Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Everest

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Koordenatuak:27°59′17″N86°55′30″E / 27.9881°N 86.925°E /27.9881; 86.925
Wikipedia, Entziklopedia askea

Everest
Datu orokorrak
Garaiera8.848,86 m
Prominentzia8.848,86 m
Motamendia
EponimoaGeorge Everest
Hamabost
Geografia
Map
Koordenatuak27°59′17″N86°55′30″E / 27.9881°N 86.925°E /27.9881; 86.925
UTC orduaNepal Standard Time(en)Itzuli etaChina Standard Time(en)Itzuli
Honen parte daHimalaia
Zazpi Gailurrak
Zortzimilako
ultra-prominent peak(en)Itzuli
MendikateaMahalangur Himal
KokapenaHimalaia
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalKoshi Province
District of NepalSolukhumbu District
Babestutako-eremuaSagarmatha Parke Nazionala
Leku geografikoaHimalaia
China–Nepal border(en)Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1953ko maiatzaren 29an,Edmund Hillary etaTenzing Norgay.
Ohiko bideaHego aurpegia.hego mendi-lepo bidea.
Geologia
Material nagusiahaitz
izotz

Everest mendia,Himalaiamendikatearen barruan, munduko gailurrik garaiena da, 8.848,86 m.[1]Nepal etaTibet arteko mugan dago.NepalerazSagarmatha deitzen da gailurra, eta tibeterazChomolungma edoQomolangma, nondik baitator txinerazko izena, Zhūmùlǎngmǎ Fēng. «Everest» izenaAndrew Waugh britainiar topografoak eman zion, bere aurretikIndiako lur neurtzaile nagusi izandakoGeorge Everest galestarraren omenez.

Everest mendiakeskalatzaile ugari erakartzen ditu, tartean eskarmentu handikomendizaleak. Mendia eskalatzeko bi bide nagusi daude: bata Nepalen, hego-ekialdetik gailurrera doana, ibilbide estandartzat hartzen dena; eta bestea Tibeten, iparraldetik abiatzen dena. Ibilbide estandarrean eskalada teknikaren aldetik erronka handirik ez izan arren, Everestek arrisku asko ditu, hala nolagaraiera gaitza, eguraldi txarra edo haize bortitza,elurjausiak edo Khumbuko glaziarra.

Everest mendia, 3Dn.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Everest mendiaren gaineko zortzi datu.

Everest mendiaren izenatibeteraz daChomolungma edoQomolangma (tibeteraz:ཇོ་མོ་གླང་མunibertsoaren ama),[2] etatxinera tradizionalez:珠穆朗玛峰; pinyinez:Zhūmùlǎngmǎ Fēng.

XIX. mendearen erdialdean ingelesek egindako erregistroen arabera,Darjeelingen «Deodungha» edo «mendi sakratua» esaten zioten mendiari.[3] 1960ko hamarkadan,Nepalgo gobernuak izen ofizial bat eman zion nepaleraz,Sagarmatha (nepaleraz:सगरमाथाzeruaren aitzina).[4]

1865ean,Andrew Waugh britainiarrak,Indiakotopografo nagusi zelarik, mendiari lehen izena eman zion ingelesez. Ordu arte, «gama tontorra», «b tontorra», «h moko zorrotza» edo «XV. tontorra» edo antzeko izen generikoez aipatzen zuten. Garai hartan,Nepal etaTibet itxita zeuden atzerriko bidaiarientzat. Mendiaren izenari dagokionez, Andrew Waughek idatzi zuen:

«George Everest koronelak, karguan nire aurretik izandako buruzagi ohoretsuak, elementu geografiko bakoitzari benetako jatorrizko edo tokiko izena ematea gomendatu zidan, baina hemen mendi bat dago, ziur asko munduko garaiena, zehaztu ahal izan dugun tokiko izenik ez duena, eta jatorrizko izena, baldin badago, ziurrenik ez dugu aurkituko Nepalen sartzen uzten diguten arte. Bitartean, nire betebeharra eta pribilegioa da izen bat esleitzea, herritarren eta geografoen artean ezaguna izan dadin, eta nazio zibilizatuei izen ezagun bihur dadin.[5]»

Waughek erabaki zuen mendiari bere aurrekoa izandakoGeorge Everesten izena ematea. Bitxia bada ere, ingelesez Everesten egungo ahoskera (NAF[ˈɛvər·ɪst]) eta George Everesten deiturarena (NAF[ˈiːvrɪst]) ez datoz bat.[6]

1960ko hamarkadaren hasieran, Nepalgo gobernua ohartu zen Everest mendiak ez zuela nepalerazko izenik. Hori horrela zen mendia ez zelako ezaguna eta ez zuelako izenik Nepalen, hau da,Katmanduko bailaran eta inguruko eremuetan, beraz izen baten bila hasi zen.Tibeterazxerpek zerabilten izena ez zen onargarria, herrialdeak nepaleraren alde bideratuta zeukan politikaren aurka zihoanez. Horrela bada, izen berri bat asmatu zuen, Baburam Acharyahistorialariak sortutakoSagarmatha (nepaleraz:सगरमाथाzeruaren aitzina).

2002an,Herriaren Egunkaria (txinera tradizionalez:人民日报; pinyinez:Rénmín Rìbào)Txinako Alderdi Komunistaren agerkariak artikulu bat argitaratu zuen,Mendebaldean izen ingelesa etengabe erabiltzearen aurka eginez, eta tibeterazko izena erabili beharko litzatekeela azpimarratuz. Egunkariaren arabera, txinerazko izena (hau da, tibeterazko izena) ingelesaren aurrekoa da, izan ere, Qomolangma izena 280 urteko antzinatasunaz agertzen da Txinako mapetan.[7]

Mendiaren garaiera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Radhanath SikdarMendebaldeko Bengalako matematikari eta topografoa ohartu zen lehenik tontorra Lurreko mendirik garaiena zela, 1852an, «XV. tontorra» (ordura arte ezagutzen zen bezala), 150 km inguruko distantziatikteodolitoen bitartez egindakokalkulu trigonometrikoak erabiliz mendian egindako neurketetan oinarrituta.[8] Neurketak ezin izan zituen hurbilagotik egin, Nepalen sartzeko debekuagatik. XV. tontorrak zehazki 29.000 oin (8.839 imgm) zituela jakin zuen, nahiz eta aurkikuntza iragarri zen 29.002 oin (8.840 imgm) zifrarekin; bi oin gehitu zioten neurketaren emaitzari, era arbitrarioan, hain zenbaki zehatza begi neurriz egina izan zitekeela pentsa ez zezaten.[9]

Berrikiago, garaieraren kalkulu zehatzagoak egin izan ziren, emaitza 8.848 imgm (29.029 oin) izanik, nahiz eta neurketetan aldaketaren bat egon. Everesten ondoren, mendirik garaienaK2 da, 8.611 imgm (28.251 oin).

8.848 imgm-ko garaiera 1955eko Indiako estudio batean zehaztu zen, menditik hurbilago etateodolitoak erabiliz egina. Garaiera hori,1975. urtean, txinatarrek egindako beste neurketa batek berretsi zuen.[10] Bietan elur gailurra neurtu zen, eta ez harkaitz gailurra. 1999ko maiatzean,Bradford Washburn britainiar mendizale eta argazkilariak zuzendutako espedizio estatubatuar batekGPS bat jarri zuen gailurreko harkaitzean. Gailuak 8.850 imgm garaiera neurtu zuen harkaitzerako eta 1 m elur eta izotz geruzarako.[11] Nepalek ez zuen ofizialki onartu.[12]

2005eko maiatzaren 22an,Txinako Herri Errepublikaren Everesteko espedizioko taldea mendiko gailurrera igo zen. Zenbait hilabetez neurketa eta kalkulu konplexuak egin ondoren, 2005eko urriaren 9an, Kartografia eta Topografiako Estatu Bulegoko txinatar zientzialari talde batek munduko gailurrik garaienaren neurketa zehatzaren emaitza jakinarazi zuen. Talde horren arabera, Everest media 8.844,43 m ± 0,21 m garaia da itsas mailatik, eta ordu arte egindako neurketarik zehatzena zela adierazi zuten;[13] Hau da, ordura arte uste zena baino 3,7 metro gutxiago. Aurreko neurketak, txinatarrek ere, 1975ean eginak zituzten, gailurra 8.848,13 m garai zela ezarri zutenak. 2005eko Ikerketaren arabera, gainera, gailurrean 3,5 m —ez 90 cm, uste zen bezala— lodierako elur eta izotz geruza bat dago.[10] Nolanahi ere,Lurraren formageoideak zalantzak sortzen ditu 1999ko eta 2005eko neurriek erakutsitako zehaztasunaz, eta, oro har, mendiaren garaiera halakodoitasun handiz zehaztearen erabilgarritasunaz.

Everest, espaziotik ikusita.

Khumbu eskualdeko mapafotogrametriko zehatz bat (1:50.000 eskalan), Everest mendiaren hegoaldea barne, egin zuenErwin Schneideraustriar mendizale etakartografoak, 1955ean, Himalaiara egindako nazioarteko espedizioaren barruan. Espedizio hartan,Lhotse eskalatzeko saiakera ere egin zuten, baina ez zuten lortu. Everest inguruarenmapa topografiko are zehatzago bat egin zen1980ko hamarkadaren amaieran,Bradford Washburnen zuzendaritzapean, airetiko argazkiak erabiliz.[14]

Everest gaur egun oraindik goratzen ari da, eta ipar-ekialderantz mugitzen, Asiako hegoaldekoplaken tektonikak eraginda. Bi iturrik iradokitzen dute goratze mugimendu abiadura 4 mm dela urtean, eta 3-6 mm artean ipar-ekialderantz.[11][15] Garaiera txikitzen ari dela ere iradoki izan da.[16]

2020an, Everest mendi gailurraren 8.848,86 m garaiera neurtu zuen beste azterketa bat ezarri eta onartu zuten Txinak eta Nepalek.[17][1]

Bideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Everestera igotzeko bide nagusiak bi dira: ohikoa, hego-ekialdekoa da,Nepaletik abiatuta; eta ipar-mendebaldekoa,Tibetetik. Horrez gain, hain ezagun ez diren beste 13 bide daude. Bi bide nagusi horietatik, hego-ekialdekoa teknikoki errazagoa da eta maizago erabiltzen da.Hillaryk etaTenzingek huraxe egin zuten 1953an. Hala ere, arrazoi nagusia politikoa izan zen, Tibeteko aldea atzerritarrntzati itxita egon baitzen 1950etik aurrera.

Saiakera gehienakapirilean etamaiatzean egiten dira, udakomontzoia baino lehen. Garai honetan egoten denjet korrontearen aldaketa batek haizearen abiadura murrizten du. Montzoiaren ostean,irailean etaurrian ere saiakerak egiten dira, baina montzoiak pilatutako elurrak eskalada are zailago egiten du.

Hego-ekialdeko bidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Khumbuglaziarrekokanpamentu nagusitik abiatzen da bide hau, 5.380 metrora. Bertara iristeko, ohikoena daKatmandutik Luklara (2.860 m) hegan egitea eta bertatikNamche Bazaarera joatea. Handik kanpamentu nagusira iristeko sei-zortzi eguneko bidea dago.

Ipar-mendebaldeko bidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bide honen kanpamentu nagusiaRongbuk glaziarrean dago, 5.180 metrora. Bigarren kanpamentura iristeko glaziarraren morrena igo behar da,Changtse mendiaren (6.100 m inguru) magalera iritsi arte. Hirugarrena, ipar lepoaren azpian ezarri ohi da; eta laugarrena, lepoan bertan. 7.775 m eta 8.230 m inguruko garaieran kanpamentu bana ezarri ohi da, azken horretatik gailurrerako saiakera egiteko.

Espedizioen historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Everest mendia,Rongbukeko monasteriotik ikusita.

Esplorazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1921eko ekainetik irailera, britainiarrek lehen espedizioa antolatu zuten Everest mendira,Charles Howard-Bury militar esploratzaileak zuzendua. Kideen artean zenGeorge Mallory. Iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta ekialdeko isurialdeak begiztatu zituzten, eta ondorioztatu zuten iparraldeko lepo eta ertzetik ibilbide bat egiteko aukera zegoela.[18]

Lehen espedizioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen igoera saiakera 1922ko apirila eta ekaina bitartean egin zen,Charles Granville Bruce buru zuen bigarren espedizio britainiar batean, eta 8.320 m-ra iritsi ziren.[19]

Bi urte geroago, 1924an,Edward F. Norton buru zuen hirugarren espedizio britainiar bat gailurrera igotzen saiatu zen berriro. Gailurrerako erasoa aurreikusita zuten maiatza erdirako, baina ekaitz gogor batek ekainaren hasierara arte atzerarazi zien. Lehen saiakera Howard Somerwellek (garaiera gaitzagatik erretiratu behar izan zuen) eta Nortonek egin zuten, 8.570 metroraino iritsiz. Ekainaren 8an,George Malloryk etaAndrew Irvinek beste eraso bat egin zuten ipar lepoko bidetik, baina gailurretik gertu desagertu egin ziren. Urte luzez espekulatu izan da gailurra zapaldu ote zuten. 1999an, ikerketa espedizio batek Malloryren gorpua aurkitu zuenEveresteko kanpamentu nagusitik gertu. Une hartatik aurrera, eztabaida sortu zen alpinismoaren munduan, ea bi mendizaleak gailurrera iritsi ote ziren igoera hartan, Hillaryk eta Tenzingek 1953an igo baino 29 urte lehenago.[20]

Malloryk hitzaldi batzuk eman zituenEstatu Batuetan urtebete lehenago, 1923an. Orduan,New Yorkeko kazetari batek galdetu zionean zergatik igo behar ote zen Everestera, hainbeste aldiz egina ziotenez galdera, erantzun zuen: «Han delako».[21]

1933an,Hugh Ruttledge mendizaleak zuzendutako britainiar espedizioa gailurrera igotzen saiatu zen, eta 8.570 metrora iritsi ziren.[22] Urte berean, Lady Houstonbritainiar aberats dantzari izandakoak «1933ko Everesteko Houston Hegaldia» babestu zuen. Hegaldi horren bidez, Douglas Douglas-Hamilton, hamalaugarren Hamiltoneko dukea eta Clydesdaleko markesa buru zituen hegazkin talde batek gailurren gainetik hegan egin zuen,Erresuma Batuko bandera hedatzeko ahaleginean.[23]

Everestera egindako igoerak 1953-2012 aldian (Iturria:Berria)[24]

Lehen espedizioakTibetetik, mendiaren iparraldeko aldetik saiatu ziren igotzen. 1950ean,Txinako Herri ErrepublikakTibeteko lurraldearen gaineko kontrola hartu zuelarik, sarbide hori moztu egin zitzaienmendebaldeko espedizioei. Hala ere, Bill Tilman britainiar mendizaleak gidatutako eskalatzaile talde batek esplorazio espedizio bat egin zuen Nepalen zehar, hegoaldetik, gaur egun ohiko ibilbidea dena zabalduz.[25]

1952an, suitzar espedizio batek, Edouard Wyss-Dunantalpinista buru zelarik, baimena lortu zuenNepaletik eskalada bat egiten saiatzeko. Ibilbide bat ezarri zuen Khumbu izotz jauzitik eta hego lepora igo zen, 7.986 m garaieran. Raymond Lambert etaTenzing Norgay xerpak 8.595 m ingururaino igotzea lortu zuten, hego-ekialdeko gandorrean, eskaladako garaiera errekor berri bat ezarriz. Tenzingen esperientzia baliagarria izan zen 1953an britainiar espedizioko kide izateko kontratatu zutenean.[26]

Lehen igoera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1950eko urrian,txinatarrekTibeten indarrez sartu zirenean, mendiaren iparraldeko isurialderako sarbidea guztiz etenda geratu zen 30 urtez baino gehiagoz. Horren ondorioz, hautabideak bilatu behar izan zituzten Everest eskalatu nahi zuten mendizaleek. Urte hartan,Nepalek atzerriko espedizioei mugak ireki zizkiela aprobetxatuz, hegoaldeko bidea aztertzen hasi ziren. 1951n,Eric Shipton alpinista buru zuen britainiar espedizio batek ibilbide hura —hegoaldetik abiatuta, alegia— posible zela azaldu zuen, eta hurrengo urterako saiakera bat prestatzen hasi zen. Alabaina, Nepalek ez zien baimenik eman,Suitzako espedizio bati emana baitzitzaion. Suitzarrak 8.600 metroraino iritsi ziren, baina atzera egin behar izan zuten eguraldi txarrak eta haize bortitzak eraginda.[27]

1953an britainiarrek beste espedizio bat antolatu zuten,John Hunt buru zelarik. Lehen saiakera batean, maiatzaren 26an,Tom Bourdillonek etaCharles Evansek osatutako sokada gailurretik ehun metro eskasera gelditu zen, aurrera egin ezinik, oxigeno arazoengatik.[28]

Hiru egun geroago, maiatzaren 29an,Edmund Percival Hillary zeelandaberritarra etaTenzing Norgayxerpa goizeko 06:30ean abiatu ziren, eta 11:30ean iritsi ziren gora, munduko gailurrik garaiena zapaltzeko.[29]

Garai hartan, biek adierazi zuten espedizioaren talde lana izan zela arrakastaren giltza, baina urte batzuk geroago Tenzingek argitu zuen Hillary izan zela gailurrean oina jartzen lehena.[30] Mendian gora gelditu ziren argazkiak ateratzeko eta elurretan lurperatu zituztengozoki batzuk etagurutze bat, beherantz abiatu aurretik.[31] Espedizioaren arrakastaren albistea berehala iritsi zen Londresera,Elizabeth II.a erreginarenkoroatze eguneko goizean.Katmandura itzultzean, Hillaryk eta Tenzingek jakin zuten britainiarzaldun izendatu zituztela.[32][33]

1996ko hondamendia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1996ko eskalada denboraldian, hamabost pertsona hil ziren Everesten, Everesten historiako hilgarriena. Horietako zortzi, hiru espedizio desberdinetakoak, maiatzaren 10ean hil ziren, mendia bortizki jo zuenekaitz baten ondorioz. Apirilean beste lau pertsona hil ziren, egun hartan jasandako lesioen ondorioz. Hondamendiak eztabaida handi bat piztu zuen Everesteko masifikazioaz.Jon Krakauer kazetariak, kaltetutako taldeetako baten partaide zelarik, liburu bat argitaratu zuen, bere esperientzia azalduz.[34]Anatoli Boukreev mendizale gidariak —Krakauerrek aipatua sentitu zenez— bere bertsioa eman zuen beste liburu batean.[35] Liskarrak eztabaida luzea piztu zuen alpinismoaren munduan.[36] 2004ko maiatzean,Torontoko Unibertsitateko bi ikertzailek egindako azterketa batek erakutsi zuen 1996ko maiatzaren 10eko egun hartan baldintza atmosferiko ezohiko batek eragin zuela oxigeno maila % 14 gutxitzea.[37][38]

Euskal espedizioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
1980ko euskal espedizioko kideak.
Sakontzeko, irakurri: «1974ko Tximist Espedizioa»
Sakontzeko, irakurri: «1980ko Everest Euskal Espedizioa»

Euskal mendizaleen artetik, Everesteko gailurra zapaltzeko lehen espedizio serioa 1974an egin zen,Tximist Espedizioa, lau urteko prestakuntzaren ostean. Everestera igotzen saiatu zen 23. nazioarteko espedizioa izan zen, 16 kidez osatua, baina ez zuten gailurra lortu, 320 metrora geratu ziren, haize bortitzak eraginda.[39]

Komikia: Everest - 1980 Euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean

Everest Euskal Espedizioa1980. urtean antolatu zen, 12 euskal herritarrekin eta bertako xerpa laguntzaileekin.Maiatzaren 14an,Martin Zabaleta eta berarekin zihoan xerpa,Pasang Temba, gailurrera iritsi ziren, munduko tontorrik garaienera heldu zen leheneuskal espedizioa izanik. Zabaleta izan zen Everest mendia igotzen 104. pertsona, etaikurrina, bertan jarri zen 14. bandera. Oxigenoz lagunduta egin zuten gailurra Tembak eta Zabaletak, baina beheranzkoan amaitu egin zitzaienez, 8.760 metrorabibak bat egin ondoren lortu zuten, biharamunean, 5. kanpamendura iristea.[40]

Bi euskal espedizioen kontakizunaAgur Everest film dokumentalean bildu zen 1980an.[41]

Estatistikak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2024. urtearen amaiera arte, 7.269 mendizale iritsi dira Everest mendiaren gailurrera, eta guztira 12.884 igoera arrakastatsu egin dira, behin baino gehiagotan iritsi diren mendizaleak kontuan hartuta. Urtero, 700 eta 1.000 eskalatzaile artean saiatzen dira gailurrera heltzen, eta arrakasta tasak % 60 eta % 70 artekoak dira.[42]

Everest eskalatzen 335 hildako erregistratu ziren 2024ko abenduaren 31 arte. Horietatik, 200 gorpu baino gehiago mendian gelditu dira, handik ateratzeko arazo logistiko konponezinen ondorioz.[42]

Arriskuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Everest mendia eskalatzeak arrisku handiak ditu, 8.000 m-tik gora denbora luzez egon behar izateak aise sor baitezakegaraiera gaitza. Horrez gain,tenperatura oso hotza izan daitekeenez, edozein gorputz atalizoztu daiteke, babes eraginkorra izanagatik ere. Hain tenperatura hotzetik,elurra guztiz izoztua egon ohi da, labaingarri, eta, hala,elur jausiak edo erorketak gertatzeko arriskua oso handia da.Haizearen abiadura muga gorenetara iritsi daiteke noiznahi (135km/h), eskalada baldintzak larriagotuz. Everesten gailurrekopresio atmosferikoa itsas mailaren presioaren heren bat da gutxi gorabehera, eta, beraz, arnas daitekeenoxigeno kopurua ere ohikoaren herena da.[43]

Oxigenoaren erabilerari buruzko eztabaida

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Igoeran oxigeno bonbonak erabiltzea gai eztabaidatua izan da beti.George Malloryk berak kiroltasunaren aurkakotzat jotzen zuen arren, oxigeno gabe gailurrera iristea ezinezkoa izango zela ondorioztatu zuen eta, beraz, erabili egin zuen.Tenzingek etaEdmund Hillaryk gailurrera iristea lortu zutenean, oxigenoa erabili zuten. Hurrengo 25 urteetan, normaltzat jo zen edozein igoera saiakerarako.Reinhold Messner mendizalea izan zen,Peter Habelerrekin batera, 1978an oxigenoaren erabilera tradizionala hautsi zuen lehen eskalatzailea. Biek gailurrera lehen aldiz igotzea lortu zuten, oxigenoa erabili gabe. Messnerrek beti ukatu izan ditu oxigenoa erabiltzearen akusazio batzuk. Salaketak isilarazi egin zituen Everesteko gailurrera igo zenean 1980an, babesik eta laguntzarik gabe, bakarka, ipar-ekialdeko bidetik, teknikoki zailagoa dena. Hala ere, Messnerren igoeren ondorengo urteetan, oxigenoaren erabilerari buruzko eztabaidak jarraitu zuen.[44]

1996. urteko hondamendiak eztabaida areagotu zuen.Jon Krakauerren 1997ko liburuak kritika pertsonalak azaldu zituen oxigenoaren erabileraz. Krakauerrek idatzi zuen oxigenoak aukera ematen zuela gutxi kalifikatutako eskalatzaileak igotzen saiatzeko, eta horrek egoera zailak nahiz hildako gehiago ekartzen zituela. 1996ko maiatzaren 10eko hondamendia, neurri batean, igo nahian zebiltzan eskalatzaile kopuru handiak (33 egun batean) eragin zuen, Hillaryren zapaldan ilarak sortu eta eskalatzaileak atzerarazi baitzituen. Pilaketaren ondorioz, mendizale asko gailurrera arratsaldeko ordu biak pasata iritsi ziren, behera itzultzeko ordu mugatzat hartzen dena. Krakauerrek oxigenoa debekatzea proposatu zuen, larrialdi kasuetan izan ezik, eta argudiatu zuen horrek mendiarenkutsadura saihestuko lukeela —bonbona asko mendi lepoetan pilatzen dira— eta kualifikazio gutxiko mendizaleak baztertuko lituzkeela.[45]

Ingurumen eragina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1990 eta 2019 artean, Everest mendia igotzeko espediziokomertzialak ugaritzeko joera nabarmena izan zen, eta horrekhondakinen hazkunde esponentziala ekarri zuen, hala nolakanpadendak, material sintetikoz egindakojantzi teknikoa,oxigeno bonbonak,gas botilak, abandonatutako kanpamentuetako beste hondakinak, baita mendizaleek erabiltzen dituzten komun eramangarrien hondakin urak ere.[46]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Munduko zortzileku muturreko:Everest mendia da munduko tokirik garaiena.

Prozesu horrekin batera,azpiegiturak eraiki ziren eta mendiarenpribatizazio politikak ezarri, sarbidea ematen duten baimen ofizialen bitartez. Baimenak mugatu egin ziren ekonomikoki 40.000 eta 60.000 euro bitarteko gutxieneko aurrekontua izan dezaketen taldeentzat. Mendiko turismo horrek eragin nabarmenak ditu gizartean, kulturan eta ingurumenean. Alan Arnette mendizale eta idazleak emandako datuen arabera, 2021ean garaiera handiko turismoan aritu ziren berrogei agentzietatik gehienak mendebaldeko herrialdeetakoak dira, eta % 30 eskas batek du bere kokalekua Nepalen. Bertako biztanleekeskulan merkea jarri behar dute,Mendebaldeko espedizio eta taldeen hornigaiak eramateko, sokak finkatzeko etahondakinak biltzeko.[47]

Bitxikeriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alderaketa:Olympus Mons,Mauna Kea eta Everest.

Nahiz eta Everest (8.848,86 m) munduko mendi garaiena izanitsas mailaren gainetik,Ekuadorren dagoenChimborazosumendia (6.268,2 m) da lurraren erdigunetik urrutien dagoen puntua,ekuatoretik hurbilago baitago eta Lurra elipsoide bat baita, hau da, zabalagoa da ekuatorean lurburuetan baino.

Era berean, mendia altxatzen den planotik gehien luzatzen dena kontuan hartuz gero, orduanKilimanjaro litzateke,Tanzaniako lautadatik 5.600 m altxatzen baita, 5.895 metroko garaierara arte.

Everest daitsas mailatik gorena den gailurra, baina badira beste bi mendi «Lurreko mendirik garaiena» tituluaren hautagai:Mauna Kea,Hawaiin, da garaiena bere oinarritik neurtuz gero,[48] 10.203 m altxatzen baita zoru ozeanikoan duen oinarritik, baina soilik 4.205 imgm iristen da.

Ozeanoen punturik sakonena Everest mendiaren garaiera baino beherago dago: Challenger Deep puntua,Marianetako itsas hobian dagoena, 10.900 m.[49]

Eguzkisistemako mendirik garaiena, berriz,MartekoOlympus Mons da, itzalitako sumendi bat.[50]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab (Ingelesez)Prasain, Sangam. (2020-12-08). «8,848.86 metres. That’s the height of Mt Everest now» The Kathmandu Post (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  2. (Ingelesez)«The Naming of Mount Everest - Everest Education Expedition» Montana State University (web.archive.org) 2019-05-01 (kontsulta data: 2025-05-25).
  3. (Ingelesez)Wilkes, Jonny. (2014-10-23). «5 facts about… Mount Everest» History Extra (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  4. (Ingelesez)«Sagarmatha Overview» Government of Nepal (web.archive.org) 2020-09-20 (kontsulta data: 2025-05-25).
  5. (Ingelesez)Gillman, Peter; Salkeld, Audrey. (1993). Everest: the best writing and pictures from seventy years of human endeavour. Boston: Little Brown, 10-13. or. ISBN978-0316904896. OCLC.28016126.
  6. (Ingelesez)Olausson, Lena; Sangster, C. M. (2006). Oxford BBC guide to pronunciation. Oxford: Oxford University Press, 124. or. ISBN978-0192807106. OCLC.70398954.
  7. (Ingelesez)«No Longer Everest but Mount Qomolangma» People's Daily Online (web.archive.org) 2002-11-20 (kontsulta data: 2025-05-25).
  8. (Ingelesez)Biswas, Soutik. (2003-10-20). «The man who 'discovered' Everest» BBC Neuws (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  9. Stegman, Charles E; Bellhouse, David; Ehrenberg, A.S. C; Mantel, Nathan; Proschan, Frank; Gianola, Daniel; Searle, S.R; Speed, F.M et al.. (1982-02-01). «Letters to the Editor» The American Statistician 36 (1): 64-67. or.  doi:10.1080/00031305.1982.10482782. ISSN0003-1305. (kontsulta data: 2025-05-25).
  10. ab (Ingelesez)France Press. (2005-10-10). «Everest not as tall as thought» ABC - Environment & Nature News (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  11. ab (Ingelesez)«Elevation of Mount Everest newly defined as 8850 instead of 8848 meters» Swiss Foundation for Alpine Research (web.archive.org) 1999-11-12 (kontsulta data: 2025-05-25).
  12. (Ingelesez)«Country Profile» Country Profile (web.archive.org) 2007-03-14 (kontsulta data: 2025-05-25).
  13. (Ingelesez)«China says Mount Qomolangma stands at 8844.43» Xinhua (web.archive.org) 2005-10-09 (kontsulta data: 2025-05-25).
  14. (Ingelesez)Washburn, Bradford; National Geographic Society. (1991). Mount Everest = Sagarmatha = Qomolangma. Zurich: Swiss Foundation for Alpine Research ISBN978-3855151059. OCLC.316398588.
  15. (Ingelesez)«Everest, roof of the world» National Geographic 2007-07-12 (kontsulta data: 2025-05-25).
  16. (Ingelesez)Lim, Louisa. (2005-01-25). «China fears Everest is shrinking» BBC News, Beijing (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  17. (Ingelesez)Wilkinson, Freddie. (2021-02-09). «Mount Everest is more than two feet taller, China and Nepal announce» National Geographic (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-25).
  18. (Ingelesez)Grant, Kevin Patrick. (2009). Exploration in the Age of Empire, 1750-1953. New York: Infobase Pub., 100. or or. ISBN978-1438129471. OCLC.742332829.
  19. (Ingelesez)Thompson, Simon. (2011-07-21). Unjustifiable Risk?: The Story of British Climbing. Cumbria: Cicerone Press ISBN978-1849653138. OCLC.784883322 (kontsulta data: 2025-05-25).
  20. (Alemanez)Breashears, David; Salkeld, Audrey. (2000). Mallorys Geheimnis: was geschah am Mount Everest?. München: Steiger ISBN978-3896522207. OCLC.60757237.
  21. (Ingelesez)Nagar, Prasun. (2025-01-20). «“Because it is there” The Enduring Mystery of Mount Everest» Diplomatist (kontsulta data: 2025-05-26).
  22. (Ingelesez)Ruttledge, Hugh. (1934). Everest 1933. London: Hodder & Stoughton Limited (archive.org).
  23. (Ingelesez)«Aeroplane expeditions to Everest» Over Everest (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-26).
  24. Iribarren, Oier. (2013-05-31). «Alpinismoaren norabidea» Berria (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  25. (Ingelesez)«Everest History time line» Eeveresthistory.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-26).
  26. (Ingelesez)«Tenzing Norgay GM» The Royal Geographical Society (kontsulta data: 2025-05-26).
  27. Ullman & Tenzing 1955, 207-220. orr. .
  28. (Ingelesez)Hunt, John; Lehman, Ellen J. (1998). The ascent of Everest. Seattle: Mountaineers, 51-52. or or. ISBN978-0898863611. OCLC.40559331.
  29. Ullman & Tenzing 1955, 257-275. orr. .
  30. Ullman & Tenzing 1955, 268. orr. .
  31. Ullman & Tenzing 1955, 271. orr. .
  32. (Ingelesez)«London Gazette, 12 June 1953» The London Gazette (kontsulta data: 2025-05-27).
  33. (Ingelesez)«Tenzing Norgay [known as Sherpa Tenzing (1914–1986), mountaineer»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/50064. (kontsulta data: 2025-05-27).
  34. Krakauer 1999.
  35. Bukreev & DeWalt 1999.
  36. (Ingelesez)«What Really Happened In The Thin Air - Climbers Who Were There Discuss the Events of May 10, 1996» The Mountain Zone (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  37. (Ingelesez)«The day the sky fell on Everest» New Scientist (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  38. (Ingelesez)Peplow, Mark. (2004-05-25). «High winds suck oxygen from Everest» Nature  doi:10.1038/news040524-2. ISSN1476-4687. (kontsulta data: 2025-05-27).
  39. Olasagasti, Ramon. (2024-05-13). «Tximist, ate bat erdi irekita» Berria (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  40. Olasagasti, Ramon; Llaguno, César. (2018). Everest: herri oso bat gailurrean. Bilbo: Sua ISBN978-8482166957. OCLC.1079398684.
  41. «'Agur Everest', euskal filmografiaren harribitxi bat» Naiz Irratia (web.archive.org/) 2020-05-14 (kontsulta data: 2025-05-27).
  42. ab (Ingelesez)User. (2025-01-21). «How Many People Climb Mount Everest?» Climbing Kilimanjaro (kontsulta data: 2025-05-27).
  43. (Ingelesez)«Barometric pressure calculator» Altitude Physiology (kontsulta data: 2025-05-27).
  44. (Ingelesez)«The Oxygen Illusion» The Anatoli Boukreev Memorial Fund (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  45. Dewalt, Weston. (1998-08-07). «Everest controversy continues» Wanderlust, travel with a passion (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  46. (Katalanez)Lloret, Andreu. (2022-07-18). «Esprémer el sostre del món» directa.cat (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  47. Olasagasti, Ramon. (2025-05-07). «Gizakiaren ergelkeriaren isla da zortzimilakoetan gertatzen ari dena» Berria (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).
  48. Mendi baten «oinarria» zer den nozio problematiko bat da oro har, unibertsalki onartutako definiziorik ez duena. Hala ere,Mauna Kea edoDenali bezalako lur lau samarretik irteten den tontor baterako, «oinarriaren» gaineko «gutxi gorabeherako» garaiera bat kalkula daiteke. Everest mendia zailagoa da, iparraldetik (Tibeteko goi-ordokia) nahiko laua den lurraren gainetik baino ez baita igotzen. Horregatik, «oinarri» kontzeptuak are esanahi erlatiboagoa du Everesten kasuan Mauna Kea edo Denali mendietan baino, eta «oinarriaren gaineko altuera» adierazteko zenbaki tartea zabalagoa da. Oro har, «oinarriaren gaineko garaieran» oinarritutako konparazioak susmagarritzat har daitezke.
  49. (Ingelesez)«Exploration - Part 1» The Mariana Trench (web.archive.org) 2003-04-04 (kontsulta data: 2025-05-25).
  50. (Ingelesez)«Olympus Mons: Giant Mountain of Mars» Space.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-05-27).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Everest (8.848 m) •K2 (8.611 m) •Kanchenjunga (8.586 m) •Lhotse (8.516 m) •Makalu (8.462 m) •Cho Oyu (8.201 m) •Dhaulagiri (8.167 m)
Manaslu (8.156 m) •Nanga Parbat (8.125 m) •Annapurna (8.091 m) •Gasherbrum I (8.080 m) •Broad Peak (8.047 m)
Gasherbrum II (8.035 m) •Shishapangma (8.013 m)
Bestelakoak:Zazpi Gailurrak
Asia:Everest (8.848 m) •Hego Amerika:Aconcagua (6.962 m) •Ipar Amerika:McKinley (6.194 m) •Afrika:Kilimanjaro (5.895 m)
Europa:Elbrus (5.642m) /Mont Blanc (4.808 m) •Antartida:Vinson (4.892 m) •Ozeania:Puncak Jaya (4.884 m) /Kosciuszko (2.228 m)
Bestelakoak:Zortzimilakoak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Everest&oldid=10530022"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp