Ezko horia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe chlorophana Wünsche, 1877 |
Basionimoa | Agaricus chlorophanus |
Ezko horia (Hygrocybe chlorophana)Hygrophoraceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Sukaldaritza-baliorik gabea katalogatzen da, eta, kalterik egiten ez duen arren, haragi urria eta zapore eskasa duenez, ez du kontsumitzea merezi.
Sinonimoak:Hygrophorus chlorophanus,Hygrophorus pertractatus,Hydrocybe chlorophana,Godfrinia chlorophana.
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, gero kamutsagoa; hori-limoi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, ertz argiagoarekin, batzuetan leuna, beste batzuetan ildaskatua eta hortzekin; eguraldi hezearekin oso likatsua, eta oro har, hezea eta distiratsua.
Orriak: Zabal, adnatak, lodiak eta argizari-itxurakoak, kapelaren kolorekoak baino horixka argiagoak.
Hanka: Leuna, likatsua, zilindrikoa, kolore hori-limoi bizikoa, 4 eta 8 cm arteko diametrokoa eta 3 eta 9 cm arteko luzerakoa.
Haragia: Fina, mintzezkoa, horixka, usain eta zapore bereizgarririk gabe.[2]
Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.Chlorophana epitetoa grekotik dator eta berdexka esan nahi du.
Jangarria, baina sukaldaritzarako baliorik gabea[3]
Kolore horiko zenbait espezie erraz nahas daitezke:Hygrocybe aurantiosplendens,Hygrocybe constan,Hygrocybe quieta, eta abar, guztiak jangarriak dira, baina ez dute sukaldaritzarako baliorik. Azterketa mikroskopiko bat egin behar da bereizi ahal izateko.
Udazkeneko espeziea da, belar baxuko zelaietan ohikoa.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Panama, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Txina.[5]