. Baina Finarfinen semeek Erdialdeko Lurralderako euren bidaia jarraitu zuten, Fëanorren traizioa gorabehera,Aramanen utzi zituena eta bere osteekinTelerien ontzietan ihes egin zuena.