| Eusko Jaurlaritza | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Gobierno Vasco eta Eusko Jaurlaritza |
| Mota | autonomia-gobernua etaerakundea |
| Herrialdea | Espainia |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Imanol Pradales |
| Egoitza nagusi | |
| Prentsa-organoa | Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria |
| Osatuta | |
| Ekonomia | |
| Aurrekontua | 11.750.000.000 €(2020) |
| Historia | |
| Sorrera | 1980 |
| Ordezkatzen du | Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza etaEusko Kontseilu Nagusia |
| webgune ofiziala | |
| EAEko gobernua |
|---|
Botere legegilea |
Botere judiziala |
Eusko JaurlaritzaEuskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da,Araba,Bizkaia etaGipuzkoa herrialdeetan du eskumena.Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaArabako hiriburuGasteizkoLakua auzoan dago; hortik dator maizLakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.
Jaurlaritzaren burualehendakaria da (gaur egun,Imanol Pradales), eta bizileku edo egoitza ofiziala GasteizkoAjuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentuaEusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.
Eusko Jaurlaritza1936an sortu zen,Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurrenekolehendakariaJose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahizLehendakaritzaren egoitzaBilbokoCarlton hotelan egon zen. Eraikin hau1919anManuel Maria Smitharkitektoak diseinatu zuen etaEuskal Herriko Historia Garaikidearengizarte etakultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.
Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun:Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.
| « | Herriaren nahiei jaramon eginez etaespainiar Errepublikako Gorteek onarturikoEuzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda. Beraz: Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baitaerlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiereKonstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei. Behin-behineko Eusko Jaurlaritza berelehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...). Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...). Ahalik eta arinen hasiko da foruertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...). | » |
—1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa, Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta | ||
BehinBilbo eta jadaEuskal Herria osoafrankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitzaKataluniakoBartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko JaurlaritzakGràcia pasealekuan zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz,Kataluniako Generalitateak eskeinitakoPedralbesko jauregian kokatu zen. Egoera hurafrankistek Bartzelona hartu eta Eusko JaurlaritzakFrantziara ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.[1]
Erbesteratutako hainbatabertzaleen ekimenari eskerFrantziakoParis hiriburuaren erdigunekoMarceau etorbideko 11. zenbakian zegoenjauregi bat baliatu zen, EAJk erosi zuena 1937an,[2] eta bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zen.[3]
1940komaiatzeannaziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondorenfrankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere,Ardatzeko potentziekBigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[3]
Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien.Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen legefrankista bati jaramon eginez,1951koekainaren 28anFrantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen,[4] horriEspainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen.Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkeroEspainiako Gobernuak ez dio inoizEusko Jaurlaritzari jauregi honen jabetzarik itzuli, eta1991nCervantes Institutuaren Parisko egoitza han ipini zuen.[3]
Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziala leku segurura aldatzeko asmoz.1965an etxebizitza berriak eraikitzeko erauziko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen.1979koabenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoaJesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[3]
Franco hil eta diktadura amaitu zenean,trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka bateraGernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz,1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, etaCarlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten.1980anEusko Jaurlaritzaren egoitzaGasteiz hirian ezarri zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren izaeraz, 2018ko maiatzean ETA desegiteko unean,Iñigo Urkullu EAEko lehendakariakJean-René Etxegarairi adierazi zion bera dela "Euskal Herrian dagoen lehendakari bakarra".[5] 2019ko martxoan,Jon Darpon Osasuneko sailburuak dimisioa eman zuen,Osakidetzako krisia zela-eta legebiltzarrak hura gaitzetsi baino lehenago.[6]
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiakGasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[7] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:
Eusko Jaurlaritzak hamaika sailetan banatuak ditu bere eginkizunak (lehendakaritzaz gain). Sail bakoitzaren buru, sailburu bat dago:
| Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| Errepublika eta Diktadura garaian | |||
| 1936-1960 | Jose Antonio Agirre Lekube | EAJ | Erbestean 1937-1960 |
| 1960-1979 | Jesus Maria Leizaola Sanchez | EAJ | Erbestean 1979 arte |
| Trantsizio demokratikoa | |||
| 1978-1979 | Ramon Rubial Cavia | PSE | Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea |
| 1979-1980 | Carlos Garaikoetxea | EAJ | Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea |
| Gernikako Estatutua | |||
| I. (1980-1984) | Carlos Garaikoetxea Urriza | EAJ | |
| II. (1984-1985) | Carlos Garaikoetxea Urriza | EAJ | Kargua utzi zuenEA sortzerakoan |
| II. (1985-1986) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | 1985ean izendatua |
| III. (1986-1990) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
| IV. (1990-1994) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
| V. (1994-1998) | José Antonio Ardanza Garro | EAJ | |
| VI. (1998-2001) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | 1999an izendatua |
| VII. (2001-2005) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | |
| VIII. (2005-2009) | Juan José Ibarretxe Markuartu | EAJ | |
| IX. (2009-2012) | Patxi Lopez Alvarez | PSE-EE | |
| X. (2012-2016) | Iñigo Urkullu Renteria | EAJ | |
| XI. (2016-gaur egun) | Iñigo Urkullu Renteria | EAJ | |
Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:
| Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
|---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) | ||
| Eusko Jaurlaritzaren egoitzak eta ordezkaritzak | ||
|---|---|---|
Ajuriaenea •Artatza jauregia •Bizkaia Plaza eraikina •Eusko Jaurlaritzaren egoitza •Lehendakaritza | ||