Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Euskal abeslari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal abeslaria edoeuskal kantariaeuskaraz kantatzen duenabeslaria da.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bilintx bertsolaria

XIX. mendekoak ditugu lehenengo euskal abeslari ezagunak. Euskal abeslari ere badirenbertsolariak lehenago ere izan zirela erakusten duten aztarnak baditugu, baina XIX. mendean loratu zenbertsolaritza, eta ordukoxea dugu aspaldiko euskal abeslarien artetik ospetsuena,Jose Maria Iparragirre (1820 - 1881). Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izan du euskal kulturan. Honela dioNatxo de Felipek:

«Beno, garai hartako kronikak kontutan hartuta eta zintzo jokatuz, nik uste dut zera esan daitekeela: Iparragirre ez zela abeslari handi bat izan, ez zela konpositore eta berritzaile nabarmenik izan, ez eta poeta sakon bat ere. Hala ere, herriaren sentipenen itzultzaile izugarria da. Badago zerbait, ez dakit zehazki zer den, Iparragirre erakargarri eta betirako egiten duena. Horrek deitu izan digu beti atentzioa. Beraz, ikuspuntu kritiko batetik, ez zen bere aurrean txapela kentzeko moduko egilea izan, baina, hil zela 118 urte bete direnean, gaur egun balioa duten sentimenduak igortzen jakin izan zuen gizona izan zela esan daiteke.»
Natxo de Felipe[1]

Mende hartako bertsolari zaharrenen arteanXenpelarerrenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian:Betroiarenak,Pasaiako zezenarenak edoIa guriak egin du, esaterako.Jose Mari Iparragirreren abestiak etaBilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. LehenarenUme eder bat etaGernikako arbola edo bigarrenarenBein batian Loiolan etaLoriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Nabarmen ageri diraIparraldeko koblakariak ere, hala nolaZuberoako Piarres TopetEtxahunbarkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü,Maria Solt eta Kastero...) etaNafarroa BeherekoJoanes Otsaldebidarraitarra (Lurreko ene bizia,Iruiñeko ferietan...).

XX. mendea, 1950eko hamarkadaren bukaera arte: «kantagintza tradizionala»

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen bukaeraz geroztiko kantagintza tradizionalean, abestaldeen kantu polifonikoa zen nagusi: abesbatzak, zortzikoteak, kantutegi tradizionaleko abestiak, musika klasikoaren ildoari jarraitzen zioten zenbait tenorino eta opera abeslari...[2]

1960ko eta 1970eko hamarkadak: Euskal Kantagintza Berria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Lourdes Iriondo
Artikulu nagusia: «Euskal Kantagintza Berria»

Kantagintza Berriak, ideologia berriak sartzeaz gain,kantautorearen irudia ekarriko du agertokira. Taldeetan abesteko ohituraren aurrean, kantautoreak «bakardadearen aroa» hasiko du,JosAnton Artzeren hitzetan; kantautorea bakarrik dago taulen gainean, munduari, bizi dituen arazoen aurrean, askatasun mezu bat kantatzen.[2]

Espainiako Gerra Zibilaren atzetik etorritako gerraondo luzean euskal kultura agertoki nagusietatik baztertuta ibili ondoren,1960ko hamarkadan euskal abeslariak loratzen hasi zirenEuskal Kantagintza Berriarekin. Klandestinitatean eta diskoak isilpeka banatuz hasitako mugimendu hark eredutzat hartu zituenEuropako etaAmeriketako hainbategile abeslari (Georges Brassens,Bob Dylan,Joan Baez,Violeta Parra,Atahualpa Yupanqui,Victor Jara...). Haiek bezala, gizarte protesta egiten zuten, baina, gainera, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren galeraren aurkako erreakzioa zenez gero, helburu nagusitzat zuten kultura berreskuratzea. Hala, euskal kantu zaharrak ahanzturatik ateratzea izan zen Euskal Kantagintza Berrian ibili zirenek egindako lan garrantzitsuenetako bat.

Mugimenduaren aita izan zenMixel Labéguerie,1961. eta1963. urteen artean argitaratutako bi diskoekin. Gero, dagoeneko abian zen mugimendu horren eztanda ekarri zutenEz Dok Amairu kolektibokoek: abeslari gisa,Mikel Laboak,Lourdes Iriondok,Benito Lertxundik,Xabier Letek etaOskarbi taldekoek; ideologo gisa,Jorge Oteizak; eta, beste hainbat zereginetan, beste hainbat jendek. Euskal kantagintzaren eztanda horren lagungarri izan zen euskal kulturagintza osoa bizi zuen borborra ere.[3]

Ez Dok Amairuz haratago, Euskal Kantagintza Berriaren olatua norabide guztietan zabaldu zen:[3]Maite Idirin,Oskorri taldea (Natxo de Felipe abeslariarekin),Gontzal Mendibil,Estitxu, Ipar Euskal Herriko kantaldien loraldia,Ortziken kolektiboa,Pantxoa eta Peio,Etxamendi eta Larralde,Antton Valverde, eta abar.

1970eko eta 1980ko hamarkadak: euskal rocka, euskal folk berria eta beste

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Fermin Muguruza euskal abeslaria,Kortatu taldearekin, Egiako gaztetxean (1987)

Euskal kulturan, lehendabizi,rock progresiboa sartuko zen:Errobi,Itoiz,Izukaitz. Musika estilo horretan euskal abeslari aritu zirenAnje Duhalde (Errobi),Niko Etxart,Odile Kruzeta (Izukaitz),Fran Lasuen (Izukaitz),Juan Carlos Perez (Itoiz).

Geroxeago,Eusko Rock Erradikala etorriko zen: askotariko estiloetan (punka,rocka,ska,reggaea), batzuek euskaraz, eta beste batzuek gaztelaniaz. Ezaugarri bat besterik ez zuten guztiek berdin: kritika soziala eta politikoa. Mugimendu horretan, euskal abeslari aritu zirenEneko Abrego (BAP!!),Andoni Basterretxea (Delirium Tremens),Kandi Fernandez (Baldin Bada),Iñaki GaritaonandiaGari (Hertzainak),Xabier Montoia (Hertzainak),Roberto Moso (Zarama),Daniel RiañoBuitraker (Baldin Bada),Pablo SusperregiKatu (Baldin Bada),Fermin Muguruza (Kortatu,Negu Gorriak) eta abar.

1970eko hamarkadan bestelakofolka ere etorri zen euskal musikara, euskal folk berria,Haizearekin adibidez. Talde horretan euskal abeslari aritu zirenTxomin Artola etaAmaia Zubiria; gerora talde horretatik at jarraituko zuten biek, elkarrekin hasieran.

Geroztikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mikel Urdangarin

1980ko hamarkadaren hasieratik aurrera, pixkanaka, euskarak inoiz bereganatuak ez zituen esparruak bereganatzeari ekin zion: hezkuntza publikoa (baita unibertsitatea ere), Administrazio publikoa, telebista... Euskara hain zokoratua ez zegoenez militantziaren premia lehen bezain gorria ez zelako-edo, kantari euskaldun asko, euskara hutsean kantatzeari utzita, bai euskal bai erdal abeslari izaten dira: (Ines Osinaga, Muguruza anaiak,Anari...). Baina badira huts-hutsik euskal abeslari izateari eusten diotenak ere, zaharrak (Txomin Artola, Benito Lertxundi, Niko Etxart...) nahiz berriak (Mikel Markez,Mikel Urdangarin...). Euskaraz inoiz baino musika estilo gehiagotan entzuteko aukera dugu gaur egun.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia orokorrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Lourdes Otaegi:«Xabier Lete. Bigarren poema liburua (1974)»,Euskal Literaturaren Hiztegia I. Idazleak.ISBN 978-84-691-8604-6.
  • Erreferentzia zehatzak

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]
    1. Igor Cubillo:«Iparragirre ez zen abeslari eta konpositore handia izan, ez eta poeta sakona ere» (Nacho de Feliperi eginiko elkarrizketa),El País, 1999-10-22.
    2. abBelen Oronoz:«BARTZELONA - DONOSTIA zubiaren bila: Euskal Kantagintza Berria ("Ez dok Amairu") eta La Nova Cançó Catalana-ren ("Els Setze Jutges") arteko azterketa konparatiboa»,Euskonews & Media, 38. zenbakia, 1999-06-18.
    3. abGontzal Agote:«Kantagintza berriaren sorrera».

    Ikus, gainera

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]

    Kanpo estekak

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]
    Autoritate kontrola


    KulturaArtikulu haukulturari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
    "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskal_abeslari&oldid=9536322"(e)tik eskuratuta
    Kategoriak:
    Ezkutuko kategoriak:

    [8]ページ先頭

    ©2009-2025 Movatter.jp