Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Etxauri

Koordenatuak:42°47′38″N1°47′24″W / 42.793888888889°N 1.79°W /42.793888888889; -1.79
Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxauri
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria

Bandera

Etxauriko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Etxauri
AlkateaIdoia Aritzala Etxarren
(EHBildu)
Posta kodea31174
INE kodea31085
Herritarraetxauriar
Geografia
Koordenatuak42°47′38″N1°47′24″W / 42.793888888889°N 1.79°W /42.793888888889; -1.79
Azalera13,64 km²
Garaiera410 metro
Distantzia13 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria671 (2025:  9)
alt_left 319 (%47,5)(2019) (%49,3) 331 alt_right
Dentsitatea0,49 bizt/km²
Zahartzea[1]% 21,2
Ugalkortasuna[1]‰ 53,85
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,65(2011)
Desberdintasuna[1]% 0(2011)
Langabezia[1]% 9,52(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 30.3 + % 15.4 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3]
Etxauri 21-3-24

Etxauri[4] ([etʃa.uɾi])Nafarroa Garaiko erdialdean dagoenudalerri bat da,Iruñerrian kokatua.Iruñetik 13 kilometrora dago, eta 586 biztanle zituzten 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da,Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EtxauriIruñeko merindadearen hegoaldean kokatzen daLizarrako merindadearen ondoan.Arga ibaiak udalerria zeharkatzen du. Herrira heltzekoOltza Zendeako Ibero kontzejutik,Ziritzara doan errepidea hartu behar da.

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldeanOltza, hegoaldeanZiritza etaZabaltza, ekialdeanZizur Zendea, eta mendebaldeanGoñerri etaGesalatz.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etxauriko Otazu izeneko gunean, itsasoaren mailatik 387 metrora dago etaNafarroako gobernuak1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]


Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Etxauri ibarraren ikuspegia.

Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira baina Etxauriri buruzko lehen dokumentu ofiziala1055. eta1069. urte artekoa da.Erdi Aroan zehar, erregearen bizitoki izan zen etaIruñeko katedralak ondasunak izan zituen Etxaurin. Horren ondoren,XIX. mendera arte, nobleziaren jaurerria izan zen.1846. urtean, Nafarroan egin administrazio aldaketekin, herriak Etxauribar izeneko ibarra utzi eta udalerri independentea bihurtu zen. Ibarra osatzen zuten gainontzeko bederatzi herriek ere independentzia eskuratu zuten.

1896an lehendabizikoz agertu zenmahats-zorriaNafarroa Garaian, Etxaurin hain zuzen ere. Buztin-lurrek eta uda beroek bertatik hiru aldetara zabaldu zuten intsektua.[6][7]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren tamainaUrtea350400450500550600650700189019201950198020102040EtxauriBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,30 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etxauriko udaletxeko idazkariaZiritza,Etxarri etaBidaurretako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Plaza Zaldualdea, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, Etxauriko alkatea sentsibilitate abertzaleko[8]Herri Kandidatura (HK-CP) ekimeneko José Javier Erro Larrea atera zen2007ko udal hauteskundeetan. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 62 izan ziren (emandako boto guztien %23,66), eta baliogabeko botoak 50(emandako botoen %16,03). Abstentzioa %28,44koa izan zen.

Etxauriko Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Herri Kandidatura2007

Aldiz,2011n bi zerrenda aurkeztu ziren etaAgrupación Independiente Etxauritarra gailendu zen, boto alde txikiz. Santiago Huarte Astiz aukeratu zuten alkate.

Etxauriko Udala 2011
AlderdiaBotoakZinegotziak
Etxauritarra1884
Herri Kandidatura1753

Alkateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Etxauriko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
19791983
19831987
19871991
19911995
19951999
19992003
Jose Javier Erro Larrea20032007Herri Kandidatura
Jose Javier Erro Larrea20072011Herri Kandidatura
Santiago Uharte Astitz20112015Agrupación Independiente Etxauritarra
Idoia Aritzala Etxarren20152019EH Bildu
Idoia Aritzala Etxarren2019JarduneanEH Bildu[9]

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak EtxauriIruñearekin batzen du. Autobus lineak ibilbide hau egiten du:

Horrez gain, autobus konpainia beraren beste linea batek honako ibilbidea egiten du:

La Estellesa autobus konpainiarenIruñea etaLizarra arteko lineak ere geltokia du Etxaurin. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Etxauriko haitzak (1.136 m) ezagunak diraeskalada eskolagatik. Sarbil edoCabezón de Etxauri izenak ere hartzen dituzte. Eskalatzeko bide klasikoak dira El Kiriako, Cantero, La Rueca eta El Huso.

Bestela,Etxauriko harria delakoaharri landugabe bat da,harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Herriko jaiakekainean ospatzen dira, San Antonio egunaren (ekainak 13) inguruan.
  • Santa Eulaliaren omenez jaiak ospatzen diraabenduan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Etxauriko Otazu dorretxea.

Herritar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. Piqueras, J. (2005). «La filoxera en España y su difusión espacial: 1878-1926» Cuad. de Geogr. (77): 101-136..
  7. Oestreicher, A.. (1996). «La crisis filoxérica en España - Estudio comparativo sobre las consecuencias socio-económicas de la filoxera en algunas regiones vitivinícolas españolas» Hispania LVI/2 (193): 587-622..
  8. Etxauri reivindica la ikurriña como su bandera frente al Gobierno de UPN[Betiko hautsitako esteka],Diario de Navarra,2011kootsailaren 7a.
  9. (Gaztelaniaz)«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-13).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola

Ibarrak             
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascanteCastejónCorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloElortzibarEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslabaEspartzaEsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalarEtxarriEtxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • GalarGalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntzaLanaLantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedeaLegardaLegariaLeitzaLekunberriLeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazar • OdietaObanosOibarOizOkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreagaOteitzaOtsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • SaldiasSan AdriánSan Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • UharteUharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotzUrrozUrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • ZabaltzaZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur NagusiaZubietaZugarramurdiZuñiga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Etxauri&oldid=10496606"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp