Ezpainakliseri aparaturako sarrera etaahoaren aurrealdeko irekidura. Erdialdeko gihar zati bat dute, kanpoaldetik larruazalez estalia, eta, barrualdetik, muki mintz batekin.
Erdialdeko gihar zatia, gogoaren mende dagoen gihar ildotu bati dagokio, kanpoaldetik, larruazalez estalia,epidermis,dermis etahipodermisarekin osatua, eta, barrualdetik, muki mintz batekin, estaldurakoepitelio bat, lamina propio bat etaazpi muki-mintz batez osatua.
Ezpaina, mintzezko birtolesdura larruazalgihartarra da. Mozketa batean muki mintza larruazaletik ezberdintzekoile folikuluak begiratu behar dira. Gainera, muki mintzaren epitelioa altuagoa da.
Ezpainen muki mintza osatzen duten listu guruinak misto hodiazinosoak dira.
Ezpainean ebaki bat eginez gero, ebaki honek odol asko isurtzen du, bertan aurkitzen diren zain ugariengatik,anastomosi zainarterialen presentziarekin.
Ezpainaren ertz askea dagoen tokiak, pixkana-pixkana, kornifikazioa galtzen du, eta ezpaineko transizio toki bakar bat da.
Erdialdean,tuberkulu izeneko nodulu biribildu bat altxatzen da. Nodulo honen gainetik,iragazki izeneko sakonunetxo bat dago.Sudurreko hegaletatik ezpainen ertzetaraino,ildo sudurezpaintar izeneko ildotxo batzuk daude.
Mendebaldeko kulturari dagokionez, eta gorputzeko beste hainbat tokitan egiten den bezala, ezpainetanpiercingak jartzea oso ohikoa da. Askotan, lehen aipaturiko ildo ezpainkokostiarrean jartzen da, baina baita ezpainen ertzean, eta beste batzuetan, sudurra eta goiko ezpainaren artean dagoen noduluan edo iragazkian jartzen da.
Afrika eta beste toki batzuetako triburen batzuk, aldiz, behealdeko ezpaina deformatzeko ohitura dute. Adibidez, buztinezko platertxo bat jarriz.