Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Eztul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Eztul
Deskribapena
Motazantzu klinikoa
respiratory signs and symptoms(en)Itzuli
Sortzen duttantta bidezko kutsadura
garbiketa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdihydrocodeine(en)Itzuli,kokaina,benzonatato,Hidrokodona,guaifenesina,hydromorphone(en)Itzuli,Kodeina,caramiphen(en)Itzuli,pentoxyverine(en)Itzuli etaDextrometorfano
Identifikatzaileak
DiseasesDB17149
MedlinePlus003072
eMedicine003072
MeSHD003371

Eztulaarnas gaixotasunen arteansintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke:ORL-ko batzuetan edodigestio-aparatukoak. Eztula espirazio (arnasbotatze) azkarra da, zeinek arnasbideen edukia kanporatuzabiadura handikoaire-jario oso lasterra sortzen duen. Eztulanahitakoa edoerreflexua izan daiteke, eta arnasbideen jariakinak eta gorputz arrotzak garbitzeko balio du.

Anatomofisiologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eztularen zentroa erraboilean kokatuta omen dago. Zentro horiburmuin-azaletik estimula daiteke; horregatik izan daiteke eztula nahitakoa. Eztula ekintza erreflexua denean, erreflexu guztiek bezala, bide aferenteak eta eferenteak izaten ditu:

a) Bide aferenteak

Biderik inportanteenak goikonerbio laringeoa eta nerbio bagoa izaten dira; bide horien errezeptore erreflexogenoak goiko arnasbideetan etapleuran daude, estimulu mekaniko, kimiko edota termikoengatik estimula daitezkeenak.

b) Bide eferenteak

Eztularen zentrotik irteten diren aginte eferenteak nerbio frenikoaren eta nerbio espinalen bidez abiatzen dira arnasgiharretara, etanerbio atzerakariaren bidezlaringera.

Eztula, azken finean, hiru fasetan gauzatzen den espirazio eztandagarria da:

  • Hasiera batean, inspirazio oso sakona gauzatu ostean, glotisa ixten da.
  • Gero, glotisa itxita dagoen bitartean, arnas muskulu espiratorioak uzkurtzen dira; ondorioz,toraxaren barruko presioak izugarri egiten du gora.
  • Azkenik, glotisa zabaldu egiten da, baina oraindik zeharo zabalik ez dagoenean oso azkar kanporatzen da arnasbideetanpresio handitan zegoenairea, eztularen zarata tipikoa sortzen eta arnasbideetan egon litezkeen edukiak (mukiak, gorputz arrotzak...) ateratzen.

Hiru fase horiek oso azkar gertatzen dira bata bestearen atzetik. Eztularen helbururik nagusiakmukiaren kanporaketa eta arnasbideen garbiketa izaten dira.

Etiopatogenia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bide aferenteen zonalde erreflexogenoak estimulatzeko gai diren estimulurik inportanteenak honako hauek dira:

a) Estimulu kortikalak (garun-kortexetik)

Eztul psikikoan (psikogenoan) estimulua garun-kortexetik dator.

b) Estimulu mekanikoak

  • Arnasten diren gorputz arrotzak
  • Arnasbideetako tumoreak edota arnasbidez kanpotik zanpatzen duten tumoreak (adenopatiak, aneurismak, mediastinoko tumoreak...).
  • Birikako fibrosian birikaren egiturak desitxuratu egiten dira; hori ere estimulu mekanikoa izaten da.
  • Birika-zirkulazioaren kongestioa.....

c) Estimulu kimikoak

d) Estimulu termikoak:

Haize osoberoa (baitahotza ere) arnastea.

Eztul-motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

a) Eztul lehorra edo ez-emankorra (espektoraziorik gabekoa)

Hauxe dapleurako patologian agertzen den eztula; eztul psikogenoa ere lehorra izaten da.

Kontuan hartu behar da pertsona batzuek ez dakitela karkaxarik kanporatzen, eta irentsi egiten dituzte esputoak. Ez bazaie horri buruz ondo galdetzen, eztularen diagnostikoa okerra izan daiteke, eta eztul lehortzat har daiteke eztul emankorra dena.

b) Eztul bustia, emankorra edo eraginkorra (espektorazioarekin batera)

Azken finean, eztularen helburua jariakinak kanporatzea da. Eztul bustiapatologia askotan ikus daiteke: arnasbideetako hanturetan,asman,bronkitis kronikoan,tuberkulosian, birikako edema akutuan....

c) Eztul espasmodikoa

Eztulaldi azkar batzuk, bata bestearen atzetik gertatzen direnean, eztul espasmodikoa dela esaten da.Bronkitis kronikoan ager daiteke, baita bestepatologia batzuetan ere.

d) Kukutxeztula edo eztul kokelukoidea

Eztul espasmodikoa da, baina hasiera bateko inspirazioa glotisa erdi zabalik dagoela gertatzen da. Horrek zarata tipikoa agerrarazten du ("kioa"). Izenak adierazten duenez,kukutxeztulan gertatu ohi da.

e) Txakur-eztula

Tonu baxuko eztula da, eta goiko arnasbideetako hanturetan agertu ohi da (goiko arnasbideetakokatarroetan, trakeitisetan...).

f) Eztul bitonala

Eztul mota honetan tonu altuak eta baxuak nahasten dira;ahots-korda baten paralisiaren adierazlea izan ohi da, gehienetannerbio atzerakaria zanpaturik dagoelakotumore baten ondorioz.

g) Eztul goragalegarria

Gorakoekin azaltzen den eztula da.

Ondorio kaltegarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

a) Gaixoaren ahulezia

Eztula iraunkorra eta bizia bada, batez ere gaixoa zaharra denean edo egoera larrian dagoenean, oso neketsua eta ahulgarria izan daiteke.

b) Eztul-sinkopea edo sinkope tusigenoa

Eztul egitean torax barneko presioa izugarri handitzen da; horren ondorioz, bihotzera doan zain-itzulera murriztuko da. Horrek bihotz-gastuaren jaitsiera ekarriko du eta garunera odol arterial gutxiago helduko da. Bestetik, burualdean estasi benosoa izango dugu. Bi arrazoi horiengatik bat-bateko konorte-galera gerta daiteke.

c)Saihets-hezurretako hausturak:

Arraroa da, baina ez da ezinezkoa, deskribaturiko kasuak baitaute

d)Pneumotoraxa eta pneumomediastinoa

Eztulaldien ondoriozpleuraren azpian dauden builak edo kisteak apur daitezke etaairea pleura-espaziora pasatuko da.

Akutua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kronikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Maiztasunaren arabera:

  1. Asma.
  2. Muki-jarioak.
  3. Infekzioen ondokoak.
  4. BGBK.
  5. Hestegorriko errefluxua.
  6. Minbizia.

Gaixotasun bereziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eztul&oldid=9887973"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp