Eta | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.152 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 38°49′00″N22°17′00″E / 38.8167°N 22.2833°E /38.8167; 22.2833 |
Mendikatea | Pindo |
Estatu burujabe | ![]() |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia |
Prefecture of Greece | Ftiotida |
Iti edoEta mendia (grezieraz Όρος Οίτη,Odos Iti)Erdialdeko Greziaren hegoaldean,Tesalia hegoaldean dagoenmendilerro bat da,Esperkeo etaZefiso ibaiaren haranak mugatzen dituenaBeozian.Pindo mendilerroaren adar bat da. Eta mendiak antzinakoTrakinia hiria inguratzen du mendebaldetik. 2.153 metrotan du bere gailurra. Eta mendiaren kontrahorma,Termopilak izeneko haizpitartearen hegoaldean kokatua Kalidromo mendia da (gaur egun Kallidromon) 1.258 metrokoa
« | Termopilen mendebaldean zeharkaezina den mendilerro bat altxatzen da, malkartsua eta garaia, Etaraino hedatzen dena, ekialdean, itsasoak eta padura batzuk bidea inguratzen duten bitartean. | » |
Termopiletako pasabideaz gain, bazegoen beste bat ere altuera handian Kalidromo mendiaren mendebaldean, Zefiso ibaiaren ibarrera zaroana. Mendebalderago Patriotiko izeneko mendia altxatzen da, Kalidromo baino altuagoa dena.
Greziar mitologian, Eta mendia nagusikiHerakles hil zen lekua delako da ezagun. Hiltzeko prest, Eta mendia igo zuen, non hil sutzar bat prestatu zuen zuhaitzekin, bere arkua eta geziakFiloktetesen aita zenPeanteri eman zizkion, sutzarrean jarri zen, bere burua bere makilan pausatua eta bere lehoi larrua bere gainean zabaldua eta Filoktetesi zuziarekin sutzarra pizteko agindu zion
John Miltonek hala egiten dio erreferentziaHeraklesen eromenari:"Honela, Alzidesek (Herakles),Ekaliatik itzultzean, garaipenak koroatua, eta pozoitutakotunika sentitzean, bere oinazeen ondoriozTesaliako eta Eta mendiaren tontorreko pinuak euren tokitik ateratzen zituen,LikasEubeako itsasora botaz".