Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fell poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fell poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra

Fell ponia, (ingelesezFell pony),Ingalaterrako bertakozaldi arraza bat da. Jatorriz Ingalaterrako ipar aldekoa izanik, gaur egunCumbriakoCumberland etaWestmorland-en zeinNorthumberland-en hedatzen da bereziki.Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien arraza multzoan kokatzen da. Bere ezaugarri eta tamainagatikponien sailkapen taldean kokatzen da era berean.

Jatorriz mendiko baserrietako abere izan zen, izenaren etimologian aipatzen denez,Fell hitza mendia baita. Arraza oso lotuta dago gertukoDales poniarekin, baina txikiagoa da eta poni ezaugarri gehiago dauka azken hau baino. Poni hauek sendoak dira, agilak eta urrats segurua dute leku malkartsuetan. Arraza nahiko ezaguna da eta oso zabaldurik dagoBretainia Handian.Zela zaldi zeingurdi zaldi bezala erabilia izan da.

Izenaren etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arrazaren historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antza Fell poniakBritaniar uhartetanBurdin Aroan oso zalbadurik zeuden ponien aspaldiko arrazen ondorengo zuzenak dira. Fell ponia orain galdurik dagoenGalloway poniaren antzeko arbasoak zituen, baita Dales poniarekin. Bere jatorriaEskozia eta Ingalaterraren arteko mugan kokatzen dute,erromatarrak eskualde haietara heldu baino lehen. Hala ere Fell Poniaren Elkarteak ez du baztertzen garai zaharretan poni hauen arbasoak erromatarrek ekarritako zaldiekin nahastea[1].

Arrazaren ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Tamaina. Fell poniak 137 eta 142 cm artean kokatzen dira, altuerasoin gurutzera hartuta.
Fell ponia aspaldidanik erabilia izan da bertako baserritan hainbat lanetarako zein zela eta gurdi zaldia bezala.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.fellponysociety.org/about_breed.htm

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez)Fell Poniaren Elkarteko WEB-a

Autoritate kontrola


Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fell_poni&oldid=9897896"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp