Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Felipe del Río

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe del Río
Bizitza
JaiotzaNueva Montaña1912koirailaren 9a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaLamiako1937koapirilaren 22a (24 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria etamilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra

Felipe del Río Crespo (Nueva Montaña,Santander,1912koirailaren 9a -Lamiako,Bizkaia,1937koapirilaren 22a) hegazkinlaria izan zen, "Euskal eskuadrila" izeneko taldearen buruzagia etaIparraldeko fronteko hegazkinlari bikainenetakoaGerra Zibil garaian,[1][2] .

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kantabrian jaio arren, haurtzarotik bizi zenBilbon.[3] Hegazkinlari bilakatu etasoldadutza egiterakoan,Aireko Armadan (Aeronáutica Militar Española) sartu etaCuatro Vientosera bidali zuten.[4] 1933aren amaierarako hegazkinlari militarra zen.

1936ko estatu-kolpea gertatu zenean, Del Río Bilbon zegoen etaErrepublikaren alde egin zuen. Gerraren hasieranBreguet 19 zaharrak erabili zituen, baina gero Errepublikak «Chato» ezizena zuten sobietarPolikarpov I-15 batzuk lortu zituen. Orduan, iparraldeko frontea defendatu behar zuen "Euskal eskuadrila" sortu zuten. Talde haren kide izan zen Del Río,Zarauza edoComasekin batera. 1937ko apirilaren 15ean, Bilbo gainean, izugarrizko garaipena lortu zuen: bere abiaduragatik menderaezina zen alemaniarDornier Do 17 bonbaketari bat eraitsi zuen.[1][5] Iturri batzuen arabera, apirilaren 20an hil zen,José Luis Díez destruktore errepublikanoak Del Ríoren «chato»-a alemaniar borroka-hegazkin batekin nahastu zuelarik.[6][7] Azken ikerketen arabera, ostera, apirilaren 22an hil zen,Lamiakoko aerodromoaren gaineanKondor Legioak botata.[5][8]

Del Ríok guztira 7 garaipen izan zituen.[8] Azkenekoan, Bilbo bonbardatzen ari zenJunkers Ju 86 bat bota zuen.[6] 24 urte besterik ez zituen eta kapitaina zen hil zenean. Errepublikanoen artean heroitzat hartua, bere omenezko kale bat dagoLeioakoLamiako auzoan, hil zuten tokian.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abGroehler, Olaf. (1988). Kampf um die Luftherrschaft. in: Militärverlag der Deutschen Demokratischen Republik., 19 or..
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Felipe del Río..
  3. León, María Teresa. (2007). Crónica general de la Guerra Civil., 279 or..
  4. Lopez, Rafael. (2013). Spanish Republican Aces., 14 or..
  5. ab Alas rotas. in: Memorias de Getxo. 2014-9-15.
  6. abPecker, Beatriz; Pérez Grange, C.. (1998). Crónica de la Aviación Española., 86 or..
  7. Solloso García, José Manuel. (2007). El destructor José Luis Díez: "Pepe de los Muelles" (1927-1965). Ediz. Cartagena histórica, 36-46 or. ISSN1696-991X..
  8. abForsyth, Robert. (2011). Aces of the Legion Condor. Osprey Publishing, 58 or..
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Felipe_del_Río&oldid=10026077"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp