Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Euskara

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskara
Euskara
Euskaldunen ehunekoaren mapa, udalerrika, datu berrienen arabera[a]

     % 80-100     % 50-80

     % 20-50     % 0-20

Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia etaFrantzia;
euskal diaspora
Hiztunak751.700[4][5][6][7]
OfizialtasunaEuskal Autonomia Erkidegoa etaNafarroako Eremu Euskaldunean
EskualdeaEuskal Herria
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaEuskaltzaindia
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza bakartua
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua,SOV hizkuntza,aditza objektua subjektua,objektua aditza subjektua,objektua subjektua aditza,hizkuntza eranskaria,silabadun hizkuntza,hizkuntza polisintetikoa,hizkuntza ergatiboa,hizkuntza sintetikoa etahizkuntza bakartua
Kasu gramatikalakabsolutiboa,ergatiboa,datiboa,inesiboa,adlatiboa,ablatiboa,genitiboa,instrumentala,komitatiboa,destinatiboa,kausatiboa,terminatiboa,norabidea,partitiboa,prolatiboa,gutxi gorabeherakoa,destinatiboa etamotibatiboa
Alfabetoaeuskal alfabetoa etalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1eu
ISO 639-2eus baq
ISO 639-3eus
Ethnologueeus
Glottologbasq1248
Wikipediaeu
Linguasphere40-AAA-a
ASCL2901
UNESCO415
IETFeu

EuskaraEuskal Herrikohizkuntza da.[8]Hizkuntza bakartua da, ez baitzaioahaidetasunik aurkitu. Euskaraz mintzo direneieuskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere hizkuntza gutxitua da, lurralde horretangaztelania etafrantsesa nagusitu baitira.

Euskararen sustrairik zaharrenak,Erromatar Inperioaren aurretikoak,Akitania osoan etaBizkaiko golkotikAndorraraino bitartekoPirinioen bi aldeetan agertu dira.Erdi Aroan, gutxienezErrioxan etaBurgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu latza jasan du, eta lurraldeak galdu ditu etenik gabe.Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeetan.XIX. mendearen amaieran etaXX. mendearen hasieran, hainbat intelektual nahizArturo Kanpion etaSabino Arana bezalako politikarien eraginez nolabait biziberritu zen,eusko abertzaletasunari estuki lotu baitzen.Frankismoaren garaian (19361977) euskarak jazarpen arrotza pairatu zuen eta ia desagertu zen, baina berriro ere indartu egin da1960ko hamarkadaz geroztik, euskararen aldeko herri mugimenduak (ikastolak,AEK...) etaidatzizko estandarizazioak lagunduta.

1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere.Gernikako Estatutuak euskaraEuskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu zuen eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuenAraba,Bizkai etaGipuzkoan (Trebiñun etaVillaverde Turtziozen izan ezik).Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (eremu euskaldunean) soilik da koofiziala.Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoan), onarpen maila txikiagoa da eta traba handiagoak ditu euskarak. Nafarroako hegoaldean (eremu ez-euskaldunean), berriz, euskara ez dago onartuta.Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarrafrantsesa da.

2016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, euskararen eremu osoan bizi ziren 16 urtetik gorako biztanleen % 28,4 (751.500 pertsona) zen euskalduna, eta % 16,4 (434.000 pertsona) euskaldun hartzailea.[9] Hala ere, adin tarte gazteagoak kontuan hartuta, kopurua handiagoa da. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko datuak soilik kontuan hartuta, 2016an 2 urtetik gorako 895.942 euskaldun eta 391.897 euskaldun hartzaile zeuden.[10]

«Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria.»
Koldo Mitxelena[11]

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun adituen artean onartua den etimologiak dioenez, hitzaren jatorriaaitzineuskarako hau izan liteke:*enots(i) «esan», «hitz egin» (aldera bedi-i(ñ)o- erroko aditz jokatuekin:di(ñ)o,di(ñ)ost...) +-(k)ara («modua», «era»).[12]

Nolabaiteko sinesgarritasuna eman izan zaio erromatarren garaian dokumentatutakoausci hitzaren hipotesiari.Ausci hori,akitanieraren garaiko inguruko herri baten izena zen.Ausc- horiAuch bilakatu bide da. Loturarik ikusi izan da gaur egungoEusk- horren etaakitanieraren garaikoausc-i horren artean.Mitxelenak, esate baterako, noiz edo noiz, zuhurtziaz aipatu zuen hipotesi hau[13]. Baina bokal arteko sudurkariaren aztarnek baztertu egiten dute hipotesi hori: Ausci forma jasota dago Aintzaterako, eta bokal arteko sudurkari galtzea berantiarragoa da.[12]

Lehenago, XX. mendearen hondarrean,etimologia onartuena beste hau zen:*enau(t)si («esan») +-(k)ara («era»).[14][15]

«Euskara» hitzaren lehen aipamen idatzia abizen baten bidez egiten da:Bahlul ibn Marzuqen aitaMarzuq ibn Uskara («Marzuq, Uskararen semea, alegia») zenAl-Udrik 1085ean esaten zuen bezala, etaJimeno Juriok jaso zuenez. Hau da, Ibn Uskarapatronimikoak 797. urtean Hueskako Pirinioetako buruzagi muladiaren aitonaren jatorri euskalduna erakusten du[16].

Euskalkietan dituen izenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarakeuskalkietan hainbat izen ditu,euskara batuan onartu denaz beste:euskera,euzkera,euskala,eskuara,eskuera,eskara,eskera,eskoara,euskiera,auskera,uskara,üskara,oskara,uskera,uskaa,uska.[17]

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarahizkuntza bakartua da. Mapan Europako hizkuntza ez indoeuroparrak (finlandiera,samiera,maltera,kareliera,estoniera,hungariera,Krimeako tatarera etaturkiera, euskaraz gain) ageri dira.

Indoeuropar hizkuntzaerromantzez inguratuta dagoen arren, euskarahizkuntza bakartua da, ez du berefamiliako beste hizkuntzarik.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Euskararen historia»

Euskararen jatorria eta ahaidetasunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen jatorria»

Euskararen jatorria ezezaguna da. Gaur egun, euskararenhizkuntzalaritza historikoan aditu direnen artean, hipotesi onartuena da euskara milaka urtez hitz egin delaPirinioen inguruan.

Hizkuntzalaritzan egin ohi denez, euskara hemen sortu den ala inondik etorri den jakiteko, beste hizkuntzekiko ahaidetasuna bilatu zaio. Hainbat teoria egin dira euskarakkaukasoar hizkuntzekin,amazigerarekin,iberierarekin eta beste hainbatekin ahaidetasuna baduela esan dutenak. Hizkuntzen arteko alderaketarako hizkuntzalaritzak taxutu dituen metodoak erabiliz, ordea, frogatu da teoria horiek ez dutela behar besteko oinarririk. Orain arte jakin denez, beraz, beste hizkuntzen artean euskarak ez du ahaiderik (indarra izan duten, baina hizkuntzalarien artean baztertuak diren teorien berri jakiteko, ikus:euskararen ahaideak,euskal substratuaren teoria,britainiar eta irlandarren euskal jatorriaren teoria).

Aitzineuskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara»

EuskaraEuropan sustrairik luzeena duen hizkuntza delakoan daudeeuskalariak; duela 8.000 bat urte euskararen aurrekari zen hizkuntza bat hitz egiten bide zen Pirinioen inguruan, eta orduz geroztik etenik gabeko historia izan bide du gure hizkuntzak inguru honetan.

Euskararen bilakaerari dagokionez, hizkuntzalariek gutxi gorabehera azken hiru mila urteko historia aztertu ahal izan dute. Aldi horren hasiera berreraikitze lanen bidez ezagutzen dugu:

Euskara erromatarren garaian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko tribu protohistorikoen mugak.
Akitaniar tribuak.
Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera»

Erromatarrak iritsi zirenean, euskal hiztunen multzoaDemanda mendilerrotikGarona ibairaino etaPirinioetanKataluniako lurretaraino zabaltzen zen. Kristo ondorengo lehen milurtekoan eremu horrek atzerakada handia izan zuenPirinioetan eta iparraldean, batez ereErromatar Inperioaren eraginez. Erromatarreklatina ekarri zuten berekin eta beren menpeko lurralde guztietara zabaldu zuten.

Orain arte, euskaraz ezagutzen diren lehen hitz idatziak,Akitaniako lurretan (Ipar Euskal Herria barne),Sorian,Errioxan,Zaragozan etaHuescan aurkitu dira. Gizaki izenak edo jainko-jainkosen izenak dira, eta hilarrietan eta aldaretan idatzi zituzten, K. o.I. mendetikIII. mendera. NafarroakoLerga herrian erromatarren garaiko hilarri bat idoro zuten, euskal gizaki izenekin,I. mendekoa.[18] Bestalde,toponimiari begiratuta ere, euskararen bidez azaldu diren toponimoak daude aipatutako eremu osoan.

Euskalarien artean nagusi den iritziak dioenez, garai hartan euskaraz honako tribu hauek mintzo ziren:akitaniarrak,baskoiak,barduliarrak,karistiarrak,iakatarrak eta, agian,autrigoiak. Beste ikerlari batzuekbaskoitze berantiarraren teoria euskarritzen dute, alegia, euskaraz mintzo zirenak akitaniarrak eta baskoiak zirela, eta mendebalderagoko tribuekindoeuropar hizkuntza zutela.

Hala ere, zaila da ulertzea nola inposatu ahal izan zieten beren hizkuntza baskoiek, Euskal Herriko leinu protohistorikoetan erromatartuena osatzen zutenek, bestegens-ei. Izan ere, gaztelaniazkovascongado hitzak ez du «baskoitua» esan nahi, baskoien zabalpenaren aldekoek adierazi ohi duten bezala, «euskalduna» baizik: XIX. mende arte nafar gehienakvascongadoak ziren, eta arabar eta enkartau asko ez zirenvascongadoak,romanzadoak edolatinadoak baizik.

Honakoak dira euskararen eremuko lurretan bizi ziren tribu protohistorikoak:

  • Akitaniarrak,Julio Zesarren arabera, Garona ibaiaren etaPirinioen artean bizi ziren. Hizkuntza propioa zuten, eta antz handia zuten Pirinioez bestaldeko herriekin.Akitanieraz (euskararen arbaso —edo, beharbada, euskararen arbasoaren ahaide— den hizkuntza) mintzo ziren.Estrabon geografoaren esanetan, akitaniarrak ez zetozen bat galiar arrazako herriekin, ez gorpuzkeran ez mintzaturiko hizkuntzan, eta iberiarren tankera zuten.
  • Autrigoiak gaur egungo BizkaikoEnkarterrin eta Arabako,Kantabriako etaBurgosko zatietan bizi ziren. Oso litekeena da haien hizkuntzaindoeuroparra izatea,zeltikoa ziurrenik; izan ere, haien lurralde eremuan, garai hartakoak izan daitezkeen euskarazko toki izenak oso-oso gutxi dira, askoz gehiago dira zelta jatorrikoak.
  • Barduliarrak gaur egungoGipuzkoan etaArabako ekialdean bizi ziren. Herri euskalduna bide zen.
  • Beroiak egungoErrioxan, Arabako hegoaldean etaNafarroako Erriberaren zati batean bizi ziren.Zeltiberiar herria zen,zeltiberieraz mintzo ziren.
  • Baskoiak gaur egungoNafarroa Garaian eta Gipuzkoako, Huescako, Zaragozako eta Logroñoko probintzien zati banatan bizi ziren. Kostaldera heltzen ziren iparraldetik (Irun aldean),Ebroren eskuinaldeko lur zerrenda bat hartua zuten hegoaldetik, etaAragoin barneratzen ziren ekialdetik. Euskaraz mintzo ziren; baina, erromatarrak heldu zirenerako,zeltiberiera etaiberiera erabiltzen hasiak ziren hegoaldeko mugetan.
  • Karistiarrak gaur egungoBizkaian eta Arabako mendebaldean bizi ziren. Herri euskalduna bide zen.
  • Iakatarrak egungoHuescan etaLleidako iparraldean bizi ziren, eta Iaca —egungoJaka— zuten hiriburu.

Ekialderago, balitekeandosinoak ere euskal hizkuntzaren batez mintzo izatea. Andosinoak gaur egungoAndorraren inguruan bizi ziren, eta oraingoz hipotesi onartuena da haienetnonimoak «handi» euskal hitzarekin zerikusia duela.[19]

Euskaldunek elkarrekintza anitz izan zituzten erromatarrekin, eta euskarak bailatinetik, bai haren ondorengoerromantzeetatik mailegu ugari hartu zituen, apurka-apurka bere sistema fonetikora egokituta. Hizkuntzaren egiturasintaktikoak, berriz, nortasun propioarekin dirau, eraginak gorabehera.

Erromatarrek ekarritako latinaren ezarpenak eta zabalpenak garai hartan euskara inguratzen zuten gainerako hizkuntza guztiak desagerrarazi zituen: indoeuropar hizkuntzak (galiera, zeltiberiera etalusitaniera) eta hizkuntza ez indoeuroparrak (iberiera etatartesiera).Euskal Herriak eutsi egin zion bere hizkuntzari; hala ere,erromatarren kokaguneen ondoko lurraldeak latinizatu egin ziren, elebidun bihurtu ziren.

Euskara Erdi Aroan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erdi Aroko hizkuntzen eremuen mapa.

Erdi Aroan latinak garapen ezberdina izan zuen eskualdearen arabera, eta hizkuntza erromanikoak sortu ziren. Hala ere, euskarak eutsi zion latinaren eta hizkuntza erromanikoen hedapenari.

Erdi Aroan latinetik eratorritako hizkuntzek euskara inguratzen zuten:

  • Gaztelania: Gaztelania Euskal Herriko hegoaldean eta mendebaldean hitz egiten zen.
  • Nafarroako eta Aragoiko erromantzea: Nafarroako eta Aragoiko erromantzea Euskal Herriko hegoaldean eta ekialdean hitz egiten zen.
  • Okzitaniera: hizkuntza hau ere entzuten eta idazten zen Euskal Herriko hiri nagusietan,Nafarroako Erresuman batez ere. Hiri horietanOkzitaniatik etorritako jende multzo handiak egokitu ziren, merkatariak gehien bat.Gaskoia Euskal Herriko Iparraldean mintzatzen zen: adibidez,Baionan hizkuntza nagusienetako bat zen.Bearneraz mintzatzen ziren familia eta talde okzitaniarrak ere bazeuden Zuberoako ekialdean. Urte askotan beren hizkuntzari eutsi eta testu asko idatzi zituzten.

Arabieraz mintzo zen jende multzoa ere bizi zenTuterako eskualdean. Hor musulmanek ia lau mendez botere politikoa izan zuten. Musulmanek 711tik aurrerapenintsula ia osoa mende hartu zuten, Euskal Herriko mugaraino.Euskaldunen eremuan ez zuten kokapen iraunkorrik izan, nahiz eta hainbat razzia egin zituzten, Arabako lurretan adibidez. Nafarroan, hala ere, harreman onak izan zituzten euskaldunekin hainbat mendez.

Hebreera ere hitz egiten zuten gutxi batzuek euskal lurraldeetan. Haatik, haren erabilera bestelakoa zen, erlijioari lotuta zegoen batez ere; nahiz eta gerojuduen hizkuntza nagusia tokian tokikoa izan.

Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko hizkuntza nagusia euskara zen: ia Euskal Herri osoan mintzatzen zen garai hartan. Dena den, nagusitasun geografiko horri ez zegokion nagusitasun administratibo edo ofizialik. Inongo erakundeak ez zuen bere jardun administratiboan edo dokumentazio ofizialean erabiltzen. Hizkuntza erromanikoek hartu zioten euskarari zegokion funtzio hori. Garai goiztiar hartatik hizkuntza haiek idatziaren prestigioa bereganatu zuten, eta euskara, berriz, herri xehearekin lotuta zegoen.

Aipatzekoa da Euskal Herriaren gaur egungo mugetatik at ere euskaraz egiten zela,Pirinioetako zenbait tokitan etaErrioxako nahizBurgoseko gune jakin batzuetan, hain zuzen ere. Errioxa eta Burgos aldeko euskaldun haiek, Erdi Aroan musulmanak lur haietatik egotzi eta gero egindako birpopulaketen ondorio izan zirela dirudi.

Beste hizkuntzekiko harremanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du. Kristo aurreko garaietan,iberierarekin etazelta hizkuntzekin. Kristau aroa hastean,latinarekin —erromatartzeak eta kristautzeak ekarria— eta, handik berehala,arabierarekin etaErdi Aroko erromantze jaioberriekin (okzitaniera/gaskoiera,aragoiera edo nafar erromantze etagaztelaniarekin).

Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide gogorrenakfrantsesa (geroago hurbildua) eta gaztelania ofizialduak izan ditu. Berrikitan izan ezik, euskarak ez du izan historian legezko aitorpen ofizialik.

Hedadura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskararen aztarna geografikoak. Urdinez, toponimoak; gorriz, Antzinako Erromaren sasoiko aztarna epigrafikoak (hilarriak, etab.); orban urdinez, gehieneko hedadura.

Antzinako euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara»
Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera»

Antzinako euskararen mugak zehazterakoan, kontuan hartzen diraAkitanian,Euskal Herrian,Errioxan etaSorian aurkitu diren hilarrietako eta beste euskarriepigrafiko batzuetako euskal hitzak,toponimian gorde diren izenak eta geografo klasikoek euskararen eskualdeko tribuei buruz idatzitakoak. Aztarna horiek erakusten dute euskaraz mintzo zelaGarona ibaiaren etaDemanda mendilerroaren arteko eskualdean, etaBizkaitikAndorraraino. Luis Núñez Astrainek 2002an egindako lanak laburbiltzen ditu gaiari buruzko azken datuak.[20]

Herauscorritse izenekojainkosari eskainitako erromatar aldare-harria.Maidalena,Zuberoa.
  • Kataluniako mendebaldeko toponimiak erakusten du han behiala euskaraz hitz egiten zela.Joan Corominesen ikerketen ondotik onartzen da KataluniaeuskaldunaUrgellen eta Andorran hasten zela etaAran,Ribagortza etaPallarsen barna hedatzen zela. Toponimiak edo toki izenek baieztatzen dute eskualde horren euskalduntasuna.
  • Aragoi: GaurkoHuescako probintzia etaZaragozako iparraldea ere euskaraz mintzo ziren.Latinak berak itzali zituen hango euskal hizkerak, baina leku batzuetan euskarak luzeago iraun zuen,Anso ibarrean, esate baterako. Aipagarria daZaragozakoCinco Villas eskualdean (Ejea,Sádaba...) agertu den euskal pertsona izenen multzoa.
  • Errioxako[21] eta Soriako[22]erromatarren garaiko hilarri batzuetan euskal izenak agertu ziren. Bestalde, Errioxan, batez ere, eta neurri apalagoanBurgosen, toponimo askok ere euskal jatorria dute, baina badirudi horren jatorriaErdi Aroan dela, hau da,Errekonkista garaian musulmanak lur horietatik egotzi eta geroArabako eta Bizkaiko euskaldunekin egindako birpopulaketari zor zaizkiola euskal toponimo horiek.
  • Akitanian aurkitutako hilarriak funtsezkoak izan dira euskararen historia ezagutzeko. Bertan agertu diren hitzek euskararen hedadura zehazteko balio izan dute batetik, eta bestetik, garai hartako euskara nolakoa zen jakiteko ere. Hona hemen horietako izen eta hitz batzuk:Bihos («bihotz»),Belex («beltz»),cison («gizon»),ilun («ilun»),losa («lotsa»),nescato («neskato»),sembe («seme»),andere («andre»),corri («gorri»).

Nabari denez, euskara Euskal Herri osoa gainditzen zuen eremuan erabiltzen zen. Hala ere, badirudiNerbiotik harago etaEbro ibarrean oso goiz egin zuela atzera, eta zenbait tokitan ez zela hizkuntza bakarra, baizik eta beste hizkuntza batzuekin batera erabiltzen zela. Hasieran,zelta hizkuntzen aurrean atzera egin omen zuen, eta latinaren aurrean, geroago.

Erromatar Inperioaren ondorengo aldaketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskararen balizko hedaduraren garapena azken 2000 urteetan

Kristo ondorengo III. mendean,Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera hasi zen. Horrek euskal gizartea nekazaritzara bultzatu zuen mende batzuetan zehar. Horren ondorioz, latinaren eragina moteldu egin zen eta euskararen eremua sendoagotu zen bere bizi-espazioan.[23]

Hurrengo mendeetan, latinak, beste hainbat lekutan bezala, tokian tokiko hizkuntza erromanikoak eman zituen. Geroago, latin arruntaren aldaera horien bilakaerakgaskoi bihurtu ziren Pirinioen iparraldean eta gaztelania,nafar-erromanikoa etaaragoiera hegoaldean. VI. mendean, euskararen eremuko iparralderafrankoak eta hegoalderabisigodoak iritsi ziren. Iparraldean euskarak atzerakada geografikoa jasan zuen, baina hegoaldean bisigodoen eragina askoz txikiagoa izan zen. Bisigodoak eurak ere latinizatu egin ziren eta VII menderako penintsulan ia galdua zuten euren hizkuntza. Hala ere, herrigermaniarrek zenbait hitz utzi zituzten:gerra,xaboi,sala,harpa,gisa edoarropa.

VIII. mendean,arabiarrak iritsi ziren Nafarroaren eta euskararen eremuaren hegoaldera. Geroago, X. mende inguruan, erreinu kristauek arabiarrak hegoalderantz bultzatzen hasi zirenean, hutsik geratutako lurren birpopulatzeak gertatu ziren, eta euskarari dagokionez zenbait ondorio izan zituen. Batetik, badirudi euskaldunak hegoaldean ugaritu zirelaArabako hegoaldean,Errioxan,Burgosen etaSorian etaNafarroa Garaiko erdialdetik hegoaldera. Hala ere, eztabaida dago zenbateraino ziren agirietan agertzen diren herritar horiek edo zenbateraino iparraldetik etorriak. Bestetik,Bizkaiko mendebaldean,Enkarterrian, hiztun erromanikoak sartu zirenez, bertako hainbat tokitako euskara galdu egin zen.

XI. eta XII. mendeen artean, Gaztelako Erresumak Bizkaia (1180), Araba (1199) etaGipuzkoa (1200) bereganatu zituen. Sarritan uste da gertaera horiek ekarri zutela Euskal Herriko administrazioetan hizkuntza ofiziala gaztelania izatea. Izan ere, garai hartan garatzen ari zengaztelania. Euskararen mugetan jaio zen eta Errekonkistan lortutako botere politikoaren bidez,Gaztelak menderatuz joan zen lurraldeetan ezarri zuen, beste erromantze batzuk zokoratuz.Nafarroako Erresumari dagokionez, Nafarroako erregeAntso Azkarraren garaian euskaralingua navarrorum izendatu zen (1167) alegia, «nafarren hizkuntza».

XIII–XVI mendeen artean,Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresuma konkistatzea amaitu zuen (1200–1512). Beraz, botere politikoaren hizkuntza idatzia (gutxi batzuek zerabiltena)erromantze nafarra izatetik gaztelania izatera pasatu zen.

XVI–XVII. mendeek euskarazko literatura idatziaren hasiera markatu zuten. Izan ere, 1545ean argitaratu zen lehen liburua euskaraz, «Linguae Vasconum Primitiae» izenekoa. Olerki liburua da eta haren egilea,Bernart Etxepare, Nafarroa Behereko herri txiki bateko apaiza izan zen. Hala ere, gogoratu behar da 1539anFrantzisko I. Frantziako erregeaklatinaren beharrean administrazioanfrantsesa erabiltzeko agindua ezarri zuela etaIpar Euskal Herriko hizkuntzagaskoia izatetik frantsesa izatera pasatu zen. Hala bada, ez agirietan, ez testu teknikoetan euskarak ez zuen zabalkunderik izan. Hegoaldean, hizkuntza mintzatuari dagokionez,Arabako hegoaldeko hainbat eskualdetan etaNafarroa Garaiko hegoaldean gaztelaniak euskarari gaina hartzen jarraitu zuen pixkanaka. Euskarak eusten zion, nola edo hala, baina galdua zuen prestigioaren eremua. Euskara ezin zen erabili erakundeetan, ez eskolan... eta galtzeko atea zabalik zegoen.

XVIII. mendean, euskarak atzerakada handia izan zuen Arabako lautadan, beteak beste,Gasteiz hiria (mendebaldeko euskararen sorgune nagusia izan zena) ordurako erabat erdaldundua zelako, eta handik eragin erdaltzailea zetorrelako inguruko lurretara. Ipar Euskal Herrian,Iraultza Frantsesaren garaipenak (1789)foruak deuseztatu zituen; geroago, 1793an frantsesa nahitaez erabiltzeko betebeharra ezarri zen legez. Bestalde, euskarak lurralde zati handi bat eta hiztun kopuru handi bat galdu zuen Nafarroa Garaian. Euskaldunen Amerikarako joerak ere Euskal Herriko landagune askotan (euskaldunenetan, beraz) eragin handia izan zuen. Mendearen amaiera aldean, gainera,euskal herriaren historia garaikidea markatuko zuten gertakari erabakigarriak izan ziren: foruak deuseztatzea,industrializazioaren hasiera eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren hastapenak.

1800erako Arabako euskararen galtzea ia erabat gauzatu zen, iparraldeko hainbat ibarretan izan ezik, etaNafarroa Garaian atzerapena nabarmena egin zen. Nafarroa Garaiko erdialde guztian,Iruñerrian etaPirinioetako ibar batzuetan euskara desagertzen edo ahultzen ari zen garai hartan. Mende hartan Euskal Herriak pairatu zituen etengabeko gerrek eta haien ondorioz gertatu zen foruen edo lege zaharren galerak bizkortu egin zuten euskararen atzerakada.

Hizkuntza berezia da, hitzetan, osakuntzan eta ahoskeran, eta arrotzentzat ulertezina da, baita hitzik ñimiñoenetan ere. Gaur egun mendialdera jotzen ari da atzera, hamarkadaz hamarkada atzerago, alde guztietatik eraso egiten baitzaio, nazioaren alde ilustratuenak gutxietsia ama gaiztoa bailitzan, eta pentsatzekoa da gainbehera gero eta nabarmenagoa izango dela hemendik aurrera. Mende baten buruan, beharbada, hizkuntza bizien artetik desagertua izango da.

Wilhelm von Humboldt (1801). II. faszikulua.Euskaldunen herrian barrena[24]

Gaur egungo euskararen mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UZEI hiztegiak. 1977an hasita terminologia modernoa euskaratzeko ekinbide zabala.

EuskaraAraba,Bizkaia,Gipuzkoa,Lapurdi,Nafarroa etaZuberoa herrialdeetan hitz egiten da. Euskal Herritik kanpo,Nafarroa Beherearekin muga egiten dutenGaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duenBiarnoko mugaldean (Oloroeko kantonamenduan:Eskiula edo Jeruntze herrietan...) entzun daiteke halaber. Hala ere,Euskal Herriko eskualde horietaz gain, euskara nonahi entzun eta erabil daiteke. Haur eta gazte gehienenek euskaraz ikasten dute eta hiztunen kopurua etengabe igotzen ari da. Euskara, aspaldiko partez, muga estuak puskatzen ari da.

Euskaldiasporan ere, euskara milaka lagunek gorde edo berreskuratu dute, besteak beste, tokian tokikoeuskal etxeei esker.[25] Oro har, milioi bat lagun inguruk hitz egiten duten hizkuntza dugu.

Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan.

Euskararen lege estatusa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskararen lege estatusa Euskal Herrian.

Askotariko jurisdikzioak eta onarpen partziala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarak, historian, ia ez du onarpen ofizialik izan. Herriaren hizkuntza izan da beti, baina inoiz ez da erabili idatziz administrazioan. Gaur egun, Euskal Herriko eremu batzuetan hizkuntza koofiziala da.

Gaur egun, euskaraz hitz egiten den lurraldeak ez dauka batasun politikorik, Euskal Herria politikoki hiru administraziotan banatuta baitago. Administrazioak honako hauek dira:

Administrazio bakoitzakeuskararen erabilerari tratamendu ezberdina ematen dio eta, horren ondorioz, euskara arautzen duten bost araudi ezberdin daude. Egoera nahasi hau ez da batere mesedegarria euskararentzat.

  1. Euskara ofiziala da,gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan. Bertan, legez nahitaezkoa da gaztelania, Espainiako Konstituzioaren arabera, baina ez euskara.Euskararen legea 1982. urtean onartu zen. EAEko lege horretan ezarri bezala, euskaldun orok du administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea, erdaldun orok erdaraz duen bezala (6.1 artikulua).
  2. Nafarroako Foru Erkidegoan hiru eremutan banatuta dago. Ofizialtasun partziala izendatu izan zaio Nafarroa Garaian euskarari eman zaion estatusari, bai eta bere baitan hartzen dituen hiru erregimenei ere. Nafarroako Garaiko euskararen legea 1986. urtean onartu zen eta horren arabera herrialdea hiru eremutan banatu zen, euskarak hartzen zuen babesaren arabera.
    • Eremu euskalduna (iparraldea): euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean. Eremu horretan lurraldearen iparraldea bakarrik sartzen da. Nafarroa Garaiko biztanleen % 10 bizi da eremu horretan.
    • Euskara ez da ofizialaEremu mistoan. Hala ere, Nafarroako euskararen legeak eremu mistoko herritar guztiei ezagutzen die Nafarroako herri-administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea. Era berean, legean aurreikusten da herri-administrazioek zehaztu behar dutela zein lanpostu publikotarako izango den beharrezkoa euskaraz jakitea. Eremu mistoko eskoletan euskaraz ikas daiteke eta euskara ikasgaiaren irakaskuntza jaso daiteke, horrela nahi izanez gero.Hegoaldeko nafarren % 53 bizi dira eremu horretan.
    • Eremu ez-euskalduna (hegoaldea): euskara ez da ofiziala eremu ez euskaldunean. Nafarroako eskualderik zabalena da hau, lurraldeko erdialde eta hegoalde gehiena hemen kokatuta dago. Hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Hegoaldeko nafarren % 37 hor bizi da.
  3. Ipar Euskal Herria: euskara ez da hizkuntza ofiziala hemen. Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofizial bakarrafrantsesa da,Frantzian ofizial den hizkuntza bakarra. Euskaraofizial edokoofizial ezin izendatu[26] etaEuskal Elkargoak, euskarariaitortza ofiziala egin zion 2018. urtean.[27]
  4. Trebiñu eta Turtzioz enklabeetan euskarak ez du batere onarpen ofizialik.

Legediaren gauzapen arazotsua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egungo lege antolamenduak, EAEko kasu onenean ere, ez du bermatzen administrazioko askotariko maila eta erakundeekin euskaraz komunikatu ahal izatea. Ofizialtasun erreal baten faltak askotariko kontraesanak eragin ditu espazio publikoan euskara erabiltzearen praktikan. 2020ko otsailean plazaratu zenez, euskara % 0,6tan zen lanpostuetarako betekizuna Nafarroa Garaiko administrazioan hezkuntza arloaz kanpora; aldiz, gutxienez biztanleriaren % 13 zen elebiduna.[28] Nafarroa Garaiko Osasunbidea osasun zerbitzuan hizkuntzen balorazioa ez zegoen argi, eta 2021eko urtarrilean arartekoak gomendioa eman zuen Osasunbideko lanpostuetarako euskararen eta atzerriko hizkuntzen ezagutzak zenbat puntu ematen duten adierazteko eta euskarak atzerriko hizkuntzek baino gutxiago balio ez izateko.[29] EAEn, 2023ko martxoan, ELA sindikatuak salatu zuen euskaraz EAEko ikastetxeetan irakatsi nahi duten Ipar Euskal Herriko irakasleek gaztelaniaren ezagutza gorena egiaztatu behar dutela.[30]

Justiziak, hala egoitza bertan duenak nola estatu osoan hedatuak, postu edo/eta kontratu publiko batzuetan euskararen ezagutza mugatzearen alde ebatzi du. 2021eko maiatzaren 10ean,Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen Irungo udaltzain postu baterako euskararen ezagutza eskatzea, euskal eragile batzuen haserrea etaBehatokiaren zeinKontseiluaren kritika piztuz.[31] Uda horretan, Auzitegi horrek berriz jo zuen EAEko udal administrazioan euskaraz funtzionatzearen kontra, uztailean Espainiako Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela adieraziz eta irailean legez kanpokotzat joaz.[32] 2022ko otsailaren 1ean, ezohiko argumentu bat entzun zen euskara udal lanpostuetako eskakizunetatik kanpo uzteko: "euskara zaila izatea"; hala ebatzi zuen Gasteizko epaile batek Arabako Laudiorako, baita gehitu ere euskararen betekizuna diskriminatzailea zela.[33] 2022ko irailaren 19an, Arabako Administrazio Auzitegiak ontzat eman zuen UGT sindikatuaren helegitea, B2 euskara eskakizunera heltzen ez ziren hautagaiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaltzain lan poltsetan onartuak izan zitezen.[34]

Ia aldi berean, 2021eko maiatzaren 13an, 165 familia euskarazko eredurik gabe geratu ziren beren haurrentzat 2021-2022 urtetik aurrera Iruñean eta, HE Haur Eskoletako Gurasoak taldeak adierazi ere egin zuen ordurako familia kopuru batek gaztelaniara jotzen zuela "etsipenak jota".[35] Iruñean 2019ko urriaren 1ean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen euskara meritu bat izatea lanpostu baterako Nafarroa Garaiko eremu mistoan eta ez-euskaldunean, baita Nafarroako administrazio orokorrean ere lehiaketa-oposizioz egiten denean.[36] Euskararen presentzia publikoa oztopatzen duen beste erabaki batean, 2021eko abenduaren 4an, Burgosko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Trebiñuko Udalak erabaki euskararen normalizazio plana baliogabetu zuen, eskumenik ez duelakoan.[37] Nafarroan, 2022ko martxoan, Ezkerreko Alderdi Independenteak salatu zuen Alesbesko udalak kartel bat, Emakumeen Zinegotzigoak diseinatua, elebidun zegoelako zentsuratu zuela, argudiatuzAlesbes eremu ez euskaldunean zegoela.[38]

2021eko maiatzaren 21ean, Frantziako Nazio Biltzarrak hizkuntza gutxituen aldekoMolac legea onartu ondoren, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen legea eta hezkuntzako murgiltze eredua, inpaktu handikoa Euskal Herrian.Jean-René Etxegarai Euskal Hiri Elkargoko lehendakariak eta Eneritz Zabaleta zuzenbidean doktoreak (hizkuntza eskubideen kontrako) "gerla deklaraziotzat" hartu zuten; Zabaletaren iritziko, ataka estuan jarri zen Seaska eta hizkuntza gutxituen Frantziako itunpeko hezkuntza sarearen jarraipena.[39] Euskaltzaindiak ere erabakia salatu zuen,[40] beste eragile batzuen artean.NBEk kezka adierazi zion Frantziari Konstituzio Kontseiluaren ebazpenagatik 2022ko uztailean.[41] Ildo beretik, 2021eko urriaren 8an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin zuen Lizarrako udalak edozein postutan euskara meritutzat hartu izana eta ahal izatea.[42] Egun berean, Nafarroako Parlamentuan PSNk eta Navarra Sumak bat egin zuten Kontratu Publikoen 2/2018 Foru Legetik enpresetako euskara planei buruzko puntua kentzeko.[43] 2023ko urtarrilean, Nafarroa GaraikoMañeruko udalbatzak aho batez udalerria eremu mistoan sartzeko eskatu ondoren, PSN eta Navarra Sumaren Parlamentuko botoek ukatu egin zuten sartzea, eta eremu ez euskaldunean geratu zen.[44]

Espainiako Diputatuen Kongresuan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2023koirailaren 19tik aurrera aukera egon zenEspainiako Diputatuen Kongresuan euskaraz aritzeko, lehenago Senatuan posible zen bezala. Lehen hitzartzeakMertxe Aizpuruak etaJoseba Agirretxeak egin zituzten. Pleno berbereanBorja Sémperrek euskaraz egin zuen, eskubidearen aurka jarduteko[45].

Euskarak pairatutako erasoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Joan Mari Torrealdai euskaltzainak bi liburutan jorratu zituen azken mendeetan euskarak pairatutako erasoak:El Libro Negro del Euskera (Ttarttalo, 1998) etaAsedio al Euskera: Más alla del libro negro (Txertoa, 2018).[46]Saiakera horietan euskarakXVIII. mendetik pairatutako erasoak eta errepresioa landu zituen, zazpiehun baino erreferentzia bibliografiko gehiagotan oinarrituta.[47] Liburu horietan argi ikus daiteke Torrealdai kezkatuta zegoela aurreko hamarraldietan espainiar intelektual batzuek hartutako jarrerengatik: euskarak pairatutakoerrepresioa (garai frankistaren aurrekoa,frankista eta ondorengoa) ukatu egiten zuten, eta euskaldunen gainean jarri euskararen ahuleziaren ardura.[48] Torrealdaik liburu horietan negazionista linguistikoen iritziei aurre egiteko aurkeztu zituen.[47]Jakin kultur aldizkariko zuzendari etaEuskaldunon Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko presidenteak, araudi edo pentsamendu errepresiboa eta, nolanahi ere, negatiboa identifikatu zuen; eta euskararen trataera sozial edo administratiboari dagokionez, hainbat argudio intelektual eta, halaber, moral plazaratu zituen.[49]

Garai askotan pairatu dira eraso horiek. Euskararen aurkako neurri administratibo eta justifikazio teoriko oparoak sortu zituztenIlustrazioaren programa berritzaileek (1766…),Frantziako Iraultzak (1789…),gerra kolonialen ondorengo krisiak (1898), Berrezarkuntzaren urteetakoek (1916-1923), edo garai autoritarioetako programek (Primo de Rivera, 1923-1929;Espainiako Gerra Zibila, 1936…).[49]

Instituzioen erasoez gain, eraso ideologikoak ere izan dira. Torrealdaik bildutako literatura-testu asko honako hauetatik datoz: batetik Euskal Herriko gaztelaniazko idazleen luma (Unamuno,Baroja,Maeztu edo Madinabeitia), eta bestetik horiekin bateraJ. A. Primo de Rivera,Onésimo Redondo,E. Giménez Caballero, eta laurogeiko eta laurogeita hamarreko unibertsitate- eta kazetaritza-lumak ere.[49]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiztun kopurua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskaraz hitz egiteko gai direnak eta ulertzen dutenak batuta, Euskal Herrian, udalerrika (2011. urtea)

     > % 80     > % 60     > % 40

     > % 20     > % 0

Euskaraz dakien pertsona kopuruari buruzko azken azterketa 2016. urtean egin zen.Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen erakunde publikoak egin zuten, elkarlanean. Datuak 16 urtetik gorako pertsonenak dira; beraz, kontuan izanda euskararen ezagutza handiagoa dela 16 urtetik beherakoen artean, euskaldunen egiazko ehuneko handiagoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez,[50] 2016an 16 urtetik gorako biztanleen % 33,9elebiduna zen (631.000 biztanle) eta % 19,1 elebidun hartzailea, alegia, euskara ulertzen zuten, baina ez zuten egoki hitz egiten (356.000 pertsona). Erdaldunelebakarrak % 47 ziren (877.000 pertsona). Gipuzkoa zen euskaldunen ehuneko handiena zuena (% 50,6 elebidun eta % 20,4 elebidun hartzaile); Bizkaian % 27,6 ziren elebidun eta % 17,8 elebidun hartzaile; eta Araban % 19,2 ziren elebidun eta % 18,4 elebidun hartzaile. Azken urteetako joera euskararen ezagutzaren igoera da, bai elebidun osoen kasuan bai elebidun hartzaileen kasuan. Nabarmena da gazteen arteko igoera (% 71,4 elebidun dago 16 eta 25 urte arteko tartean), eta Arabako aldaketa (% 7 elebidun zegoen 1991 eta % 19,2 ziren 2016an).

Euskararen erabilera eta ezagutza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 2016an.

Trebiñuko barrendegian, 2022an egindako azterketaren datuak hartuta,[51] biztanleen % 30,6 elebiduna zen eta % 12 elebidun hartzailea. Adin tarteka, elebitasuna handiagoa da adin txikiagoetan: 15 urtetik beherakoen artean, % 80,4k euskara ezagutzen dute. 2012tik 2022ra, lau hizkuntza-trebetasunetan izan da hobekuntza: euskara ondo edonahiko ondo ulertzeko gaitasunean 7,3 puntu, euskara ondo edo nahiko ondo hitz egitekoan 8,7 puntu, ondo edo nahiko ondo irakurtzekoan 11,3 puntu, eta ondo edo nahiko ondo idazteko gaitasunean 11,7 puntu. Euskadiko Autonomia Erkidegoan jaioak diren Trebiñuko enklabeko biztanleen artean euskaldunen portzentajea  % 39,6) altuxeagoa da enklabean bertan jaioak direnen artean baino (biztanleen % 36,3 da euskalduna), eta askoz ere altuagoa, beste lekuetan jaiotakoekin alderatuta (% 5,2 besterik ez da euskalduna).

Villaverde Turtzioz barrendegian, berriz, 2002ko datuak ikusita,[52] biztanleen % 20,70 elebiduna zen eta % 16,9 elebidun hartzailea. Kontuan izanda 1986an euskaldunak % 3,4 besterik ez zirela, eta Enkarterrietako joera bera erakutsi dutela euskalduntzeari dagokionez, gaur egun euskaldunen ehunekoa askoz handiagoa izango da.

Nafarroari dagokionez, 2018ko azterlanak[53] erakutsi zuen 16 urtetik gorakoen artean elebidunen kopurua % 14koa zela (69.000 pertsona), eta % 8 (55.000 pertsona) elebidun hartzailea zela. Elebidunen kopuruak gora egin du azken urteetan (1991n baino 3,4 puntu gehiago), bai eta elebidun hartzaileen kopuruak ere. 16 eta 25 urte arteko gazteen artean elebidunak % 26 dira.

Ipar Euskal Herrian,[54][55] 2016an, % 28,4 elebidunak ziren eta % 16,4 elebidun hartzaileak. Joera beheranzkoa da. Hala ere, azken urteetan joera hori moteldu egin da. Nolanahi ere, euskarak erabilera urria du kalean (2016): % 13,1 eta 14,5 artekoa zen Nafarroa Behere eta Zuberoan, % 5,4koa Lapurdi barnealdean, eta % 1,6koa Baiona Angelun eta Miarritzen (BAM).[56]

Euskal Herritik kanpo, badaude oraindik ere euskaraz aritzen diren komunitateakAmerikan.[erreferentzia behar]

Erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen erabilera»

Egungo egitura instituzionala hasi zenetik (1979), hainbat[9] ahalegin egin dira euskararen ezagutza eta erabilera zenbatesteko eta neurketa arautu bat lortzeko. 1982ko SIADECOren lehendabiziko kale neurketa baten ondoren (Euskaltzaindiaren mandatuz), 1989an egin zen lehendabiziko kale neurketa estandarizatua.[57] Euskararen erabilera neurtzen duten bi azterlan egiten dira periodikoki, bata inkesta soziolinguistikoaren baitan herritarrei galdetuta osatzen dena,[9] eta bestea egiazko kaleko erabilera behatuta osatzen dena.[58]

2016ko inkesta soziolinguistikoak zioenez, 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 25,7k euskara erabiltzen zuen neurri batean ala bestean:

  • % 16,5ek euskararen erabilera trinkoa egiten zuen, hau da, euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen zuen eguneroko jardunean.
  • % 9,2k euskara erabiltzen zuen, baina erdara baino gutxiago.

Gainerako % 74,3k erdara erabiltzen zuten beti edo ia beti. Kontuan hartu behar da, hala ere, azken hauen artean bazela multzo txiki bat (% 5,2) oso gutxitan bada ere euskara ere erabiltzen zuena.

Erabileraren ehunekoak, ezagutzaren kasuan bezala, ezberdinak ziren lurraldez lurralde. Euskararen erabilera trinkoa egiten zutenak % 20,1 ziren EAEn, % 6,6 Nafarroan eta % 8,1 Ipar Euskal Herrian.

Euskararen erabilera VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera (2016)
HizkuntzaEhunekoa
Euskararen erabilera trinkoa
16,5
Euskara erdara baino gutxiago
9,2
Euskara pixka bat
5,2
Erdara
69,1


Bestalde, kalean neurtutako erabilerari dagokionez, 2016an euskararen erabilera % 12,6koa izan zen, gaztelaniaren erabilera % 76,4koa, frantsesaren erabilera % 8,3koa eta beste hizkuntzen erabilera % 2,7koa. Lurraldeka, Gipuzkoan jaso zen erabilera-mailarik garaiena, % 31,1ekoa; Bizkaian % 8,8; Nafarroan % 6,7, Ipar Euskal Herrian % 5,3, eta azkenik, gutxien erabiltzen zen lurraldea Araba zen, % 4,6ko erabilerarekin.

Euskararen kaleko erabilera (2016)
HizkuntzaEhunekoa
Euskara
12,6
Gaztelania
76,4
Frantsesa
8,3
Beste hizkuntza bat
2,7


Euskalkiak eta euskara batua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskalkien hedadura
██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra

Euskalkiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskalki» eta «Euskal Herriko hizkerak»

Euskalkiak euskararendialektoak dira. Sortzen lehenamendebalekoa izan zen,VIII. mendearen inguruan,Asturiasko erresumakAraba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia zuen etaEuskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiakbost sorgunetan.[59][60][61]

1729an,Manuel Larramendi jesuitakEl Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuenSalamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen:gipuzkera,bizkaiera,nafarrera etalapurtera, eta azken bi horiek bat bera zirela jo zitekeela adierazi zuen.

Luis Luziano Bonapartek euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena.Euskaltzaindiko lehen presidenteResurreccion Maria Azkuek (18641951) Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste,erronkariera (1991n hil zen azken hiztuna) euskalki berezitzat jo zuen, Bonapartek zubereraren barnean sailkatu arren.

1997anKoldo Zuazok eginiko sailkapen berriaren arabera, berriz, euskalkiak honela izendatu dira:

Tradizioan, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera eta zuberera izan dira euskalki literarioak, hau da,euskal literatura egiteko, aldaera horiexek erabili izan dira. Mendeetan zehar, lapurtera (Ipar Euskal Herrian) eta gipuzkera (Hego Euskal Herrian) izan dira euskalki erabilienak, maila jasoan. Bizkaierak, era berean, erabilera handia izan zuenXX. mendearen hasieran,BizkaianSabin Aranarenabertzaletasunak izan zuen indarrak bultzaturik.

Euskarazko ereduetan matrikulatutako eskola umeen ehunekoa (2000-2005).

Euskara batua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskara batua»
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txillardegi ulertzeko gakoak

1960ko hamarkadan,euskara batuaren sortze prozesuari ekin zitzaion, euskalkien arteko zatiketa gainditzeko eredu estandarizatuari, alegia. Bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko eta, finean, egungo gizartean aise moldatzeko oinarriak eman zizkion batuak hizkuntzari.1963an hainbat euskalarik Euskal Idazkaritza izenekoa sortu zutenBaionan eta euskara batuaren arauak erabakitzeko lanean jardun zuten urtebetezTxillardegiren gidaritzapean.1964an jendaurreko ekitaldian aurkeztu zituzten Baionako Biltzarraren erabakiak. Data hori mugarritzat hartzen dute askok ondorengo bilakaera kontutan izanda. Zehazkiago,1968anEuskaltzaindiakArantzazuko santutegian (Oñati, Gipuzkoa) egin zuen batzarrean abiatu zen batasun prozesutik sortu zen euskara batua. Baionako erabakiak abiapuntu eta oinarri izan ziren Arantzazuko batzarrean.[62]

Euskaltzainek Arantzazuko batzarrean euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharrekoortografia,morfologia,deklinabidea etaneologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainerako euskalkien berezitasunak eta aldaerak ere kontuan hartuta.

Batasuna ez da bat-bateko gauza izan, eta, nahiz eta neurri handi batean egina dagoen, aurrera doan langintza da oraindik ere. Izan ere, Euskaltzaindiak pixkanaka onartu eta argitaratu ditu euskararen alorrak finkatzeko arauak eta gomendioak, eta jardun horretan segitzen du gaur egun ere.

Hizkuntzaren egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Morfologikoki hizkuntzaeranskaria delako ezaugarria azpimarratu izan da euskararako, deklinabidea monemak banan-banan erantsita sortu dela uste izanda. Ikerketa berriagoek erakutsi dute, ordea, hori baino konplexuagoa dela kontua; esaterako, deklinabide mugatua ez da ulertu beharetxe+a+n > etxean edoetxe+a+ri > etxeari, baizik etaetxe+han > etxean etaetxe+hari > etxeari; hau da, erakusleen gramatikalizazioz, ez eredu eranskari kanoniko baten bidez[63]. Tipologiaergatibokoa edo aktibokoa (deskribatzailearen ikuspegi teorikoaren arabera). Hitzen ordena neutroansubjektuaobjektuaren aurretik doa, eta objektuaaditzaren aurretik (SOV ordena).

Ezaugarri fonologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera: «Euskararen hotsak»

Euskararen sistemafonologikoak bostbokal ditu: /a/, /e/, /i/, /o/, /u/ (horiei zubereraren /y/ gehitu behar zaie). Munduan hedatuen dagoen tipo bokalikoa da. Beraz, euskara batez bestekoaren barruan dago.Diptongoekin ez da berdin gertatzen: euskarak bost dauzka (goitik beherakoak deritzen motakoak), /ai/, /ei/, /oi/, /au/ eta /eu/. Horrek nolabaiteko konplexutasuna ematen dio bokalismoari, eskuarki gaztelaniarenaren oso antzekoa denari (ekialdean /ui/diptongoa ere bada, baina haren erabilera mugatua da oso).

Kontsonanteei dagokienez, euskarak, aldaera estandarrean, 21fonema dauzka. Sistemaren oinarriak hauexek dira: alde batetik,ahostun /ahoskabe oposizioa (kontsonante ahoskabeak alde batean eta ahostunak bestean, baina bakarrikherskarien artean) eta, bestetik, artikulazio moduen zatiketa hirukuna: badaude kontsonante herskariak (/p/, /t/, /k/, /b/, /d/, /g/),frikariak (/s/, /z/, /x/, /j/) etaafrikatuak (/tz/, /ts/, /tx/). Ozenek osatzen dute kontsonantismoa (sudurkariek eta urkariek, dardarkari bakunen eta anizkunen artean oposizioa dagoela) eta, ekialdeko eskualde batzuetan,aspirazioak (/h/), frikari glotala bera. Oro har, sistema kontsonantikoak ez dauka ezaugarri bereziki deigarririk, salbu eta, agian, fonema frikari eta afrikatuen kopuru handi samarrean.

Euskararenazentua intentsiboa izan ohi da. Ezin da errazki azaldu zertan datzan, zubereraz izan ezik, euskalki horretan azentuazioa finkoa baita, hitzeko azkenaurrekosilaban. Beste euskalkietan, arau hauek dute indarra:

  1. hitzaren erroa monosilabikoa denean, hitzak berak silaba gehiago izanik ere, azentua lehen silaban doa:lúrra < lurr-a,lúrretan < lurr-etan;
  2. erroa bisilabikoa bada eta bokalez bukatzen bada, kasu horretan ere lehen silaban doa azentua:méndi,áte;
  3. beste kasuetan, silaba anitzetako hitzetan, azentua azkenaurreko silaban doa (gizón, gizóna) eta bigarren mailako azentu bat gehitu dezakete hitzaren amaieran, hitzak lau silaba edo gehiago dituenean (gizónarentzàt).

Ezaugarri morfologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egitura morfologikoaren aldetik, euskara hizkuntza eranskarien barruan dago,finladiera (etauraldar hizkuntzekin orokorrean) edoturkierarekin (etaturkiar hizkuntzekin orokorrean) batera, adibidez. Hizkuntza multzo horretan,morfemen arteko mugak argi eta garbi azaltzen dira, eta segmentu morfologikoetan esanahi bana adierazten da. Ezaugarri hori, morfemen arteko bereizketa gardena, euskarari aplikatu dakioke eskuarki. Hala ere, zenbait alor gramatikaletan, osagai morfologikoen arteko zatiketa eta esanahia duten unitateekiko lotura ez dira hain begi-bistakoak.

Izen morfologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izen morfologiari dagokionez, euskara, beste hizkuntza eraskariak bezala,genero gramatikalik gabeko hizkuntza da. Haren ezaugarrietako bat da izenenflexio aberatsa:izenek,izenordainek etaadjektiboek osatutakosintagmekkasuak hartzen dituzte:postposizio sintagmak dira (euskarakdeklinabidea duela esan izan den arren, ez baita oso zehatza hori; berez, postposizioak dira, eta ez deklinabide kasuak).[64] Postposizio sintagma horiek, deskripzioen arabera, 16 edo 18 dira. Egia esan, hamar kasu daude atzizki bakuna dutenak. Horien artean hauexek:absolutiboa (etxea, singularrean),ergatiboa (etxeak),datiboa (etxeari),genitiboa (etxearen),instrumentala (etxeaz),lokatibo edoinesiboa (etxean),ablatiboa (etxetik),adlatiboa (etxera), lokatibo adnominala (etxeko) etaprolatiboa (etxetzat). Absolutiboaren ukoakpartitiboaren erabilera dakar berekin (etxerik ez du). Horren funtzionamendua paradigma numeral mugagabera mugatua dago eta, batzuetan, ez da sisteman egoteko eskubide osoa duen kasutzat hartzen.

Atzizki bakunean oinarritzen diren postposizio sintagma hauetaz gain badira atzizki konposatu itsatsia duten beste postposizio batzuk. Horiek sortzeko, genitiboaren edo adlatiboaren forma ondoren doan beste atzizki batekin lotzen da. Kasu konposatu horiek hauexek dira:soziatiboa edokomitatiboa (etxearekin), hurbiltze adlatiboa edo direkzionala (etxerantz), muga adlatiboa (teliko edoterminatibo ere deitua;etxeraino), destinatiboa (edo benefaktiboa;etxearentzat, etxerako) eta motibatiboa (edo kausala;etxearengatik). Postposizio horietan guztietan, bereizten ahal dira, alde batetik, oinarrizko atzizkia (genitiboa edo adlatiboa) eta, bestetik, berariazko atzizkia. Adibidez,etxe-a-ren-tzat (artikuluari dagokion-a- bat barne) edoetxe-ra-ino. Ikuspegi historikotik, zenbait formaren kasuan, gaur egun duten itxura bi atzizki batzearen ondorio da, aurreko adibideetan bezala, edo paradigmaz kanpoko osagaiei esker gorpuztu da, kausalean edo, kasu konposatuen artean, lokatibo adnominalean gertatu den moduan.

Lekua adierazten duten postposizioetan (lokatiboa, ablatiboa, adlatiboa eta azken honen oinarrian eratzen diren kasu konposatuetan) erreferentzia biziduna duten izenek atzizki osagarri bat erakusten dute (-ga(n)-), gehienetan genitiboarekin konbinatuta agertzen dena: ablatiboaren kasuan honako forma hauek konpara daitezke,etxe-tik etagizon-a-ren-gan-dik, edo lokatiboaren kasuan beste hauek,etxe-a-n etagizon-a-ren-gan.

Horiek guztiak postposizio itsatsiak dira. Badira beste gisa bateko batzuk, postposizio askeak deitzen ditugunak. Horrela osatzen dira postposizio askeko paradigmak:etxe ondoan, herritik hurbil, maldan behera, eta abar.

Postposizio sistema horrek hiru forma edo paradigma multzo dauzka: bat singularrerako, beste bat pluralerako eta beste bat numero marka gaberako (mugagabe deitu izan da gramatiketan), hots, artikulurik ez daukan eta, numero gramatikalari dagokionez, indiferentea den horretarako. Ikus bedi lagin hau,liburu izenerako:

Kasua/NumeroaSingularraPluralaMugagabea
Absolutiboaliburu-a-Øliburu-akliburu-Ø
Ergatiboaliburu-a-kliburu-e-kliburu-k
Datiboaliburu-a-riliburu-e-iliburu-ri
Lekuzko genitiboaliburu-koliburu-e-ta-koliburu-tako
Genitiboaliburu-a-renliburu-e-nliburu-ren
Soziatiboliburu-a-rekinliburu-e-kinliburu-rekin
Destinatiboaliburu-a-rentzatliburu-e-ntzatliburu-rentzat
Kausalaliburu-a-rengatikliburu-e-ngatikliburu-rengatik
Instrumentalaliburu-a-zliburu-etazliburu-taz
Inesiboaliburu-a-nliburu-e-ta-nliburu-tan
Ablatiboaliburu-tikliburu-e-ta-tikliburu-tatik
Adlatiboaliburu-raliburu-e-ta-raliburu-tara
Adlatibo direkzionalaliburu-rantzliburu-e-ta-rantzliburu-tarantz
Muga adlatiboaliburu-rainoliburu-e-ta-rainoliburu-taraino
Prolatiboaliburu-tzat
Partitiboaliburu-rik

absolutiboa (etxea, singularrean),ergatiboa (etxeak),datiboa (etxeari),genitiboa (etxearen),instrumentala (etxeaz),lokatibo edoinesiboa (etxean),ablatiboa (etxetik),adlatiboa (etxera), lokatibo adnominala (etxeko) etaprolatiboa (etxetzat). Absolutiboaren ukoakpartitiboaren

Euskal kasuak antolatzeko sistema dela eta, aipatu behar da haren funtsezko ezaugarri bat: izaera sintagmatikoa da, alegia, kasua markatzen duen atzizkia sintagma edo talde nominalaren azken osagaiari gehitzen zaio, ez osatzen duten guztiei:

Liburuan irakurri zuen, liburu hartan irakurri zuen, liburu erosi berrian irakurri zuen.

Berezitasun hori numero pluralaren adierazpenera ere zabaltzen da: sintagmako azken osagaia bakarrik agertzen da markaturik plural gisa:

Liburu berriak, liburu berri horiek.

Sistemaren beste bereizgarri bat, hizkuntza aglutinatzaileetan gertatu ohi dena, forma nominaletan desinentzien markak metatzeko aukera da (elipsiaren ondorio gisa):

Lagunarenetik, genitiboko-ren- atzizkia eta ablatiboko-tik atzizkia metaturik.

Aditz morfologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «euskal aditz» eta «euskal adizki»
Euskara batuaren lau aditz laguntzaileen morfemak erakusten dituen taula: NOR (zutaberik estuena, ezkerretara), NOR-NORI (aldamenekoa), NOR-NORK (zabalena) eta NOR-NORI-NORK (azkena).

Euskarazkoaditzaren morfologia konplexuagoa da izenarena baino. Kategoria unibertsalak ez ezik (tenpusa edo aldia, aspektua, modua,numeroa eta pertsona), euskaraz forma sistema jori bat dago: aditz batzuetan (dozena bat, aditz laguntzaileak barne) forma analitiko edo perifrastikoak (eramaten dut), alde batetik, eta, bestetik,forma sintetikoak edo trinkoak (daramat,eramanaditz berekoa) bereizten dira; horrez gain, konjugazio orokor bat dago, pluripertsonala deritzona, non aditzaren ekintzan diharduen edo parte hartzen duen bakoitzarentzat markak ageri baitira; eta gainera konjugazioalokutibo bat ere bada, formak modu batean edo bestean osatzerakoan entzulearen sexua kontuan hartzen duena (hiketa).

Forma sintetikoen bidez, aspektuaren esanahi progresiboa adierazten da, forma perifrastikoen esanahi puntualaren kontrakoa:dator alde batetik, etaetortzen da bestetik;darama alde batetik,eramaten du bestetik (aditz estatiboetan, ordea, erlazio hori ez da gertatzen:daki, dakusa). Adibideotan ikus daitekeenez, forma perifrastikoen aditz laguntzailea (da /du) aldatzen ahal da eta aditzaren izaera semantikoaren arabera benetan aldatzen: aditza iragangaitzen taldekoa bada (edo, hobe, adituek «inakusatiboak» deitzen dieten horretakoa) laguntzaileakizan-eko formak hartzen ditu. Aitzitik, aditzairagankorra bada edoiragangaitza baina aktiboa bada, laguntzailea*edun paradigmatik hartzen da (forma hori ez dago dokumentatua, horregatik izartxo batekin markatzen da):

izan*edun
Orainaldia
Lehenaldia
Orainaldia
Lehenaldia
1. pertsona singularranaiznintzendutnuen
2. pertsona singularrazarazinenduzuzenuen
3. pertsona singularradazenduzuen
1. pertsona pluralagaraginendugugenuen
2. pertsona pluralazaretezinetenduzuezenuten
3. pertsona pluraladirazirendutezuten

*edun-etik datorren laguntzailearekin osaturiko aditz multzoetako subjektuek ergatiboaren marka daukate (-k singularrean). Esan den bezala, ezaugarri hori egitura iragankorrei(Anek liburua irakurri du) ez ezik, esanahi aktiboko egitura iragangaitzek osaturiko azpitalde txiki bati ere badagokio(Anek ondo dantzatzen du, emanaldiak luze iraun du). Horregatik, egile batek baino gehiagok pentsatzen du euskara ez dela zehazkihizkuntza ergatibo bat, kontzeptua ezaugarri morfologiko eta sintaktikoetatik abiaturik definitu ohi den moduan,egitura aktiboko hizkuntza bat baizik.

Konjugazio edo aditz komunztadura pluripertsonalak adizki bakar batean partaide batzuk biltzen ahal ditu: subjektua, osagarri zuzena (gehienetan, markatu gabe) eta zeharkako osagarria.Darama adizkiadaramakio adizkiarekin alderatuz gero, berehala atzematen da ekintzako hirugarren partaidea, zeharkako osagaiarena egiten duena.

Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

  • ekarri d-i-da-zu: laguntzailekod- orainaldiaren adierazlea da,-i- artizki bat da,-da- singularreko lehen pertsonaren adierazlea, eta-zu singularreko bigarren pertsonarena;
  • ekarri d-i-o-zu: laguntzailekod- orainaldiaren adierazlea da,-i- artizki bat da,-o- singularreko hirugarren pertsonaren adierazlea, eta-zu singularreko bigarren pertsonarena;
  • ekarri d-i-gu-te: laguntzailekod- orainaldiaren adierazlea da,-i- artizki bat da,-gu- pluraleko lehen pertsonaren adierazlea, eta-te pluraleko hirugarren pertsonarena;
  • ekarri z-i-z-ki-gu-te-n: laguntzailekoz- lehenaldiaren adierazlea da,-i- artizki bat da,-z- pluralaren adierazlea,-ki- beste artizki bat (datibozko markarekin lotua),-gu- pluraleko lehen pertsonaren adierazlea,-te- pluraleko hirugarren pertsonarena, eta-n lehenaldiaren marka da.

Adizkiak, bereziki konjugazio pluripertsonalaren barruan, oso modu ikusgarrian zailtzen ahal dira, adibide hauek frogatu bezala (egiazko kasuak dira, baina gutxi erabiliak):ziezazkiguketen, z-ieza-z-ki-gu-ke-te-n morfemetan zatitua, edogeneramazkionan (emakume batihika hitz egiten zaionean),ge-ne-ram(a)-z-ki-o-na-n morfemetan zatitua.

Azkenik, konjugazio alokutiboak solaskidearen sexuaren arabera bereizten diren adizki-paradigmak biltzen ditu. Adizki horiek orokorrei buruz diferenteak dira, ez bakarrik hizlariak espresuki bere solaskidea aipatzen duenean (ikusi duk [mask.],ikusi dun [fem.]), hori beste aditz pertsona bati baitagokie, baizik eta solaskideak ekintzan esku hartzen ez duenean ere bai:liburu hau irakurri diat (gizon bati hitz egiten zaionean),liburu hau irakurri dinat (emakume bati hitz egiten zaionean); adizki markatugabea, solasaldiaren erreferentziarik egiten ez duena,liburu hau irakurri dut esaldian dago. Forma berezi horien erabilera harreman eta egoera jakin batzuetara mugatuta dago: erabiltzen diren barietateetan, aditz-joko alokutiboa arrunta da anai-arreben artean eta adin bertsuko adiskideen artean; ohikoagoa, dena den, gizonezkoen artean emakumezkoen artean eta harreman mistoetan baino. Bestelako egoeretan forma alokutiboen erabilera urria da, edo ez da gertatzen.

Ezaugarri sintaktikoak (joskera)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, hitzen ordena SOV (subjektuaobjektuaaditza) izan ohi da, markaergatiboa duten hizkuntzetan oso zabaldua dagoena. Hala ere, euskarak malgutasunsintaktiko nabarmena du. Esaldien mailako ordenarik ohikoena (Jonek(S) autoberria(O)erosi du(V)) izenen etapostposizioen arteko harremanarekin bat dator (euskaraz ez dagopreposiziorik):aulkiaren atzean,iritzi horren aurka. Gaztelaniatik harturiko preposizioak, euskarak onartu eta gero, beste postposizioak bezala portatzen dira: iritzi horren aurka. Izensintagmaren eta harengenitibozko osagarriaren arteko ordena (aitaren etxea) bat dator tipologikoki hitzen oinarrizko ordenarekin. Gauza bera esan daiteke egitura konparatiboez: hauetan, konparazioaren bigarren osagaia adjektiboaren –hau dagokion graduan– aurretik agertzen da (zu baino gazteagoa).

Mendeko perpaus erlatibodunak laguntzen duten substantiboaren aurretik joan ohi dira ([erosi berri dudan](Rel) liburua). Hala ere, hori ez da modu bakarra klausula erlatibodunak sortzeko: maila batzuetan zeina izenordaina erabiltzen da, erromantzearen egituraren antzera, hots, erlatiboa substantiboaren ondoren. Gaurdaino ia-ia iraun ez duten eraikuntza zaharretan, erlatiboa erreferentearen atzetik ere bazihoan, hala nola:monument ageri eztiradenak (Rel)bezala zarete (Leizarraga, 1571, Lukas XI, 44). Joskera hori oraingoarekin alderatzen ahal da (ageri ez diren (Rel)monumentuak bezala(koak) zarete). Barne erlatiboko klausulak dira, seguru asko. Horrenbestez, euskarak izan litezkeen aukera tipologiko guztiak dauzka mendeko esaldi erlatiboak osatzeko.

Ezaugarri lexikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskarazko hiztegigintza»

Euskararenlexikoa da hizkuntzaren gainean gutxien ezagutzen den kontuetako bat eta horrek bide eman die balizko iritzietimologiko guztiei, fundamentuarekin edo gabe. Zoritxarrez, azken hauek izan dira nagusi historian zehar.

Gaur egungo ikerketek (Joseba A. Lakarraren eskutik) adierazten dute, antza, jatorrizko lexikoaren multzoaren muina erro laburretan, monosilabikoetan, oinarritzen zela eta, hortik abiaturik, hizkuntzaren bilakaeraren ondorengo urratsetan, bi silaba edo gehiagoko erroak sortuz joan zirela. Euskarak hiztegi etimologiko on baten behar gorria du. Gaur egun euskarazko hitz jator gutxi zehazki ezagutzen ditugu; esan dezakegu hainbat hitzak jatorrak direla zehazki, adibidez, aditz osagarririk gabe (hau da, «izan» edo «egon») erabiltzen diren aditz guztiak («dakar», «dabil», «dator» eta bezalakoak), soin baten zati ia guztiak («esku», «begi», «buru» eta bezalakoak), zenbakiak adierazten dituzten hitzak «mila» zenbakiraino («mila» eta handiagoak diren zenbakiak latinetik eratorri ziren), ahaidetasuna adierazten duten hitzak («aita», «neba», «arreba», «osaba» eta bezalakoak) etaizenordain guztiak («gu», «hau», «ezer», «nor», «zerbait» eta bezalakoak).[65] Jatorri ezezagun edo zalantzakoa duten hitzak ere ditugu, adibidez, «alai» eta «jai» hitzak ez direla jatorrak dirudi, baina ezin dugu esan nondik eratorri ziren.[66]

Euskarazko hitzekin lotura duten hitzak besteEurasiako hizkuntzetan aurkitzen ditugu Eurasiako hizkuntza zaharrenetako bat delako:eleuraldarkel «hizkuntza» etamongolieraхэл (hel) esanahi berdinarekin,gutxi (antzineuskaranguti) —dravidarguti «txiki», etb.[67]

Maileguei dagokionez, badakigu euskaralatinezko etaerromantzezko hitzez elikatu dela lotsarik gabe. Mailegu batzuk begi-bistakoak dira (bake < lat.pace(m),ohore< lat.(h)onore(m),liburu< lat. libru(m),herren,herrenka< esp.renco,rengo), baina beste batzuk ez hainbeste (aizkora< lat.asciola,begiratu< lat.vigila edo euskaratikbegi,aitortu<aragoiera zaharrekoaytorgar).

Askoz gutxiago izanik ere, litekeena da antzinako hizkuntzazeltetatik harturiko lexikoa ere izatea (mando,gori,maite,lur, agianizokin, baina azken hitz horren jatorria latin berantiarrekoesocinaizan liteke, Asturietakoesguín «izokin gaztea» kide izanik) etagermaniar hizkuntzetatik ere bai (agianurki).Arabieratik harturiko hitzak ere badira (alkandora, azoka,erraz), baina gehienak erromantzeak iragazirik etorri dira.

Idazkera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarak,XVI. mendean idazten hasi zenetik,alfabeto latindarra darabil, bere kokaleku geografikoaren eraginez. Gaur egun,euskal alfabetoak bost bokal ditu:

eta ondorengo kontsonante hauek:

  • b,d,f,g,h (mutua, mendebaldeko euskalkietan; hasperendua, ekialdekoetan),j (gipuzkeraz eta aldameneko hainbat hizkeratan, ahoskera belarra du, gaztelaniaz bezala; zubereraz eta Bizkaiko zenbait hizkeratan, frantsesezko <j> bezalakoa da, hots, /ʒ/ Igurzkari hobiosteko ahostuna); eta gainerako euskalkietan eta euskara batuan, sabaikaria),k,l,m,n,ñ,p,r,s,t,x,z.

Gainera, beste bost kontsonante ere baditu, beste hizkuntzetatiko maileguak idazteko:

  • c (eta haren aldaeraç),q,v,w,y.

Kontsonante horietako batzuk konbinatuz edo bikoiztuz,digrafo hauek sortzen dira:

  • dd,ll,rr,tt,ts,tx,tz.

Azentuari dagokionez, ez da idazkeran adierazten.

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ahozko literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ahozko euskal literatura»

Ahozko literaturak aipamen berezia behar du. Euskararen idatzizko garapen mugatua dela eta, ahozko literaturaren agerpenek indar berezia izan dute. Horrela, atsotitzak, baladak eta kopla zaharrekin batera, besteak beste, berebiziko munta dubertsolaritzak.

Sakontzeko, irakurri: «Bertsolaritza»

Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritzaXIX. mendetik aurrera garatu zenEuskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea.Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta,frantsesen aurkako,karlisten garaiko etaKubako gerrei buruzko bertso mordoxkak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, eta zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zen.

Mende hartako bertsolari zaharrenen arteanXenpelarerrenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian:Betroiarenak,Pasaiako zezenarenak edoIa guriak egin du, esaterako. Bat-bateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere,Jose Mari Iparragirre eta etaBilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. LehenarenUme eder bat etaGernikako arbola edo bigarrenarenBein batian Loiolan etaLoriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak diraIparraldeko koblakariak ere, hala nolaZuberoako Piarres Topet «Etxahun»barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü,Maria Solt eta Kastero...) etaNafarroa BeherekoJoanes Oxaldebidarraitarra (Lurreko ene bizia,Iruñeko ferietan...).

Euskara idatziaren lehen urratsak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskara idatziaren lehen urratsak.

Euskaraz idatzitako lehenengo hitzakAkitania etaPirinio inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilarrietakoak dira ( I. mendea) Jainko eta Jainkosen izenak izan litezke:sembe>seme;anderexo>andereño;cison>gizon...

Gaur egun ezagutzen den euskara ez da antzinaro hartakoa bera. Horregatikaitzineuskara deritzo garai hartakoeuskaldunen mintzairari; eta aitzineuskaratik gaur egungo euskarara, garai hartako latinetik gaur egungo gaztelaniara dagoen antzeko aldea edo handiagoa legoke.

Orain arte euskaraz idatzita aurkitu diren esaldirik zaharrenakDonemiliagako glosak dira (X. mendea). Horren zergatia hauxe da, herri literatura eta tradizioa ahoz transmititu izan direla batez ere.

Glosak, latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira, hau da, zatirik zailenei buruzko ohar batzuk "Guec ajutuezdugu" (ez dugu laguntzarik) eta "Içioki dugu" (piztu dugu) dira.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bernart Etxepare eta XVI. mendeko literatura

Bernart EtxeparerenLinguae vasconum primitiae liburua euskaraz argitaratutako lehena da, 1545ekoa. Izenburualatinez dago, baina liburu osoa euskaraz. Idazleak idazterakoan ez zuen eredurik izan. Horregatik, grafia asmatu behar izan zuen eta euskararen soinuak, hotsak, paperean emateko erdaran erabiltzen ziren letrez baliatu zen: apeza izanik, baitzekien erdaraz idazten.

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria (1571)Joanes Leizarragak idatzi zuen. Apaiz katolikoa zen, baina garaikoNafarroako erregina protestante bihurtu zenean higanot bihurtu zen, beste kristau asko bezala. Erreginak Itun Berriaren itzulpena euskarara egitea eskatu zionLeizarragari, dotrina kalbinista zabaltzeko. Horrela,Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria argitaratu zuen 1571. urtean. LiburuaVulgatatik itzulia bada ere, baditu itzulpena ez diren beste atal batzuk: horien artean, Nafarroako erreginari zuzendutako gomendio gutuna, nonEuskal Herria izenari lurraldea zehazten zaion, baita euskara etaeuskalkien izan zituen arazoak azaltzen dituen «Heuscalduney» deritzon atala ere.

Gernikako hilobietatik euskarazko inskripzioak berehala ezabatu eta gaztelaniaz jartzeko agindua (1949)
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Axular eta XVII. mendeko literatura

Gero (1643) euskalprosaren gorengo emaitza da, eta aszetika deritzon azpijeneroko obra unibertsala, nolabait 1643. urtean azaldu zen,Bordelen inprimaturik. Haren egilePedro Agerre Azpilkueta (Axular) Nafarroa GaraikoUrdazubi herrixkan jaio zen. Axular goitizena bere jaiotzeko baserritik datorkio. IparraldekoSaran eman zituenAxularrek bere urterik gehienak, hango errektore edo parroko. Liburuaren hizkuntza eredua, geroago lapurtera klasikoa deitu zena da. Eredu horretara heltzeko, Axularrek herriak ulertzeko moduko hitzak eta adierazpideak bilatzen ditu, baina horretan aberastasunik batere galdu gabe. Horregatik esaten da Axular dela euskal prosaren benetako sortzailea,Leizarragak bidea nolabait jorratu bazuen ere.

Eguna (1937) euskara hutsean idatzitako lehenengoegunkaria da. 1921ean sortutakoDonostiakoArgia astekaria bilakatzeko ahalegin guztiek lur jo bazuten ere, hazia ereinik zegoen euskaltzaleen artean. Egunkaria gerra hasi arte, hala ere, ez zen gauzatu,Eusko Jaurlaritzak 1937. urtearen hasieranEguna plazaratu zuen arte. Sei hilabete eskas iraun zuen lehenengo euskal egunkariak, militarrek ekaineanBizkai osoa kontrolatu bitartean, alegia.

Literatura idatzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal literatura»

Euskaraklapurtera idatziaren bidez, batik bat, bizi zuen berpizkundea. Ondokoak izan zireneuskal literaturari hasiera ematen zioten autoreak:

Hurrengo mendeetan gainerako euskalkiek idatzizko garapen handiagoa izan zuten. Euskalki literarioak lapurtera,bizkaiera,gipuzkera eta, apalkiago,zuberera izan ziren. Berpizkunde osasuntsu baten ondoren, hegoaldeanXVIII. mendean geldiune bat jazo zen, non erlijio-testuen itzulpen txepelen erdianAgustin KardaberazenEusqueraren berri onac nabarmendu zen. Era berean, egile handirik izan zen: AxularXVII. mendean,Juan Antonio Mogel etaPedro Antonio AñibarroXIX.enean eta Estepan UrkiagaLauaxeta,Txomin Agirre,Xabier Lizardi etaGabriel Aresti besteak beste,XX.enean.

1968tik aurrera,euskara batuaren garapenarekin, euskarazko literatura azkar hazi zen, eta gaur egun asko dira[68]euskal idazleak, besteak beste:

Euskara munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriaren inguruan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EuskaraBearnoko hainbat herri eta auzunetan mintzatua da. Herri eta auzune horiekZuberoaren inguruan daude. Honako hauek dira:Aramitze,Arriba,Arribalda,Azpilda,Ereta,Hagoeta,Jeruntze,Lixoze,Nabarzi,Orin etaTabaila-Uzkaine. Batzuek zerrenda horretan sartzen dituzteEskiula,Jeztaze etaOzaraine-Erribareita ere, baina gehienetan Zuberoako herritzat hartzen dira.

Aspaldiko bisitariak: Donejakue bidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskal HerriaDonejakue bidean izateak Europako bisitari ugari ekarri ditu.

Euskal Herria igaroleku zelako beste froga batDonejakue bidea da.Erdi Aroan hasi zen, eta denbora luzez (X. mendetik XIX.eraino) erromes asko heldu zirenEuropa osotikCompostelara,Done Jakue apostoluarena omen zen hilobia ikustera, ortzia irabazteko bidea zelakoan. Bideko pausaleku handienetakoa zenOrreagako monasterioak, alderatzeko eran, oraindik XVII. mendean urteko 20.000 janari ematen zituen. Euskarak harridura pizten zuen bidaiarien artean. «Itsaso erromaniko»aren barnean euskararen «uharte» ikusgarria ageri zen. Horregatik, bidaiariek hiztegitxoak osatu zituzten, batzuk oso zaharrak, XII. mendekoak.

Beilarien arteanAymeric Picaud frantsesa dugu ospetsuena gure historian. Picaud frantziar erromesakDone Jakue bidea egin zuen XII. mendean eta ikusitakoaren gida bat latinez idatzi. Bertan euskaldunak eta lurraldea deskribatzen ditu eta kexu ageri da eman dioten tratuaz. Hala ere, euskarazko hitzen zerrenda bat bildu zuen, ezagutzen den lehen euskal hiztegitxoa bilduz.Codex Calixtinus (1132–1135) latinezko liburuanPirinio hegoaldeko biztanleak «nafarrak» (nauarri) deitzen ditu; iparraldekoak, ordea, «baskoak» (bascli). Hala ere, ez direla bereizten dio: berdin jan, jantzi eta hitz egiten dutela.

Arnold von Harff alemaniar zalduna, 1496–1499 urteen artean egindako erromesaldietan, Euskal Herrian ere izan zen, eta erromesaldi horien berri eman zuenean, euskarazko hiztegitxo bat jaso zuen.

Euskara bidaiari

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona da, non jaio zen edo non bizi den berdin dio. Beraz, euskaldun guztiak ez diraEuskal Herrian bizi, Euskal Herritik at ere euskaldunak bizi dira eta horren froga bizia dira munduan zehar idoro daitezkeenEuskal Etxeak edo Euskara edo Euskal Kultura irakasgai dituzten zenbaitUnibertsitate.

Historian zehar ez dira gutxi herria utziz mundu zabalera abiatu zirenak. XVI. mendeaz geroztik,Amerikarako bidea izan zen norabide nagusia. Ameriketan egiten zituzten lanbideak ezberdinak dira, baina zenbait garaitanartzaintza nagusia zen.Argentinan,Buenos Aires hiriburuan esne ekoizpena XIX. mendeaneuskaldunen eskuetan zen, hala nola, gazitegiak (haragia kontserbatzeko industria, alegia); bi lan horiek «euskaldunen lanak» izendatzeraino heldu ziren. Horretaz gain,euskaldunak aritu ziren Ameriketako hainbat eta hainbat jardueratan:Kaliforniako urre-meatzeak, ostatuak eta merkataritza,ArgentinakoPampa ordekan, unai gisa...

Euskal etxeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal etxeak»

Euskal etxeak atzerrira joandakoeuskaldunak batzen diren tokiak dira. Elkarte horien helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea dira. Horretarako ekintza ezberdinak antolatzen dira: euskarazko klaseak, abesti eta dantza taldeak, aldizkariak, liburuak, jaiak,bertsolari txapelketak, eta abar.

Munduan zehar dauden euskal etxeetatik zaharrenaMontevideoko (Uruguai)Laurak Bat euskal etxea da, 1876. urtekoa. Urte berean,Argentinan Laurak Bat izena duen beste euskal etxe bat zabaldu zuten halaber.

Gaur egun, guztira 162 euskal etxe ofizial daude mundu osoan zehar eta beste 30 bat inguru oraindik ofizialak ez direnak.

Euskara, munduko unibertsitateetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskarak eta euskal kulturak interesa sortzen dute Euskal Herritik at. Horren oinarrian zergati ezberdinak daude, zientifikoak eta sentimentalak.

Zergati zientifikoek mugiarazten dituztenentzat, euskara ikasgai edo ikergai da. Horientzat, euskal hizkuntzaren eta kulturaren ezaugarri bereziak dira interes-sortzaile; adibidez, euskara lurralde berean sustraituta gutxienez hogei mendetik gora egin duen hizkuntza izatea, eta ahaide ezagunik gabeko hizkuntza izatea.

Zergati sentimentalak dituztenak, ordea, garai bateko egoera sozio-ekonomikoak bultzatuta, bizimodua ateratzera atzerrira joan behar izan zutenak edo horien ondorengoak dira.Migrazioaren ondorioz, euskotarren komunitateak sortu dira han-hemenka, eta euskaldunak dira haietako hainbat.

Edonola ere, zergatia bata ala bestea izanik, interes horri esker euskararen eta euskal kulturaren presentzia asko hedatu da munduan zehar.

Euskara Interneten

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ahotsak.eus webgunea, euskara hutsean eskaintzen denwebguneetako bat.

Euskal Herriko «zortzigarren lurraldea» izendatu izan zaioInternetari[69]. Interneten hainbat eduki eskura daude daitezke euskaraz: testuak, audioak[70], bideoak[71]... Milakawebgune eskura daude euskaraz, batzuk euskara hutsean eta beste batzuk aukeren artean euskara ere eskaintzen dutenak. Hainbat aplikazio informatiko ere euskarazlokalizaturik daude. Badagosoftware librea euskaraz lokalizatzen dabilenkomunitate bat ere.

Euskarak Interneten badu domeinu bat ere,.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra. Domeinuaren helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea.

Euskal pidginak Islandian eta Kanadan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «euskara-islandiera pidgina» eta «algonkin-euskara pidgina»

Euskal Herriko baleazaleekpidgin bi sortu zituzten IparAtlantikoan egindako bidaietan:Islandianeuskara-islandiera pidgina, etaTernua eta Labradorrenalgonkin-euskara pidgina. XVIII. mendearen inguruan galdu ziren, baina idatzizko lekukotasun apur batzuk gorde dira.

Euskararen aldeko gizarte mugimendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara,hizkuntza gutxitua izanik, ez da egoera arrunta bizitzen ari bere lurraldean. 1980ko hamarkadatik hainbat aurrerapauso eman badira ere (hizkuntza koofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako iparraldean), zenbait esparrutan oso presentzia urria du. Horri aurre egiteko,frankismo amaieratik talde ugari sortu dira euskararen alde lan egiteko, zeregin horretan jada ziharduten taldeei gehituz.

Euskaldun Berri plaza (Ozeta, Araba).

Erakundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Elkarteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek dira euskararen alde diharduten elkarte nabarmenenak:

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Datuak berrienak dira:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Eusko Jaurlaritza (2020).VI. Mapa Soziolinguistikoa, 2016. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  2. Nafarroako Gobernua (2020).Nafarroako datu soziolinguistikoak, 2018. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Euskarabidea.
  3. (Frantsesez)«Euskararen egoera Iparraldean - 2016ko inkesta soziolinguistikoa» OPLB Office Public de la Langue Basque - Pays Basque - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria (kontsulta data: 2022-07-11).
  4. VI. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA (2016). (kontsulta data: 2019-01-22).
  5. «VI. Inkesta Soziolinguistikoa» Euskarabidea (kontsulta data: 2019-01-22).
  6. «VI. Inkesta Soziolinguistikoa» Berria (kontsulta data: 2019-01-22).
  7. «Trebiñuko enklabea» (PDF) euskaraba.eus (kontsulta data: 2019-01-19).
  8. «euskara», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  9. abcEusko Jaurlaritza (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Nafarroako Gobernua (Euskarabidea), Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basque. VI. Inkesta Soziolinguistikoa, Euskararen eremu osoa. (kontsulta data: 2019-01-04).
  10. Hire alde hori. Berria (kontsulta data: 2019-01-04).
  11. Koldo MITXELENA: «Euskararen bide luze bezain malkarrak», inEuskararen liburu zuria, Euskaltzaindia, 1978.
  12. ab Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Iñaki. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Bilbo: Euskaltzaindia ISBN978-84-946477-8-9..
  13. (Gaztelaniaz)«Luis Michelena. Obras completas. V. Historia y geografía de la lengua vasca. web-argitalpena.adm.ehu.es» Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiaren Urtekariaren Gehigarriak 58 ISSN978-84-9860-335-4..
  14. Alfontso Irigoien (1977).«Geure hizkuntzari euskaldunok deritzagun izenaz»,Euskera, XII, 513-538 orrialdeak.
  15. Alfontso Irigoien (1990). «Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay»,Fontes Linguae Vasconum, 56.
  16. (Gaztelaniaz)Nabarralde. (2011-12-13). «Un musulmán del siglo VIII llamado Marzuq ibn Uskara» Nabarralde (kontsulta data: 2024-04-23).
  17. «euskara», in Koldo Mitxelena:Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  18. Ikus argazkia, azalpena eta honen irakurketa, Alicia M. Canto doktoreak hemen egina: "La Tierra del Toro: Ensayo de identificación de ciudades vasconas",Archivo Español de Arqueología 70 zk., 1997, 31-70 orr., 35 orr., 9 nota y 6. irudiaedición digital. Hilarrian hau aipatzen da:Narhunges, Abissunhari filius eta bere balizko lehengusuaUmme, Sahar(i) f(ilius)
  19. Francisco Beltrán Lloris:«Los andosinos ¿una antigua etnia pirenaica?»,Recull de conferències 2008 : 2225 anys des dels andosins ; 3rs Debats de recerca, Societat Andorrana de Ciències, 2010. 69-82. orrialdeak.
  20. (Gaztelaniaz)Luis Núñez Astrain. El euskera arcaico. Extensión y parentescos. (kontsulta data: 2019-01-05).
  21. (Gaztelaniaz)Eduardo Aznar Martínez. El euskera en La Rioja. Primeros testimonios. Euskonews (kontsulta data: 2019-01-05).
  22. (Gaztelaniaz)Eduardo Alfaro Peña. "Oppida" y etnicidad en los confines septentrionales de la Celtiberia. Universidad de Valladolid. Facultad de Filosofía y Letras (kontsulta data: 2019-01-06).
  23. Eusko Jaurlaritza. Euskararen historia zertzeladak: kronologia. Eusko Jaurlaritza (kontsulta data: 2019-01-07).
  24. «1801. Euskaldunen herrian barrena. Wilhem von Humboldt» www2.gipuzkoakultura.net (kontsulta data: 2018-11-26).
  25. Diasporako euskararen egoera. Euskonews (kontsulta data: 2019-01-06).
  26. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2015-01-28). «Ezin izanen dute euskara ofizial izendatu» Berria (kontsulta data: 2018-06-26).
  27. Peruarena Ansa, Mikel. (2018-06-24). «Zirrikitu bat» Berria (kontsulta data: 2018-03-26).
  28. (Gaztelaniaz)Noticias, Diario de. «El euskera sólo es requisito en el 0,6% de los puestos de funcionarios no docentes» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-09-03).
  29. «Osasunbidea: Alemanak 5, euskara 0? -» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2021-10-29).
  30. «ELAk salatu du Jaurlaritzak gaztelania maila «gorena» eskatzen duela euskara hutsez jarduteko ere» Berria.
  31. Alzuru, Jone Bastida. «Haserrea piztu du Irunen euskara eskakizuna baliogabetu duen epaiak» Berria (kontsulta data: 2021-05-13).
  32. (Gaztelaniaz)«Los jueces vascos creen que la normativa del euskera en los ayuntamientos puede vulnerar la Constitución» ELMUNDO 2021-07-11 (kontsulta data: 2021-09-13).
  33. «Epaile batek euskara "zaila" dela argudiatu du hizkuntza eskakizun bat saihesteko - Aiaraldea» Alea.eus (kontsulta data: 2022-02-01).
  34. Aperribai, Julen. «Udaltzaingoaren lan poltsarako ez da euskararen B2 maila behar, epaile baten arabera» Berria (kontsulta data: 2022-09-19).
  35. Orzaiz, Ion. «165 familia «euskarazko eredurik gabe» utzi dituzte Iruñeko haur eskoletan» Berria (kontsulta data: 2021-05-14).
  36. (Gaztelaniaz)SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-10-01). «El TSJN anula la valoración del euskara como mérito en las zonas mixta y no vascófona» naiz: (kontsulta data: 2021-05-14).
  37. (Gaztelaniaz)elcorreodeburgos. «El juzgado anula el 'Plan del Euskera' de Treviño» elcorreodeburgos (kontsulta data: 2021-12-05).
  38. Lartzanguren, Edu. «Alesbesko Udalak kartelak zentsuratu ditu euskaraz ere egoteagatik, salatu dutenez» Berria (kontsulta data: 2022-03-10).
  39. Beloki, Ekhi Erremundegi. «Murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren kontrakoa dela ebatzi du Konstituzio Kontseiluak» Berria (kontsulta data: 2021-05-21).
  40. irudia, Komunikazioa eta. «Euskaltzaindiak Frantziako Konstituzio Kontseiluaren hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta sustatzeko legearen kontrako erabakia salatzen du» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-05-25).
  41. Beloki, Ekhi Erremundegi. «NBEk azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari hizkuntza gutxituei buruz» Berria (kontsulta data: 2022-07-05).
  42. (Gaztelaniaz)Noticias, Diario de. «El TAN anula la valoración como mérito del euskera en Estella si no es preceptivo» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-10-09).
  43. Etxenausia, Ion Orzaiz-Unai. «Enpresei euskara planik ez eskatzea adostu dute PSNk eta eskuinak» Berria (kontsulta data: 2021-10-09).
  44. Gorraiz, Uxue Rey. «Euskararen auzian «herritarren hitza» errespeta dadila eskatu dute Mañerun» Berria (kontsulta data: 2023-02-11).
  45. Jaurena, Aitor Garmendia-Isabel. (2023-09-19). «Euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute EH Bilduk eta EAJk» Berria (kontsulta data: 2023-09-19).
  46. (Gaztelaniaz)SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-04-16). «La concienciación como escudo en el «Asedio al euskera»» GARA (kontsulta data: 2020-08-04).
  47. ab (Gaztelaniaz)Taldea, elkar. (2018-06-15). «Joan Mari Torrealdai: "El euskera no es ajeno al proceso de recentralización en que nos encontramos" - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2020-08-04).
  48. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Asedio al euskera - Juan Carlos Moreno Cabrera» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2020-08-04).
  49. abc (Gaztelaniaz)Intsausti, Joseba. (1999). «Reseña: El Libro Negro del Euskera.Joan Mari Torrealdai» Revista internacional de estudios vascos. (Eusko Ikaskuntza) 44, 2: 537-538..
  50. VI. Inkesta Soziolinguistikoa, Euskal Autonomia Erkidegoa. (kontsulta data: 2019-01-04).
  51. Trebiñuko enklabea, azterketa soziolinguistikoa 2022. (kontsulta data: 2025-07-02).[Betiko hautsitako esteka]
  52. Actitud de los habitantes de Villaverde de Trucíos hacia el euskera: 1986-2002. (kontsulta data: 2019-01-04).
  53. Nafarroa Garaia - Azterketa_soziolinguistikoa_2018. Nafarroako Gobernua.
  54. (Frantsesez)«7. Inkesta soziolinguistikoa abiatu da!» OPLB Office Public de la Langue Basque - Pays Basque - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria (kontsulta data: 2022-01-12).
  55. (Frantsesez)VI° Enquête Sociolinguistique en Euskal herria (Communauté Autonome d'Euskadi, Navarre et Pays Basque Nord) (2016).)
  56. Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016 (Prentsa-txostena). Soziolinguistika Klusterra, 8-15 or..
  57. (Ingelesez)Urla, Jacqueline; Burdick, Christa. (2018-07-01). «Counting matters: quantifying the vitality and value of Basque» International Journal of the Sociology of Language 2018 (252): 73–96.  doi:10.1515/ijsl-2018-0015. ISSN1613-3668. (kontsulta data: 2022-01-11).
  58. Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa. Euskal Herria, 2016. Soziolinguistika klusterra (kontsulta data: 2019-01-07).
  59. «Araba euskararen lurralde peto-petoa»[Betiko hautsitako esteka],Euskaraba, 2010-02-25.
  60. Koldo Zuazo (2007),«Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz»,Berria, 2007-12-09.
  61. Koldo Zuazo. Euskalkien sorguneak..[Betiko hautsitako esteka] CC-BY-SA lizentzia.
  62. Torrealdai, J.M. 2014: "Batasunaren bidea urratzen. Txillardegiren eragintza praktikoa",Jakin, 204:11-96.
  63. Manterola, Julen. (2015). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. EHU, 597 or..
  64. Pello Salaburu:«Kasu markak»,Sareko Euskal Gramatika.
  65. (Ingelesez) Etymological dictionary of Basque. The estate of the late R. L. Trask, 391-394 or..
  66. (Ingelesez) Etymological Dictionary of Basque. The estate of the late R. L. Trask, 396-397 or..
  67. «Etymological Basque Dictionary-French-Spanish-English» projetbabel.org (kontsulta data: 2020-12-29).
  68. Armiarma.eus - Literaturaren Zubitegia. (kontsulta data: 2018-09-2).
  69. SIERRA ORRANTIA, Josi. (2011-01-10). «Zortzigarren probintziaren izena eta izana» zortzigarren lurraldea (kontsulta data: 2021-09-02).
  70. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2021-09-02).
  71. Ostolaza, Paulo. «Zeintzuk dira ikustaldi gehien dituzten euskarari buruzko bideoak?» Berria (kontsulta data: 2021-09-02).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
Autoritate kontrola


Euskara
Euskarari buruzko artikuluak
Euskalkien mapa
Euskararen
historia
Pidginak eta
pagadolektoak
Euskal literatura
Euskalgintza eta
politika
XX. mendera
arte
XX. mendea-
Gaur
Hedabideak
Bestelakoak

Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.

Ezkerraldeko mapan 2011. urtean euskaraz ulertzen zutenen kopurua ageri da, herriz herri.

     > % 80     > % 60     > % 40

     > % 20     > % 0

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskara&oldid=10436998"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp