Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Evelyn Berezin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evelyn Berezin
Bizitza
JaiotzaBronx1925ekoapirilaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan2018koabenduaren 8a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaChristopher Columbus High School(en)Itzuli
Hunter College
New Yorkeko Unibertsitatea1946)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria,ingeniaria,venture capitalist(en)Itzuli etaasmatzailea
Enplegatzailea(k)Electronic Computer Corporation(en)Itzuli (1951 -
Redactron Corporation(en)Itzuli (1969 - 1976)
Burroughs Corporation(en)Itzuli (1976 - 1980)
Jasotako sariak

Find a Grave: 195273833Edit the value on Wikidata

Evelyn Berezin (Bronx,New York,1925ekoapirilaren 12a -Manhattan,New York,2018koabenduaren 8a) ingeniari informatikoestatubatuarra izan zen.United Airlineserako airelineetako txartelak erreserbatzeko lehen sistema garatu zuen.Testu prozesadoreen ama gisa ere ezaguna da,1968an testuak gorde eta editatzeko aukera ematen zuen programa baten ideia garatu zuenetik.[1][2]

Ikasketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

BerezinNew Yorkeko Unibertsitatera joan zen Enpresagintzan graduatzeko asmoarekin, lan eskaintza bat jaso zuen arte, ikasketa eremuafisikara aldatzeko eskatu baitzioten.

1945ean fisikan graduatu zen eta1946anAEBetako Energia Atomikoaren Batzordearen beka bat jaso zuenNew Yorkeko Unibertsitatean bertan graduondoko ikasketak egiteko.1951n,Electronic Computer Corporationen (Elecom) lan bat onartu zuenBrooklynen, ordenagailuen diseinatzaile moduan.Underwood CorporationekElecom erosi etaElecom Division bihurtu ondoren, Berezinlogika diseinuaren saileko buru bihurtu zen.[3][4]

Kontribuzioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1953an,Underwood Companyn (hasiera batean,Underwood Typewriter Company izenaz ezaguna) lan egiten zuen bitartean, Berezinek egun lehendabiziko bulegoko ordenagailutzat[5] hartzen dena sortu zuen.Underwood geroraOlivettirekin elkartu zen, baina ez zen proiektuarekin segitu[5].​Underwood Typewriter Companyn lan egin ondoren, Berezin Telerera joan zen.

1968an, Berezinektestu-prozesadore bat asmatu zuen bulegoko lana errazteko, eta 1969anRedactron Corporation[5] sortu zuen, testu-prozesadoreak garatzen zituen lehen enpresa sortu zuen. Enpresak denbora behar izan zuen testu-prozesadorea hobetzeko, baina azkenean lortu zuen, eta ikerketa eta garapeneko urteen ondoren, enpresak hasieran bederatzi langile izatetik ia 500 izatera igaro zen.1976anRedactron Burroughs Corporationi saldu zioten[4].

1980 eta1987 artean, BerezinGreenhouse Management Companyko presidentea izan zen, bere lehen faseetan[3] enpresa teknologikoei eskainitako arrisku kapital talde bateko bazkide orokorra. Gainera, bere ibilbidean zehar hainbat enpresa publikotako batzarretako kide izan da,CIGNA (aseguruen arloan jarduten duen enpresa transnazionala),Koppers Co.,Datapoint etaStandart Microsystems.[4]

Bere karreran zehar, Adelphi etaMichigango Ekialdeko unibertsitateetako ohorezko doktoretzak jaso zituen. Berezin exekutiboa ere izan zenCIGNA, Standard MEMS, Koppers, Stony Brook Foundation,New Yorkeko Estatu Unibertsitatean, Boyce Thompson Institute[6],​ Datapoint.[5][4] eta, azkenik, zuzendaria Intellicheck Inc-en.

Energia Atomikoaren Batzordea

Berenzinek eta bere azken senarrak Sam and Rose Berezin Endowment Scholarship finantzatu zuten, zientzien, ingeniaritzaren edo matematiken[7] alorrean ikasteko asmoa duten graduaurreko ikasleei ematen zaien beka bat.

Bizitza pertsonala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

51 urtean ezkonduta egon zen Israel Wilenitzekin (1922-2003)[8].Setauketen bizi izan zen eta apartamentu bat zuenNew York[7].2018 urtearen hasieranlinfoma bat atzeman zioten, baina tratamendurik ez jasotzea erabaki zuen.[9]

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2006 Long Island Technology Hall of Fame[5]
  • 2006 Women Achiever's Against the Odds Honoree for the Long Island Fund for Women and Girls[7]
  • 2011 Women in Technology International (WITI) Hall of Fame[5]
  • Long Island Distinguished Leadership Award[5]
  • Top 100 Business Women in the United StatesBusinessWeek[5] aldizkarian
  • Ohorezko doktorertzaAdelphi Unibertsitatean[7]
  • Ohorezko doktoretzaEkialdeko Michigan Unibertsitatean[7]

Patenteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Information Transfer Apparatus[10]
  • Electronic Data File Processor[11]
  • Information Transfer System[12]
  • On-Line Data Transfer Apparatus[13]
  • Electrical Assemblage[14]
  • Data Processing System[15]
  • Arithmetic Device[16]
  • Electronic Calculator with Dynamic Recirculating Storage Register[17]
  • Control means with Record Sensing for an Electronic Calculator[18]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor».nytimes.com (en inglés). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
  2. «Ingurune Digitaleko Mauriziak, Evelyn Berezin.» Sarean .eus (kontsulta data: 2022-04-18).
  3. abLong Island Technology Hall of Fame
  4. abcd«Kopia artxibatua». jatorrizkotik artxibatua, 2015eko apirilaren 3tik. Azken kontsulta 2015eko martxoaren 27a.
  5. abcdefgh«Evelyn Berezin».WITI Hall of Fame. Women in Technology International
  6. «Sion Power». Jatorrizkotik 2015eko maiatzaren 17an artxibatuta. Azken kontsulta, 2015eko maiatzaren 6an .
  7. abcde«Donor Profiles». Jatorrizkotik 2014ko apirilaren 19an artxibatuta.
  8. «Paid Notice:Deaths WILENITZ, ISRAEL». The New York Times.
  9. «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor».nytimes.com (ingelesez). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
  10. «US3312945 A».
  11. «US3017610 A».
  12. «US3256514 A».
  13. «US3231865 A».
  14. «US3461552 A».
  15. «US2913176 A».
  16. «US2943790 A».
  17. «US3187167 A».
  18. «US3187167 A». ↑ «US2973141 A».

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Evelyn_Berezin&oldid=10254716"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp