Etxetxu edoLa Casilla (gaztelaniaz),Errekaldeko barrutian dagoen auzune edo gune baten izena da. BerezBilboko udalak ez du Etxetxu auzo moduan kontutan hartzen, bainaBilbotarrek izen horrekin ezagutzen duteEtxetxuko udal-kiroldegiaren inguruko gunea. Horrez gain,Autonomia kalea eta kiroldegiaren artean Etxetxu plaza dago, auzunearen aisialdi gune nagusia. Plaza aurrean eraikitakoEtxetxuko dorreek ere, auzunearen izena hartzen dute. Dorre hauek, hiriko etxebizitza eraikinik altuenak dira 21 solairu eta 75 bat metroko altuera dutelarik.
Hurrengo urteetan auzoak aldaketa ugari biziko ditu. Jadanik, udalak kiroldegi berria eraikita daukaMiribillako auzoan, eta horregatik Etxetxuko kiroldegi zaharra eraitsia izango da. Horrez gain, EtxetxunEuskal Herriko Unibertsitateak duen eskolaren eraikina ere eraitsiko da, eta bertanBizkaikoforu aldundiaren bulegoak eraikiko dira.