Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fazial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fazial baten marrazkia

Fazial bat,sexualitatean,gizon batekernal-hazia bikote sexual bat edo gehiagorenaurpegianisurtzen denekoekintza-sexuala da. Fazialasarketarik gabekosexu ekintza da, nahiz eta normalki sexu estimulazio jarduera ezberdinen ostean ematen den,sarpen baginala,uzkiko sarketa,felazioa edomasturbazioaren bidez eman ohi da estimulazio hori.

Faziala egiteko ohitura tipikoa da jarduera sexualak egitea aurretik, sexu piztea eta estimulazioarekin. Estimulazio sexual nahikoa lortu denean etaisurtzea prest dagoenean, gizonak berezakila jarriko du bikotearen aurpegitik gertu, bere ernal-hazia aurpegian eror dadin.

Kasu askotan, sexu praktika hau dominazio / sumisio testuinguru batean ematen da.[1]

Isuritako haziaren bolumena hainbat faktoreren araberakoa da, gizonaren osasun egoera, adina, sexu berotzearen maila eta azken isurtzetik pasa den denbora, batez ere. Bolumen arrunta 1,5 eta 5mililitro artekoa izaten da. Aurpegia ukitu bezain pronto hazia sendotu eta lodiago egiten da, eta 15-30 minutu pasata likidoago bilakatzen da.

Pornografia vs. errealitatea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fazialak ohikoak dirapornografian, askotan gertuko eszena gisa. Are, porno industriaren errepertorio estandarrean, felazio baten amaiera kanonikoa horixe izaten da: haziaren isurketa felatzailearen aurpegian izatea, agerian eta kantitate handian. Ez hori bakarrik: ekoizleek, hazia aurpegian hartzen duenari, askotan zorion eta atsegin aurpegia jartzea espreski eskatzen diote. Horretara, pornoa kontsumitu ohi duten pertsonek praktika honen normaltasuna (hedapen handiaren zentzuan) irudika dezakete, horrela ez denean.[2] Halere, sexologoek seinalatu dutenez, porno erreferentziak baino ez dituzten maitale gazteen artean praktika honen eskaria handitzen ari da.[3]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

  1. (Gaztelaniaz) EL MITO DE LA PULSIÓN SEXUAL INCONTROLABLE | Tribuna Feminista. 2017-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  2. (Gaztelaniaz)«Mitos sexuales que el porno hace creer | Noticias sobre sexualidad 🥇 Erotismo Sexual 🥇» Erotismo Sexual 2019-05-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  3. (Gaztelaniaz)octubre, AFP|17 de; 2013 - 10h39. (2013-10-17). «Estudio revela influencia del internet en prácticas sexuales de los jóvenes» El Universo (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fazial&oldid=8779637"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp