Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ezanaren harria

Koordenatuak:14°08′16″N38°43′23″E / 14.137858°N 38.722922°E /14.137858; 38.722922
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezanaren harria
Jatorria
Sorrera-urteaIV. mendea
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daAxum
Kokapena
Koordenatuak14°08′16″N38°43′23″E / 14.137858°N 38.722922°E /14.137858; 38.722922
Map

Ezana harria antzinakoAksumgo Erresumako objektu bat da. Harrizko monumentu bat da,Ezana erregea kristautasunera nola bihurtu zen eta inguruko herri batzuen menderatzea dokumentatzen duena, horien arteanMeroeak zeudelarik. Gaur egun, in situ kontserbatzen da Ezana erregearen parkean,EtiopiakoAksum erdigunean dagoen espazio publiko batean.

Ezana erregeak k.o. 330 eta 356. urteen artean gobernatu zuenAfrikako Adarreko antzinako aksumdar erresuma. Ezanaknubiarren aurka borrokatu zuen eta bere garaipenak harrian grabatu zituenge'ezez (antzinako hizkuntza etiopiarra),sabar hizkuntzan (hegoaldeko arabiera) eta grezieraz, Jainkoa goraipatzeko bere garaipenengatik. Harrizko grabatuek, monumentu hirueledun bat ematen dute, hizkuntza ezberdinetan, Rosettaren harriaren antzera.

Etiopiako eliza ortodoxoak edo Tawahedo elizak hasiera garai honetan izan zuen. Tiranio Rufino AquileakoarenHistoria Eklesiastikoak,San Frumentzio, errege gaztearen esklabo eta tutore, kristautasunera bihurtu zuela kontatzen du. Bere erregealdiaren amaieran, 350. urte inguruan, Ezana erregeak kuxitarren aurkako kanpaina bat abiatu zuen,Kuxeko Erresumarekin amaitu zuena; harrian egindako zenbait idazkun, ge'ezez (eta ge'ez idazkerarekin), Meroe hirian aurkitu dira, Kushitarren hiri nagusia.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ezanaren_harria&oldid=8929178"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp