Lurralde laua da; gailurrik garaiena,Suur Munamägi (317 metro) hego-ekialdean dago. Itsasoa, hondarrezko dunak eta harri potorrez betetako ibaiak, aintzirak, ibai ugariak etapadurak (lurraren % 10) dira herrialdeko lurren ezaugarriak. 1.393 kilometroko kostaldea dauka Baltikoren ertzean, eta 1.520 uharte itsaso horretan.Saaremaa (2.673 kilometro koadro) etaHiiumaa (989 kilometro koadro) dira uharterik handienak[4].
1.400 aintzira eta urtegi baino gehiago daude. HandienaPeipus da (3.555 kilometro koadro),Errusia eta Estoniaren arteko muga egiten duena. Bigarren handienaVõrtsjärv da (270 kilometro koadro), herrialdearen erdialdean dagoena. Ibairik garrantzitsuenakPärnu,Narva etaEmajõgi dira.
Klima kontinentala da, uda epelekin,DfbKöppen klima sailkapenaren arabera.[5] Iraupen berdintsuko lau urtaro daude. Uztaileko batez besteko tenperatura 16,3 °C da Baltikoko uharteetan eta 17,1 °C barnealdean; otsailekoa, berriz, -3,5 °C Baltikoko uharteetan eta -7,6 °C barnealdean. Urteko batez besteko prezipitazioa 568 milimetrokoa da, ugariena uda amaieran[4]. Abenduaren erdialdetik martxoren amaierara elurrez estalirik egoten da lurra.
Estonia izena (estonieraz:Eestiˈeˑstʲi)Aesti herriari lotuta dago,Tazito historialarierromatarrak K.o. 98. urte inguruan lehen aldiz aipatutako herria. Historialari moderno batzuek uste duteBaltsi buruz ari zela, eta beste batzuek, berriz, izena Itsaso Baltikoaren ekialdeko eskualdeko biztanle guztiei aplikatzen zaiela uste dute.[6] Esanahi geografiko modernoan erabiltzen ezagutzen diren lehen iturriak eskandinaviarsagak etabikingoen harrierrunikoak dira etaEistland izena erabiltzen zuten.[7][8]Antzinako Eskandinavieratik toponimoa beste germaniar herrietara zabaldu zen, eta XII. mendearen amaieran iritsi zen latin literariora.[9][10]
Independentziaren aldarrikapenaPärnun, 1918ko otsailaren 23an
1917koOtsaileko Iraultzaren ondoren, behin-behineko errusiar gobernuak askatasuna eman zion Estoniari (1917ko apirilaren 12ko dekretua), bainaUrriko Iraultzan,sobietar agintea ezarri zen Estonian 1917ko azaroaren 28an. 1918ko otsailean, alemaniarrek Estoniari eraso zioten,boltxebikeek Tallinn utzi zuten, eta otsailaren 24an behin-behineko gobernu estoniarrak askatasuna deklaratu zuen.Brest-Litovskeko Itunaren bidez (1918ko martxoaren 3a), Alemaniaren eskuetan utzi zituen Errusiak Baltikoko lurraldeak, eta Alemaniaren errenditze egunean berriro askatasuna deklaratu zuen behin-behineko estoniar gobernuak;Tartuko Hitzarmenean (1920ko otsailaren 2a), askatasun hori onartu zuten sobietarrek.
1988an, Moskuko gobernuak Sobietar Konstituzioan aldaketak egin zituenean, bere legeak Sobietar Batasuneko legeen aldean gailentasuna zutela erabaki zuen Estoniako Biltzarrak.Perestroikaren garai horretan independentziaren aldeko mobilizazio jendetsuak burutu ziren Estonian, eta 1989an estoniarrek era masiboan parte hartu zutenBide baltiko deritzonean, sobietarren okupazioaren amaiera eskatzeko. 1990. urteko martxoaren 30ean Estoniako legebiltzarrak|independentzia adierazi zuen berriro ere, eta 1991koabuztuaren 20an lortu zuen independentzia SESBetik. Geroztik estatu burujabea da Estonia.
2004az geroztik Europar Batasuneko kide da Estonia; eta, 2011ko urtarrilaren 1az geroztik,Euroguneko (urdin ilunez) partaide
1992kokonstituzio berriaksistema parlamentarioa ezarri zuen. Urte horretan bertan,Lennart Meri, Koalizioko Alderdi Nazionaleko kide, hautatu zuten presidente. Estonia izan zenerrubloa utzi eta bere dirua sortu zuenEkialdeko Europako lehenengo herrialdea.Pribatizazio ugari egin zen, eta erregimen komunistan zehar kendutako ondasunak itzuli ziren.1993an, estatu nazionalista zorrotza onartu zen, errusiar biztanleengan (biztanleriaren % 30) eragina izan zuena batez ere. Neurri horri erantzun nahian,Boris Jeltsin errusiar lehendakariak gas naturalaren hornikuntza eten zuen, eta errusiar armada Estoniatik irteteko prozesua ere geldiarazi egin zuen. Azkenik, errusiar gudarostea1994an atera zen Estoniatik.
1995eko hauteskundeetan Koalizioko Alderdia galtzaile irten zen, etaTiit Vähi izan zen lehen ministro. Gobernu berriak eztabaida handia sortu zuen, komunista ohi asko baitzeuden bertan. Horrezaz gainera, urte hartan bertan Barne Arazoetako ministroaren ustelkeria salatu zuten, eta gobernu taldea desegin zen. Gobernu berri bat antolatu zen, Erreformaren Alderdiko kideez osatua.
1996an, Lennart Meri hautatu zuten berriz ere presidente.1999an,Mart Laar izendatu zuten lehen ministro.2002an eman zuen dimisioa, desadostasunak izan zituelako bere alderdiarekin. Haren agintaldian, Estonia izan zen sobietar errepublika ohien artean ekonomia sendoena zeukana, eta bidea urratzen hasi zenEuropar Batasunean sartzeko.2003ko erreferendumean, herritar gehienek Europar Batasunean sartzearen aldeko aukera egin zuten.2004an, EstoniaNATOn eta Europar Batasunean sartu zen.2014an,Taavi Rõivas eskuindarra aukeratu zuten lehen ministro.
Estonia errepublika parlamentarioa da. Errepublikako presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Organo legegile nagusiaParlamentua (estonieraz:Riigikogu) da, 101 kidez osatua. Parlamentukideak ororen bozkatzez hautatzen dira, lau urteko eperako[12].
Estoniako biztanleriaren bilakaera, 1970-2010 bitartean. Estoniako Estatistika Erakundearen datuak.
2017 hasieran, Estoniak 1.315.635 biztanle zituen[3], 29 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin. Biztanleen % 67,5 bizi da hiriguneetan[12], herenaTallinnen. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 16,2 dira, 15-24 urte bitartekoak % 9, 25-54 urte bitartekoak % 41,4, 55-64 urte bitartekoak % 13,6 eta 65 urtetik gorakoak % 19,8[12]. Bizi itxaropena 76,7 urtekoa da, 71,9 urtekoa gizonezkoena eta 81,7 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[12].
1990etik aurrera, Estoniako biztanle kopurua beherantz joan da etengabe. Atzerakada horrek bi arrazoi nagusi izan ditu: batetik, oso heriotza tasa handia, jaiotza tasarekin konparatuta; bestalde, lege zorrotzen ondorioz, errusiarren immigrazioa asko moteldu zen. 1992an estoniar hiritartasuna mugatzeko legeak onartu ziren. Lege horien arabera, 1940. urtea baino lehenago Estonian bizi ziren biztanleek eta haien ondorengoek estoniar hiritartasuna zuten, etnia kontuan hartu gabe. Gainerako biztanleek bi urtez bizi behar zuten bertan, etaestonierazko azterketa bat gainditu behar zuten. Lege horiek onartu eta gero Errusiako gobernuak errusiarren giza eskubideen kontrako bidegabekeria salatu zuen.
Estoniera da hizkuntza ofiziala, eta biztanleen % 68,5en ama hizkuntza.Finlandieraren familia berekoa da.Errusiera du ama hizkuntza biztanleriaren % 29,6k[12].
Estoniera, bere milioi eta erdi hiztunekin, Europako estatu hizkuntzarik txikienetakoa da. 50 urtez Sobietar Batasuneko parte izan ondoren, hizkuntzaren normalizazioa izan zen independentzia osteko gobernu berriaren lehen helburuetakoa eta estoniera estatu hizkuntza ofizial bakar izendatu zuen. Hala ere, sobietar aroan estoniarrak errusiera ikastera behartzen zituztenez, errusiarren gehiengoak ez zuen bertako mintzaira ikasi.1989an, independentzia lortu aurreko urteetan egindako inkesta baten arabera, etorkinen % 14ak ikasi zuen estoniera. Egun eskola guztietan irakasten da estoniera eta gutxi gorabehera bertako errusiarren erdiak hitz egiten du hizkuntza (2011ko datuak)[15].
Estoniako keinu hizkuntzak 2007an aitortza ofiziala jaso zuen[16]. Herrialdean erabiltzen den keinu hizkuntza nagusia da eta 4.500 lagun inguruk erabiltzen dute[17] (beste datuen arabera, 1.500 lagun inguruk)[16].Errusiako keinu hizkuntza ere erabiltzen da, batez ere Tallinnen bizi diren errusiar gorren artean[18].
2011ko erroldaren arabera, erlijiogabeak % 54,1 dira, kristauortodoxoak % 16,2,luteranoak % 9,9 eta gainerako kristauak % 2,2[12]. Pew Research Centerrek 2015an egindako ikerketaren arabera, berriz, % 45 erlijiogabeak dira, % 25 ortodoxoak, % 20 luteranoak, % 1katolikoak eta % 5 gainontzeko kristauak[19].
Estoniako baliabide natural nagusiaeskisto bituminosoa da, herrialdearen ipar-ekialdean ustiatzen dena.Erregai gisa erabiltzen da, elektrizitatea lortzeko eta lehengai gisa industria kimikoan. Estonian ugariak dira, besteak beste,fosforita hobiak; fosforita ongarriak ekoizteko erabiltzen dira. Dena dela, arrazoi ekologikoak direla-eta, ekoizpen mota hori gutxitu egin da.Zohikatza etabuztina ere ustiatzen dira. Zerbitzuen sektorea da gaur egun nagusia (barne produktu gordinaren % 68,4 2016an), ondoren industria (elikagaiak, energia, kimika, zura, eraikuntzarako gaiak) % 28,1ekin, eta azkenik, nekazaritza (% 3,5).
Estonieraz idatzitako lehen testuak XIII. mendekoak dira. Estonierazko poesia XVII. eta XVIII. mendeen artean agertu zen: poeta esanguratsuenak Reiner Brockmann eta Käsu Hans izan ziren. Hala ere, literatura gutxi sortu zen XIX. mendera arte. Berpizkunde kultural bat sortu zen garai hartan.Kristian Jaak Peterson, lehen poeta estoniar ezaguna, XIX. mendean bizi izan zen, eta hainbat estoniar idazleren eredu izan zen: adibidez, Friedrich Robert Faehlmann etaFriedrich Reinhold Kreutzwald.
XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako idazle ezagunenen arteanTõnu Õnnepalu etaAndrus Kivirähk daude. Estoniako folklore eta mitologiako elementuak erabiltzen dituzte, absurdo eta grotesko bihurtuz.[21]
1920az geroztik, EstoniakOlinpiar Jokoetan parte hartu du eta dominak lortu ditu atletismoan, eskian (krosean eta estilo librean), halterofilian, borrokan, arraunean, esgriman, txirrindularitzan eta beste kirol mota batzuetan.2006ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Estoniak 12. postuan geratu zen eta1936ko Udako Olinpiar Jokoetan 14. postuan.[22]
Estoniak mundu mailako kirolari egindako ekarpen paregabeakiiking da. Kirol horretan,zabu berezia erabiltzen da, eta helburua 360 graduko biraketa osoa egitea da.[23]
↑(Ingelesez)Mägi, Marika. (2018). In Austrvegr: The Role of the Eastern Baltic in Viking Age Communication across the Baltic Sea. Brill, 144-145 or. ISBN9789004363816..
↑(Ingelesez)Tamm, Marek; Kaljundi, Linda; Jensen, Carsten Selch. (2016). Crusading and Chronicle Writing on the Medieval Baltic Frontier: A Companion to the Chronicle of Henry of Livonia. Routledge, 94-96 or. ISBN9781317156796..
↑(Ingelesez)Hein, Kadri. (2010). «The Estonian Deaf Community»Sign Language Studies (Gallaudet University Press) 10 (3): 304-316. (kontsulta data: 2025-04-17).