Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Faro

Koordenatuak:37°00′58″N7°56′06″W / 37.0161°N 7.935°W /37.0161; -7.935
Wikipedia, Entziklopedia askea
Faro
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaFaro
AlkateaRogério Bacalhau(en)Itzuli
Posta kodea8000
Geografia
Koordenatuak37°00′58″N7°56′06″W / 37.0161°N 7.935°W /37.0161; -7.935
Map
Azalera202,57 km²
Altuera10 m
MugakideakLoulé(en)Itzuli,Olhão etaSão Brás de Alportel(en)Itzuli
Demografia
Biztanleria64.560(2011)
Dentsitatea319 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1266
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakMálaga,Tanger,Praia,Macao,Baiona,Huelva,Bolama(en)Itzuli,Príncipe uhartea etaPassau
cm-faro.pt etacm-faro.pt

FaroPortugalgo hiria da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena etaFaroko Barrutiaren hiriburua dena, bai etaAlgarbe eskualdearena ere.2011ean ia 64.560 biztanle zituen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ria Formosa aintzirak gizakiak erakarri zituenPaleolito garaian dagoeneko. Mendeek aurrera egin ahala asentamendua haziz joan zenerromatar garaianOssonoba izena izan zuena. III mendetik aurrerabisigodoek apezpikutza ezarri zuten bertan.

713 urteanmairuak iritsi ziren eta Ossonoba (arabierazUḫšūnubaḧ, أخشونبة) Iberiar Penintsulako hego-mendebaldeko hiri garrantzitsuena bilakatu zuten, IX mendean printzerria ere bihurtu zen tarte labur batez eta harresiak eraiki ziren hiria inguratuz. X mendean Santa Maria izena erabiltzan hasi zen (arabierazShantamariyyat al-Gharb). Beranduago hasiko zen "Faro" izena erabiltzan. Mairuak bertan agintari ziren bost mendeetanjuduak ere izan ziren bertan etaItun Zaharraren kopia ezagunak egin zituzten.

Alfontso III.a Portugalgoak 1249an eskuratu zuen Faro eta Algarbeko administrazioa bertan ezarri zuen. XVI mende bukaeran espainiarren menpe egon zen Portugal eta 1596an Essexeko kondeak hiria harpilatu zuen. 1577an mendebalderago dagoenLagos bihurtu zen Algarbeko hiriburu baina1755eko lurrikarak sorturiko tsunamiak hiria suntsitu zuen baina Ria Formosa aintziraren hareazko barrak Faro salbatu zuen eta bera bihurtu zen berriz eskualdeko hiriburu.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Faro Portugalgo hegoaldeko kostaldean dago, Santa Maria lurumuturrean etaRia Formosa aintziraren ondoan.

Aintzirak 170 km²-tako azalera dauka eta hondartza luze bat ere bai, Farotik zazpi kilometrotara dagoena. 1987an Parke Nazional izendatu zuten.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fregesiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
   Datu klimatikoak (Faro,Portugal)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16.116.718.419.822.425.428.728.826.723.119.416.721.9
Batez besteko tenperatura (ºC)11.912.5513.6515.117.4520.5523.323.421.818.715.1512.6517.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)7.78.48.910.412.515.717.918.016.914.310.98.612.5
Pilatutakoprezipitazioa (mm)77.872.439.038.421.17.61.44.314.066.686.194.1522.8
Euri egunak (≥ 1 mm)1213910741139101190
[erreferentzia behar]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1]
180118491900193019601981199120012011
23 88118 73334 10428 45635 65145 10950 76158 05164 560

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Farotar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. "Instituto Nacional de Estatística"

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Faro&oldid=10022864"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp