Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ezpeleta

Koordenatuak:43°20′25″N1°26′52″W / 43.3403°N 1.4478°W /43.3403; -1.4478
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ezpeleta (nautika)»


Ezpeleta
 Lapurdi,Euskal Herria
EzpeletakoEuzkadi Hotela.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Espelette
AuzapezaJean-Mairie IputxaGraxi Florence(2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64213
Herritarraezpeletar
Geografia
Koordenatuak43°20′25″N1°26′52″W / 43.3403°N 1.4478°W /43.3403; -1.4478
Map
Azalera26,85 km²
Garaiera77 metro
Distantzia22 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.987 (2018:  61)
alt_left 1.038 (%48,2) (%45,8) 986 alt_right
Dentsitatea77,09 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,79
Ugalkortasuna[1]‰ 52,2
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,45(2011)
Desberdintasuna[1]% 4,44(2011)
Langabezia[1]% 5,3(2013)
Euskara
Euskaldunak% 14,96(2010)
Erabilera% 1,31(2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://espelette.mairie.com/

EzpeletaLapurdiko hegoaldeko udalerri bat da,Lapurdi Garaian. Azken zentsuaren arabera 2.155 biztanle zituen. Oso ezagunak dituherriko piper gorriak.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerritik hainbat erreka igarotzen dira:Latsa erreka (hara isurtzen da Zubizabaleta erreka) eta Urotzeko erreka. BiakErrobira isurtzen dira, beherago, udalerritik kanpo.Antzara errekaren ibaiadarra denUrloko erreka ere Ezpeletako lurretatik igarotzen da.Urdazuri ibaira isurtzen den Larreko errekak ere udalerria zeharkatzen du, bai eta haren ibaiadar diren Farendeiko eta Erdiko errekek ere.

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Legañoa
  • Xerrenda
  • Burgua
  • Basaburu
  • Mendia

Herria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ezpeletako ikuspegia

Giro atsegineko herria da eta, horkoEzpeletako piperren bidez, bizitasuna eramaten dute “ahogozo”koFrantziara.

Herriak bi auzo ditu, etaKanbora doan errepideak bi auzo horiek banatzen ditu. Goial­dean udaletxea (herriko etxea) dago, Errenazimentu garaiko Jauregia gazteluan. Bailaratxoaren atzeal­dean, San Esteban eliza sendoa altxatzen da. Lapurdiko dorre klasikoa du etaXVII. mendearen hasieran eraiki zuten, baita haren erretaula nagusia ere. Alboetan, berriz, al­de batean, eseritako Ama Birjina dago,Michelangeloren estilokoa; beste al­dean, Kristo bikain bat.Riberarenolio-pintura bat dago, Ezpeletako baroiaren dohaintza. Halaber, badira ere bertan Errenazimentuko ur bedeinkatuko ontzi bitxi bat eta kantore barroko bat.

Hilarrien bil­duma oso interesgarria da, baita lausvastika dituen hilobi‑harria ere bai. Hilerri horretan bertan, absidearen ondoan,Agnès Soureten hilobia dago, historian lehendabiziko aldiz, Frantziako neska ederrena edo "Miss France" hautatua, eta1902an Ezpeletan sortua.

Eraikinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Olha izeneko tokianhistoriaurreko bizilekua dago.Moustier aldiko hezur eta harri landuak atzeman dira bertan.[2]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ezpeletako piperra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ezpeletako piperra»
Ezpeletako piper gorri min ezagunak

Bertakopiper gorri minak oso ezagunak dira eta oso aintzat hartuaksukaldaritzan, saltsak, barrubeteak eta abar prestatzeko.

Adibidez, bixigarria ematen die dela pil-pilean egindako bakailaoari, dela marmitakoari, dela axoari. Ezpeletar esapideak dioenez: «Euskaldun, fededun, biperdun».

Urtero urrian izaten da Ezpeletako Biper Gorriaren Eguna, herrira milaka bisitari dakartzana.[3]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean 1.700 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Ezpeleta, baina hurrengo hamarkadetan lagunak galtzen hasi zen eta 1960ko hamarkadan behea jo zuen, 1.200 biztanle inguruan. Ondoren hazkunde nabarmena izan zuen udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Ezpeletako biztanleria
Datuen iturburua:INSEE
Ezpeletako kalea

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uda‑garaian Donibaneko ekimen‑sindikatuak jaial­diak eta ikuskizunak antolatzen ditu. Herriko festakekainaren 24ean hotsandiz ospatzen dituzte, San Joan Bataiatzailearen egunean. Bezperako sua festen hasiera izan ohi da.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2018ko Frantziako Tourreko azken aurreko etapa erabakigarria bertan amaitu zen, uztailaren 28an;Geraint Thomas galesak maillot horia berretsi zuen eta, ondorioz, itzuli frantseseko garaile litekeena bihurtu.

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ezpeletako Pierre Sauveur[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Ezpeletan[6] Sara-Ainhoa inguruko euskara[7] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera bat.

Ezpeletar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Armand Daviden omenezko plaka Ezpeletan.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria Ezpeletako Biperraren Kofradiako kide jargiratu dute» Euskalkultura.com 2010-10-29 (kontsulta data: 2020-07-16).
  4. «Noblia, Pierre Sauveur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-03).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-03).
  6. «Ezpeleta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).
  7. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola


Lapurdi Garaiko udalerri aurkibidea
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ezpeleta&oldid=10427177"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp