Euroeszeptizismo gogorraren adibidea,EBko bandera zirrimarratuaSopot-en,Polonian.
Euroeszeptizismoa mugimendu politiko eta soziala bat da eta bere oinarria, europar hiritarrek, neurri handiago edo txikiagoan,Europar Batasuna errefusatzean datza. Europar integrazio prozesuaren aurkako jarrera ere bada, haren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jarriz. Pro-europarrak ez bezala, euroeszeptikoek ez dute talde homogeneoa osatzen eta definitzen dituen ezaugarri bakarra europar eraikuntzaren aurkako mugimenduak dira.
Euroeszeptizismo gogorra: norbere herrialdeaEuropar Batasunetik ateratzea eskatzen du, edo Europar Batasuna beraren desagerpena, erakunde hori ez demokratikoa, burokratikoa eta estatu kideen zapaltzailea delako[1][2]. Euroeszeptizismoa aipatzean normalean mota honetaz aritzen dira. Alderdi euroeszeptikoakEuropako Parlamentuan Askatasunaren eta Demokraziaren Europa taldean biltzen dira eta beren bozeramaileaNigel Farage da,UKIPekoa.
Euroeszeptizismo biguna edo moderatua: Europar Batasunaren existentzia eta beren herrialdea kide izatea defendatzen dute, baina hainbat politika komunitario (ekonomikoak, migrazioa...) eta Europa federalaren eraikuntza errefusatzen dute. Ezaguna da ere antieuropeismo hitzarekin.Europako Parlamentuan, ezkerreko alderdi euroeszeptiko moderatuakGUE/NGL (Europako Ezker Unitarioa/Ipar Ezker Berdea) taldean daude. Eskuineko alderdi euroeszeptiko moderatuak,Britainia HandikoAlderdi Kontserbadorea buru,Europako Kontserbadore eta Erreformistak (EKE) taldean daude,Europako Alderdi Popularraren zatiketa bat.
Estatuen interes ekonomikoen defentsa batasunaren interesen gainetik. Hori dela eta, beren ezaugarriengatik Europar Batasunetik jasotzen dutena baina ekarpen gehiago egiten duten zenbati estatuk trabak jarri izan dituzte EBko aurrekontua handitzeko. Kasurik adierazgarrienaErresuma Batua etabritainiar txekea da.
Europar Batasunaren etaNATOren jarrera inperialisten gaitzespena.
Zenbaitzuk neoliberaltzat hartzen dituzten Europar Batasunaren politika ekonomikoen errefusa eta sozialagoa izango den politika ekonomiko baten sustapena. Mota honetako euroeszeptizismoa ez da, beraz, sistema eta erakunde europarren erabateko gaitzespena, baizik boterean dauden alderdi politikoek sistema eta erakunde horietaz egiten duten erabilpenaren arbuioa. Normalean, jarrera hau dutenak ezkerreko edo ezker muturreko alderdiak, edoaltermundialismotik gertu dauden talde sozialak izan ohi dira.
↑Alderdiak bozen % 15,9 lortu zuen 1999an (alderdiaFlandrian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Flandriako populazioari dagokio soilik).
↑Alderdiak bozen % 2,4 lortu zuen 1999an (alderdiaValonian baino ez zen aurkeztu, beraz, ehunekoa Valoniako populazioari dagokio soilik).
↑Alderdi ez zen Bulgaria Europar Batasunean sartzearen kontra ezarri, baina hala ere, bere jarrera politikoa oso euroeszeptikoa da.
↑Alderdia, jatorrian, Estonia Europar Batasunean sartzearen kontra zegoen, Independentziaren alderdiaren antzera. Halere, egun azken alderdi horrek baino ez du nahi Estonia Batasunetik atera.
↑Alderdiak bozen % 9,8 lortu zuen 2009an; aldiz, 2004an % 0,5 baino ez
↑abcdefghijklmnopqrstuvwxyzaaabac Aleks Szczerbiak eta Paul A. Taggart,The party politics of euroscepticism in EU member and candidate states, Sussex European Institute Working Paper, 2002.Online irakurri