Ezko hori-zuria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus chrysodon Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus chrysodon |
Ezko hori-zuria (Hygrophorus chrysodon)Hygrophoraceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria. Haragi gutxi du eta ia zapore gabea da. Horiz orbantzen den kolore zuria du ezaugarri espezie honek.
Sinonimoak:Agaricus mugnaius,Agaricus gummosus,Gymnopus chrysodon,Agaricus chrysodon var. c gummosus,Limacium chrysodon,Hygrophorus mugnaius.
Kapela: 3 cm-tik 7 cm-ra bitarteko diametrokoa, mamitsua, ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi batekin, konkorduna, likatsua. Zuria; hori zurbil kolorez zikinduta, eta, azkenik, guztia kolore horretara pasatzen da, ertzean hori-urre kolorea izaten du. Ertza beherantz biribilduta egoten da, eta kolore horixkako lits txikiak izaten ditu.
Orriak: Zabal, Zuri-krema kolorekoak; hasieran itsatsita gero dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, huts-barrubetea, oinarrira mehetua; goiko aldean eraztun itxurako eremu batez apaindua, kolore argiko lits batzuekin, kapelaren ertzekoak bezalakoak.
Haragia: Zuria, zapore gutxikoa eta usaingabea.[2]
Etimologia:Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.Crysodon epitetoa ere grekotik dator, urrezko hortza esan nahi duen "krusós" hitzetik. Bere koloreagatik.
Erdipurdiko jangarria.[3]
Kapelaren ertzeko lits horiek eta oinaren goialdean dituen pikorrek erraztu egiten dute ezagutzea.Hygrophorus chrysaspis delakoarekin nahas daiteke, honek ez du litsik etaHygrophorus eburneus espeziearekin, honek zuri garbi kolorea du.[4]
Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Kanariak, Europa, Errusia, Turkia, Taiwan, Kenya.[6]