Fesikh | |
---|---|
janari etajaki | |
Osagaiak | arraina |
Fesikh (arabieraz:فسيخ, fesīḵ)Egiptoko ospakizunetarako plater tradizionala da.Antzinako Egiptoko garaietatik datorrenSham Ennessim jaialdian jaten dute egiptoarrek.
Osagai nagusiaItsaso Gorrian edotaMediterraneoan arrantzaturikokorrokoi arraina da, lehorturik, gaziturik eta hartziturik jaten dena[1]. Egiptoz gainSudanen etaPalestinan ere jaten da.
Korrokoia arrantzatu eta tradizionalki eguzkitan jarri ohi da lehortu dadin. Ondoren ur gaziz betetako upela handitan sartzen da 45 egunez etahartzidura prozesu bat izaten du[2]. Platerean kipula potxatuarekin, limoi xerrakin eta olioarekin ontzen da eta egiptoar ogiarekin zerbitzatzen da[3].
Prestaketa honen sekretuak (upelako gatz kontzentrazioa esate baterako) belaunaldiz belaunaldi pasatzen dira familietan. Plater hau prestatzen espezializatu direnekfasakhani izena hartzen dute Egipton[3].
Egiptoren mendebaldean korrokoiak urriagoak dira etakoregano izeneko arrain zuria erabiltzen dute prestatzeko.
Gaur egun prestatuta etahutsean ontziraturiko zorro indibidualetan ere saltzen dira supermerkatuetan. Jatetxeetan ez da aurkitzen duen usain gogor eta sarkorra dela eta[2].
Faraoien garaian du jatorria. Nilo ibaiak atzera egiten zuenean arrainak ertzetan harrapatuta gelditzen ziren eta lehortu egiten zirenean inguruko biztanleek jan egiten zituzten[4][2].
Urtero izaten dirapozoitze kasu gutxi batzuk fesikha gaizki prestatzeagatik eragindakoak[5]. Egiptoarrek hala ere asko kontsumitzen dute fesikha Egiptoko Jai Nazionalean eta Gobernuko osasun ministroak behin eta berriz ohartzen du saltoki ofizialetan soilik erosteko arraina edota bestela norberak etxean presta dezala. 1991n 18 pertsona hil ziren, Osasun Ministerioak datuak dituenetik urterik okerrena izan zen[2].
2012an Kanadako Elikagai Ikuskaritza AgentziakTorontoko supermerkatu bateko fekisharen inguruko kexa ugari jaso zituen. Eragindako gaixotasunak aztertuta pentsatu zenClostridium botulinum bakterioak kutsatu zuela oilotan kontserbaturiko fesikha[6].