Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Euskal Herriko baleazaleak

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal baleazaleak» orritik birbideratua)
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal baleazaleen historia azaltzen duen bideoa.
1592ko IparAtlantikoko baleaguneen mapa

Euskal Herriko baleazaleakXII. etaXVIII. mendeen artean balea-ehizan jardun zutenEuskal Herrikoarrantzaleak izan ziren. Hasieran,Bizkaiko golkoaren itsasertzean aritu izan zirensardako balearen (euskal balea izenaz ere ezaguna)[1][2][3] arrantzan. Tekniken hobetzeak, ordea, gero eta urrunago joanarazi zituen arrantzaleak (hasieranIpar Itsasora, pixkanaka-pixkanakaIslandiara, eta azkenekozKanadakoTernua eta Labradorreko kostaldeetara[4]). Arrantzaleak, baleak harrapatzen ez ezik, larru-bilketan etabakailao-arrantzan ere ibili ziren. Jarduera horietan sortutako merkataritza-harremanen eraginez, bertokoekeuskarazkopidgin bi sortu zituzten:euskara-islandiera (Islandian) etaalgonkin-euskara (Kanadan).

Historia eta teknikak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sardako balearen arrantzak abantaila nabarmena zuen bestebaleen arrantzaren aldean: behin balea hil eta gero, ez zen beste espezieak bezala hondoratzen.[5] Diferentzia horrek balea harrapatzeko bi teknika sorrarazi zituen.

Bizkaiko golkoan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Balea-ehizari buruzko horma-irudia,Ribeseyan

Lehendabizikoz arrantzaBizkaiko golkoko kostaldeetan hasi zen.[6][7] Herrietako muinoetan talaiak jartzen zituzten itsasaldea zaintzeko. Behin balea ikusita, portura abisua eman etaarrantzaleek lasterkatxalupak hartzen zituzten. Orduan hasten zen baleaarpoiaz jotzeko lasterketa: arpoiaz balea jotzen zuen lehendabizikoak eskubideak zituen animaliaren salmentan. Horrek liskarrak sortu zituen herrien artean[8].

Jarduera horren lehen idatzizko agiria670. urtekoa da: agiriaren arabera,Lapurdikoarrantzaleek 40 potolumera (balea-olio) saldu zituztenFrantziako iparraldean.[9][10][11].

XIII. mendean, baleak harrapatzeko hainbat portu eraiki zituzten, horien arteanGetariako etaLekeitioko portuak,1204an sortuak. Hala ere,1334. urterako balearen gainbehera hain zen nabariaBizkaiko golkoan,Alfontso XI.a Gaztelakoak arrantzarako debekualdia ezarri zuen,[9] balea stocka hazteko asmotan. Honek arrantzaleak besteitsasoetara bultzatu zituen.

Baleazaleen Harria edo Baleazalearen talaiaUlia mendiko talaia naturala.XVIII. mendera bitarte erabili zuten Donostiako baleazaleek.[12][13][14][15]

Ipar Itsasoan elikatzen aritu ostean, baleak udazkena igarotzeraBizkaiko golkora etortzen zirenean izaten zen baleen arrantza garaia, hau da,urri etamaiatz artean.[7] Orduan, baleazale-konpainiekin hitzarmenak sinatzen zituzten arrantzaleek.[16][17]XVII. mendeko lehen hiru hamakardetan,A Larachako San María do Socorro de Caión monasterioarihamarrena ordaintzen zioten harrapatutako balea bakoitzagatik. Datu horiek erakusten dutenagatik, inguru hartan etengabea zen baleen presentzia, eta ez zen, beste latitudeetan bezala, baleen igarobide soila.[18]Sardako baleakurrian etaazaroanBizkaiko golkoaren barnealdera zihoazen,abenduan etaurtarrilean itsas zabalera, etaapirilean etamaiatzeanGaliziako kostaldeetara mugitzen ziren. Hasieran, Euskal Herriko baleazaleak beren portuetan balea agertu arte zain egoten ziren, baina apurka-apurka gero eta balea gutxiago izanik, baleei segika hasi zirenBizkaiko golkoko kostalde osoan.

Horrela,kabotaje teknika hobetu zuten; gerobakailao eta baleak harrapatzekoIslandia edoTernuara ailegatzeko erabiliko zuten teknika bera, hain zuzen.

Balekumeak urteko lehen bi hilabeteetan harrapatzen zituztenez,[18] batzuen ustez baleak erditzera etortzen zirenBizkaiko golkora. Hainbeste balea izan ziren harrapatuak,XVIII. menderako desagertua zen ohiko balea-ehiza. Hala ere, zaila da esatea noiz utzi zioten arrantza egiteariBizkaiko golkoan, ordurakoTernuan jarduera puri-purian baitzen. OraindikXIX. mendean,Euskal Herriko kostaldean baleak arpoitzen zituzten noizbehinka.

Hona hemen zenbait datu:

  • 1517 eta1662 artean,Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten, horietatik 7 kumeak.
  • 1637 eta1801 artean,Zarauzko arrantzaleek 55 balea harrapatu zituzten.
  • 1728 eta1789 artean,Getariako arrantzaleek 12 balea harrapatu zituzten. Aurreko urteetan, aldiz, batez beste 4 - 10 urtero.
Bizkaiko golkoan harrapatutako azken sardako balea (Orio, 1901).

Bizkaiko golkoan harrapatutako azkensardako balea1901ekomaiatzaren 14an izan zen.Oriokoarrantzaleekarpoia gabedinamita erabili zuten animalia akabatzeko. Gertaeraren oroigarri,Balearen bertsoak jarri zituen bertsolari anonimo batek, etaBenito Lertxundi oriotar kantariak famatu bihurtu zituen.[19] Honela hasten dira:

«

Mila bederatzieun da
lehenengo urtian
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.

»

Ipar Atlantikoan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sardako balearen hedapen mapa.

EuskaldunekEubalaena glacialis atzetik oso urruti ailegatu ziren. Handiagoa eta preziatuagoa zenBalaena mysticetus harrapatzera ere joaten ziren. Euskaldunak aitzindariak izan zirenTernuako uretan,1530 inguruan. Euskaldunak Ipar Atlantikoko mendebaldeko balea populazioak ustiatu zituzten bakarrak izan omen 1600 arte,Labrador hegoaldeko etaQuebeceko ekialdeko kostaldeetatik ehizatzen ibili ziren.Red Bayko balearen aztarna arkeologikoei buruzko azken ikerketen argitan,XVI. mendeko euskaldunek ehizatu zituzten baleen kopuruari buruzko datu historikoak aztertzen ari dira.[20] Azken datuen arabera, 13.000 bat balea hil ei ziren, aurreko beste analisi batzuek emandako kopuruak baino gutxiago. Baleen harrapaketak goia jo zuen1570eko hamarkadan, eta1579. urtearen inguruan behera egiten hasi zen. Euskaldunek, nagusiki,Groelandiar balea (Balaena mysticetus) zuten helburu,sardako balea baino handiagoa eta preziatuagoa. Baleen arrantza 1560ko hamarkadan areagotu zen heinean, euskaldunek baleen bigarren migrazioa nabaritu zuten azaroaren erdialdean, eta ehiza denboraldia itsasoa izoztu arte luzatu zuten. Garai hartan,Red Bayko portuak garrantzi handia hartu zuen, harik eta 1570eko hamarkadan euskal baleontzien erdiak inguru bertan kokatu ziren arte.

Erabilitako teknika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren teknika, itsas zabalean erabiltzen zuten (baiBizkaiko golkoan, bai IparAtlantikoan). Teknika berria behar-beharrezko bihurtu zen,sardako baleaBizkaiko golkoan pixkanaka-pixkanaka galtzen ari baitzen. Horrek bultzatu zituen itsasoan barneratzera.[21] Itsas zabalean arrantza egiteko, beharrezkoa zen kofradiek, udalek edo enpresaburuek espedizioak ordaindu eta antolatzea.[8]

Harrapaketok herriei zekarzkieten etekin handiak zirela eta,[22] baleazaleen arteko norgehiagoka areagotu zen. Mozkin handiena balearen gantzetik zetorkien. Gantza, behin olio bihurturik, argiztatze-sistemarako erabitzen zen, ke eta usainik bota barik erre zitekeelako.[8] Bizarra ere baliagarria zen oso, orduko gai malgu bakarrenetakoa baitzen. Haragia, aldiz, apenas jaten zen itsasertzeko herrietatik kanpora. Gehienetan, gatzunetan jarri etaFrantzia aldean saltzen zuten.Espainian, ostera, ez zuten saltzen,1750 arte ia ez baitzenMeseta aldera joateko biderik. Hezurdura eraikuntzarako materialtzat erabiltzen zuten, bai eta apaingarriak eta altzariak egiteko ere. Merkataritza hura garrantzitsua zen, oso, Euskal Herrikoekonomia bultzatzeko.[23]

Ipar Atlantikoko uharteetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Spánverjavígin»

IparAtlantikoan Euskal Herrikoarrantzaleen lehendabiziko aipamena, berriz,1412. urtekoa da.Urte hartan,islandiarrek diotenez,Grundarfjörðuretik 500itsas milia mendebaldera zebiltzan Euskal Herriko hogei baleontzi inguru.[9]

Islandiarren eta Euskal Herriko baleazaleen arteko harremanak ez ziren beti baketsuak izan. Adibidez,Islandiako historiako sarraskirik latzena tirabira haien eraginez gertatu zen:1615 eta1616 artean, Euskal Herriko hiru baleontziVestfirðirren edo mendebalderagokofiordoetan hondoratu ondoren, Piarres Agirre, Esteban Telleria eta Martin Villafrancakoak zuzendutako 50 marinelhil zituzten islandiarrek.[24]

Kanadan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskaldunek eragina izan zuten eskualdean, toponimian[25] ez ezik baita bertokoen izenetan ere. Aipatzekoa daSaint-Pierre eta Mikelunekoarmarrianikurrina agertzen dela eta abuztuan euskal jaiak egiten dituztela.Euskaldunak aitzindari baziren ere,europararrantzaleek —batez ereportugaldarrek etaespainiarrek— gero bisita ugari egin zizkietenTernuakoarrain sardeei.

Euskal Herriko baleazaleekKanadako itsasbazterrean eginiko lehendabiziko pausoak kondairaz beteta zeuden, batez erebalea etabakailaoa arrantza egiteko guneak sekretuak zirelakoXVI. mendean.Ternuak "Uharte Fantasma" ezizena zuen Euskal Herriko arrantzaleen artean. Egungo izena lehendabizikoz1508an Joao Vaz Corte-Realek erabili zuen.[26] Batzuek diote1375ean heldu zirelaTernuara. Beste ikerlari batzuek, berriz,1412an izan zela etabaionarrak zirela. Hori egiaztatzea zaila da oso, batez erekabotaje teknika ez ezik itsas zabalean nabigatzeko beste teknikak ere beharrezkoak zirelako. Teoria horren aldekoek esaten duteeuskaldunek teknika horiekIslandia aldean ezagutu zituztela, antzinakobikingoetatik ikasita.[27] Beste teoria frogatu gabe batek dioXV. mendean Euskal Herriko baleazalepiraten erasoek desagerrarazi zituztelaGroenlandiako azkenbikingo koloniak. Edonola ere, lehen aipamen ziurra 1517koa da, eta 1520an jadaBaionan agertzen zenTerrenabes izeneko lekuan egiten zen bakalaoa arrantzatzeko espedizioen berri[28].

Lope Martinez de Isastilezoarhistorialariak1625ean idatzi zuen[29] esploratzaile baten pasadizoa,Compendio histórico de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa bere liburuan. HarkAlgonkin-euskara pidgina zekitenamerindiarrak topatu zituen, eta "Zer moduz?" galdetzen zietenean "Apaizak hobeto!" erantzuten zieten adiskideki, nahiz eta, Isastiren esanetan, gehienek apaiza zer zen oso ondo jakin ez. Isastik ere esaten du Hego Euskal Herriko arrantzaileek, 1525ra arte, bazutela nahiko arrain Flandria, Irlanda eta Ingalaterrako itsasoetan, baina 1525an Ingalaterrako uretatik bota zituztenean hasi zirela interesatzen Ternuako arrandegi berrien inguruan[28].

LabradorkoRed Bayko toki honetan zeuden,1550 aldean, baleen koipea urtzeko labeak.Bernier ontziaren hondakinetatik hurbil hondoratu zen1565eanPasai DonibanekoSan Juangaleoia.

Hau da, esan litekeXV. menderako euskaldunak balea eta bakailao arrantzan zebiltzala, eta arrantza-postu aurreratuak kokatu zituztelaLabradorren etaTernuan.[29] Horietatik handienaRed Bayn izan zen: 600 lagun inguru zituen, eta urtero 15 baleontzi ateratzen zituen.[30] Gaur egun herri hartan bertan Euskal Herriko Baleazaleen Museoa dago,Labradorreko kostaldetan hondoratu zen nao batetik berreskuratutako txalupa bat erakusten duena.Thomas Jeffersonek berak adierazi zuen euskaldunak izan zirela balea-ehizan eta hura industrializatzen lehenak Ameriketan.[31]

1559anMartin Oiharzabal itsasgizonziburutarrakLes voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu itsasgida idatzi zuen, bertanTernuari buruzko lekuen datuak eta distantziak bertaratu nahi zuten itsasgizonentzat gida modura lagungarri izan zitezen bildu zituen. Gerora,1677an Pierre Etxeberrik idazlan haulapurterara euskaratu zuen.

1713koUtrechteko Itunak berretsi egin zuen XVII. mendean hasitako euskal marinelen arrantza eskubideen galera, Ternua eta Labrador Europako estatuen arteko lehian interesgune bihurtu ahala.Britainia Handiak arrantza urak gero eta gehiago bereganatu zituen bertan, eta 1763koParisko Itunak eta 1783koVersaillesko Itunak azken kolpea eman zien euskal arrantzaleei Kanada ekialdeko kostalde eta uharteetan.[32]

Euskal Herriko baleazaleak gaur egun

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Balearen hezurduraBiarritzeko itsas museoan.

XVI. etaXVII. mendeetanBizkaiko golkoaneuskal balea galtzeak Euskal Herriko baleazaleak ere desagertzea ekarri zuen.[7] Hala ere, euskal ohiturak berreskuratu nahian,2006an Albaola Elkarteak “Apaizac Obeto espedizioa, Kanada 2006” antolatu zuen. Antzinako erara txalupa bat eginda, Euskal Herriko baleazaleen antzinako ibilbidetatik ibili ziren, orduko jantziak eta elikagaiak erabiliz.[33].

Bizkaiko golkoan harrapaturiko hirueuskal balearen hezurdurak ikusgai dira museoetan:

Balearen arrantza gogoratzeko,Euskal Herriko kostaldeko herri askok balea irudikatu zuen bere armarrian, eta armarrian dute oraindik. Hona hemen herri horien zerrenda:[23]

Euskal HerrianOrion1901ean harrapatu zuten azken balea;Lapurdiko azkenarpoilaria1882an hil zenZiburuko Juan Luis Antxuxuli izan zen[34].Bizkaiko eta Euskal Herriko azkenarpoilariak Ramón Intxausti Puiana (Elantxobe 1909 -Gijón 1988) eta Juan José Zubiaur Irazabal (Erandio 1905 - Erandio 1976) izan ziren[35][36].

Museoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «ballena» sarrera,Zehazki hiztegia.
  2. «ballena vasca» sarrera[Betiko hautsitako esteka],Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
  3. «euskal balea» sarrera,Euskalterm Terminologia Bankua.
  4. Igartua, Maialen. (2012-07-14). «Balearen itzal luzea euskal kulturan» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Las ballenas del Cantábrico».
  6. «Chasse à la baleine: le spectre de Moby Dick hante l'humanité».
  7. abcBontigui Eskisabel, Joseba A.. (2002). Baleekin Jolasean. Sardako balea edo euskal balea. Eusko Jaurlaritza ISBN84-457-1896-7..
  8. abcAzpiazu, Jose Antonio. (2000). Balleneros vascos en el Cantábrico. Donostia: Ttartalo ISBN978-84-8091-679-0..
  9. abcKurlansky, Mark. (1999). The Basque History of the World. ISBN0-8027-1349-1..
  10. Proulx 2007, I-14 orr. .
  11. Dégros, Maxime. (1943). «La grande pêche basque : des origines à la fin du XVIIIe siècle. [10, (suite). IVe partie, la pêche à la morue»] www.bilketa.eus 45 (kontsulta data: 2024-03-10).
  12. Arrizabalaga, Mikel. «Uliako xendak» Berria (kontsulta data: 2021-06-21).
  13. «Donostia.eus - [Berria Haurrekin egiteko planak»] www.donostia.eus (kontsulta data: 2021-06-21).
  14. «Talaia ibilbidea: Pasai San Pedro - Donostia - Gipuzkoa Natura - Liferay» Gipuzkoa Natura (kontsulta data: 2021-06-21).[Betiko hautsitako esteka]
  15. «ULIAN ZEHAR GEOGRAFIA IKASTEN | Pasaia Lezo Lizeoa» lizeoa.eus (kontsulta data: 2021-06-21).
  16. Zirikiain, Mariano. (2005). Los vascos en la pesca de la ballena. in: Ilargi Amandrea. Txertoa ISBN978-84-7148-373-7..
  17. Castañón, Luciano. (1964). «Notas sobre la pesca de la ballena en relación con Asturias» Boletín de Estudios Asturianos (51).
  18. abCanoura, Andrés. (2002). A pesca da balea en Galicia non sécalos XVI e XVII. Santiago Compostelakoa: Galiziako Xunta.
  19. Benito Lertxundi:Zuberoa/Askatasunaren semeei (1977)Elkar
  20. (Ingelesez)Loewen, B.. (2009). «Historical Data on the Impact of 16th-Century Basque Whaling on Right and Bowhead Whales in the Western North Atlantic» Canadian Zooarchaeology / Zooarchéologie canadienne (26): 3–24. ISSN1923-2535. (kontsulta data: 2025-03-16).
  21. Aguilar, A.. (1986). «A review of old Basque whaling and its effect on the right whales (Eubalaena glacialis) of the north Atlantic» Reports of the International Whaling Commission.
  22. Caro Baroja, Julio. (1981). Los vascos y el mar. Donostia: Txertoa ISBN84-300-0368-1..
  23. abCampos, Miren Koro; Peñalba, Mauro. La caza de la ballena. Su influencia en los usos y costumbres desde la Edad Media..
  24. Snjafjallasetur Heritage Centre. Slaying of Spaniards in the West fjords in 1615..
  25. Lepage, André; Wien, Thomas. (1994). «Troc, trafic et commerce» Recherches amérindiennes au Québec XXIV. (3).. Artikuluak: Laurier Turgeon,«Vers une chronologie des occupations basques du Saint-Laurent du XVIe au XVIIIe siècle: Un retour à l'histoire» eta Peter Bakker,«La traite des fourrures et les noms de tribus: quelques ethnonymes amérindiens vraisemblablement d'origine basque dans le Nord-Est»
  26. Mythical Islands
  27. «La llegada de los vascos a America».[Betiko hautsitako esteka]
  28. abProulx 2007, I-28 orr. .
  29. ab«Ameriketarekiko antzinako harremanak - Zientzia.eus» zientzia.eus (kontsulta data: 2018-08-11).
  30. «Newfoundland and Labrador Heritage: Basque Whaling in Red Bay».
  31. SLU, Herritar Berri. (2018-08-07). «baleen arrastoak ostertzean» 7K revista dominical (kontsulta data: 2018-10-11).
  32. Arbex, Juan Carlos. (2016). «Los bacalaos y el Tratado de Utrecht: un conflicto entre potencias con el peor desenlace» Itsas Memoria (Donostia) 8: 782-787..
  33. Apaizac Obeto espedizioa, Kanada, 2006.
  34. Altxa mutillak aldizkaria,Itsas-begiak elkartea.
  35. «VALDÉS HANSEN, Felipe: Los últimos arponeros vascos: Juan José Zubiaur y Ramón Inchausti Pujana, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País - PDF Descargar libre» docplayer.es (kontsulta data: 2022-11-26).
  36. Euskal baleazaleak : berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak = Balleneros vascos : imágenes y vestigios de una historia singular. Untzi Museoa = Museo Naval imp. 2012 ISBN978-84-615-8122-1. PMC828298184. (kontsulta data: 2022-11-26).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskal_Herriko_baleazaleak&oldid=10296711"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp