Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fenian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fenian (euskarazFeniar)1850eko hamarkadatik aurreraIrlandakobritainiar nagusitasunari aurka egin zionirlandar nazionalismoa izendatzeko erabili ohi izan den izendapena da.Irlandar Anaitasun Errepublikarra irlandar erakunde errepublikarreko kideak izendatzeko era erabili izan da. Izendapen hau gaur egun oraindik erabilia da, berezikiIpar Irlanda etaEskozian,unionista edoloialistekirlandar errepublikanismoaz gain, irlandar nazionalismoarekin zerikusia duen edonor edo edozer izendatzeko erabili ohi dutelarik, irlandar jatorrikokatolikoak barne, haietako asko edo denak unionisten ikuspegirako irlandar nazionalismoaren parekide baitira.

Hasierako arrakasta militar batzuk gorabehera, hala nola Ridgewayko John O 'Neill koronelaren garaipena, feniarren ahaleginak, azkenean, arrakastarik gabekoak izan ziren, hainbat faktoreren ondorioz, besteak beste, plangintza eskasa, gobernuaren oposizioa eta barne lehiak. Liskar horiek irlandar independentziaren helburu nagusia lortu ez zuten arren, erresistentziaren espirituari eusten lagundu zuten, geroagoIrlandako Armada Errepublikazalea (IRA) bezalako mugimenduetan eraginez eta irlandar nazionalismoari buruzko etorkizuneko diskurtsoa eratuz. Feniar sarekadek, nahi gabe, Kanadako Konfederazioari ere lagundu zioten, inbasioaren mehatxuak Kanadako probintziak bateratzera bultzatu baitzituen, defentsa hobea lortzeko.[1]

Esanahia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IzendapenairlanderakoNa Fianna edotaNa Fianna Éireann hitzetatik dator,irlandar mitologiakoFenian zikloan Irlanda babestu eta zaindu ohi zuten gerlari taldea baitzen, haietan ospetsuenaFionn Mac Cumhaill zelarik.

Erabilera historikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Feniar mugimendua, beraz, irlandar erakundeen multzo batek osatu zuen, eta haien helburua zen Irlanda okupazio britainiarretik askatzea etaErrepublika independente bat sortzea. Mugimenduan zeuden erakundeen artean honako hauek zeuden, besteak beste: Irlandar Anaiarte Errepublikarra (Irish Republican Brotherhood), Irlandan eta Britainia Handian ziharduena, edo Feniar Anaiartea (Fenian Brotherhood) eta Familia Gaelikoa (Clan na Gael), Estatu Batuetan zihardutenak. 1866 eta 1885 artean ekintza armatu ugari antolatu zituzten jomuga britainiarren aurka, haien artean zenbait sarraldi Kanadan estatubatuar mugatik (1866-71), altxamendu bat Irlandan (1867) eta bonba kanpaina bat Ingalaterran (1881-85).[2]

1858anJohn O'Mahony,James Stephens etaMichael Dohenyirlandar etorkinekEstatu Batuetako Irlandar Anaitasun ErrepublikarrarenFeniar Anaitasuna izeneko adarra sortu zuten. Berehala jatorrizko taldetik independizatu eta Irlandan altxamendu armatu bat antolatzeko asmoz irlandar estatubatuarren babesa bereganatzeko bere kaxa lan egiteari ekin zion.

«Feniar» (Fenian) hitza1916koPazko matxinadaren (Eiri Amach na Casca )[3] ondorenBritainiar Armadak exekutatutakoThomas James Clarke irlandar nazionalistaren hilarrian jartzen duen hilartitza da.

Kanada

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1860ko hamarkadan Feniar Anaitasunak garai hartanBritainiarren jabetzakoa zenKanadako hegoladeko zatiak inbaditzeko hainbat saiakera burutu zituen, horren bidezErresuma Batuak Irlandari independentzia eman ziezaion presionatu asmoz.

Gaur egungo erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlanda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlandan «fenian» izendapenakatoliko edoirlandar nazionalista oro izendatzeko erabili ohi da, eta katoliko nahizprotestanteek izendapen iraingarritzat dute.

1984anUlsterko Boluntarioen Indarra talde armatukoGeorge Seawright kideunionistakErresuma Batuko bandera zintzilikatzearen aurka zeuden katolikoak "Eliza Katolikoak doktrinatutako fenian ximaur batzuk besterik ez zirela" aipatzean sekulako polemika piztu zen.

Bestalde,Irlandako Errepublikan urte luzez gobernuan egon den alderdi politikoaren izenaFianna Fáil da.

Eskozia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskozian izendapena era bertxuan erabili ohi da.Glasgow Rangers futbol taldeko zaletuek haien aurkari nagusia denCeltic Football Club taldeko zaletuak izendatzeko erabiltzen dute, azken futbol talde honen jatorriaGlasgow hiriko irlandar etorkinen komunitatean baitago.

Australia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Australian «fenian» izendapenaAustraliako Alderdi Laboristako (Australian Labor Party, ALP) kideak izendatzeko erabili ohi da, irlandar nazionalisten antzeko ikuspegierrepublikarra baidute.2006kourriaren 15ean ALPekAdelaidan biltzar batean emandako hitzaldi baten ostean,Hego Australiako Prokuradore Nagusia zen Michael Atkinson-ek Erreginaren Kontseilua ezeztatu nahiz britainiar koroarekin loturak etetea nahi zuten alderdikideei "fenian etaboltxebikeak" deitu zien.

Feniarrak kulturan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • House of Guinness 2025eko telesaileanGuiness enpresako familia jabeak feniarrekin hartuemanak ditu.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«Fenian Risings for Irish Independence | Research Starters | EBSCO Research» EBSCO (kontsulta data: 2025-10-08).
  2. «Euzkadi’ko Gudontzidiaren Laguntza’ko Ontzitaldea (1936-37)» www.marinavasca.eu (kontsulta data: 2025-10-08).
  3. Vegas, Estibalitz Ezkerra. (2016-04-03). «1916ko iraultza gaur» Berria (kontsulta data: 2025-10-08).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fenian&oldid=10422306"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp