Faisal I.a[1] , jaiotzezFaisal bin Hussein bin Ali al-Hashimi (arabieraz:فيصل بن حسين بن علي الهاشمي;Taif,Saudi Arabia,1885ekomaiatzaren 20 –Berna,Suitza,1933koirailaren 8a)Irakeko erregea izan zen 1921-1933 bitarteko urteetan.
Husayn ibn Ali,Mekako jerifearen etaHedjazko erregearen semea zen eta,Lawrence Arabiakoarekin batean,Otomandar Inperioaren kontrakomatxinadaren buruzagi izan zen (1916-1918).Edmund Allenbybritainiar jeneralaren ondoan,Damaskoko hiria hartu zuen 1918an.Frantziak onartzen ez zuela eta,Siriako erregetza utzi behar izan zuen 1920an, baina Irakeko erregetza eskuratu zuenErresuma Batuaren laguntzarekin. Irakeko independentzia lortu ondoren (britainiarren babespeko aginpidearen amaiera, 1930),Nazio Batuetan sartu zuen Irak 1932an.