Artikulu hau bizitzeko eraikuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxe (argipena)».
Etxeagizakia bizitzeko prestatzen den edozeineraikuntza da[1][2]. Solairu bakar batean edo bat baino gehiagotan antolaturik egoten da.
Historikoki,gizarte- edofamilia-bizitzako jarduera eta harremanak garatu diren lekua da, jaiotzatik hasi eta kide askoren heriotzara arte.Euriaren,haizearen,hotz-beroen eta gainerako gertakari meteorologikoen aurkako aterpe gisa balio izan du, baita sarkinengandik babesteko ere, gizakiak ala animaliak izan. Gainera, bertako biztanleen gauzak etaondasunak gordetzeko lekua izan da.
Etxe hitza lehen aldizXII. mendean agertzen da forma horretan,Aymeric Picaud elizgizonarenIter pro peregrinis ad Compostellamerromesentzako hiztegian[3],Domum [uocant] eche esaldian[4].
Hala ere, hitzaren lehen agerraldiatoponimia batean da867. urteko Ciresako kartularioan (Echo Ibarra,Aragoi):Isxaverre ageri da[3],Etxeberri esanahiarekin (egungoJavierregaygaztelaniaz edoXabierregaiaragoieraz, AragoikoJazetanian). Testuak honela dio:...et ecclesie Cirasiensi totum quod habeo de Isxaverre gayo usque ad locum qui dicitur Aquatorta[5].
Euskal Herrian izan duen garrantziaren lekuko,etxe hitzak emari joria izan du euskaldeiturak osatzerakoan. EuskaltzaindiarenOnomastika batzordeak 249 deitura jasotzen ditu hasieranetxe (edo eratorriren bat) duena[6].
Etxearen historia eta bilakaerahiriaren historiaren eskutik doa. Ez da homogeneoa, eta eraikinen kalitatea ere ez da izan goranzkoa biztanle guztientzat, garai guztietan baitaude etxe miresgarrien adibide bikainekin kontrastatzen duten bizileku ziztrinen ugariak.
Ehiztarienetxolak, lehen etxeen aurrekoak, adarrez eta zuhaixkez eginiko aldi baterako babesleku soilak, gure arbasoek eraiki zituzten gutxienez orain dela 300.000 urte.Mamut larru eta hezurrekin eraikitako ehiztari-borden hondakinak aurkitu dira, K.a. 35.000 - K.a. 10.000 bitartekoak[7]. Europako ehiztari nomaden familia-talde handientzako zurezko neguko kanpamenduak K.a. 12.000an datatu dira.
Etxola bat, Terra Amata indusketa arkeologikoan (Frantzia).
Ezagutzen diren lehen herrixkak K.a. 6000 inguruan agertu ziren.Ekialde Hurbileko ibai handienhegi emankorretan, nekazaritza-jarduerei lotuak.Mediterraneo inguruko eskualdeetan, K.a. 5500 inguruan,adobezko etxeak eraiki ziren soroen ondoan.Anatoliako hegoaldean,Çatalhöyük aztarnategia dago,Neolito etaKalkolito garaiko hiri kokaleku bat. Adobezko etxe laukizuzenek osatzen zuten, eta sarrerasabaitik egiten zen, zuzeneanbeheko su ondora[8], etxeakabaraska baten antzera pilatuta baitzeuden.
Greziar hiri-estatuetan, K.a. 400 inguruan, patiodun etxeak eraikitzen ziren. K.a. 200 urtean,Alexandriak 300.000 biztanle inguru zituela uste da. Hasiera batean, zurezkoak ziren, eta, ondoren,adreiluzkoak edoharrizkoak, baina beti oso txikiak eta apalak. Bi zatitan banatuta zeuden: bat, beheko pisua hartzen zuena, gizonentzat:androia (ἀνδρών) edoandronitisa (ἀνδρωνῖτις)[9]; bestea, berriz, goiko solairuan edo behekoaren atzealdean zegoena, emakumeentzat:ginezeoa[9] (γυναικεία) edoginekonitisa (γυναικωνῖτις). Estalkialastoz edoteilaz egina zegoen,teilatu-hegalekin. Hormak, barrutik eta kanpotikkareztatuak,pezokoak edo zur buztinezkoak ziren, harrizko oinarri batekin hezetasunetik babesteko. Iparraldean, oinplano zirkularreko etxea da nagusi, baina habitat bereizgarria oinplano angeluzuzenekomegaroi etxea da[10].
Erromatarren garaian, klase aberatsen landako egoitza erromatarvilla zen. Hirian, propietate ederrak zituzten,domus izenekoak, aberastasunaren arabera handiagoak edo luxuzkoagoak zirenak, estatus soziala eta jabearendignitas zelakoa islatu behar zutenak. Baina gehiengoa, familia ugari eta txiroak,insula eraikinetan bizi zen.Erromak, 100. urtean, 450.000 biztanle zituen.
Hala ere, K.o. 700. urtearen inguruan, hainbat arrazoirengatik, hala nola defentsa edo klima, biztanle asko induskatutako kobazuloetan bizi ziren, adibidez,erdialdeko Asiako ekialdeko komunitateetan (oraindik irauten dutenak),Txinan, etab.
K.o. 800. urtean, harrizko jauregiek (maienak, esaterako, adobezkoak herriarentzat) edo zurezko etxeek (bikingoen artean) estatusa, klima edo baliabideak adierazten zuten. Europan, XIII. mendean, aberats berriek (merkatari, bankari eta noble dirudunek) harrizko etxe bikainak eraiki zituzten, baina herritarrek buztinez estalitako eta lastoz estalitako egurrezko txabolak erabiltzen jarraitu zuen.
Erdi ArokoEuropan, eskualdeko eraikuntza-materialen arabera, nekazarien etxeak adobe, harri edo zurezkoak ziren, lastozko tailatu batekin, gela zabal bakarrarekin etabeheko suarekin etxebizitzaren erdigune gisa. Familia osoaren etxebizitza zen, eta,aletegi gisa erabiltzeaz gain, normalean,ukuilua ere izaten zen barnean.XIII. mendera arte, ez zen espazio bereizirik sortu animalientzat etxeen barrualdean. Gelan,mahaia zen funtsezko altzaria, non familia osoa jartzen zen inguruan aulkietan eserita. Apalak zeuden zeuzkaten gauza urriak uzteko eta zurezko kakoak jantziak zintzilikatzeko. Ez zegoen oherik; lurrean egiten zen lo, normalean lasto gainean edolastairatan. Herri eta hirietan, kale berean, maila guztietako etxeak aurkitu ahal ziren: eskulangileen lantegiak bizitegiarekin, merkatarien etxeak, alokatzeko bizileku osasungaitzak etaaitoren semeenjauregiak. Herrietako etxeak, nagusiki, zurezkoak ziren VIII. eta IX. mendeetan, eta harria hasi zen nagusi bihurtzen XII. eta XIII. mendeetan, XIV. mendean zurezkobilbadura garatu arte[11]. Euskal Herrian, aipatzekoak diradorretxeak, hasieran zurezkoak zirenak baina XII. mendetik aurrera harriz eraikiak, oinplano karratukoak.
Erdi Aroan,oinetxeek hainbat jarduera eta ekitaldi antolatzen zituzten. Gainera, etxeetan pertsona asko bizi zen, besteak beste, familia, senideak, langileak, zerbitzariak eta gonbidatuak[12]. Haien bizimodua, neurri handi batean, komunala zen, bada, gela nagusia gisako guneek afaltzeko eta elkartzeko erabiltzen zen eta partekatutako oheetarako orubea[13].
XV. eta XVI. mendeetan,Italiako jauregierrenazentistak konektibitate-areto ugari zituen.Oinetxeen kalitate eta erabileretan ez bezala,Palazzoaren gela gehienek ez zuten inolako helbururik, baina zenbait atez hornituta zeuden. Ate horiekRobin Evansek honela deskribatzen dituen gelak komunikatzen zituzten: «Gela diskretuen matrizea, baina elkarren artean erabat konektatuak»[14]. Kokapenak aukera ematen zien okupatzaileei gela batetik bestera libre ibiltzeko, horrelapribatutasunaren mugak hautsiz.
«
Behin barruan, eraikina zeharkatzeko, gela batetik hurrengora pasatu behar da, eta, gero, hurrengora. Korridoreak eta eskailerak erabili behar direnean, saihestezina dena, ia beti, espazio bat beste batekin bakarrik konektatzen dute, eta inoiz ez dute mugimenduen banatzaile orokor gisa balio. Horrela, arkitekturaren aldetik logelaren ondoan logela gehitzeak beharrezko euspena eskaini arren,palazzoa, okupazioari dagokionez, etxeko kide askorentzako nahiko iragazkorra den solairu ireki bat da[14]. Nahiz eta kanpora begira oso ikusgai izan, planta irekiak bertako guztien sozializatzea eta konektibitatea sustatzen du[12]
»
Gelen banaketaren eta pribatutasunaren hobekuntzaren adibide goiztiar bat 1597an aurki daitekeChelsean (Londres) eraikitako Beaufort Etxean.John Thorpe arkitekto ingelesak diseinatu zuen, eta honako hau idatzi zuen bere planoetan: «Sarrera luze bat guztiaren zehar»[15]. Pasilloa gelatik bereizteak korridorearen funtzioa bete zuen. Hedapen berri hori iraultzailea izan zen garai hartan, horrela gela bakoitzeko ate bat integratzea ahalbidetuz, non gela guztiak bat egiten zuten korridorearen bidez. Arkitekto ingelesaren hitzetan, «etxeko luzera guztian zehar erdigunean dagoen bide komunak saihestu egiten du baten bulegoek besteari enbarazu egitea, elkarren arteko etengabeko pasatzeagatik»[16]. XVII. mendeko gizarte-hierarkiak oso hartzen ziren kontuan, bada, arkitektura zerbitzariak eta goi-klasea pertsonifikatzeko gai baitzen. Pratt-ek dioenez, pribatutasun gehiago eskaintzen zaio okupatzaileari: «zerbitzari arruntak ezin dira inoiz publikoki agertu beren eginbeharrengatik hara eta hona ibiltzean»[17]. XIX. menderako, aberatsen eta pobreen arteko gizarte-banaketa horrek, etxebizitzan, korridorea fisikoki integratzen lagundu zuen.
Witold Rybczynski soziologoak zera idatzi zuen: «Etxea eguneko eta gaueko erabileretan eta gune formal eta informaletan banatzea hasia zen»[18]. Gelak publikoak izatetik pribatuak izatera pasa ziren, bada, aparteko sarrerek ekarri zuten gela batean helburu zehatz batekin sartzearen nozioa[12].
XVI. mendetik aurrera, Europako iparraldean, buztin egosizkoadreiluak erabiltzen hasi ziren etxeak eraikitzeko. Europako lehen etxe ederrak sortu ziren. XVIII. mendean, Europako eta Amerikako hiri askotan, estilodotoreko eraikinak altxatzen ziren burgesia berriarentzat.
XIX. mendearen hasieran, landatik fabriketara lan bila joandako langilez beteta zeuden hiriak.Auzo pobreetan bizi dira, pilatuta, baldintza osasungaitzetan eta, gehienak, miseria gorrian. XIX. mendearen amaieran, lehen bizitegi-auzoak sortu ziren, estiloeklektikoko etxebizitza-blokeak, txaletak eta burgesiarentzako lorategi-hiriak. Historialari batzuek Philip WebbenRed House (1859) jotzen dute «etxe moderno»aren lehen diseinutzat.
XX. mendean, hirietako etxebizitzak trinkotu egiten da, eta etxe-kopurua murriztu, etxeen kopurua murriztu egiten da, eta goranzko etxeak edo bizilekuak gehitu. Familia bakarreko etxeak hirien periferiako auzo aberatsenetan kokatzen dira. Halaber, bigarren etxebizitza gisako etxeak ere ohikoak dira, baita oporretarako edo asteburuetarako ere, eta kanpo- eta barne-dekorazioaren kontzeptuek garrantzia hartzen dute.
Egitura etxea eusten duen eta lurrera finkatzen duen euskarri erresistentea da.Buztinez,pezoz,adreiluz,harriz,zurrez,altzairuz edohormigoi armatuz egina egon daiteke, baina, salbuespen gisa, beste material batzuk ere erabil daitezke. Egiturak bi atal nagusi ditu: «zimenduak» eta «egitura nagusia».
Zimenduak: etxea bermatzen den lurpeko atala da, eta, hortaz, etxebizitzaren pisua eta jasaten dituen tentsioaklurzoruari transmititzen dizkio. Etxe batek hainbat zimendu mota izan ditzake:zapatak (bakanduak edo jarraituak), lauzak,piloteak, eta abar. Lurraren erresistentzia txikia denean (normalean 0,1 n/mm² baino txikiagoa), kargei eusteko beharrezkoa da lauza edo piloteak erabiltzea. Etxebizitzak lurpeko gelarik badu, hala nolabiltegiak edogarajeak,euste-hormak behar ditu inguruko lurra eusteko, eta horiek zimenduaren zatitzat edo euste-egituraren zatitzat har daitezke.
Egitura nagusia: lur gainetik altxatzen da. Euskarri bertikal batzuk ditu, eta horiek puntualak (zutabeak) edo linealak (karga-hormak) izan daitezke. Euskarri horien gainean bermatzen dira elementu horizontalak,zoruak etasabaiak osatzen dituztenak. Elementu horizontal horiek norabide bakarrekoak (habe etahabexka sistema) edo bi norabidekoak (forjatuak etalauzak) izan daitezke.
Itxiturak etxearen barruko bolumena estaltzen eta babesten duten azalerak dira, hau da,estalkia, kanpokohormak eta beheko plano horizontalean dagoenzolata edolauza.
Itxiturek hainbat funtzio betetzen dituzte, eta nagusiak dira iragazgaiztea (uretatik babestea) etaisolatzea, baizaratatik (isolamendu akustikoa), bai tenperatura-aldaketatik (isolamendu termikoa). Funtzio horiek betetzeko, itxiturek ezaugarri horiek aldi berean lortzea ahalbidetzen duten eraikuntza-sistemak erabiltzen dituzte, eta ohikoa da geruza espezializatu batzuez osatuta egotea (geruza irazgaitza, geruza isolatzailea, eta abar). Mundukoklima eta kultura ezberdinetan dauden beharrizan eta material ugariren ondorioz, itxiturek forma ugari har ditzakete, sistema primitibo eta sinpleenetatik (animalienlarruak,landareak edooihalak) gaur egungo geruza anitzeko sistema konplexuetaraino.
Etxearen barruko espazioa banatzen duten elementuak dira,gela desberdinetan banatuta. Funtzio nagusia etxebizitzako eremuak (komunak,sukaldea,logelak,egongela eta abar) bisualki eta akustikoki bakartzea da. Oro har,kartoi-igeltsuzko plakak, zurezkoholtzak edo adreiluzkotrenkadak izan ohi dira.
Zoruak, paretak eta sabaiak estaltzen dituzten materialak dira, eta etxearenakabera eta ageriko zatia osatzen dute. Zoruetan ohikoa dazura (parketa esaterako),zeramika (solairu lauzak) edo harrizko materialak erabiltzea; paretetan eta sabaietan, berriz,igeltsua erabili ohi da, eta, ondoren, pintura geruza bat jarri ohi zaio. Etxeetako hezeguneetan (sukalde eta komunean), maiz,zeramika (lauza beiraztatuak) erabiltzen da garbiketa errazteko eta hezetasunei aurre egiteko.
Materialen aukeraketa eta barruko argiztapenabarne-diseinuaren diziplina espezifikoa da, eta, luxuzko etxeetan, ez da harritzekoa dekoratzailearengana jotzea.
Etxearen antolamendua erabileraren arabera aldatzen da. Oinarrizko unitatea-edogela da.
Etxebizitzara bideratutakoak, funtsean, honako hauek dira:egongela,logelak (kopuru aldakorrean),bainugela etakomuna (bat edo gehiago) etasukaldea.Kasu askotan, honako hauek ere badaude:jangela,ataria edoatondoa,eskailerak,korridoreak edo banatzaileak, etagarajea.Eta jarduera espezifikoetarako areto osagarriak, hala nolabulegoa, estudioa, liburutegia, jolas gela, erretzaileen gela, sauna, eta abar eta abar.
Laneko eremu osagarriak: garbitokia, esekitokia, ofizioa, eta abar.Biltegiratzeko eremu osagarriak:sotoa, janaritegia, jantzigela, trastelekua, ganbara, etab.Kanporako egonaldikoak:terrazak edo solariuma,balkoiak, ataripeak, etab.
Beste eraikuntza osagarri batzuk ere izan ditzake, bananduak edo atxikiak, hala nola ibilgailuentzakogarajea,bihitegia edo lorategiko ekipamendu eta tresnetarako estalpea. Eta kanpoaldeko espazio hauek ere izan ditzake:lorategia,baratzea,patioa,igerilekua,pergolak,berotegia, jolasteko pistak, etab.
Urbanizazioa, etxearen inguruan jartzen diren elementuen multzoa da, hala nola kanpoko zoladura, kanpoko argiteria, hesia, lorategia, ureztatze sarea, hustubideak, etab.
Etxe prefabrikatu modular baten eraikitzea.Sei moduluz osatutako diseinuzko etxebizitza prefabrikatuaValentzian,Espainia.
Etxe prefabrikatuak produktu industrializatuak dira, eta aurrez fabrikatutako elementu modularrak mihiztatuz eraiki daitezke etxeak asentatu behar den lurzorua kontuan hartu gabe; beraz, lehen ezarri behar da hormigoi armatuzko lauza bat edo multzoaren zimendatze, euskarri eta ainguraketa gisa balioko duen euskarri-sistema bat.
Egitura-mota guztiei aplikatzen zaizkien sistema horiek eraikuntza masibo eta errepikakorrari dagozkio.Sobietar Batasunaren garaian, prefabrikatutako elementuak asko erabili ziren eraikuntzan.
Etxe aurrefabrikatu mota ugari daude, eta hiru alderditan katalogatuta daude: diseinu-etxe prefabrikatuak, erabilera arrunteko etxe prefabrikatuak, etxe prefabrikatu sozialak.
Horrelako etxebizitzak eraikitzeko abiadura azkarra da, fabriketan ekoizten baitira. Horren ondorio zuzena da denbora eta diru baliabideak aurreztea dakarrela, eskaintzen dituzten kalitateak alde batera utzi gabe.
Lurrari ainguratutako etxearen ordezko aukera bat gurpil gaineko etxebizitzak dira, edokarabanak, herrialde anglosaxoietan oso errotuta daudenak; izan ere, kostu txikia eta mugikortasuna dela eta, ohiko etxebizitza gisa erabiltzen dituzte, eta, zenbait hiri handiren inguruan, benetako herrixkak eratzen ari dira.
Etxeak behin eta berriz zabal daitezke, eta horrek eraikuntza-historia konplexu batera darama.
Etxeak behin eta berriz zabal daitezke, eta horrek eraikuntza-historia konplexu batera darama. Garrantzi historikoa duten eraikinek legezko murrizketak dituzte.Erresuma Batuan, etxe berriak ez ditu Ondasun Salmentaren Legeak estaltzen. Etxe berri bat erostean, erosleak ez du beste produktu batzuk erosten ditueneko babes legal bera. Erresuma Batuko etxe berriakNational House Building Councilen bermearekin estalita daude.
Asentamendu trinkoak haztearekin batera, gizakiek etxeak etalur sailak identifikatzeko moduak diseinatu zituzten. Banakako etxeek, batzuetan,izen propioa hartzen dute, eta izen horiek, aldi berean, konnotazio emozional garrantzitsuak har ditzakete. Adibidez,Howards End filmeko etxea edoBrideshead Revisitedeleberriko gaztelua. Etxeak identifikatzeko ikuspegi sistematikoago eta orokorrago batek hainbat metodo erabil ditzake etxeak zenbakitzeko.
Etxeek beren eraikitzaileen edo biztanleen inguruabarrak edo iritziak adieraz ditzakete. Horrela, etxe zabal eta landu bat aberastasun nabariaren zeinu izan daiteke; material birziklatuekin egindako profil txikiko etxe batek, berriz, energia aurrezten laguntzen duela adieraz dezake. Garrantzi historiko berezia duten etxeek (adibidez, ospetsuen egoitza zaharrak edo etxe oso zaharrak ere) babes estatusa lor dezakete hirigintzan, eraikitakoondarearen edo hiri-paisaiaren adibide gisa.Oroitzapenezko plakek egitura horiek seinala ditzakete. Etxebizitzaren jabetzakekonomiaren oparotasunaren neurri komuna ematen du. Kontrastea egiten du etxeen suntsiketaren garrantziarekin, kanpin-denden eraikitzearekin eta,hondamendi natural askoren ondoren, etxeak berreraikitzeak duen garrantziarekin.
↑(Ingelesez)Barry Lewis, Robert Jurmain, Lynn Kilgore. (2008). «301» in Cengage Learning Understanding Humans : Introduction to Physical Anthropology and Archaeology..
↑(Ingelesez)Orrin C. III Shane eta Mine Küçuk. (1998). «The World's First City» Archaeology 51 (2): 43-47..
↑ab(Gaztelaniaz) Diccionario enciclopédico popular ilustrado Salvat (1906-1914)
↑(Frantsesez)Vivre en ville au Moyen âge. Éditions Jean-paul Gisserot 2006, 7-13 or..
↑abcHill, Jonathan, “Immaterial Architecture”, New York: Routledge, 2006.
↑Manor House. Middle-ages.org.uk 16 de mayo de 2007 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 6 de septiembre de 2012) (kontsulta data: 4 de enero de 2012).
↑abEvans, Robin "Translations from Drawing to Building: Figuras, puertas y pasajes" Londres: Architectural Associations Publications 2005
↑Summerson, John "The Book Of Architecture of John Thorpe in Sit John Soan's museum: 40th Volume of the Walpole Society" Inglaterra: The Society 1964
↑Pratt, Sir Roger “Sir R. Pratt on Architecture” 1928Pratt, Sir Roger "Sir R. Pratt on Architecture" 1928
↑Pratt, Sir Roger “Sir R. Pratt on Architecture” 1928
↑En el año 2000, el 61 % de la poblaciónestadounidense vivía en casas unifamiliares aisladas, el 26 % en viviendas pareadas, el 5,6 % en viviendas adosadas, y 7 % encasas móviles. En 2002, un 32 % de lapoblaciónbritánica vivía en viviendas pareadas y un 27 % en viviendas adosadas.