Europar Batasuna[2] (EB) batez ereEuropan kokatuta dauden 27 estatuz osaturikobatasun politiko etaekonomikoa da[3]. 4.233.255 km2 ditu eta 447 milioi biztanle inguru. Europar Batasunakbarne-merkatu bakarra garatu dulegedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzekojustizia komun bat izatera[4]; politika bateratuak daude gaur egunmerkataritza[5],nekazaritza,arrantza etaeskualde-garapenean[6].Schengen eremuaren barruan bidaiatzekopasaporte kontrolik ez dago[7].1999anEuro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.
Kontinentearen ekialdean, Errusiar Tsarrerriak eta, ondoren, Errusiar Inperioak (1547-1917) Mosku Hirugarren Erroma eta ekialdeko tradizioaren oinordeko bezala izendatu zuten, Konstantinopla 1453an erori ondoren. Greziar ekialdearen eta latindar mendebaldearen arteko aldea jada zabaldu zen Erromatar Inperioaren zatiketa politikoarekin IV. mendean eta 1054ko zisma Handiarekin, eta Altzairuzko Teloiarekin zabalduko zen berriro (1945-91).
Pentsamendu politiko paneuroparra XIX. mendean sortu zen, Napoleonen inperioa desagertu ondoren (1804-15) Frantziar eta Amerikar Iraultzen ideia liberaletan oinarrituta. Vienako Kongresuaren emaitzen ondoren joan ziren hamarkadetan, europar batasunaren idealak kontinente osoan loratu ziren, bereziki Wojciech Jastrzębowski, Giuseppe Mazzini edo Theodore de Korwin Szymanowskiren idatzietan. Europako Estatu Batuak (frantsesez États-Unis d'Europe) Victor Hugok erabili zuen 1849an Parisen egindako Bakearen Nazioarteko Biltzarrean:
Bigarren Mundu Gerra ondorengo testuingurua
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gutxira arte, Estatuaren funtzionamendua eta bizitza politikoa konstituzioetan eta legeria nazionaletan oinarritzen ziren ia esklusiboki; horiek ezartzen zituztenestatu bakoitzean herritarrek etaalderdi politikoek zein Estatuak berak eta beraren erakundeek bete behar zituzten jokabide-arauak. Europaren kolapso osoak nagusiki, kontinente zaharraren gainbehera ekonomiko eta politikoarekin batera, sortu zituen hasiera berri baterako baldintzak, eta biziberritu zuen Europako ordenamendu berri baten ideia[21].
Oro har, gerraosteko europar integrazioko ahaleginek irudi nahasia erakusten dute, erakunde konplexu eta gardentasun urrikoez osatua. Horrela elkarren ondoan daude, baina beren arteko benetako loturarik izan gabe,Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Antolakundea (ELGA),Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (NATO),Europako Kontseilua eta Europar Batasuna (EB). Azpian zituzten helburu zehatzak kontuan hartuta baino ez du forma hartzen erakunde europarren aniztasun horrek; horien arabera, hiru talde handitan sailkatzen dira[21].
Lehen taldea: erakunde euroatlantikoak
1948ko maiatzean egindako Europaren aldeko kongresua, Herbehereetan.Winston Churchilli ongietorri beroa egin zioten Europako Mugimenduaren Kongresuan. Lehen ministro britainiar ohiak, garai hartan oposizio- buruak, Europako Kongresuaren inaugurazio- ekitaldia zuzendu zuen. 1946ko irailaren 19an, Zurichen eman zuen hitzaldi ospetsuan, Europaren batasuna eskatu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren osteanAmeriketako Estatu Batuek eta Europakelkarren artean egin zuten aliantzatik sortu ziren erakunde euroatlantikoak. Horrela, ez da kasualitatea Estatu Batuen ekimen baten ondorio izatea gerraosteko Europako lehen erakundea,Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea (ELEE), zeina 1948an sortu baitzen. Estatu Batuetako garai hartako Kanpo Arazoetako ministroGeorge Marshallek, 1947an, Europako estatuei eskatu zien berreraikitze ekonomikoaren ahaleginak bateratzeko. Horretarako, Estatu Batuen laguntza agindu zien; huraMarshall Planean gauzatu zen, eta oinarria izan zenMendebaldeko Europaren berreraikitze azkarrerako. ELEEren helburu nagusia izan zen lehenengo estatuen arteko merkataritza liberalizatzea. Alderdi osagarri gisa, 1960. urtean (Estatu Batuak etaKanada sartu ziren urtea), hirugarren munduko ekonomia sustatzea ezarri zen, garapenerako laguntzen bidez. ELEEELGA bihurtu zen, eta, gaur egun, 35 kidek osatzen dute[21].
ELEEren ondoren, 1949an,NATO sortu zen, Estatu Batuekiko eta Kanadarekiko itun militarra. NATOren helburua dira defentsa eta babes kolektiboa.Sobietar eraginari aurre egiteko segurtasun-gerriko orokor baten barruan diseinatu zen, eta 1989an «altzairuzko oihala» erori eta Sobietar Batasuna zatikatu ondoren, gero eta areago bihurtuz joan da krisiak kudeatzera eta egonkortasuna sustatzera bideratutako erakunde (ikus,NATOren zabalpena). NATOk hogeita zortzi estatu kide ditu, horien artean EBko hogeita bi estatu kide (NATOko kide ez direnak: Austria, Suedia, Finlandia[oh 2], Irlanda, Malta eta Zipre), eta horiez gain, Estatu Batuak, Kanada,Turkia,Norvegia,Islandia etaAlbania. Segurtasun-politikaren arloko Europako estatuen arteko lankidetza indartzeko,Mendebaldeko Europar Batasuna (MEB) sortu zen, 1954an. MEBk ekarri zuen Europan segurtasun- eta defentsa-politikaren garapenaren hasiera. Hala ere, bere eginkizuna ez zen zabaldu, nazioarteko beste erakunde batzuei eman zitzaielako haren eskumenen zatirik handiena, batez ere NATOri, Europar Kontseiluari eta EBri. Ondorioz, MEB 2011ko ekainaren 30ean desegin zen[21].
Bigarren taldea: Europako Kontseilua eta ESLA
Europako erakundeen bigarren taldearen ezaugarria da ahalik eta estatu gehienek parte hartzeko aukera ematen duen egitura izatea. Horretarako, nahita onetsi zen erakunde horiek ez joatea estatuen arteko lankidetzatik harago.
Talde honetakoa daEuropako Kontseilua;1949komaiatzaren 5ean sortu zen erakunde politikoa, eta gaur egun 47 estatu kide ditu, egungo EBko estatu kide guztiak barne. Europako Kontseiluaren Estatutuan ez dafederazio edo batasun bat eratzeko asmorik, eta ez da aurreikusten subiranotasun nazionaleko zatiak transferitzerik edo bateratzerik. Funtsezko gai guztietan, erabakiak aho batez hartzen ditu Europako Kontseiluak. Printzipio horren arabera, Estatu bakoitzak betoa jar diezaioke ebazpenak onesteari. Horrela, Europako Kontseilua nazioarteko lankidetza-organo bat da, bere egituraren ondorioz[21].
Europako Kontseiluaren esparruan, hitzarmen ugari egin dira ekonomia, kultura, gizarte-politika eta zuzenbidearen arloan. Garrantzitsuena eta ezagunena da 1950eko azaroaren 4koGiza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena (Giza Eskubideen Europako Hitzarmena edo GEEH); Europako Kontseiluko 47 estatu kide atxiki zaizkio gaur egun arte. Hitzarmen horrekin gutxieneko irizpide bat ezarri zen, zeinak garrantzi praktiko handia izan baitzuen, estatu sinatzaileetan giza eskubideen babesa bermatzeko, baita babes judizialen sistema ere; horren babespean, herrialde kideetan egindako giza eskubideen urraketak kondenatu zitezkeen, Hitzarmenaren bidezEstrasburgon ezarritako organoen bidez:Giza Eskubideen Europako Batzordea etaGiza Eskubideen Europako Auzitegia[21].
Talde honetakoa daEuropako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (ESLA) ere; 1994an sortu zen, eta, haren aurretik, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Konferentzia egon zen. ESLAk, zeina 57 herrialdek osatzen duten, 1975ekoHelsinkiko Aktan eta 1990ekoParisko Gutunean ezarritako printzipio eta helburuak lortzea du xede: Europako estatuen artean konfiantza sortzen duten neurriak sustatzea, eta, horrez gain, «segurtasun-sare» bat sortzea, gatazkak bide baketsuen bidez konpontzeko[21].
Hirugarren taldea: Europar Batasuna
Erkidegoen handitzea (1973-1992) Berdez sortzaileak eta urdinez kide berriak.
Europar erakundeen hirugarren taldea Europar Batasunak osatzen du. Europar Batasunak estatu-elkarte tradizionalen aldean duen berritasuna da Estatu kideek beren subiranotasunaren zati bati uko egin diotela EBri emateko, eta eskumen propioak eman dizkiotela, estatu kideetatik independente. Bere eskumenak baliatzean, estatu kideen subiranotasun-egintzen baliokide diren egintza juridikoak onesteko ahalmena du EBk[21].
Europar Batasunaren sorrerako lehen harriaRobert Schuman Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroak ezarri zuen,1950eko maiatzaren 9ko bere Deklarazioarekin: horretan aurkeztu zuen Europako ikatzaren eta altzairuaren industria bateratzekoJean Monnetekin batera diseinatu zuen plana. Haren bidez, nolabait, abiarazi nahi zen «zibilizaziorako ezinbestekoa» den eta bera gabe «munduko bakea babestu ezin den» «Europa antolatu eta biziaren» aldeko ekimen historiko bat[21].
Batasunaren handitzea (1993-2007) Berdez Maastricht aurrekoak, urdinez kide berriak.
Maastrichteko Itunaren bidez Europar Batasuna sortzeak etapa berri bat inauguratu zuen Europaren integrazio politikorako. Tratatua1992kootsailaren 7an sinatu zen,Maastrichten, baina ez zen indarrean sartu 1993koazaroaren 1a arte, berreste-prozeduran egon ziren zenbait oztoporen ondorioz (danimarkarrek lehen erreferendumean ez zuten onartu[22];Edinburgoko Hitzarmenaren ondorendanimarkarrek onartu zuten[23]; Alemanian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zen Tratatua parlamentuan berresteagatik). Tratatuak «Europako herrien arteko gero eta batasun handiagoa eratzeko prozesuaren etapa berri» gisa definitzen du bere burua. Europar Batasunaren eratze-egintza dauka, baina haren garapen osoa egin gabe. Europar Batasunak ez zituen Europako erkidegoak ordeztu, baizik eta lankidetza modu eta politika berriekin konbinatu zituen izen bakar baten barruan. Metaforikoki esan daiteke horrek ekarri zuela Europar Batasunak oinarri hartu zituen hiru zutabeak ezartzea. Lehenengo zutabea Europako Erkidegoak ziren: EEE (EE izena hartu zuen), IAEE (2002ra arte) eta EAEE. Bigarren zutabea zen atzerri- eta segurtasun-politika erkidearen alorreko Estatu kideen arteko lankidetza. Hirugarren zutabea zen justiziaren eta barne-gaien arloetako estatu kideen arteko lankidetza[21].
Europar Batasunaren lehen bilakaeraAmsterdamgo Itunarekin etaNizako Itunarekin gauzatu zen; 1999ko maiatzaren 1ean eta 2003ko otsailaren 1ean indarrean sartu ziren, hurrenez hurren. Erreforma horien helburua zen EBren ekintza-ahalmena mantentzea, estatu kide berri asko sartuko liratekeeneko handitzeari begira. Horrenbestez, bi Tratatuek, lehenik eta behin, erreforma instituzionalak ekarri zituzten; dena den, lehenagoko erreformen aldera, ez zen nabarmendu Europako integrazioan sakontzeko borondate politikoa[21].
Europako Konstituzioaren bila
Horrek eragin zituen kritikek eztabaida bultzatu zuten EBren etorkizunari eta haren konfigurazio instituzionalari buruz, eta, haien ondorioz, Europar Batasunaren etorkizunari buruzko adierazpena onetsi zuten estatuburu edo gobernuburuek, 2001ekoabenduaren 15ean,Laeken hirian (Belgika). Adierazpenean, EBk konpromisoa hartu zuen demokratikoago, gardenago eta eraginkorragoa izateko, eta Konstituzio baterako bidea irekitzeko. Helburu horiek gauzatzeko lehen urratsa izan zen «Europaren etorkizunari buruzko Konbentzioa» izenekoari Europako Konstituzio bat egitea enkargatzea;Valéry Giscard d’Estaing Frantziako presidente ohia zuen buru konbentzioak. Konbentzioak Europako Konstituzio bat eratzeko Tratatuaren proiektua egin zuen; 2003ko uztailaren 18an, Kontseilu Europarraren lehendakariari eman zioten ofizialki, eta 2004ko uztailaren 17an eta 18an onetsi zuten, Bruselan, estatuburu edo gobernuburuek, zenbait aldaketa eginda[21].
Konstituzioaren helburua zen Europar Batasuna eta aurreko formako Europako Erkidegoa bateratzea, Europar Batasun berri eta bakar batean, zeina konstituzio-tratatu bakar batean oinarritu behar baitzen. Energia Atomikoaren Europako Erkidegoak baino ez zuen mantenduko erkidego independentearen bere estatusa, baina Europar Batasun berriari estu lotuta egoteari utzi gabe. Hala ere, deskribatutako konstituzio-ikuspegi horrek huts egin zuen estatu kideek berresteko prozesuan. Hasiera positiboa izan zuen, artean ziren hogeita bost estatu kideetako hamahiruk berretsi baitzuten; baina, Europar Batasuneko Konstituzio Tratatua atzera bota zen bi erreferendumetan: Frantzian (botoen % 54,68, aurka; % 69,34ko parte-hartzearekin) eta Herbehereetan (botoen % 61,7, aurka; % 63ko parte-hartzearekin)[21].
Bi urteko hausnarketa-aldiaren ondoren, 2007ko lehen seihilekora arte itxaron behar izan zen erreforma-pakete berri bat abian jartzeko. Erreforma-pakete horrek berekin ekarri zuen Europako Konstituzioaren planteamendua formalki baztertzea, zeinak indarrean zeuden Tratatu guztiak indargabetzea aurreikusten baitzuen eta haien ordez «Europarentzat Konstituzio bat eratzeko Tratatua» izeneko testu bakarra ezartzea. Horren ordez, erreforma-tratatu bat egin zen, Maastrichteko, Amsterdamgo eta Nizako Tratatuen tradizioari zintzo jarraituz; horrek oinarrizko aldaketak sartu zituen indarrean zeuden Tratatuetan, barnean zein atzerrian jarduteko EBren gaitasuna handitzeko, legitimazio demokratikoa indartzeko, eta, oro har, EBren jardunaren eraginkortasuna hobetzeko. Europako tradizio onari jarraituz, erreforma-tratatu horiLisboako Itunean bataiatu zen, hiri horretan sinatu baitzen. Lisboako Ituna oso azkar idatzi zen. Horrela izan zen, bereziki, 2007ko ekainaren 21 eta 22an Bruselan egindako Kontseilu Europarraren bileran, bileraren ondorioetan estatuburu edo gobernuburuek berek zehatz-mehatz ezarri zutelako nola eta zer neurritan sartu behar ziren indarrean zeuden tratatuetan Konstituzio Trataturako adostutako aldaketak. Kasu horretan, oso modu ezohikoan jokatu zuten, eta ez ziren mugatu gero gobernu arteko biltzar batek gauzatu beharko zituen jarraibide orokorrak ematera (egin ohi zuten bezala); aitzitik, haiek beraiek landu zituzten aurreikusitako aldaketen egitura eta edukia, eta askotan arau jakin baten formulazio zehatza ere ezarri zuten[21].
Gai polemikoenen artean, bereziki aipatzekoak dira honako hauek: EBren eta estatu kideen eskumenak zedarritzea, atzerri- eta segurtasun-politika erkidea garatzea, integrazio-prozesuan nazioko parlamentuek izango zuten zeregin berria,Oinarrizko Eskubideen Gutuna sartzea Batasuneko zuzenbidean, eta zigor-arloko lankidetza polizial eta judizialaren arloko balizko aurrerapenak. Horrenbestez, 2007an deitutako Gobernuen arteko Biltzarrak malgutasun-tarte txikia izan zuen, eta egin nahi ziren aldaketen alderdi teknikoak gauzatzeko beste ahalmenik ez zuen. Horrela, 2007ko urriaren 18an eta 19an amaitutzat jo ziren Gobernuen arteko Konferentziaren lanak, eta egun horretan bertan onetsi zituzten Kontseilu Europarrak Lisboan egindako bilera informalean.
Lisboako Ituna
Lisboako Itunaren aurkako kartela, Irlandan.
Azkenean, 2007koabenduaren 13an,Lisboan,Ituna sinatu zuten garai hartako EBko hogeita zazpi estatu kideetako estatuburu edo gobernuburuek[24] (Kroazia ez zen 2013ra arte sartu Europar Batasunean). Hala ere, Tratatu honen kasuan ere, berresteko prozedura oso korapilatsua izan zen. Lisboako Itunak, Europar Batasuneko Konstituzio Ituna ez bezala, Frantzian eta Herbehereetan berrestearen erronka gainditu zuen, baina hasieran berrespenak huts egin zuenIrlandan 2008ko ekainaren 12an egindako lehen erreferendumean (botoen % 53,4, kontra; % 53,1eko parte-hartzearekin). Tratatu berriaren eragin-esparruari (mugatua) buruzko juridikoki lotesle ziren zenbait berme eman arte ez zen berriro bozkatuLisboako Tratatua bigarren erreferendumean. Orduan, 2009ko urrian, Irlandarren gehiengo zabal batek onetsi zuen Tratatua (botoen % 67,1 aldekoa izan zen, eta parte-hartzea % 59koa izan zen). Gainera, Irlandako erreferendumaren emaitza positiboak erraztu zuen Poloniak eta Txekiak Lisboako Tratatua berrestea; izan ere, Polonian,Kaczyński lehendakariak baldintza bat jarri zuen berreste-akta sinatzeko: Irlandako erreferendumean Tratatua onets zedin.Václav Klaus Txekiako lehendakariak ere, adierazi zuen asmoa zuela Irlandako erreferendumaren emaitza jakin arte itxaroteko, eta, azkenik, berreste-akta sinatzeko beste baldintza bat jarri zuen: bermatu behar zen Lisboako Tratatuak —batez ere, Oinarrizko Eskubideen Gutuna Europar Batasunaren Tratatuan sartzeak— ez zituela ukituko 1945eko «Beneš dekretuak» izenekoak, zeinek garai batean Alemaniakoak izandako Txekiako lurraldeen gaineko lurralde-erreklamazioak baztertzen baitzituzten. Eskakizun horretarako ere konponbidea aurkitu, eta, 2009ko azaroaren 3an, berreste-akta sinatu zuen Txekiako lehendakariak. Horrela, berreste- prozedura arrakastaz amaitu zen, eta 2009ko abenduaren 1ean sartu izan zen indarrean Lisboako Ituna[21].
Lisboako Tratatuaren bidez, Europar Batasunak eta Europako Erkidegoak bat egin zuten, eta Europar Batasun bakarra osatu zuten. Harrezkero, «Batasun» terminoak ordezkatuko zuen «Erkidego» terminoa toki orotan. Batasunak Europako Erkidegoa ordezkatu du, eta haren ondorengo da.[21].
Brexita (British etaexit hitzenportmanteau bat) edoErresuma Batua Europar Batasunetik irteteaErresuma BatuakEuropar Batasunetik (EB) programatutako erretiratzea izan zen.2016ko ekainean egindako erreferendum baten ondoren (% 51,9k irtetearen alde bozkatu zuen), Erresuma Batuko gobernuak formalki iragarri zuen 2017ko martxoan Europar Batasunetik aterako zela, eta bi urteko prozesu bati ekin zion, Erresuma Batuak 2019ko martxoaren 29an irtetearekin amaitu behar zuena, baina hainbat atzerapen izan zituena.
Europar Batasunaren hiru itunak
Europar Batasuna hiru itunetan oinarritzen da.Europar Batasunaren Tratatua (EBren Tratatua edo EBT); sei titulu hauetan banatuta dago: Xedapen erkideak (I), printzipio demokratikoei buruzko xedapenak (II), erakundeei buruzko xedapenak (III), lankidetza indartuei buruzko xedapenak (IV), Batasunaren atzerri-ekintzari buruzko xedapen orokorrak eta atzerri- eta segurtasun-politika erkideari buruzko xedapen espezifikoak (V) eta azken xedapenak (VI)[21].
Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua (EBFT) Europako Erkidegoa eratzeko Tratatutik dator (EE Tratatua). EBFTak, funtsean, EE Tratatuaren egiturari jarraitzen dio. Aldaketa nagusiak izan dira Batasunaren atzerri-ekintzan eta kapitulu berriak ezartzean, bereziki energia-politikari, zigor-arloko lankidetza polizial eta judizialari, espazioari, kirolari eta turismoari buruzkoak[21].
EBren Tratatuak eta EBFTk balio juridiko berbera dute; horrenbestez, horietako bat ere ez dago bestearen mendean. Esanbidezko azalpen juridiko hori beharrezkoa da, bi tratatuetako erregulazio-mailak eta aurreko EEren Tratatuaren izen berriak (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua) iradoki baitezakete EBren Tratatua nolabaiteko lege konstituzionala edo oinarrizko tratatua dela eta EBFT, berriz, betearazte- tratatua. Halaber, EBren Tratatuak eta EBFTk ez dute konstituzio- izaera formalik. Tratatuetan erabilitako terminologiak konstituzio- proiektuarekiko aldaketa hori islatzen du: hala, «Konstituzio» hitza ez da erabiltzen; «Batasunaren Kanpo Arazoetako ministroa» izenez aldatu, eta «Batasunaren atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria» da; eta «legea» eta «esparru-lege» izendapenak bertan behera utzi dira. Era berean, EBren sinboloak (bandera edo ereserkia) ez dira aipatzen aldatutako Tratatuen inongo artikulutan. EBko zuzenbidearen nagusitasuna ez dago esanbidez jasota Tratatuaren arau batean, baina gai horri buruzko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziari buruzko adierazpen batetik ondorioztatzen da, ohikoa izaten zen bezala[21].
Europar Batasunaren «hiru zutabeko egitura» ere ezabatu da Lisboako Tratatuaren bidez. Hala ere, prozedura bereziek indarrean jarraitzen dute atzerri- eta segurtasun-politika erkidearen arloan, Europako defentsa- politika barne; Tratatuaren eranskin gisa gehitutako Gobernuen Arteko Biltzarraren adierazpenek azpimarratzen dute eremu politiko horretan estatu kideek duten izaera espezifikoa eta ardura berezia[21].
EBren «Hegoalderako zabalkundea» deiturikoa 1981eko urtarrilaren 1eanGrezia atxikitzearekin hasi, eta 1986ko urtarrilaren 1eanEspainia etaPortugal atxikitzearekin burutu zen. Handitze horren ondoren, 1995eko urtarrilaren 1ean,Austria,Finlandia etaSuedia atxiki zitzaizkion EBri. Norvegia sartzeak huts egin zuen —hogeita bi urte lehenago bezala— erreferendum baten esparruan, horretan ere boto-emaileekNorvegia EBn sartzeari uko egin baitzioten, botoen % 52,4ko tarte txikiarekin. 2004ko maiatzaren 1ean, EBn sartu zirenBaltikoko herrialdeak —Estonia,Letonia etaLituania—, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeak —Txekia,Hungaria,Polonia,Eslovenia etaEslovakia— eta mediterraneoko bi uharte:Zipre etaMalta. Bi urte eskas geroago, ekialdera handitzen jarraitu zuen:Bulgaria etaErrumania, 2007ko urtarrilaren 1ean[21].
Kroazia EBri atxiki zaion azken estatua izan da,2013ko uztailaren 1ean sartu baitzen. Horrek hogeita zortzira handitu zuen estatu kideen kopurua, eta Batasuneko biztanleria 510 milioi pertsonara iritsi zen[21]. Brexitaren ondorioz Erresuma Batua kanpo geratu zen, eta gaur egun 27 kide dira.
Beraz, gaur egun, hau da Europar Batasuneko 27estatu kiden zerrenda:[25]
Europako nazioz gaindiko erakundeen diagrama sinplifikatuta
Atxikitzeko irizpideak
EB beste estatu batzuk ere atxikitzeari irekita dago, baldin eta Kopenhagen 1993an Kontseilu Europarrak ezarritakoatxikitze-irizpideak betetzen badituzte[21]:
irizpide ekonomikoak: EBren barruko merkatuko indarrei eta lehia-presioari aurre egiteko gai den merkatu-ekonomia bat egotea funtzionamenduan;
irizpide juridikoak: Europar Batasunari atxikitzeari loturiko betebeharrak betetzeko gaitasuna, politika-, ekonomia- eta diru-batasunaren helburuak onestea barne.
Atxikitze-prozedurak hiru fase ditu, eta gaur egungo EBko estatu kide guztiek onetsi behar dituzte hirurak:
Atxikitzeko aukera planteatzen zaio herrialde bati.
Herrialdea hautagai ofizial bihurtzen da atxikitze-eskakizunak betetzen dituen bezain laster, baina horrek ez du esan nahi negoziazio ofizialak hasten direnik.
Atxikitze-negoziazio formalak hasiko dira herrialde hautagaiarekin, eta horietan adostuko dira gaur egungo EBko legeria sartzeko modalitateak eta prozedurak.
Negoziazioak eta dagozkien erreformak bi alderdientzako modu egokian burutu ondoren, atxikipen-tratatu batean jasoko dira atxikitzeko baldintzak eta emaitzak. Tratatu hori, lehenik eta behin,Europako Parlamentuak onetsi beharko du bere kideen gehiengo osoz. Jarraian, Kontseiluak aho batez onetsi beharko du tratatua. Orduan, EBko eta herrialde hautagaiko estatuburuek edo gobernuburuek sinatu behar duteAtxikitze Tratatua. Ondoren, edozein atxikitze-tratatu «berretsi» egin beharko dute EBko estatu kideek eta herrialde hautagaiak, dagozkien xedapen konstituzionalei jarraituz. Berrespen-tresnak gordailutzearekin, atxikitze-prozedura burutu, eta Atxikitze Tratatua indarrean sartuko da. Une hartan, herrialde hautagaia estatu kide bihurtuko da.
Turkiak1987koapirilaren 14an aurkeztu zuen atxikitze-eskaera. Hala ere, askoz lehenagotik datorEBren eta Turkiaren arteko harremanen historia. 1963. urtean, elkarte-akordio bat sinatu zen EEEren eta Turkiaren artean, eta hura atxikitzeko bidea ireki zen. 1995. urtean,aduana-batasuna sortu zen, eta 1999ko abenduan,Helsinkin, Kontseilu Europarrak herrialde hautagaiaren estatus ofiziala eman zion Turkiari, herrialdeak sistema demokratiko baten oinarriak dituela uste baitu, nahiz eta oraindik ere asko geratzen den egiteko giza eskubideen eta gutxiengoen babesari dagokionez. Batzordearen gomendio bati jarraituz, 2004ko abenduan, Kontseilu Europarrak azkenean baimendu zuen Turkiarekin atxikitze-negoziazioak hastea, eta horiek 2005eko urrian hasi ziren. Negoziazioen azken helburua atxikitzea bada ere, ez dago hori lortuko den inolako bermerik. 1999an balizko atxikitzerako aurreikusitako data 2014. urtea izan zen; data hori gainditu da, eta ez da egutegi berririk onetsi horretarako. Turkia atxikitzea xehetasun handienarekin prestatu behar da, herrialde hori integratuko bada hirurogeita hamar urte baino gehiagoko Europako integrazioaren lorpenak arriskuan jarri gabe.
Islandiak 2009ko uztailaren 17an aurkeztu zuen atxikitzeko eskaera. 2010ean hasi ziren ofizialki atxikitze-negoziazioak, eta erritmo onean egin zuten aurrera hasieran; baina gobernu-aldaketaren ostean gelditu egin ziren, eta, azkenik, erabat eten ziren, Islandiak atxikitze-eskaera bertan behera utzi baitzuen, 2015eko martxoaren 12an.
EBri atxikitzeko herrialde hautagai ofizialak:[26]
Europako Batzordea EBarenbotere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun,Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.
Europar Batasuneko Parlamentuakbotere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka,populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana).Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.
Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edoECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela,Alemaniak edoFrantziak 29na boto dituzte etaMaltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.
EBaren justizia-botereaEuropako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.
Europako nazioz gaindiko erakundeak
Europako estatuak, EBa baino beste erakundeen parte dira. EBko kideak ez diren estatuekin erlazio estuak izan ditzateke kide batzuk edo batasuna guztiz.
Horiez gain, hiru hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira:euskara,galiziera etakatalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.
Hala eta guztiz hiru dira hizkuntza nagusiak eta era praktikoan indarrean daudenak (prozedura-hizkuntzak)ː ingelesa, frantsesa eta alemana. Hiru hauetatik eta Frantziako Gobernuen zorigaitzarako gero eta indar gehiago dauka ingelesak nahiz eta hizkuntza hau bakarrik izan ofiziala (eta bigarren hizkuntza moduan) Maltan eta Irlandan.
↑2016an munduko populazioaren %7,3 bizi zen Europar Batasunean, baina Erresuma Batuak batasuna uztean gutxiago izango lirateke. Erresuma Batuak munduko populazioaren %0,9 dauka, beraz zenbakia %7tik behera egongo da.
(Bulgarieraz)(Txekieraz)(Danieraz)(Alemanez)(Estonieraz)(Grezieraz)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Gaeleraz)(Italieraz)(Letonieraz)(Lituanieraz)(Hungarieraz)(Malteraz)(Nederlanderaz)(Polonieraz)(Portugesez)(Errumanieraz)(Eslovakieraz)(Eslovenieraz)(Finlandieraz)(Suedieraz)EBren webgune ofiziala