| Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa የኢትዮጵያ ሕዝባዊ ዲሞክራሲያዊ ሪፐብሊክ | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1987 – 1991 | |||||||||
| Errepublikasozialista | |||||||||
| Geografia | |||||||||
| Hiriburua | Addis Abeba | ||||||||
| Historia | |||||||||
| 1987ko konstituzioa | 1987 | ||||||||
| Etiopiako Gerra Zibila | 1991 | ||||||||
| |||||||||
Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa (EHED,ingelerako siglak: PDRE;amhareraz: የኢትዮጵያ ሕዝባዊ ዲሞክራሲያዊ ሪፐብሊክ)Etiopiaren izen ofiziala izan zen1987tik1991ra,Mengistu Haile MariamenEtiopiako Langileen Alderdiak gobernukomunista ezarri ondoren. SorrerakDergaren deuseztea ekarri zuen eta berarekin batera aurretik zegoendiktadura militarra. Alderdi bakarreko gobernua osatu zen, orduan, nahiz eta lehengo Derg horretako 6 ministrok euren postuak mantendu zituzten.
EHED ofizialki1987kootsailaren 22an sortu zen,1987ko konstituzioa onartu eta hiru astetara, nahiz eta Derga boterean mantendu zen irailerarte,ekainaren 14anShengoko kideak bozkatzeko hauteskundeak baino denbora nahiko gehiago.
EHEDaren bizitza motza izan zen, baina denbora horretanEritreako independentisten erasoak jaso zituen, baitaTigrayren Askapenerako Herri Frontearenak ere.
1991ko maiatzean desagertu zen, Mengistuk alde egin etaEtiopiako Herritar Fronte Demokratiko IraultzaileaAddis Abebara sartu zenean.