Familia apal batean sortu zen. Lanbide askotan jardun zuen, eta bidaia asko egin zituen literaturan hasi aurretik. Gai berriez gainera, kontaketa-teknika berriak ere sartu zituen Suediako literaturan, errealismo klasikotik aldenduta.
Gide,Joyce etaProust idazleen eragin nabarmena dute haren lanek.Kapitalismo modernoaren jokaera salatu zuenBobinack eleberrian (1932), lan-baldintzak izan zituen kontagaiRegn i gryningen (1933,Euria eta egunsentia) obran, berak bizitako langile-esperientzia agerian utzi zuenRomanen om Olof autobiografian (1934-1937,Olofen eleberria) etanazismoaren aurkako joera garbia agertu zuenKrilon obran (1941-1942).
Bigarren Mundu Gerran eta ondoko urteetan,totalitarismoaren aurkako idatzi asko zabaldu zituen:Strändernas svall (1946,Ulises zoriontsu) etaHans nädes tid (1960,Jaun txit agurgarriaren egunak).