Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Euskal Autonomia Erkidegoa

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
«Euskadi» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Euskadi (argipena)»
«EAE» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «EAE (argipena)»
Euskal Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma del País Vasco
Eusko abendaren ereserkia
(Gora ta Gora)

Hitzak:Sabin Arana Goiri (1902)

ikurrin

Euskal Autonomia Erkidegoko armarria
Geografia
HiriburuaZehazteke
42°50′48″N 2°40′23″W
Hiririk handienaBilbo
Azalera7.233
Punturik altuenaAketegi (1.551 m)
MugakideakNafarroa Garaia,Errioxa,Kantabria,Gaztela eta Leon etaAkitania Berria
Administrazioa
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaImanol Pradales
LegebiltzarraEusko Legebiltzarra
Epai autoritateaEuskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Demografia
Biztanleria2.230.452
Dentsitatea308,33 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Giza garapen indizea0,924(2013)
Ekonomia
BPG nominala68.817.000.000 €(2016)
BPG per capita35.300 €(2016)
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi
euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoa —sigletan idatzita,EAE— edoEuskadiEspainiako iparraldekoautonomia erkidego bat da,1979an sortua.Euskal Herriko mendebaldeko zatia da,Araba (Trebiñuko barrendegia izan ezik),Gipuzkoa etaBizkaia biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez,Gasteiz da,[oh 1][1] hiri horretan baitaudeEusko Jaurlaritzaren egoitza,Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena etaEusko Legebiltzarrarena.

Badu arrazoirikeuskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra.Gaztelania ere bada ofiziala.Nafarroako Foru Erkidegoari EAEren parte izateko eskubidea onartu zaioEspainiako Konstituzioan, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoizerreferendum batean gauzatu.

Izena

Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuan zehaztuta dagoenez,Euskadi etaEuskal Herria dira autonomia erkidego horren izen ofizialak; eta, gaztelaniaz,Euskadi etaPaís Vasco. Horrek arazoak dakartza,Euskal Herria etaEuskadi hiru herrialdeetarako bakarrik erabiltzea ez baitator bat izen horien tradizioarekin.Euskaltzaindiak eman duen araua daEuskal Herria izena «Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko» erabil dadin.[2]

XX. mendearen lehen hiru laurdenetan,Euskadi (1968an Euskaltzaindiak euskara baturako ortografia finkatu arte,Euzkadi idazkerarekin) etaEuskal Herria sinonimotzat erabili ziren, Euskaltzaindiak adierazitako Euskal Herri osoa izendatzeko;Euskadi izenak abertzale kutsu politikoa zuen, etaEuskal Herria zen izen neutrala.[3]Franco hil ondorengo urteetan, berriz,jeltzaleekEuzkadi izendatzen segitu zuten Euskal Herri osoa; etaezker abertzalekoek, aldiz,Baskongadak esaten zioten EAEri sarritan, eta sinonimotzat erabiltzen zituztenEuskadi etaEuskal Herria Euskal Herri osorako.[4]

Nafarroa Garaian, aldiz, XX. mendearen hondarreanEuskadi hitza nekez entzuten zen, ez zegoen oso onartuta, ez eta errotuta ere. Besteak beste, horregatik,Euskal Herriko futbol selekzioko jokalariek 2008 eta 2009an Gabonetako partida jokatzeari uko egin zioten,1936tik erabili izan zutenEuskadiko selekzioa izenaren aurka eginda.[5]

Bestalde,PSEkEuskadi erabili izan du EAEaren izentzat, autonomia erkidegoa sortu zenetik beretik. Gero, 1982an, Nafarroa Garaiak eta EAEak bat egin ez zutelarik, alderdia banatu egin zen, eta PSEkEuskadiko izaten segitu zuen bere euskarazko eta gaztelaniazko izenetan (Euskadiko Alderdi Sozialista / Partido Socialista de Euskadi).Alderdi Popularrekoek orain dela urte gutxitik erabili izan duteEuskadi hitza EAE izendatzeko.

Euskaldunen gaur egungo erabileran,Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko erabiltzen da gehienbat; etaEuskal Herria, Euskaltzaindiak arautu bezala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko.

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera, izen osoaEuskal Herriko Autonomia Erkidegoa da, etagaztelaniazComunidad Autónoma del País Vasco[6], baina erabilera ofizialean bertan ere —hau da,Euskal Autonomia Erkidegoaren aldizkari ofizialean argitaratutako lege testuetan—Euskadi,Euskal Autonomia Erkidegoa etaEAE izenez aipatzen da autonomia erkidego hau, etaEuskal Herria izena Euskaltzaindiak araututako esanahirako gordetzen da.[7]

Geografia

Iparraldean mugakide dituBizkaiko golkoa etaPirinio Atlantikoak departamendua, ekialdean eta hego-ekialdeanNafarroa Garaia, hego-mendebaldeanErrioxa, eta mendebaldeanGaztela eta Leon etaKantabria.

Orografia menditsua du oro har,Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean.Ebro ibai inguruan lurra lauagoa da eta Arabaren hegoaldean sakana dago. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak hartutakoak. Mendietanpinuak,haritzak etapagoak aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal, patata edo erremolatxa landak aurki daitezke, baso naturalen muinoekin batera. Autonomia Erkidegoak biosferaren erreserba bat daukaUrdaibain, etanatur parke ugari.

Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da: Tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban, lehorragoak hegoalderantz goazen heinean. Ohikoa daxirimiria, oso euri fina.

Nahiz eta biztanleria txikia izan, Euskal Autonomia Erkidegoak industria bolumen handia dauka eta Espainiako zonalde aberatsenetakoa da, Europako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Horren arrazoi garrantzitsuenetakoa industria tradizio indartsua da. Hala ere,1980ko hamarkadan industria birmoldatu zen, eta industria hori kaltetuta irten zen.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko historia»

Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekari zuzena1936ko Euskadiren Autonomia Estatutuaren bidez 1936an sortutako autonomia erkidegoa izan zen. Hark ereAraba,Bizkaia etaGipuzkoa hartzen zituen bere barnean.Frankismoak autonomia erkidego hura desegin zuen hurrengo urtean,Eusko Gudarostea armen indarrez menpean hartu eta gero.

Diktadura haren ondotik,1978ko Espainiako Konstituzioan oinarrituta,1979anEuskal Autonomia Erkidegoko Estatutua onartu zen. Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako foru erakundeen hainbat eskumenEusko Jaurlaritzak hartu zituen, eta hala sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoa.

Sinboloak

Ereserkia

EAE-ko ereserkia.

Euskal Autonomia Erkidegoko ereserkia "Eusko Abendaren ereserkia" da.

Ikurriña

Ikurriña (Euskal Herria) bandera ofiziala da:Euskal Herrikoa ere bada.

Besteak

Gernikako arbola

Gernikako Arbola.

Lurralde antolaketa

Euskal Autonomia ErkidegoaAraba,Bizkaia etaGipuzkoako probintziek osatzen dute:lurralde historiko izendapena dute. Halaber, erkidegoan 251 udalerri daude: 51, Araban; 88, Gipuzkoan; eta 112, Bizkaian. Arabak zazpieskualde edokuadrilla ditu; Bizkai eta Gipuzkoako eskualdeek, aldiz, ez dute banaketa administratiboaren mailarik.

Erkidegoko hiri nagusiak ondorengoak dira:

Euskal Autonomia Erkidegoa: biztanle gehien duten udalerriak
Iturria: Instituto Nacional de Estadística (2016)[8]
Post.IzenaProbintziaBiztanleakPost.IzenaProbintziaBiztanleak
Bilbo
Bilbo
Gasteiz
Gasteiz
1BilboBizkaia345.12211LeioaBizkaia30.857Donostia
Donostia
Barakaldo
Barakaldo
2GasteizAraba244.63412GaldakaoBizkaia29.315
3DonostiaGipuzkoa186.06413DurangoBizkaia29.031
4BarakaldoBizkaia100.02514SestaoBizkaia27.841
5GetxoBizkaia78.55415EibarGipuzkoa27.380
6IrunGipuzkoa61.60816ErandioBizkaia24.240
7PortugaleteBizkaia46.37517ZarautzGipuzkoa23.117
8SanturtziBizkaia46.04318ArrasateGipuzkoa21.987
9BasauriBizkaia40.98319HernaniGipuzkoa19.712
10ErrenteriaGipuzkoa39.38120TolosaGipuzkoa19.175


Lurralde historikoak

Euskal Autonomia Erkidegoa hirulurralde historikotan banatzen da, izen bereko probintzien eremua hartzen dutenak:

Udalerriak

Epai-barrutiak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Autonomia Erkidegoko epai-barrutien zerrenda»

Euskal Autonomia Erkidegoa 14 epai-barrutitan banaturik dago. Izan ere, Araban bi dira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, seina.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria piramidea.

EspainiakoIndustria Iraultzaren abiarazle bat izanda,XIX. mendetik1970eko hamarkada bitarte, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle kopuruak gora egin zuen, batez ere Espainiako autonomia erkidegoetatik bertaratu zen jendea, lan bila.

Eustaten datuek diotenez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %  4,50 atzerritarrak ziren 2006an.[9] Espainiako ehunekorik txikiena, estatuko batezbestekoaren (%  8,47) erdia baino gutxiago. Europarrak ez direnen artean,latinoamerikarrak etamarokoarrak dira gehienak; eta europarren artean,errumaniarrak etaportugaldarrak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eboluzio demografikoa, eta
estatuko biztanleriaren ehunekoa
1857190019101920193019401950
Biztanleria413.470603.596673.788766.775891.710955.7641.061.240
Ehunekoa% 2,67% 3,24% 3,37% 3,58% 3,77% 3,67%3,77
1960197019811991199620012005
Biztanleria1.371.6541.878.6362.134.7632.109.0092.098.0552.101.4782.124.846
Ehunekoa% 4,49% 5,53% 5,66% 5,35% 5,29% 5,11% 4,82

Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: «Euskara»

Euskal Autonomia Erkidegoan bihizkuntza ofizial daude:gaztelania etaeuskara. Euskarak izaera koofiziala du etaNafarroa Garaiarekin etaIpar Euskal Herriarekin komuna den hizkuntza da.

Mende askotan zehar,herrialde horietan hainbat hizkuntza hitz egin izan dira:gaskoia (XIX. mendera arte),gaztelania etaeuskara erabilienak izan dira. EuskaraEuskal Herriko jatorrizko hizkuntza da: ez datorlatinetik etaEuropako hizkuntza zaharrenetarikoa da.

Autonomia erkidegoan,2001. urtean, biztanleriaren % 51 gaztelaniaz bakarrik mintzo zen; % 32 inguru,elebiduna zen; eta % 18k, euskara ulertzen zuen baina nekez mintzatu. Ehuneko horiek lurralde historiko batetik bestera aldatu egiten dira: lurraldeeuskaldunenaGipuzkoa da etaerdaldunena,Araba. Datu ofizialok2001ekoak direla nabarmendu behar da, urtetik urteraelebidun kopurua handiagoa baita. Izan ere, 2006 eta 2011 artean 15.000 pertsonatan igo zen euskaldun kopurua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urte edo gehiagoko biztanleen % 62,8k euskara-ezagueraren bat zuen 2011n.[10][11]

Politika

Euskal Autonomia Erkidegoko botereak Legebiltzarrak, Jaurlaritzak eta Lehendakariak jarduten dituzte:

  • Arartekoa EAEko herriaren defendatzailea da. Legebiltzarrak hautatzen du 5 urteko eperako. Hiru euskal hiriburuetan ditu ordezkaritzak.

Alderdi politikoak

EGIren (EAJren gazte erakundea) margo bat,Legorretan (Gipuzkoa).

Eusko Legebiltzarrean2016ko hauteskundeetan ordezkapena lortu zuten alderdi politikoak:

Batasuna alderdia ez dagoEusko Legebiltzarrean ordezkatua etaJose María Aznarren gobernuak Espainiako Alderdi Politikoen Legea aldatu eta Batasuna legez kanpo jarri zuenetik, ezin da inongo hauteskundeetan aurkeztu. Batasuna,ezker abertzalearen inguruko beste hainbat gizarte mugimendurekin batera, Espainian legez kanpo dago 6/2002 Lege Organikoa betetzen ez duela leporatuta. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkezterik ez zuenez, botoaEuskal Herrialdeetako Alderdi Komunistarentzat eskatu zuen, eta 6 jazarleku lortu.

Ordezkapenik gabeko alderdi aipagarriak:


Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak:
EAJ (28) • EH Bildu (18) • Elkarrekin Podemos (11) • PSE-EE (9) • PP (9)
Beste batzuk:UPyD • C's • Vox • PACMA
Alderdi politiko historikoak:
AP • EPK • CDS • UCD-EE • UA • HB • EHAK • EA • Aralar • EH

Ikus, gainera:{{Nafarroa Garaiko alderdi politikoen aurkibidea}}

Ekonomia

Oso lurralde txikia izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoakindustria-bolumen handia du, etaEspainiako eskualderik aberatsenetarikoa da:Europako barne produktu gordinaren per capita batezbestekoaren % 117,1, hain zuzen ere (Eustat, 2002. urtea). 1980ko hamarkadaren erdialdean, Euskal Autonomia Erkidegoa krisi ekonomiko gorrian zegoelarik,industria-birmoldaketa eta berrindustralizazioa egin ziren. Behin egoera normalizatuta,Espainiako erkidegorik garatuenetarikoa da etaEuskal Estatistika Institutuak egindako ikerketa baten arabera, etaNBEaren metodologia jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak munduko Garapen Adierazlerik altuenetakoa lortu zuen2004an. Langabezia-tasa % 5,1en inguruan dago, euskal ekonomia industria eta zerbitzu birmoldatze baten barruan murgildurik baitago.

2014koabenduaren 23an jakin zenez,turismoa EAEkoBPGaren % 5,8 zen.[12]2014ko azaroan, industria ekoizpena % 3,1 handitu zen.[13]

Azpiegiturak

Garraioa

Itsas garraioari dagokionez,Bilboko portua garrantzitsuena da, 37,2 milioi tona garraiatu zituelako2006an. GehienbatErresuma Batua,Espainia etaTxinarekin ditu merkataritza-loturak. Euskal Autonomia ErkidegokoBPGari 419 milioieuroko ekarpena egiten dio eta 9.500 lanpostu sortzen ditu. Haren ondoren, hurrengoaPasaiakoa da.

Erkidegoak hiru aireportu ditu:Bilbo-Loiu,Gasteiz-Foronda etaDonostia-Hondarribia. Hiru aireportuak 60 kilometroko erradioan daude eta2006an 4,41 milioi bidaiari izan zituzten.

Trenbide garraioa, aldiz, hainbat enpresak kudeatzen dute.

Horretaz gain, abiadura handiko tren sarea eraikitzen ari diraGasteizBilboDonostia hiriburuak lotuko dituena. ProiektuakEuskal Y izena hartu du, ibilbideak duen formarengatik.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea (Barakaldo)

Osasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sistemaEusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak etaOsakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuak osatzen dute.

Segurtasuna

Euskal Autonomia Erkidegoak bere polizia autonomikoa du:Ertzaintza. Hirulurralde historikoetan zehar banaturik dago eta gaur egun, herri-segurtasun, ordena publikoa eta trafikoko eskumen guztiak ditu.

Espainiako Segurtasun Indarrek ere badute Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia.Guardia Zibilak hamar kuartel ditu hiru lurraldeetan etaEspainiako Polizia Nazionalak, lau. Azken bi polizia horiek gehienbat aduanetako, drogen eta terrorismoaren aurkako eskumenak dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoa herritar bakoitzeko polizia gehien dituen eskualdea daEuropar Batasun osoan. Giza Eskubideen aldeko hainbat taldek, horien arteanAmnistia Internazionalak etaTorturaren Aurkako Taldeak, beren urteroko txostenetan Espainiako Terrorismoaren Aurkako Legepean atxilotutako herritarrek jasandako tortura eta tratu txarrak salatu dituzte. Erakunde horiek torturaren kontrako protokoloa aplika dadin eskatzen dute.Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila2005ean hasi zen protokolo horrek jasotzen dituen zenbait neurri hartzen.Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak gutxitu egin ziren. Espainiako polizia indarrei dagokienez, ez dituzte neurri horiek oraino hartu.

Oharrak

  1. Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)«Vitoria no será capital por ley, por ahora»,El Correo, 2010-05-11.
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 139. arauaːEuskal Herria izena..
  3. (Gaztelaniaz)IñakiAnasagasti:«Por algo Sabino Arana llamó Euzkadi a la Euskal Herria carlista»,Iñaki Anasagastiren bloga.
  4. http://www.argia.eus/argia-astekaria/1944/xabi-larralde-barnealdean-abertzaleen-garaia-iritsi-da-baina-ez-dugu-alternatiba-gauzatzen-jakin
  5. (Gaztelaniaz) Iván Orio:«“Sólo jugaremos si la selección se llama Euskal Herria”: La élite del fútbol vasco acusa a las instituciones de “vaciar” el término Euskadi y desafía a la Federación por el partido navideño»,Diario Vasco, 2008-11-14.
  6. 1979ko EAEko Estatutua, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunean.
  7. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala.
  8. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística:Cifras oficiales de población, 2016-01-01.
  9. (Gaztelaniaz)«La población crece en Gipuzkoa por primera vez en 20 años»,Diario Vasco, 2008-01-31.
  10. Eustat. Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara-ezagueraren bat du..
  11. «Hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara ezagueraren bat dute Gipuzkoa, Bizkai eta Araban» Berria 2013-07-18.[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Turismoak EAEko BPGaren %5,8 ordezkatzen du»,Berria, 2014-12-24
  13. Industria ekoizpena %3,1 handitu da azaroan EAEn. Berria 2015-01-09.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Euskal_Autonomia_Erkidegoa&oldid=10252501"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp