Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Eszila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eszila
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemea
Familia
AitaFortzis,Poseidon etaTifon
AmaKrates,Hekate,Lamia,Ekidna etaEstigia
Odiseo ante Escila y Caribdis (Johann Heinrich Füssli).
Scilla haitza, Italia.

Eszila, (grezieraz: Σκύλλα,latinez:Scilla) greziar mitologian, emakumezko itsas munstro bat daOdisean aipatua estreinekoz. Iturri berantiarretan (erromatar garaikoetan), madarikazio baten ondorioz munstro bihurtu zenninfa eder bat izan zen.[1]

Izaki horiKalabriako aldean bizi zen,Regio etaSizilia banatzen dituen itsas pasabidean, egungoMessinako itsasartean, etaSiziliako aldeanKaribdis bizi zen, beste munstro bat. Kanalaren aldeak gezi baten irismenaren barruan zeuden, eta, beraz,Caribdis saihesten ahalegintzen ziren ontziek Eszilara hurbildu behar zuten, eta alderantziz. Denborarekin, jainkoek Eszila harkaitz bihurtu zuten, nabigatzaileentzat arrisku larria suposatzen zuena. Bere izenetik datoreponimoa den udalerria,ScillaCalabrian.[2]

Esteroide bati bere izena aman diote:155 Eszila.

Izaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

EszilaOdisearen (k.a. IX-VIII. mendeak) XII. kantuan gogoratzen da bereziki.ZirtzekOdiseori aholkatzen dio Eszilatik hurbilago nabiga dezala Karibdisetik baino, Eszilak bere gizonetako sei irentsiko bailituzke, baina Caribdisek, aldiz, ontzi osoa xurgatuko luke.[3]

Odiseok Eszila eta Caribdis artean nabigatzea lortu zuen, nahiz eta lehenengoaren sei buruek bere tripulazioko sei kide irentsi zituzten.

Itxura fisikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eszila, itsas munstroa zen aldetik, emakume eta piztiaren arteko izaera mistoa zuen. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, literatoek itxura informalagoa eman zioten.Homerok (K.a. VIII. mendea) deskribatu zuen lehenik zehatz-mehatz eta munstro bat zen, kobazulo batean bizi zen, habai anka zituen eta sei lepo luze, eta azpi buruen ahoetan, hiru lerro hortz, oihu ikaragarraiak egiten zituen, "txakurkume batenak bezalakoa".[4][5] Odisean, Ulisesek Zirtzeren uhartea utzi nahi du eta etxera bidea hartu, eta Zirtzek honela esaten dio Ulisesi Karibdis eta Eszila artean pasa beahr duenean:

«:[...] eta azpian, Karibdis dibinala
itsasoko kresal beltza xurgatzen aritzen da.
Egunero hiru aldiz du kanpora botatzen,
eta beste hiru aldiz beldurgarri xurgatzen.
Hobe duzu han ez egon, xurgatzen duenean,
zeren Poseidonek ere, lur ikararazleak,
ezin zintuzke orduan hondoratzetik salba.
Aldiz, asko hurbil zaitez ahalean Eszilaren
harkaitzera eta ontzia pasarazi lehenbailehen.
Hobe baituzu sei lagun ontzitik faltatzea
ezen ez guztiak bertan batera hondatzea .
»

Odisea[6]


Eszilaren itxuraren bertsio homerikoa autoreerromatarren eskuetan aldatu egin zen. Higinok (K.a. 64 – 17), adibidez, honela dio: «Emakume gorputzaren goiko aldea du, izterrondotik behera, arrainarena, eta beragandik jaiotzen ziren sei txakur zituen».[7]Virgiliok (K.a 70-19), aldiz, honela dio: «Bere goiko aldeak giza itxura du aldaketaraino, neska eder baten bularrarekin; behekoak, arrainarena, , bere otso-sabela izurde-buztanekin errematatzen duen gorputz izugarriko itsas herensugearena».[8] Tzetzesek, XII. mendeko autore bizantziarra, buruetako bakoitza desberdina zela idatzi du: «diotenez, Eszilak sei pizti buru ditu, bata itsas munstroarena, bestea lehoiarena, bestea txakurrarena, besteagorgonarena, bestea balearena eta seigarrena gizakiarena».[9]

British Museoa. K.a. 460

Gurasoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bertsioa desbersin asko daude bere gurasak nor ziren erabakitzerko unean. Ohikoa da grezair mitologian arbasoen inguruko bertsioa desberdiank aurkitzea, abian Esziloaren kasua bereziki ugariak izan dira iritziak.

Glauco eta Eszila (1580 - 1582).Bartholomäus Spranger

Homerok dio Eszilara, Krates edo Krateide delako baten alaba dela (Κραταιίς, hitzak «harkaitzetatik» esanahia iradokitzen du) eta ez du ezkontidea aipatzen.[10] Ezer gutxi edo besterik ez dakigu Krates misteriotsu honi buruz, baina Higinok dio Krates ibai bat zela.[11] Apolodorok (edo zazi Apolodorok) dio bereLiburutegi mitologikoa lenean, Eszila Krates eta Trieno edo Forco (Fortzis) dituela guraso;[12]batzuek «Triton» irakurtzen dute «Trieno»ren ordez.Platonen iruzkingile batek, agian bertsio berberaz ari delarik, bere gurasoak Tirreno edo Forko direla dio.[13] Eustakio Tesalonikakoak (XII. mendea), bestalde, Eszila "Tritonengandik jaio" zela dio, edo bere gurasoak Poseidon eta Krates direla.[14] Beste bertsio batzuekHekateren alaba egiten dute. Bere gurasoak Hekate eta Fortzis izan zirela zioen Akusilao Argosekoak (K.a. VI-V. mendeak) ere.[15]Eea Handiak greziar poema epikoan (Hesiodorena?), Eszila Hekateren eta Forbas edo Forbante delako baten alaba da; batzuek «Fortzis» irakurtzen duten «Forbas» horretan.[16]Semos Delosekoak (K.a. 200 inguru)[17] dio Krates beraHekate eta Tritonen alaba dela, eta Eszilaren ama izan zelaDeimosekin elkartu zenean.[18]Estesikororen (K.a. 630 inguru) iritziz,Lamia (Poseidonen alaba) Eszilaren ama da, beharbada.[19]Higino (K.a. I. mendea) ere ez da ausartzen; EszilaTifon etaEkidnatik sortua zen, beste munstro legendario batzuk bezala, edo, bestela,Palante erraldoiaren etaEstigiaren arteko elkartzetik.[20]

Eszilaren metamorfosia munstro bilakatzeko

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zirtzek egindako metamorfosia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Apuliako ritoi bat Eszialren formarekin

OvidiorenMetamorfosiak lanaren arabera, Eszila ninfa ederra izan zen behin. Glauko itsas jainkoa, aurretik arrantzalea izan zena, berarekin maitemindu zen, baina neskak lurrerantz ihes egin zuen, eta Gaulcok ezin zuen bertara iritsi. Desesperaturik, Zirtze jainkosa sorginaren uhartera joan zen Glauco, maitasun-edabe bat presta ziezaion eta neskaren bihotza urtu zezan.Zirtzek, Glaukorekin isilean maitemindurik baitzegoen, berarentzat duinagoa zen norbaiti bere maitasuna eskaintzea gomendatu zion, hitz eta begirada gozoekin hura gorteiatzen saiatuz, baina jainkoak ez zuen jainkosa aukeratu. Eta Zirtze haserretu egin zen eta Eszilari min egitea erabaki zuen: Glaukori flasko bat eman eta Eszila bainatzen zen putzura botatzeko gomendatu zion. Glaukok bere aginduei men egin eta edabea isuri zuen;ninfa uretan sartu bezain laster, ordea, sei zakur-buruko munstro beldurgarri bihurtu zen. Glaukok, gertatuakoa urrutitik zelatatzen zuenak, harenganako interesa galdu eta negar mingotsez alde egin zuen.[21]

Eszilaren freskoa. Munatia Procularen erromatarvilla, Tor Marancian, Erroman. Villa III. mendekoa da eta freskoa Vatikanon gordetzen da.[22]

Anfitritek egindako metamorfosia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
K.o. 150 Napolesko museoa

Beste bertsio batek kontatzen du Herakles,Eritia uhartetikGerionen azienda gidatzen zihoala,Italia etaSizilia arteko itsasarteraino iritsi zela. Han, Eszila izeneko bertako neska jatun batek zezen batzuk hartu zizkionn jateko, bainaHeraklesek hil egin zuen. Geroago, bere aita Fortzisek, ezagupen magikoak zituenak, zuziak erabili zituen bere gorputzean, eta horrela bizia itzuli zion. Eszila, behinola emakume ederra zena, Poseidonekin oheratzen zen, etaAnfitrite, itsasoko jainkoaren emazteak, jeloskor, edabe batzuk bota zituen neska bainatu ohi zen iturburura, eta horrela forma beldugarriko buru ugariko piztia bihurtu zen.[23][24]

Bertsio arrazionalizatzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Scylla, William French (1815-1898), Grabatu baten erreprodukzioa
Scillako ikuspegia, arrokak eskuinean ikusten dira, urazpian

Tzetzesek dio, berez, Eszila, egungoReggio de Calabriatik hurbil dagoen lurmutur baten izena dela, eta CaribdisMesina inguruko ur zurrunbilotsuak direla. Horrela Caribdis eta Escila bata bestearen aurrean daude. Fortzis, era berean, beste izen bat besterik ez da itsasoa aipatzeko. Eszila lurmuturra itsasoan barneratzen da, eta haren azpian haitz handiak daude, hutsarteak eta leizeak dituztenak, non itsasoko izakiak bizi diren. Itsasontziak harkaitzen kontra jotzen zuen Karibdisen urak, etaitsasaldiek irensten zituen orduan gizonak. Bertsio horren arabera, Heraklesek (edo herkulesek), Gerion abereekin leku horietan nabigatzen ari zela, itsasora abere batzuk erori ziztzaikzion eta bertan galdu zituen. Itsasoak (Fortzis), denboraren poderioz, bere etengabeko mareekin garbitu zuen hondamendi hori.[24]

Eszila eta Galuko Antazinatearen ondoko artean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikonografia klasikoan, Eszilaren irudikapena ohikoa da munstroaren bertsioan, itxura ilun eta gaiztoa duena. Erromatar garaian neska eder moduan irudikatuta agertzen zaigu fresko batean, Zirtze magoak eraldatu aurreti kizango zuen itxurarekin. Soinaren erdia biluzik eta behealdea arrain-buztanarekin eta gerritik ateratzen diren sei txakurrekin agertzen da, bakoitza bi hankarekin, hamabi hanka osatuz. Hala ere, ohikoagoa da Eszilaren aldakak hiru txakurrez inguraturik aurkitzea, hortzak modu desafiatzailean erakusten dituztenak.

XVII. mendetik XIX. mendera arte, ohikoa da arten egoera hau irudikatzea: arrantzaleak ninfa beldurtzeko unea, ohiko bainuaz gozatzen duen bitartean. Eszana hori koadroetan eta zeramikan marrazten da batez ere.

Irudikapen horietako batzuetan Esaila besoa altxatzen du, Glaukoren beragana iristeko egiten duen ahalegina eragozteko. Antzeko keinuak margotzen dira bahiketari lotutako beste gertakari mitologiko batzuetan, hain ezaguna den ikonografian, hala nola Apolo etaDafne, Hades etaPersefone, Zeus etaEuropa, beste askoren artean.

Horrela, Glauko arrantzale ohia itsasotik ninfa ikustera irteten den unea, ninfa bere biluztasuna azkar estaltzen saiatzen den bitartean, bigarren maila batean geratzen da artista batzuentzat. Eszena mitologikoak, bereziki helburu erromantikoak zituztenak, batzuetan pasadizo gisa erabiltzen zituzten margolariek, beste xehetasun batzuk sakonago lantzeko, hala nola, paisaia eta obraren argi-efektuetak.[1]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abRubio González, Raquel. «La iconografía de Escila: de hermosa ninfa a temible monstruo» Mythos. Mito e imagen en la Antigüedad Clésica y sus pervivencias (UCM).
  2. Tuzidides:Peloponesoko gerraren historia, IV 24, 5
  3. Homero: Odisea, XII, 115-125
  4. Homerok hitz jokoa egiten du bi hitzen artean: σκύλαξ (skýlax, «txakurkuma») eta Σκύλλα, Eszila.
  5. Odisea, XII, 80-97
  6. Matías Múgicaren itzulpena Balea Zuria argitaletxearentzat (2025), 258, 259. or.
  7. Higino: Fabulak, CXXV (Odisea)
  8. Virgilio:Eneida, III, 419-431
  9. Tzetzes: Likrofoni buruz, § 650
  10. Odisea, XII, 124–125
  11. Higino:Fabulak, 199
  12. Liburutegi mitologikoa, Epitomea, 7, 20
  13. Fowler, Robert L.. Early Greek Mythography, 2. liburukia., 32 or..
  14. Eustacio: Homerori buruz, Odisea ,12,85
  15. Homerori eskolioa,Odisea, 12, 85; Acusilao, fr. 42 (Fowler)
  16. Apolonio Rodasekoari eskolioa, IV 828
  17. Oxford Classical Dictionay..
  18. Fragmente der griechischen Historiker (FGrH), 396 F 22
  19. Estesikoro, F220 PMG (Campbell, 132–133 or.)
  20. Higino: Fabulak, 17. aurrehitza (Eszila, Palante eta Estigiaren alaba) eta 39 (Tifon eta Ekidanren alaba).
  21. Ovidio:Metamorfosia, XIII, 730-739.
  22. (Ingelesez)Bergmann, Bettina. (2017-01-01). «The Lineup: Passion, Transgression, and Mythical Women in Roman Painting» Eugesta. Revue sur le genre dans l'Antiquité - Journal of Gender Studies in Antiquity (7)  doi:10.54563/eugesta.598. ISSN2265-8777. (kontsulta data: 2025-12-20).
  23. Servio, VirgiliorenEneidari buruz, III, 420.
  24. abTzetzes, sobre Licofrón § 46

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Matías Múgica (2025)Odisea. Balea Zuria. ISBN: 978-84-129292-1-8. 504 or.

Iturri klasikoaen edizio digitalak eta bibliografia zaharrarenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Odisea: XII. abestia; gaztelaniazko testua Wikitekan. Ikus: 55-126 (grezierazko testuan,56-127); 201-263 (grezierazko testuan,202-264).
  • Lamb, Charles:The Adventures of Ulysses (Ulisesen abenturak), Chapman & Hall, 1808; ingelesez.
    • The song of the Sirens. (Sirenen abestia), Ibiblion.
      • III: Sirenen kantua – Eszila eta Caribdis – Eguzkiaren idiak – Epaiketa – Bat-bateko eskifaia.
  • Palefato:Fenomeno sinestezinei buruz (Περπνστων-i buruz); XX:Escila-ri buruz (ΠερΣortizλης-i buruz).
  • Harrison, Jane Ellen:Myths of the Odysseyin Art and Literature (Odisearen mitoakarteanetaliteraturan), 1882.
    • Erreprodukzioa, faksimile elektronikoan, Internet Archive gunean; ingelesez. VI: Eszila eta Karibdis.
  • Bulfinch, Thomas:Bulfinch's Mythology (Bulfinchen mitologia).
    • I:Fabularen aroa edoJainko eta heroien istorioak (The Age of Fable edoStories of Gods and Heros, 1855).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eszila&oldid=10491685"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp