Europak 10.180.000 kilometro karratu hartzen ditu, edo lurrazalaren % 2 (lur lehorraren % 6,8), eta horrek seigarren kontinente handiena bihurtzen du. Politikoki, Europa berrogeita hamar estatu subiranotan banatuta dago, horietatikErrusiar Federazioa handiena eta populatuena delarik, kontinentearen azalreraren %39 eta bere biztanleriaren %15 hartzen duelarik. Europak, guztira, 741 milioi biztanle zituen (munduko biztanleriaren % 11 inguru) 2018an.Europako klimari neurri handi batean eragiten dioteAtlantikoko korronte beroek, kontinentearen zati handi batean neguak eta udak arintzen baitituzte, baita Asia etaIpar Amerikako klima latza den latitudeetan ere. Itsasotik haratago, urtaroen arteko aldeak kostaldetik gertu baino nabarmenagoak dira.
1949anEuropako Kontseilua sortu zen Europa bateratzeko asmoz, helburu komunak lortzeko. Estatu batzuen integrazio europarrakEuropar Batasuna (EB) eratzea ekarri zuen,konfederazio baten eta federazio baten artean dagoen entitate politiko banandua. Europar Batasuna mendebaldeko Europan sortu zen, baina 1991nSobietar Batasuna erori zenetik ekialderantz hedatu da. Europar Batasuneko herrialde gehienen moneta,euroa, europarren artean gehien erabiltzen dena da; eta EBkoSchengen eremuak estatu kide gehienen arteko mugako eta immigrazioko kontrolak ezabatzen ditu. Europar Batasuna kontinentearen zati handi bat hartzen duensuperfederazio bakar baterantz eboluzionatzen laguntzen duen mugimendu politiko bat dago.
Greziar mitologianEuropa (antzinako grezieraz:Εὐρώπη Eurṓpē)feniziar printzesa bat zen. Europa hitza bere izenetik eratortzen da. Izenak εὐρύς (eurús), "zabala"[2] eta ὤψ (ōps, gen. ὠπός, ōpós) "begi, aurpegi"[3] elementuak ditu, beraz Eurṓpē hitzak "begirada-irekia" edo "aspektu zabala" bezalako zerbait esan nahiko luke. "Zabala" kontzeptuaLurraren epiteto bat izan da berreraikitakoaitzinindoeuropar mitologian eta berari eskainitako poesian[4].
Saiakerak egon dira Eurṓpē hitzari jatorrisemita emateko, "mendebaldea" esanahiarekin, eta hauakadierakoereburekin "behera joan, jarri" (Eguzkiarekin lotuta) edofenizierako 'ereb "arratsa, mendebaldea"[5],arabierakoMaghreb etahebreerakoma'arav hitzen jatorria dena.Michael A. BarryPrinceton Unibetsitateko irakasleak Ereb hitzaren mentzioa aurkitu duasiriar estela batean, "gaua, ilunabar[reko herrialdea]" esanahiarekin,Asurekin kontrajarriz "egunsentia[ren herrialdea]", hau da,Asia. Eredu bera agertzen da izendapenean greziar konbentzio kartografikoan: Ἀνατολή (Anatolḗ "[eguzkia] irtetzea", "ekialdea", eta hortikAnatolia)[6].Martin Litchfield Westen arabera "fonologikoki, Europaren izena eta edozein hitz semitikoren arteko lotura oso pobrea da". Hipotesi hauetatik gertu dagoaitzinindoeuroperako*h1regʷos, zeinetatik eratorri zen grezierakoErebus.
Munduko hizkuntza gehienek Eurṓpē edo Europatik eratorritako hitz bat erabiltzen dute kontinentea izendatzeko.Txineraz, adibidez, Ōuzhōu (歐洲/欧洲) esaten da; txineratik eratorritako Ōshū (欧州) erabiltzen dajaponieraz, adibidez Ōshū Rengō (欧州連合) Europar Batasuna izendatzeko, nahiz etakatakanako Yōroppa (ヨーロッパ) den ohikoena.Hizkuntza turkiko batzuetan jatorrizkopersierako izenaren eratorpena erabiltzen da,Frangistan ("frankoen lurraldea"). Hala ere, izendapen ofizialetan ohikoagoa daAvrupa edoEvropa[7].
Santimamiñeko margoak, orain dela 13.000 urte ingurukoak
Europan aurkitutako lehenengohominidoa Georgian aurkitutakoHomo erectus georgicus izan zen, orain dela 1,8 milioi urte inguru bertan bizi zena[8]. EspainiakoAtapuercan beste giza aztarna batzuk ere aurkitu dira, orain dela milioi urte ingurukoak. AurkitzaileekHomo antecessor izena eman diete fosil hauei[9].Neandertaleko gizakia Europan orain dela 230.000 urte inguru agertu zen[10], eta laster hedatu zen kontinente osoan zehar. Erregistro fosiletik orain dela 30.000 urte inguru desagertu ziren, Iberiar penintsulako hegoaldean[11]. Neanderthalek milaka urte eman zituztenCro-Magnongo gizakiarekin, Europan orain dela 43.000 eta 40.000 urte artean agertu zena, tarteanIsturitzen,Nafarroa Beherea[12][13].
Brontze Aroa K.a. 3200.aren inguruan hasi zen Grezian,KretakoMinoar zibilizazioarekin, Europako lehen zibilizazio aurreratua[17]. Minoarren osteanMizenastar zibilizazioa etorri zen, K.a. 1200 inguruan desagertu zena, EuropakoBurdin Aroa piztuz[18]. Burdin Aroko kolonizazio nagusiak greziarrek etafeniziarrek egin zituzten, Mediterraneoko hiriak sortuz. Italian eta Grezian K.a. VIII. mendearen inguruan sortu ziren hiriek Antzinaro Klasikoari bidea ireki zioten, askotanAntzinaroko Olinpiar Jokoen hasierarekin irekitzen dena, K.a. 776. urtean[19].
Erromako inperioa desagertzen joan zen mendebaldean, baina Erromatar tradizioak eta Erromako estatuak aurrera jarraitu zuen greziera hitz egiten zuenEkialdeko Erromatar Inperioan,Bizantziar Inperio izenarekin. Bere existentziaren zatirik handienean, Bizantziar Inperioa izan zen Europako potentzia ekonomiko, kultural eta militarra.Justiniano I.aak Konstantinoplan agindu zuen bere lehen urrezko aroan:Justinianoren Kodea ezarri zuen, gaur egungo lege-sistema askoren oinarria,Hagia Sophiaren eraikuntza ordaindu zuen eta Kristau eliza estatuaren kontrolpean ezarri zuen[30].
Garai Ilunean zehar, Mendebaldeko Erromatar Inperioa hainbat leinuren eskuetan geratu zen. Germaniar eta eslaviar leinuek euren domeinu propioak eratu zituzten mendebaldeko eta ekialdeko Europan[30]. Ebentualki, frankoak batu zirenKlovis I.aren azpian[30].Karlomagno,karolingiar dinastiako frankoen erregeak Mendebaldeko Europako zati handiak konkistatu zituen, ahalik etaaita santuak "Germaniar Erromatar Inperio Santuko Enperadore]] izendatu zuen arte.962anGermaniako Erromatar Inperio Santua eratu zen, azkenik Alemaniako printzerritan zentratu zena, Erdialdeko Europa kontrolatuz[30].
X. mendean, hala ere, herri migratzaile horiek geldiarazita edo finkatuta zeuden. Hiriak berriro garatu ziren Europa osoan zehar, eta populazioaren gorakadak ez zuen aurrekaririk.Feudalismoaren arabera egituratu ziren gizarteak,Eliza Katoliko Erromatarraren agindu moralaren azpian. Ekialdean,musulmanen presiopeanBizantziar Inperioa gero eta ahulago zegoen.Lurralde Santuak berreskuratzeko asmoz,Gurutzadak burutu ziren. Azkenean, Lurralde Santuak eta Inperioa bera (1456an) musulmanen indarraren azpian geratu ziren.
Europako hiri nagusien populazioa (XVI-XVIII).[35]
Martin Lutherrek hasitakoErreforma Protestanteari esker, Eliza Katolikoaren nagusitasuna kolokan jarri zen. Garai berri horriPizkundea deitu zitzaion, Antzinateko jakinduria eta estetika berreskuratu zirelako.
Aldi berean,Atlantikoko hainbat herrialdek (Portugalek,Espainiak,Ingalaterrak etaFrantziak, geroagoHerbehereek) Europatik kanpo hedatu nahi zituzten bere agindupeko lurraldeak.Amerika1492an aurkitu zenetik, erresuma horiek saiatu ziren bere kontrolpean ahalik eta lurralde gehien ezartzen.Afrika etaAsia ere europarren helburu militarra izan ziren.
Europan barnan ere borrokak ohikoak izan ziren,XVI. etaXVII. mendeetanerlijio kontuengatik batez ere.Hogeita Hamar Urteko Gerra horietako garrantzitsuena izan zen. Pixkanaka, besteak besteRene Descartes etaIsaac Newtonen lanei esker,arrazionalismoa etailustrazioa (Europak beretzat dituen beste bi ikur) zabaldu ziren, eta, garaiko egoera politikoa irauli zen. Lehendabiziko iraultzaIngalaterrakoa izan zen, baina, eraginengatik, askoz inportanteagoaFrantziakoa izan zen. Horretan, luze iraun zuen feudalismoari amaiera ofiziala eman zitzaion. Ideia berri horiek hedatzeko,Napoleondar Gerrek Europa osoa suntsitu zuten berriro.
Batzeko ahalegin horien aurka,nazionalismoa sortu zen EuropanXIX. mendean. Horren harira,Alemania etaItalia batu ziren, etaBalkanetan gatazkek etengabeak ziruditen, zenbait herrik independentzia aldarrikatzen baitzuten. Aldi berean,Erresuma Batuan sortutakoIndustria Iraultza iparraldeko Europan zehar hedatu zen XIX. mendean, une horiek arte ezagutu zen egoera ekonomikoa guztiz irauliz. Bidegabekeria sozialari bukaera eman nahian,Karl Marxek bere teoriak plazaratu zituen, zeinek eragin sakonak izatekoak ziren hurrengo urteetan.
Faxismoaren aurkako borrokaBigarren Mundu Gerra izan zen. Orduko horren ondorioa Europa bi taldetan (komunista etakapitalista) banantzea izan zen. Nolanahi ere, Mendebaldeko Europan, horrenbeste elkarren kontrako borroken ondoren, batzeko prozesua hasi zenEuropako Batasunaren inguruan. Prozesu hau, komunismoaren erorketaren ostean (1991), ekialdera ere zabaldu da, eta, gaur egun, 28 estatuk osatzen dute.
Plaken tektonikaren ikuspuntutik,Afrikako plaka Mediterraneoko arroanplaka euroasiarrerantz etengabe iparralderantz mugitzea da gaur egungo Europako eszenaren alderdirik nabarmenena. Afrikako plakak eragindako presioa da Pirinioen, Alpeen eta Karpatoen igoeraren arrazoi orokorra.Kareharriak eta beste sedimentu batzuk,Tetis itsasoko antzinako lurra, gorantz bultzatuak dira, eta, gaur egun, mendilerro hauen zati handi bat dira.Italiako hegoaldean,arku-aurreko arroa garatzen da itsaspean, bi plaken artean harrapatutako zati mediterraneo mini-kontinenteetako bat dena.Lurrazalaren puzte honek, Italiako mendiak gorantz bultzatzen ditu, etafaila aktiboak etasumendiak pizten ditu,Etna bezala.Iberia, banandutako beste lursail unitate bat, biratu egin da, eta Europa osoaren aurka jarri da, plakek talka egin dutelako.
Alpeetatik eta beste mendilerro batzuetatik iparralderantz mugituz, jarduera tektonikoa, neurri handi batean,Baltikokokratoi egonkorrean desagertzen da. Joera honen salbuespen batpuntu bero bat da, erdialdekoAlemaniaren azpikomantutik altxatzen dena,HessekoVogelsberg bezalako sumendien arduraduna izan dena eta, gaur egun, eskualdekour beroko iturriei eta lakuei beroa ematen diena.
Juduek historia luzea daukate Europan, baina gutxiengoen erlijioa izanda. Gaur egunFrantzia da Europako herrialde bakarra non juduen populazioa %1era iristen den. Europako juduek bi adar nagusi dituzte:askenaziak etasefardiak. AskenaziakVIII. mendean heldu ziren, eta sefardiakIberiar penintsulan lehenago ere finkatu ziren.XX. mendeanHolokaustoak urritu egin zuen judu europarren kopurua, era zuzenean (6 bat milioi hil baitzituzten) edo emigrazioa eraginez.
Garai modernoetan, sekularizazio zabala gertatu da, batik batXIX. mendeko Frantzian etaXX. mendeko herrialdekomunistetan. Gaur egun, sinesmen erlijiosoen maila oso desberdina izan daiteke tokia zein den:Polonian %95 da erlijiosoa, baina %20 besterik ezTxekian. Batez beste, 2005eko Eurobarometroak[40] adierazi zuen europarren %52k jainkoarengan sinesten zuela.