Filipe IV.a EspainiakoaHandia [ 1] edoFilipe III. Portugalgoa (Valladolid ,1605eko apirilaren 8a -Madril ,1665eko irailaren 17 ), ezizenezErrege-planeta ,1621 -1665 bitarteanEspainiako erregea eta1621 -1640 bitarteanPortugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa ) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldiaHabsburgo leinuko luzeena izan zen etaEspainiako historiako bigarrena,Filipe V.arena eta gero.
Filipe IV.aren garaian,Europa protestantearen etaFrantzia katolikoaren aurkako guda etengabeakEspainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.
Filipe III.a Espainiakoaren etaMargarita Austriakoaren semea zen.1621ean , 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[ 2] .
Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen,Olivares konde-dukearengan bereziki. HauEspainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren:Frantzian ,Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan;Flandesko gerrak ere segitzen zuen;Spinolak Breda hartu zuen;Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen,Nordlingengo garaipenarekin (1634 ) etaRocroiko porrotarekin (1643 ).
1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizunaLuis Mendez de Haro Olivaresen iloba etaMedina de las Torresko dukearen laguntzaz.1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen,Faisaien uhartean sinatu zenPirinioetako Hitzarmenarekin .
Barne politikan, berriz,Bizkaian (Gatzaren matxinada ,1631 -1634 ),Katalunian etaPortugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.
Kontaketa desberdinek hainbat seme eta alaba sasiko zenbatzen dizkiote, maitale desberdinekin izanak.[ 3]
María Calderón aktore maitaleakin seme bat izan zuen (Joan Jose 1629–1679).
Catalina Manrique Charelako markesen alabarekin izandako harremanetik,Frantzisko Fernando Isidro jaio zen, Euskal Herrian bizi eta hil zena.
Maitale euskaldunak ere izan zituen, hala nolaCasilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza , zeinaren semeaKarlos Fernando Austriakoa (1639-1696) izan zen; etaAna Maria Uribeondo , zeinaren semea,Fernando Valdés (1638-1702), gobernadore izan zen Novarakoa, Italian.[ 4] [ 5]
Portugalgo errege-erreginak
Borgoinako leinua (1139–1383) Aviz leinua (1385–1495) Aviz-Beja leinua (1495–1580) Habsburgo leinua (1581–1640)Braganza leinua (1640–1853) Braganza-Coburg leinua (1853–1910)