Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Fabio Maximo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fabio Maximo

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Erromako kontsula

K.a. 233 - K.a. 233
Erromatar diktadorea


Erromatar diktadorea


Erromatar zentsore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 203 ( urte)
Familia
AitaQuintus Fabius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
LeinuaFabii Maximi
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria etaAntzinako Erromako militarra

Kinto Fabio Maximo Verrukoso (latinez:Quintus Fabius Maximus Verrucosus;c.K.a. 280-K.a. 203)Cunctator (geroratzailea) edoOvicula (arkumea) ere deitua,Antzinako Erromako politikaria eta militarra izan zen, bost aldizkontsula (K.a. 233, 228, 215, 214 eta 209) izan zena eta bitan diktadorea (K.a. 221-219 eta 217).Bigarren Gerra Punikoa nabarmendu zenErromako defentsan,Hanibalen armadaren kontra zuzenean borrokatu gabe. Hori dela-eta jaso zuenCunctator goitizena,

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fabii izeneko familiapatrizio zaharrean jaioa, Kinto Fabio Maximo Gurgesen biloba zen, eta agian Kinto Fabio Maximoren semea.Verrucosus goitizena jaso zuen goiko ezpainaren gaineangaratxo bat zeukalako;Ovicula-rena portaera samurrekoa zelako, etaCunctator-enagerran oso zuhurra zelako.

AgianLehenengo Gerra Punikoan ere parte hartu zuen Fabio Maximok. Gerraren ondoren magistratura politikoetan nabarmendu zen: kontsulaK.a. 233an etaK.a. 228an, eta diktadore izendatu zutenK.a. 221eko hauteskundeak presta zitzan.K.a. 218anKartagora bidalitako enbaxadoreetakoa izan zen, eta berari egokitu zitzaion gerra deklaratzeaHanibalekSagunto hartu ondoren.

Bigarren Gerra Punikoan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Senatuak diktadore izendatu zuenK.a. 217an,Trasimenoko aintzirako triskantzaren ondoren. Fabiok uste zuen lehenengo porrot haiek, hein batean, jainkoak behar bezala ez zaintzeak eragin zituela. Hortaz, agindu zuen sakrifizioak egiteko eta jaialdiak ospatzeko, jainkoen omenez. Halaber, Fabioren iritsiz kartagotarrek nagusitasun militarra zeukaten borroka hartan. Hori dela eta, HanibalekItalia inbaditu zuenean, aurrez aurreko borrokari muzin egin zion. Horren ordez, Hanibalen armadatik hurbil eduki zituen tropak, zelatak eginez eta hornidurak moztuz.

Baina erromatar guztiek ez zuten Fabioren estrategia onartu, Hanibal Italiako uztak lapurtu edo suntsitzen ari zelako, eta koldarra izatea edo agintea gorde nahi izatea egotzi zioten. Nahigabe horretaz baliatuta, M. Minuzio Rufo, Fabioren zalditeriaren burua, hasi zen bururz buru borrokatzen. Hastapenean emaitza onak lortu zituen arren, Minuzio Hanibalen tranpa batean erori zen, eta Fabiok berak eskua sartu behar izan zuen Minuzio bizirik ateratzeko.

Fabioren agintaldia bukatu zenean (K.a. 216), kontsulak izendatu ziren berriz. BainaK.a. 215eko kontsulek izugarrizko porrot militarra jasan behar izan zutenCannaeko guduan. Handik aurrera hasi zen hautematen Fabioaren estrategiak emaitza onak ematen ahal zituela, eta kontsul izendatu zuten Fabio bi urte jarraituetan.K.a. 209an bosgarren aldiz izan zen kontsula. Urte hartanTarento hiria berreskuratuta Hanibali kolpe latza eman zion.

Hurrengo urteetan,Afrika inbaditzearen kontra agertu zen Senatuan, politikari gazteagoek, batez ereEszipion Afrikarrak, nahi zuten bestera. Fabio MaximoK.a. 203an hil zen, Hanibalek Italia utzi zuen urtean hain zuzen, eta, hortaz, ezin izan zuen ikusi Eszipion Afrikarrak kartagotarrak garaitu zituela Afrikan.

Oroitzapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan sortu zenFabian Society elkarte sozialistak bere izena darama.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fabio_Maximo&oldid=10219047"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp