Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Estilete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estilete modernoak, pantaila ukigarrietan erabiliakPDA etaNintendo DSan bezala.
XIV. mendean idazteko erabilitako estiloak

Estiletea (latinetikstilus pluralastili) idazkera tresna bat da. Hitza,ordenagailu baten osagarri bat izendatzeko ere erabiltzen da, orohar,PDA edoSmartphone bat. Ohi, haga luzanga eta estu bati egiten dio erreferentzia, gaur egungobolaluma baten antzerakoa. Estilete asko nabarmenki kurboak dira euren erabilera errazteko.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estileteak, lehen aldiz, antzinako mesopotamiarrek erabili zituzten,idazketa kuneiformean idazteko. Ohi,Tigris etaEufrates ibaien ertzean eta paduretan hazten ziren kanaberekin egiten ziren, baitaEgipton ere, non, egipziarrek, punta zorrotza zuten kanabera zatiekin eginiko estileteak erabiltzen zituzten. Idazketa kuneiformea kanabera moztu batek buztin taula batean presioa egiten zuenean egiten zuen ziri formako markatan oinarritua zegoen erabat. Hortik dator kuneiforme hitza:cuneus = ziria.

Estileteak, garai klasikoetatikXIX. menderarte erabiliak izan zirenargizarizko taulatxoetan idazteko (tabulae), asmo ezberdinekin erabiltzen zirenak, idazkarien oharretatik kontu erregistroraino. Argizarizko taula batzuk, urez betetako gordailuetan kontserbatu dira, adibidez,Hadrianoren Harresiaren gainean zegoenVindolandako gotorleku erromatarrean. Estilo horien muturretako bat zorrotza zen, idazteko, eta bestea, zapala eta zabala zen, akatsak ezabatzeko.

Argizaria erabiltzen duen koadernotxoa eta estiletea, erromatarrek erabiltzen zituztenen berregite bat.

Erabilera arteetan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estileteak, gaur egun, arte eta lanbide batzuetan erabiltzen dira. Adibideak: hizkien igurzketa lehorreko transferentzia moduan, diseinuak egitea azalera berri bateanikatz paperarekin eta eskuzko erliebeirarlan tipografikoa. Estileteak, metala eta buztina bezalako materialetan grabatuak egiteko ere erabiltzen da.

Gaur egungo erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, estilete hitza, datu sarrera modu bati erreferentzia egiteko erabiltzen da, ohi PDA etatauleta grafikoetan. Modu honetan,tintarik jariatzen ez duen estilete batek,pantaila ukigarri bat ukitzen du, hatza ordeztuz, edo pintzelkadak egiten ditu ordenagailu pantaila batean. Estileteak,Nintendo bideo-joko enpresarenNintendo DSkontsolarekin ere erabiltzen da. Kontsola honek bi pantaila ditu, horietatik, behekoa, ukigarria.

Estiletea keztutako kristal edo lamina metalikoetan grabazio bat inprimatzeko ere erabil daiteke. Modu hau, hainbat tresnatan erabilia izan daiteke, grabatzeko bolaluma baten ordez, tenperatura maila zabal batean erabili ahal izatearen abantaila baitu, ez da behar baino lehenago trabatu eta lehortzen, eta oso igurzekta gutxi du beste modu batzuekin alderatuz. Ezaugarri hauek, oso erabilgarriak izan ziren,barografo etasismografo mota primitibo batzuetan, erregistroetan erabiliak,planeatzaileen altitudea zehazteko.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Estilete&oldid=9396529"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp