Pertsonaia berezia da Fidel Castro, erabateko atxikimenduak edota gaitzespen indartsuak sortzen dituena. Haren jarraitzaileek desberdintasun sozialak desagerrarazteko bultzatu dituen garapen programak goraipatzen dizkiote: Kubako gobernuak osasun, kirol eta hezkuntzaren onurak jendarte osora hedatzeko ahaleginak egin ditu, oztopo guztien gainetik, etaEstatu Batuak buruzagi duen nazioartekopolitika ereduaren aurrean beste muturrean mantendu da beti. Haren etsaiekkomunismosobietarraren erako alderdi bakarreko sistema kritikatzen dute, bai etagiza eskubideak urratzea ere.
1926an jaio zen Birán herrikoazukre plantazio batean. Aita, Angel Castro Argiz,galiziarra zuen; ama Lina Ruz González zen. IkasketakJesusen Konpainiaren barnetegi batean egin zituen, bere sei anaia-arrebekin.
Fulgencio Batista presidente zenean,Habanako unibertsitateanZuzenbide ikasketak egiten ari zela, FEU Unibertsitate Ikasleen Federazioko buruzagietako bat izatera iritsi zen. Urte batzuk geroago, Kubako Herriaren Alderdia edoPartido Ortodoxo taldean sartu zen.1947anRafael Trujillo diktadorea agintetik kentzeko talde batean ibili zen.
Partido Ortodoxoko buruzagia izan zen eta diputaturako hautagai izendatzekotan zen1952ko ekainean, baina orduantxeFulgencio Batistakdemokrazia ezartzeko promesarekin,estatu-kolpea egin zuen. Behin agintea lortuta, Batistak aldarrikapenok baztertu etaAmeriketako Estatu Batuen interesen zerbitzura jarririk,diktadura ezarri zuen.
Fidel Castrok, abokatu moduan, Batista epailen aurrean salatu zuen, baina salaketek ez zuten ondoriorik izan. Talde militar txiki batekin, Moncadako koartel militarra armen bidez hartzen saiatu zen. Hala ere, erasoa erabateko porrota izan zen; taldekide asko hil eta Castro eta beste gerlariak atxilotu egin zituzten. Epaiketan, Castro arduratu zen bere buruaren eta gainerako atxilotuen defentsaz eta epaileen aurrean aurkeztutako azken ondorioa Historiara igaroko zen hitzaldi luzea izan zen: haren esanetan, Batista izan zen Kubako Konstituzioa eta legeak urratu zituena eta Castro eta bere burkideak, berriz, justiziaren eta orden legalaren defendatzaileak ziren. Oso famatua da hitzaldiaren amaieran epaileei esan ziena:Condénenme. La Historia me absolverá (Kondena nazazue. Historiak absolbituko nau). Castrori 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina handik gutxira, oposizioko alderdien eta jesuiten presioei esker, indultatu etaMexikora alde egin zuen, beste burkide batzuekingerrilla antolatzera.
1956. urterako,Sierra Maestrako mendateetan, Fidel Castrok, Raúl anaiak, ErnestoChe Guevarak etaCamilo Cienfuegosek, beste 200 errebelderekin, Batistaren erregimenaren kontrako gerran jardun zuten.
Gero eta kubatar gehiago errebeldeen armadan sartzen hasi ziren; azkenean, urtarrilaren 1ean, CastroLa Habanan sartu zen, bere armadabizartsuz osatuarekin. Egun batzuk lehenago, Fulgencio Batistak eta lagunek uhartetik ihes egin zuten, berekin milioika dolar zeramatzatela. Castroren gobernu iraultzaileak nekazaritza erreforma sakona egin zuen eta atzerritarren eskuetan zeuden enpresak nazionalizatu. Castro familiak zituen lur eremuak ere estatuarenak bilakatu ziren egin ziren. AEBen etsai bihurtuta eta bere inguruko gobernuetan lagunik ez zuela, Kubako gobernua herrialde sozialistekin lotura estuak izaten hasi zen. Geroztik, AEBetako gobernu guztiek Kubari "blokeo" edo setio zorrotza ezarri diote, beste herriekin hartu-eman komertzial oro oztopatuz. Gainera, AEBetatik mota guztietako kontraintsurgentzia asmoak aurrera eraman dira, inbasio saioak, atentatu terroristak eta sabotajeak egiteko mota guztietako bitartekoak jarriz. Kubako informazio zerbitzuen arabera, Fidel Castro akabatzeko milaka saio izan dira berrogei urteotan.
Castro agintean
Fidel Castro agertzen den kartela, Kuban.
Latinoamerikako hainbat buruzagi politikok Fidel miresten dutela adierazi dute; esate baterako,Luis Ignacio Lula da Silva,Evo Morales etaHugo Chávez presidenteek. Gaur egun,Hugo ChávezVenezuelako presidentearekin ezin hobeto konpontzen da Castro eta elkarlan aurrerabide ugari hitzartu dituzte bi nazioen artean, kontinente osorako batasun programetan aitzindari lanetan arituz. Kubak bere mediku eta irakasleen laguntza Venezuelako petrolioarekin eta energiarekin trukatzen ditu eta horrek Kubako egoera ekonomiko zaila apur bat lasaitu du. XXI. mende hasieran, Castrok bultzatuta, kubatar medikuek 700.000 pertsona dohainik operatu zituzten begietatik Bolivian, Evo Moralesek adierazitakoaren arabera.[1]
2006koabuztuaren 1ean, egin behar izan zioten operazio baten ondorioz, behin behinekozRaúl anaiari utzi zion gobernuaren gidaritza, lehen aldiz,1965ean iraultza sozialistaz geroztik. Hala ere,2007ko abenduko hauteskundeetan aurkeztu zen eta Herri Boterearen Nazio Batzarreko (herrialdeko parlamentua) kide aukeratu.2008kootsailaren 19an,Granma egunkarian agertutako gutun baten bidez, berriro ere presidente izateari uko egiten ziola adierazi zuen Castrok, bere osasun egoera zela eta[2]. Bizitzako azken hilabeteetan,Granma egunkarirako iritzi artikuluen bitartez plazaratzen zituen bere ikuspegiak.
Kritikak
Castro diktadore bat da aurkarien ustez. Giza eskubideak zapaltzea, herrialdearen ekonomia suntsitzea eta gobernu ustelkeria onartzea leporatzen diote. Irlan prentsa askearen gabezia ere asko kritikatu da. Kuba beste herrialdeen barne-arazoetan sartu izana ere salatu dute,Angolako Gerra Zibilera tropak bidaltzean, adibidez.Floridako estatuan komunitate kubatar handia dago, Castroren kontrako mugimenduaren bizkarrezurra dena. Hirurogeiko hamarkadan Kubatik ihes egin zuten kubatarrakFundación Nacional Cubano-Americana bezalako elkarteen inguruan bildu ziren eta AEBetako politikan Kubaren aurkako neurriak bultzatzekolobby edo presio taldea osatzen dute. Castro hil berritan, Donald Trump AEBko presidente hautatu berriak "diktadore anker" deitu zion, eta heriotzaren albistea pozez hartu.[3]