| Estrasburgo, Uharte Handia eta Neustadt1 | |
Petite France auzoa. | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia | 495 |
| Kokalekua | Estrasburgo,Frantzia |
| Eskualdea2 | Europa etaIpar Amerika |
| Izen ematea | 1988 (XII.bilkura) |
| Luzapen urtea | 2017 |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2UNESCOren sailkapena | |
Estrasburgoko Uharte Handia (frantsesez:Grande Île de Strasbourg)hiriaren alde historikoa kokatzen den uhartea da,Ill ibaiak mugatzen duena.UNESCOkGizateriaren ondare izendatu zuen 1988an "Erdi Aroko hiri bateko auzoaren eredu" hartu zuelako. Estatus hori adierazteko latoizko 22 plaka ezarri ziren uhartera sartzeko zubietan. 2017an ibaiaren beste aldean XIX. mendean eraiki zenNeustadt auzora hedatu zen izendapena.
Erromatarrek Germania Garaia probintzia eratu zutenean postu militar bat ezarri zuten Rhin ingurua kontrolatuko zuena. Ill ibaiaren ertzean eraiki zuten herrixka galiar baten alboan, etaArgentoratum izena eman zioten. 366. urteanalamanek eskuratu zuten.
XII. menderako Estrasburgo hiri garrantzitsua zen etakatedral erraldoi bat eraikitzen hasi ziren. 1439an amaitu zutenean munduko eraikin garaiena zen. 1874 artean munduko eraikin altuena izaten jarraitu zuen[1]. Babes egitura bereziak ere eraiki ziren uhartearen mendebaldeko muturrean,zubi estaliak eta dorre altuak.
Mugan zegoen hiria izanik aduana bat ezarri zen ibaiaren ertzean. Honek aberastasun handiak ekarri zizkien estrasburgotarrei eta katedralaren inguruan merkatari aberatsen etxeak eraiki ziren. Adibide nabarmenenaKammerzell etxea da. 1681. urtean Frantziak hiria anexionatu zuen etaRohan jauregia eraiki zuen haren boterearen egoitza izateko. Babes sistema ere indartu zuenBarrage Vauban egitura ezarriz. Honen bidez Ill ibaiaren emaria kontrolatzeko gaitasuna zuen. Ordurako uhartearen mendebaldeko muturrean larru ontzaileak, errotak eta arrantzaleak ezarri ziren eta auzo marginala bihurtu zen.Sifilia ugari zegoen, alemanez "frantsesen gaitza" (Franzosenkrankheit) esaten zitzaion, eta auzoPetite France izenaz ezagutzen hasi zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarrekAlsazia anexionatu zuten[2]. 1944ko abuztuan alde zaharreko eraikin garrantzitsuek kalte handiak jasan zituzten, katedralak, Rohan jauregiak eta aduana zaharrak batez ere. 1944ko azaroaren 23anLeclerc jeneralakren tropek hartu zuen Estrasburgo[3].

Zubi estalien inguruan Ill ibaia zatitu egiten da lau ubide sortuz. Iparraldeko adarraFaux-Rempart ubidea dago eta gainerako hiruek bat egiten dute hegoaldeko adarra osatuz. Uhartearen ekialdeko muturrean adar biak elkartzen dira. Uhartearen erdiko puntuan Estrasburgoko eraikin ezagunena dago,Estrasburgoko katedrala. Haren inguruan kokatzen dira XV eta XVI mendeetako etxeak,renaniar pizkundeko estiloan eraikiak eta baitaRohan jauregia ere. Elizak ere ugari dira,San Tomas eliza,San Petri zaharra eta San Petri gaztea (protestantea). Ibaiaren ertzeanaduana zaharra dago.
Estrasburgoko kale nagusiaGrand Rue da, uhartea horizontalean zeharkatuz katedralera iristen dena. Ipar-hego norabideanRue de la Division Leclerc etaRue des Grandes Arcades gurutzatzen dira. Alde zaharreko kale estuek gremioen izenak dituzte (Rue Mercière,Rue des Dentelles,Rue du Bain aux Plantes,Rue des Juifs,Rue des Frères,Rue des Tonneliers,Rue du Maroquin,Rue des Charpentiers,Rue des Serruriers,Grand' Rue,Quai des Bateliers...) eta hamairu plaza ere badira kaleen arteko gurutzaketetan, eguberrietan merkatua jarri eta oparo apaintzen direnak, esate baterako "txerrikumeen merkatuaren plaza" (Place du Marché aux Cochons de Lait), "Gayot merkatuaren plaza" (Place du Marché Gayot) eta noski, "Katedralaren enparantza" (Place de la Cathédrale). Uharte Handiko enparantza handienaKléber enparantza da.
Petite France auzoa oso turistikoa da gaur egu. XVI eta XVII. mendeetanbilbaduraz eraikitako etxeak daude ubide artean[4]. Larru ontzaileen auzoa izanik etxe gehienek malda handiko teilatuak dituzte. Barnealdea hutsik dago eta bertan ezartzen diren animalia zatiak eta larruak haizeatzeko eta lehortzeko. Etxeen arteko kaleak estuak eta bihurriak dira[5].

