Euskotren Tranbia | |
---|---|
Eusko Trenbideen parte da | |
![]() ![]() | |
![]() Bilboko sareko tranbia batPio Barojako geltokian | |
Gasteizko sareko tranbia batLandaberdeko geltokian | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Tranbia |
Eskualdeak | Bilbo,![]() Gasteiz, ![]() |
Leloa | Zure bide berean |
Lineak | 3(+4 proiektatuak) |
Geltokiak | 38 |
Bidaiariak | 11 044 570(2017)[1] |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Presidentea | Antonio Aiz[2] |
Egoitza | Atxuri kalea, 6; 48006Bilbo |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 2002koabenduaren 18a |
Eragilea | Eusko Trenbideak S.A. |
Ibilgailuak | 19 |
Datu teknikoak | |
Luzera | 15,04km[3] |
Galiboa | 1m |
Abiadura maximoa | 80km/h |
|
Euskotren Tranbia — lehenEuskoTran izenez ezaguna —Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, etaEuskal Autonomia Erkidegoantranbia sareetan pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen ditu.Eusko Trenbideen gainontzeko marka komertzialakEuskotren Trena,Euskotren Autobusa etaEuskotren Kargo dira, etaEuskadiko trenbide bidezko, autobus bidezko pertsona garraio, eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.
Gaur egun,Bilboko tranbia linea bakarraz osatzen da, etaGasteizkoak bi linea ditu, bi adarrentzako luzapen proiektuak martxan daudela.BilboaldeanEuskal Herriko UnibertsitateaEskuinaldea etaEzkerraldearekin lotzeko asmoz eraiki behar zenLeioako tranbiaren lanak geldituta daude, eta kotxetegiak baino ez dira eraiki.Barakaldoko tranbia linea zirkularra eraikitzeko proiektua abian da, baina lanak ez dira hasi.Donostian etaDebagoienan ere garraiobidea hedatzeko proiektuak egin izan dira, nahiz eta aurrera eraman ez diren.
1990eko hamarkadaren erdialderaGasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean,Bilboko UdalakBilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahalaBasurturarte ailegatu zen tranbia.
Azkenik2002ko abenduaren 18an jarri zen martxanAtxuri-Uribitarte geltokien artean.2003ko apirileanGuggenheimerarte luzatu zen,2003ko uztaileanSantimamiraino, eta2004anBasurtoko geltokia ireki zen,2012anOspitalea izena hartu duena. Urte berean, tranbia Etxetxura heldu zen, Autonomia kaletik.
Atxuri ↔La Casilla lineak 5,570 km ditu, eta 10-15 minutuko maiztasunaz dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Bilboko Athletic futbol klubaren partidak daudenean.
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Azken luzapena | Luzera (km) | Geltokiak | Trenak |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() | Atxuri ↔La Casilla | 2002 | 2010 | 5,57 | 14 | Euskotren 400/500 |
Gasteizen bi linea daude martxan,Abetxuku,Lakua etaIbaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzen dituztenak. Lehen linea2008koabenduaren 23an inauguratu zen,[5] eta bigarren linea2009kouztailaren 10ean jarri zen martxan. Tranbiak Gasteizko zentroa urrunen dauden auzoekin lotzen ditu, tarte amankomun bat eta bi adarreko sarearen bidez, guztira 20 geltokirekin (Unibertsitatea -Ibaiondo linean 15 geltoki etaFlorida -Abetxuko linean 15), eta sareari zazpi geltoki gaineratuko zaizkio luzapen-fase ezberdinetan dauden proiektuak gauzatu ondoren.
Unibertsitatea ↔ Ibaiondo lineak 4,967 km ditu, eta 15 minutuko maiztasuna. Linea honen hegoaldeko luzapenaren lanak 2017ko udazkenean hasi ziren eta lineari hiru geltoki gaineratuko dizkio: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.
Florida ↔ Abetxuko lineak 5,685 km ditu eta 15 minutuko maiztasuna.
Angulema eta Hondurasko geltokien arteko tartean maiztasuna bikoizten da, 7,5 minututik behin tranbia bat pasatzen dela.
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Azken luzapena | Luzera (km) | Geltokiak | Trenak |
---|---|---|---|---|---|---|
Unibertsitatea ↔Ibaiondo | 2008 | 2020 | 6,53 | 15 | Euskotren 500/600 | |
Florida ↔Abetxuko | 2009 | 2020 | 5,76 | 15 | Euskotren 500/600 |
![]() | ![]() |
Eusko Jaurlaritzak etaBilboko Udalak tranbia eraztuna ixteko luzapenean ari dira lanean. TarteakLa Casilla etaAbandoko geltokiak lotuko dituAutonomia kaletik,Zabalburu etaHurtado de Amezaga zeharkatuz. Tarte berria 2.100 metro luze izango da eta lau geltoki berri izango ditu:[7]
2019ko amaiera aldera tranbiaAtxuriko geltokitikBoluetakora luzatzeko lanak hasiko dira,Euskotrenen trenbidea aprobetxatuz. HorretarakoEuskotrenen E4 lineako trenakMetroaren 3. lineatik pasaraziko dira, eta libre geldituko den 2,5kilometro inguruko ibilbidea tranbiak erabiltzeko moldatuko da. Bi geltokien artean geltoki berri bat eraikiko da,Abusu Ikastolaren parean.2019ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntza proiektua lizitatu, udazkenean esleitu da eta lanak urte amaierarako hastea aurreikusten da.[8] Argitzeke dago tranbia Boluetara heldu ondorenKukullaga-Etxebarri geltokira helduko denentz.
Zorrotzaurren gauzatzen ari den berritzearekin batera, tranbia irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, etaBotika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere,2013ko abenduan Bilboko UdalakEusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbiaOlabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz.2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondorenZorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik.[9] Trenbidea Zorrotzaurre erdibituko duen etorbide zabaletik igaroko da.[10]
Bilboko Udalak tranbiaErrekaldera luzatzea proposatu zuen,Autonomia kaleko luzapenarekin batera. ProiektuaEusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, auzokideen ezadostaunaren eta2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu zuen.[11] Azkenean, tranbia Autonomia kalera besterik ez zen luzatu, gaur egunLa Casilla pabilioiaren parean geltoki-burua ezarriz.
2017ko maiatzeanArantza Tapia sailburuak iragarri zuen tranbiaren ibilbideaAngulemako geltokitik hegoalderantz luzatuko zela, lau geltoki berri izango zituen 1,4km luzeko ibilbidean,Iradier Arena igaro etaEuskal Herriko UnibertsitatearenArabako campuseko liburutegiraino. Adierazitakoaren arabera, ibilbidea Angulema kaletik luzatuko zen, eta Florida kalea pasa ondoren, kale honetan geltoki bat gaineratuz (Florida), burdinbidearen gaineko Triana zubia igaroko zuen, Iradier Arena paretik, beste geltoki batekin (Trianas). Ondoren, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleak zeharkatu (Hegoalde izeneko geltoki batekin) eta Domingo Martínez de Aragón kalean amaitu behar zuen ibilbidea, unibertsitatearen ondoan eta etorkizunean eraikitzekoa denigarotze azkarreko autobus (BRT) linearekin lotura eginda Unibertsitatea izeneko geltokiaren bidez.[12]
Urte berekoazaroaren 27an, luzapen lanak hasita, Intermodal-Trianas geltokia ezeztatzea erabaki zela iragarri zuenEusko Jaurlaritzak. Hala, lanean dagoen hegoaldeko luzapenak hiru geltoki gaineratuko dizkio Gasteizko tranbiaren sareari: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Lanek 20 hilabeteko epea dute eta 10,4 milioi euroko kostua.[13]
2017ko ekaineanGorka Urtaran alkateakSalburuako luzapenari buruz berri eman zuen, 4 geltoki berri eta 1.960 metro luze izango den ibilbidearekin. Salburuako adarra Florida eta Los Herrán arteko bidegurutzean hasiko da,Floridako geltokia zeharkatu ondoren. Florida kaletik ibili ondoren Iliada ibilbidera helduko da tranbia, eta ondoren Salburuako Bulebarrera helduko da. Floridako geltokiaz gain, geltoki berriak izango dira Santa Lucía, Salburuako Gizarte Etxea, Salburuako Bulebarra (dorre gorriaren parean) eta La Unión plazan. Luzapena dela etaazpiestazio elektriko berria eraikiko da.
Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek,Betoñu etaMendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarra eraikiko litzateke mendebaldekoZabalgana auzo jendetsuaren beharrizanak asetzeko.[14]
|
Bilboko metroarenLeioako geltokia etaEuskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa batuko dituen linea eraikiko da. Linea honekLeioako udalerria zeharkatuko du. Bigarren fase batean,Leioa etaBilboko metroaren Urbinagako geltokiak elkartuko dira.
|
Barakaldoko tranbia linea zirkular bat izango da, 9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna. Sestaotik hasiko da, metroarenUrbinagako geltokian, non Leioako tranbiarekin lotunea egongo den. Handik Barakaldoko hainbat auzora helduko da.
Fase ezberbinetan eraikiko da, lehen faseak 17,5 kilometroko luzera izango du etaBergara etaAretxabaletako herriak batuko ditu. Ibilbideak 30 minutako iraupena izango du. Proiektuaren arabera, ibilbidean 19 geltoki egongo dira, horietarik seiBergarako udalerrian.