| Orri hauWikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu,eman izena bertan. |
| Koadro honek artikulu batennabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia: |
Gudaldi honetan 32 herrialdek parte hartuko zuten, horietatik nagusienak hauek izan ziren: Lehen Mundu Gerrako Aliatuen aldetik: Frantzia, Bretainiar Inperioa, Errusiar Inperioa, Estatu Batuak, Italia eta Serbia
Esaten duzunez, Italia Aliatuen aldean zegoen, baina lehenik eta behin beste aldean egon zen, gero neultraltzat jo zuen bere burua eta azkenik Aliatuen alde egin zuen.—Aurreko iruzkinsinatugabea88.16.56.64 (eztabaida •ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-03-29, 18:48).
Mesedez, saiatu txukun idazten. Nekagarria da behin eta berriro akats berberak artikuluz artikulu zuzentzen ibili beharra. Batez ere oso nabarmena da "-larik" moduko formetan. Ia beti gaizki erabili ohi da, seguruenik Hegoaldeko norbaitek idatzia izan delako eta ez duelako ondo ulertzen nola erabili behar den Iparraldean ohikoa den forma hori.
Bestalde, artikulu bat idatzi nahi duenak, gutxieneko euskara ondo xamar menperatzeaz gain, testu bat modu ulergarrian idazten jakin beharko luke. Ez dut esan nahi batek idazle profesionala izan behar duenik wikipedian idatzi ahal izateko (nik neuk ere akatsak egiten ditut, tarteka), baina artikulu honetan aurkitu dudan ondorengo paragrafoa bezalakoak ez dira onargarriak. Nik bizpahiru aldiz irakurri behar izan dut ustez esan nahi duena ulertzeko:
Are gehiago urre patroia utzi zenean, munduko merkataritzan funtsezko baitzen, eta, hala, herri askoko diruek behera egin zuten, balio galera oso desberdinekin. Hortaz, hautsiak zeudelarik merkataritzaren mekanismo naturalak, Europako herri guztiak, gizarte antolamendua eta azpiegiturak suntsituak zeuzkatelarik, soldadu ohiak berriz hartu, alargunei lagundu eta gero eta handiagoa zen langabeziari erantzun behar ziotelarik, denak zeuden zor ikaragarrien mende (Estatu Batuen mesedetan gehienetan).
--188.87.239.161 16:21, 7 uztaila 2014 (UTC)
Bihar mende bat beteko da Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, eta artikulu hau azalera eraman dut, nabarmendutakoa izanda, bisita asko izango dituelako. Hala ere, gaur egun dugun estandarretik ikusia, baditu hainbat gauza konpontzeko nabarmendu izaten jarraitzeko. Aritu naiz gaur eremu batzuk hobetzen, baina ordena, estiloa eta datuetan hobekuntzak behar dituela uste dut. Norbait laguntzeko prest al dago? Ping egiten dizuet, spam pixka batekin:Txopi,Iñaki LL,Xabier Armendaritz,Xabier Cañas,Oraina,Euskaldunaa,Koldo Biguri,Luistxo,Lainobeltz,Sikret8,Josu,Marklar2007,Zuiarra,Aitzolete,Ksarasola,MerZab,Assar,Supro23... -Theklan ·
·
16:25, 10 azaroa 2018 (UTC)
KaixoIñaki LL. Lehen Mundu Gerra Europan sortu bazen ere, mundu osoan zehar hedatu zen. Europa, Afrika, Ekialde Hurbila, Pazifikoko uharteak, Txina, India eta Ozeano Indikoa eta Ipar zein Hego Amerikako kostaldetan eragina izan zuen. Uste dut zegoen bezala hobeto zegoela. -Theklan ·
·
18:59, 10 azaroa 2018 (UTC)
KaixoOraina. Atal errepikatu batzuk kendu ditut, jada informazio gehiago zegoela ikusita. Ezabatutako zerbait bai ala bai egon behar duela uste baduzu, agian atal zehatz horietan gehitu dezakezu. Nire ustez dena jasota zegoen, erreferentziekin, gainera. -Theklan ·
·
15:21, 15 azaroa 2018 (UTC)