Lomas de Poleo,Ciudad Juárez. 1996an leku horretan zortzi emakumeren gorpuak aurkitu zituzten.
Feminizidioa (edo, orokorrean,generozidioa) emakumeen (edo gizonen) hilketa sistematikoa da.[1] Motarik zabalduena emakumezkoen aurkakoinfatizidioa da,Txinan eta beste herrialde batzuetan egindakoa gizonezkoen proportzioa areagotzeko. Kasu ugari gertatzen ari dira modu lokalago batean azken urteotanGuatemala Hirian eta1993tikCiudad Juárezen (Mexiko), oraindik ondo ez ikertutako arrazoiengatik baina gorroto selektiboari lotuta dagoena.
GenerozidioneologismoaMary Anne Warrenek1985ean lehen aldiz erabili zuen ,Gendercide: The Implications of Sex Selection liburuan,genozidio hitzetik eratorrita:feminizidioa, aldiz, XX. mendearen bukaeratik erabiltzen da.
Feminizidioa emakumea hiltzeari deritzo: kultura patriarkalaren eta genero biolentziaren parte da. Kontzeptua 1990ko hamarkadan erabiltzen hasi zen, genero bortizkeriaren muturreko eraso horieik izena emateko.
Feminizidioa ez da homizidiorako soilik aplikatzen, testuinguru zabalago baterako baizik, hori mantentzen duten testuinguru sozial, politiko, kultural, instituzional eta ekonomikoak dauzka. Propaganda, erritu, tradizio eta egunerokotasunean dauden ekintzen bidez maskulinizatutako gizartean, emakumeen menderatzea eragiten duten mekanismoak dituen sistemarako aplikatzen da, alegia.
Homizidioaren eta feminizidioaren arteko desberdintasunak