Eurogunea[1]euroa (€) erabiltzeko onartu dutenEuropar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute etaEurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.
Monako,San Marino etaVatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek jaulkitako txanponei.EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera,ItaliarekinSan Marino etaVatikanoaren kasuan etaFrantziarekinMonakoren kasuan.
Mayotte etaSaint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak jaulkitzeko eskubiderik izan ez.
EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeak
Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik jaulkitzen. Euroaren aurretikpezeta espainiarra etalibera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa.Espainia zeinFrantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.
Era berean,Kosovo etaMontenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.
Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zutenZipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.
2002ko abenduaren 1etik,Ipar Koreak dolar estatu batuarraEuroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak,won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.
2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuenZipre etaMaltak2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago2015az geroztik.
Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuak